ESKUBIDEAK >> ABORTUA | 2
aldizkaria.indd 1
16/01/14 23:45
2 | ESKUBIDEA>> ABORTUA
>> ESKUBIDE (emakumeon aldizkaria)
Emakumeen eta Emakumezko Herritarren Eskubideen Adierazpena 1791an Olympe de Gouges feministak idatzi zuen agiria da, zeina bi urte lehenago Frantziako Biltzar Nagusiak onartu zuen eta emakumeak barne hartzen ez zituen Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena konpontzeko ahalegina izan zen. Gougesen testu hau, emakumeei eta gizonezkoei eskubide berberak aitortzen zizkiena, ez zen onetsia izan, baina testu feminista aitzindaritzat hartzen da. Ale honetan, gaur egun Gallardon legea dela eta hain polemikoa den abortua eta emakumeek beren gorputzaren gain duten eskubidea jorratuko da. Beraz, lege eztabaidatsu hau ardatz hartuta elkarrizketa eta inkestez josi dugu aldizkaria. Eta nola ez, albiste ezin hobeez ere bai, astero bezala. 1936ko abenduaren 25ean Catalunyako Gobernuak abortua erregulatzeko lehen dekretua onartu zuen, Gerra Zibilaren amaieran eraitsi zena. Gerora, Espainian hainbat izan dira abortuaren inguruan idatzi diren lege eta erreformak. Esanguratsuenak 1985eko abortuaren legea eta 2010eko Osasun Sexual eta Erreproduktiboaren Legea izan dira, Gallardonen azken erreformaz gain. Azken erreforma honek, zeina Alderdi Popularrak gehiengo absolutuarekin onetsi zuen, kritika anitz jaso ditu bai oposizioaren aldetik eta baita partidu beraren barnetik ere.
>> AURKIBIDEA NOR ETA ZER GARA 2 ESKU ARTEAN ETA KALEKO AHOTSA 3 DAKITENENGANDIK IKASIZ (F. Cristobali elkarrizketa) 4-5 INFORMATUZ 6-7
> “Abortatzen duen emakumeak ez du buruko gaitzik.” > Abortatzeagaitik atxilotuta > “Abortua lastura da.” > Eta askoz gehiago...
>> EGILEAK
aldizkaria.indd 2
2014ko urtarrilaren 17an, Haizea Arizaga, Paul Arzanegi, Ane Ayerbe eta Ander Cotorro.
16/01/14 23:45
ESKUBIDEAK >> ABORTUA ESKUBIDE>> ABORTUA| |23
>> ESKU ARTEAN... Bigarren Gerra Mundiala amaitu ostean beso irekiez hartu zuen gizarteak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, gerraren zitalkeria eta sufrimenduaz behingoz libratzeko behar lazgarriaz. Laster ahaztu zitzaizkigun, ordea, 1945ean Nazio Batuen Erakundeak idatzi zuen zerrenda luze hura, eta mende erdi geroago, ahanzturan geratu dira eskubide guzti horiek. Aldarrikapen hauen urraketa egunerokotzat jotzen dugu jadanik: gerrak, etxegabeak, lege errepresibo berriak… Eskubideak, berdintasuna, askatasuna… bai, baina, non? Pasa den urtean Alberto Ruiz-Gallardón Justizia ministroak abortuaren legea zorrozteko proiektua aurkeztu zuen gobernuan, zeina denbora oso laburrean onartua izan zen, herriaren haserre eta amorrazio oihuei sor eta gor eginez, ohikoa den bezala. Lege honek, Alderdi Popularrak onartu dituen beste hainbat lege bezala, denboran atzera bidaiatzera
behartzen gaitu; aurrera pausoak eman beharrean behin eta berriz atzeraka eginez. Abortuaren kasuan, zehazki, 1985. urtera bultzatu gaituzte, Frankismoaren osteko “demokrazian” abortua lehen aldiz onartua izan zen urtera, alegia. Gallardonek hainbat aldiz ziurtarazi du lege honen helburua abortatu nahi ez duten emakumeak honetara behartuak ez izateko ezarri dela, hauei babesa emateko, alegia, beste guztiak alde batera utziz, bigarren mailako herritarrak bailira. Hau gutxi ez balitz, klandestinoki abortatzeko baldintzak betetzen ez dituzten emakumeei laguntzen dien medikuak zigortuak izango dira, lehen ez bezala. Ez gara ideologiaz ari, ezta abortuaren alde edo kontra gaudenaz; horrek ez du garrantzirik: Giza Eskubide Unibertsalen urraketaz ari gara, errepresioaz, hemen ongi ezagutzen den totalitarismoaz, eta, nola ez, gizarte honetan hain onartua dagoen sexismoaz. Eskubideak, berdintasuna, askatasuna… bai, baina, non? Espainian, dudarik gabe, ez.
>> KALEKO AHOTSA
Zer esango zenuke gehienbat gizonezkoez osatuta dagoen gobernuak emakumeen eskubideen inguruan erabakitzea? Begoña Arinazar
Ahmed Sadiki
Inma Alcalde
Gorka Gaztanaga
“Nik uste dut emakumeen eskubideak emakumeenak besterik ez direla eta hortaz logikoa izango litzatekeela komisioren bat sortzea emakumeekin lotuta dauden gaiak aztertzeko eta, adibidez, abortua bezalako gaietan erabakia hartzeko emakumeen pisua handitzeko.”
“Ez zait guztiz ondo iruditzen. Emakumeei gehiago eragiten dienez, haiekin kontsultatu beharko litzateke ezer baino lehenago. Beraz, erabaki hori kontsultatu ondoren, bien artean hartu beharko lukete erabakia.”
“Gaizki. Orekatuta egon beharko litzateke, ezta? Hainbat gizon eta hainbat emakume. Esaterako, abortuari buruz erabaki behar duena haurdun dagoen emakumea da, eta aurrera jarraitu nahi badu, jarrai dezala, eta bestela, ba ez.”
“Oso gaizki. Azkenean emakumeen kontuak emakumeek erabaki beharko lituzkete, ez gizonek bakarrik. Horregatik gobernuan emakume gehiago egon beharko ziren, gutxienez erdi eta erdi egotea.”
47 urte, udaleko teknikaria 38 urte, autonomoa
aldizkaria.indd 3
40 urte, Gureak-eko langilea 43 urte, ura-ko langilea
16/01/14 23:45
4 | ESKUBIDE >> ABORTUA
>> DAKITENENGANDIK IKASIZ
F. Cristobal abortuaz Fernando Cristobal ginekologoak abortuaren inguruan hausnartzen du alde teknikoan zein pertsonalean. Gai honi buruz izan ditzakegun galderak argituz.
Fernando Cristobal ginekologoa bere Arrasateko kontsultan Zer da abortu bat eta ze abortu mota daude?
Abortua, haurdunaldi baten etenaldia da; hala ere, abortua ernaldi mota jakin baten aurretik kontsideratzen da (22 aste inguru). Beraz, 22. astearen aurretik egiten dena, abortu bezala kontsideratuko litzakete, ondoren egiten dena umotu gabeko erditzea, hurrena erditze goiztiarra eta azkenik, erditze arrunta izango litzateke. Abortu moten inguruan, bi abortu mota praktikatu daitezke: batetik, kimikoa, non substantzia bat hartuz umetokia konprimitzen den. Honen bitartez, ume-
aldizkaria.indd 4
tokiaren barruan dagoena (fetua) kanporatu egiten da, batzuetan tripako mina sorraraziz. Bestetik, abortu kirurgikoa aurkitzen da; honen funtsa, umetoki barruan dagoena hustu eta kanporatzea da, leku egoki eta material berezitua erabiliz. Zein da abortu metodorik seguruena?
Gaur egun, aurretik aipatutako bi metodoak dira oso seguruak, izan ere, abortuaren funtsa umetokia hustutzea da, eta bata zein bestearen bitartez egin daiteke. Hala ere, oso garrantzitsua da ondo
hustutzea gorpuzkirik gera ez daitezen, horrek infekzio arrisku handia sodezakeelakoko. Horrela, umetokian infekzioa sortu ezkero, hurrengo haurdunaldietan eragina izan dezake haurdun gelditzeko aukerak baldintzatuz. Bi hauetaz gain, pilula antisorgailuak abortatzeko bitarteko bezala hartuko zenituzke? Pilula hauek, ez dute zigotoa zuzenean “suntsitzen�; espermatozoidea eta obulua, tronpan elkartzen dira eta uterorantz abiatzen dira bertan ernaltzeko. Ernalketa hau
gerta dadin, umetokiko mukosa ezinbestekoa da, nolabait esateko “hazia landatzeko alorra� da. Pilula honek funtzioa, mukosa horretan, ziklo zorabiagarri bat sortzea da, horrela mukosa horren desagertzea eraginez. Beraz, zigoto hori uterora heltzean, ez da ezerekin topatuko, horrela zigoto horren bermatzea ekiditen. Ondorioz, aurretik esan dudan bezala, ez da zigotoa suntsitzea, beraz, ez nuke abortu modura hartuko.
16/01/14 23:45
ESKUBIDEAK ESKUBIDE>>>>ABORTUA ABORTUA| 2| 5 Abortuaren legea zorroztean, emakume askori eskubidea ukatuko zaie, beraz, honek abortu klandestinoak sustatuko dituela esango zenuke? Horrela bada, zer arrisku suposatuko lituzke?
eta jasan ezkero, ondoren gertatutako gauza txar guztiak Jainkoaren zigorrarekin lotuko dute. Galdera hau ez nuen Egia esateko, nik horrejakingo era egoki batean lako kasu asko ezagutu erantzuten, izan ere ka- ditut, baina esan behasuak eta kasuak ematen rra daukat gehiengoa helduagoak dira, eta nahiko subjekti- emakume direla; gazteak boa dela pentbeste belausatzen dut. naldi batekoak “Kasu bakoitza Abortua, abortua da kasu aztertu beharko dira. Ala ere, guztietan, eta litzateke abortat- ez da ahaztu bakoitzak bere zerako orduan” behar, emakumeak duen justifikazioa ideologia alde eduki dezake. batera utzita, Adibidez bortxaketa haurdunaldia etetean hokasu batean justifikatuta egongo litzakete? Ez da- nek, ziurrenik, disgustua kit. Hala ere kasu bakoit- eta atsekabea sentituko za aztertuko litzatekeela duela, azken batean bizitza izatera iritsi ahal zenari pentsatzen dut. sortzen utzi ez baitio. emakumeen heriotzak. Ze egoeratan esango zenuke abortua justifikatua dagoela?
Bai, pentsatzen dut esku-hartze klandestinoak gauzatuko liratekeela, eta hau ez litzateke batere onargarria izango. Abortu klandestinoak, gehienetan,orratz luze baten bidez egiten dira (baginatik sartu eta fetua estaltzen duen urez betetako poltsa modukoa sastatuz, horrela fetuaren sorkuntza ekiditen). Horrelakoetan, lehen aipatutako gorpuzkiak gera daitezke, eta honen arriskurik larriena Nola erasaten du fisikoemakumearen heriotza ki abortuak emakume izango zen. Tamalez ora- baten gorputzean? Eta in dela urte batzuetako psikologikoki? zenbait kasu ezagutzen Fisikoki, gauzak ondo ditut; haietako bat, eza- egiten badira, erreminta gutzen nuen Arrasateko esterilekin eta ebakuntirakasle bat izan zen, ora- za-gela batean, seguruein dela 45 urte. Bestalde, nik ez da ezer gertatuko, emakumearen sexu-or- gaur egungo baliabideak ganoa oso babestuta oso seguruak direlako. dago, eta organismoak Bestetik psikologikoki, lebaginatik kaltegarriak hengo berdinera gatoz; izan daitezken erremintak (guraizeak, orratzak…) oso pertsonala da. Pertsartu ezkero, honek erant- sona bakoitzak era ezzun egingo du. Hala ere, berdin batean asimilatuko gaur egun, infekzioen aur- du, faktore askok eraginda: kultura, kako antibiotierlijioa, pertko asko aurki “Abortu klandessonalitatea… daitezke , eta Adibidez, tinoetan hauek oso erahoneginkorrak dira. arriskurik han- kasu tan neska bat Argi dago, diena emakutxikitatik kaorain Afrika mearen tekesira joan bezalako heheriotza da.” bada, hezikerrialdeetan ta erlijioso bat nahiz Espaiizan badu eta nian orain dela urte batzuk, ez daudela horrelako ondare handikoa bada, konponbiderik, horrega- agian zailagoa egingo tik ematen ziren eta dira zaio abortu bat jasatea,
aldizkaria.indd 5
Nola eragin diezaioke mediku bati jardun hau egitea? Aurreko galderan bezala, pertsona bakoitzari era desberdinean eragingo dio. Agian behin edo birritan jardun duen mediku batek ezin izan badu jasan, normalena berriro ez egitea izango litzateke. Aldiz beste batek egunero egiten baditu, “normaltasunez” hartuko ditu eta suposatzen da ez diola inongo eragin psikologikorik suposatuko. Zer iritzi daukazu Gallardonen lege berriaren inguruan? Eta abortuari buruz orokorrean?
Ez dut abortuaren lege berri hau oso ondo ezagutzen, beraz ezin dut honen inguruko erantzun sendorik eman. Hala ere, uste dut ez dagoela ondo baieztapen absolutuak egitea gai konkretu
batzuen inguruan. Are gutxiago, gobernu zein bestelako erakundeek egiten dituztenean. Honekin esan nahi dudana da, askotan ematen diren arrazoiak ez direla teknikoak eta bertan hartzen diren erabaki gehienak motibazio erlijiosoen ondorioz hartutakoak direla. Alderdi eskuindar-katoliko batek, legekin era horretara jokatzea ez zait gustatzen. Haserretzen nau. Zer iruditzen zaizu gehienbat gizonezkoez osatuta dagoen gobernuak emakumeen eskubideei buruz erabakiak hartzea? Honek ez daukala inongo zentzurik iruditzen zait. Daude gauza batzuk, emakumeek gizonek ez bezala ulertzen dituztenak. Hau da, errealitatea askotan era ezberdin batera interpretatu daiteke sexuaren arabera. Beraz, honen aurrean, askoz aberasgarriagoa iruditzen zait bai sexu batetik zein bestetik egindako ekarpenak kontutan izatea. Nola moldatuko zenuke zuk abortuaren legea? Norekin eta zergatik egingo zenuke? Abortuaren legea zentzuzko pertsonek egin behar dutela uste dut. Noski, bi sexuek parte hartzeko beharra dutelarik honetan. Baina, ezin dezakegu ahaztu profesionalak diren pertsonak ezinbestekoak izango direla. Gehienbat, alde teknikoari dagokionean.
16/01/14 23:45
6 | ESKUBIDE>> ABORTUA
>> INFORMATUZ
“Abortatzen duen emakumeak ez du buruko gaitzik.” AEN-k abortuaren legeari buruz argitaratu den kritika sakon eta gogorrena egin du.
AEN-k erreformak emakumeak “tresna” bihurtu eta hauen “adingabetasuna donesten” duela salatzen du.
Mediku hauen hitzetan, lege honek “emakumearen adingabetasuna donesten du” euren gorputzaren jabe izateko eskubidea galarazten du “psikiatren esku jartzeko”. Emakumea hain ez-gaitzat hartzen da non lege hau hautsita ere ez da juridikoki zigorgarria. Emakumea penalki gai ez dela dio lege honek?
Ezbai etiko bat: emakumea utzi edo existitzen ez den buruko gaitz bat onartu. “Psikiatrok ez dugu inoren umetokiaren gain inungo eskubiderik izan nahi”. “Ez gara eta ezin gara izan moralaren zaindari”. “Emakumeen borondate tutore izendatzen gaituzte eta batzuen ideologia patina zientifikoez estaltzeko erabiliak gara”. “Abortatzen duen emakumeak ez du buruko gaitzik. Ez dago inungo arrazoirik abortua buruko gaixotasunekin lotzeko: erabaki askea da”. “Lege honek emakumeen sufrimendua, klinika pribatuen eskaera, atzerrira bidaiak eta egoera penagarrietako abortuak bermatuko ditu emakume txiro eta gutxien informatuei”. Kakotx hauek erderaz “Asociación Española de Neuropsiquiatria” (AEN) den elakartearen hitzak dira, ozta ozta bi orritan orain arte abortuaren legeari buruz argitaratu den kritika sakon eta gogorrenean. Alberto Ruiz-Gallardonen erre-
Barakaldoko San Eloy ospitaleko neuropsikiatria zentrua
formaren seismo politiko eta sozial betean, OMS-a sostengatzen duten osasun profesional hauek, abortu legeak hainbat eta murrizpen gutxiago ezarri, jardun arriskutsuek sortutako heriotza gutxiago izango direla ohartarazten dute. Horrela, AEN-ren hitzetan, “zatitan banatutako lege bat ustezko beste batengatik aldatzea, aborto tasa gutxiagotzearen helburuarekin, emakumeen bizitza eta osasunerako arrisku-faktore da”.
Elkarteak anteproiektuak abortua legala izateko exijitzen dituen “denboran iraunkortasuna” izango duten kalte psikikoak zalantzan jartzen ditu. “Ez dira oinazearen larritasuna ezta izango duen iraunkortasuna aurreikusten duen iragarpen klinikorik, beste hainbat gauzen artean, hauek eragile indibidualen menpe baitaude. Psikiatrek arau honek umedun emakumeek beren gorputzaren kontrol guztia hirugarren pertsona bati eman beharra derrigortzen duela salatzen dute, “nahi ez dugun boterea ematen zaigu: pertsona gai eta helduen garrantzi biografikoa duten erabakiak hartzera behartuta gaude, pertsona hauek emakumeak direlako, besterik ez.
Justizia Ministerioaren aurreproiektuak emakume bakoitzak balintza burokratiko jakin batzuez gain gutxienez bi psikiatren osasun-txostena eskuratzea behartzen du abor“Ez dugu ezer esateko, ezta batatu nahi izan ezkero. Elkarte zientilantza alde batera edo bestera okerfiko honek “labirinto administratibo” prozesu honek “emakumeen sufri- tu behar” ziurtatzen dute abortatzeko emakumearen erabakiari buruz. mendua areagotuko duela” dio.
Protestak Hainbat izan dira Euskal Herriko, penintsuako zein Europako txoko ezberdinetan abortu eskubidearen alde egin diren mobilizazio eta protestak. Haserrea nabaria da gure herri eta auzoetako kaleetan. “Abortu librea!”, “gure gorputza gure erabakia” bezalako leloak irakurri daitezke.
aldizkaria.indd 6
16/01/14 23:45
ESKUBIDEAK >> ABORTUA ESKUBIDE>> ABORTUA| |27
>> INFORMATUZ
Abortatzeagatik atxilotua Emakume bat atxilotu dute Mexikon abortatzen ahalegintzeagatik. Emakumeari abortatzeko pilula aurkitu diote bagina barruan eta, bizitzaren kontrako delitua da Mexikon.
Mexikoko egoeraren aurrean, horrelakorik hemen gerta ezin dela sinisten dugu; baina, Gallardonek proposatu eta gobernuak onartu duen abortuaren lege murriztaile berri honekin, legea zorroztu egin da: orain, abortatu duen emakumea ez da ez administratiboki ezta juridikoki zigortua izango; jardun hau praktikatzen duen me-
dikua, aldiz, sei hilabetez bere lanbidea burutu gabe edo hiru urterainoko kartzela zigorra jaso ditzake.
Down Españak fetuaren m a l f o r m a z i o r e n g at i k abortatu ahal izatea desagertzea ospatzen du
gabetzea ospatzen duela adierazi du.
Gallardonek ez du abortuaren legea indargabetuko Gobernuko Justizia ministroak abortuaren lege berria ez dela desagertuko aldarrikatu du,. Ordea, legeak alderdi popularren barruan zenbait erronka sortu dituenez, proiektuari hobekuntzak sartuko dizkiola azaldu du.
Abortua laztura dela dio Aita Santuak
Aita Santuak urte berria zoriontzeko mezuan, gaurkotasun handiko gaiei buruz hitz egin zuen. Gai horien artean abortua zegoen. Abortua“laztura ematen du pentsatzeak zenbat nera, emakume bat nahi ez ume ez diren jaio praktikatu diren duen semea izateak osasun abortu guztiak direla eta. Hau gizaarazoak izateko, laguntza kien aurkako delitu bat da”.
publikoen mendekotasuna eta pobrezia erortzeko probabilitateak handitzen ditu . Ikerlana ere erakusten du nola erditzean, emakume horiek min gehiago jasaten Ikerlan horrekin ikus de- dute abortatzen dutenak baizakegu nola abortatzeko no. Osasun mentalari buruz, arrazoi nagusia dirua dela, ikerlanak esaten du ez dahau da, emakumeak abortat- goela aldaketarik abortatzea zera joaten dira semea zaint- eta ez abortatzearen artean. zeko dirurik ez dutelako. Gai-
aldizkaria.indd 7
Kongresuak bere aktibitatea berpiztu du Gabonetako gelditzearen ostean, jorratu den gai nagusia abortua izan delarik. Oposizioak Gobernuari azalpenak eskatu dizkio lege honi buruz.
Abortuaren legearen erreformak kritika asko jasotzen ari da, gizarteko Legea geroz eta gehiago zoarlo guztietatik, baina Down Españarrozten joan daiteke Gobernua, ren presidenteak, Fabián Cámarak, Mexikoko egoera penagarrira ordea, erreforma honek minusbaliotairitsi arte. sunagatik abortatzeko aukera indar-
Pobrezian erortzeko arriskua hirukoizten zaie abortatzea ukatzen zaien emakumeei Kaliforniaren unibertsitateko ikertzaile batzuek Turnaway deitzen den ikerlan bat egin dute. Ikerlan horretan aipatzen da ze nolako eragina dauka abortu nahi duen emakume baten bizitzan ez abortatzea eta seme hori izateak.
Abortua gai nagusia kongresuan
Estrela informeak abortua giza eskubidea izatea nahi du
Abortuaren alde dauden zenbait elkartek (CRR, EPF, IPPF-EN…) Estrela informea aurkeztu dute Europar Batasunean, abortua giza eskubide bilakatzeko helburuarekin. EBk elkarte hauek aurretik aurkeztu zuten antzeko proiektu bati ezetza emanda zuen, eta beraz, proiektu honi beste izen bat jarriz (Estrela) beste saiakera bat egin dute.
16/01/14 23:45
aldizkaria.indd 8
16/01/14 23:45