TENIS
Definizioa  Tenisa Ingalaterran eta XIX. mendean sortutako kirola da, pilota batekin eta bi edo lau jokalarien artean jokatua. Tenis jokalariei tenislari ere deritze.
Ezaugarri orokorrak
Jokoaren helburua:  Helburua, erraketaz pilota tenis zelaia banatzen duen sarearen gainetik bidaltzea da, aurkaria arauz itzultzeko gai izan ez dadin ahaleginduz
Zelaiko zorua ezberdina izan daiteke lehiaketa batetik bestera. Gehien erabiltzen direnak lur trinkoz, belarrez eta material sintetikoz eginak dira.
Erraketa Zurezkoa edo gai sintetikozkoa izaten da normalean. Zati kolpekaria ertz obalatuan mihiztatutako lokarri sarea (sokateria) da, bere heldulekua duena. Ezaugarriz oso erraketa ezberdinak erabiltzen dira; pisu ezberdinekoak, esaterako, erabiltzaileen (emakume, haur, gizonezko) arabera. Heldulekuaren diametroa ere ezberdina da pisuaren arabera.
Pilota  Zuria edo horia izan daiteke, kautxuz egina eta forratua; barrutik hutsa da, gainak uniformea izan behar du eta josturarik gabea
Sarea Tenis zelaia bitan banatzen du. Zelaian zeharka dagoen oihal zuriz estalitako kabletik zintzilikatzen da. Kableari zelaitik kanpo dauden bi zutabeek eusten diote. Sarearen zuloek txikiak izan behar dute, pilota ez pasatzeko modukoak.
Partidaren iraupena  Normalean gizonezkoek bost set egin behar dituzte partidako; emakumeek, berriz, hiru.
Puntuazioa  Set bakoitza hainbat joko edo gametan banatzen da. Set bat irabazteko, jokalariak sei joko lortu behar ditu, aurkaria ren gain gutxienez bi jokotako aldea izanik. Halako alderik ez badago, jokoak aurrer a egingo du jokalarien artean bi jokoren aldea lortu arte. Set batean jokalariek seina jokotan berdintzen badute.
Kolpeak  Pilotari norberaren zelaian lurra jo ondoren nahiz jo aurretik eman dakioke kolpea. Botea eman ondoren, drive eta errebes kolpeak erabiltzen dira:
Sakea  Zerbitzu esaten zaion ekintza honen bidez, pilota jokoan jartzen da. Norberaren zelai eremuko hondoko marraren atzetik egin behar da, marra zapaldu gabe. Kolpea hartu ondoren, pilotak sare gainetik pasa eta aurkariaren sake eremuan, diagonalki kontrakoan, jo behar du lurra.
Zelai aldaketa  Partidan, jokalariek zelaia trukatu egiten dute aldika. Aldaketa hori, set batean egindako jokoen kopurua bakoitia den bakoitzean egiten da.