OINARRIAK ETA DEIALDIA: MINUSBALIOTASUNAREKIN LOTURIKO MARRAZKI ETA KONTAKIZUNEN 2014/2015 LEHIAKET

Page 1

MINUSBALIOTASUNAREKIN LOTURIKO MARRAZKI ETA KONTAKIZUNEN 2014/2015 LEHIAKETA: OINARRIAK ETA DEIALDIA Minusbaliotasuna duten pertsonen Abanto Zierbenako ADIFIDAZ elkarteak eta adimen urritasuna duten pertsona eta familien Meatzaldeko ADIZMI elkarteak MINUSBALIOTASUNARI ETA BARRERA ARKITEKTONIKOEI BURUZKO MARRAZKI ETA KONTAKIZUNEN LEHIAKETAKO deialdia egin dute. 1. Parte-hartzaileak: Lehiaketa honetan adimen urritasuna duen Zona Minera-Meatzaldeko (Abanto-Zierbena, Muskiz, Ortuella eta Trapagaran) edozein pertsonak hartu ahal izango du parte, betiere 9 urte baino gehiago baditu. Pertsona bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du (marrazkia edo kontakizuna).

2. Gaia: Lehiaketa honen gaia “MINUSBALIOTASUNA edo oztopo arkitektonikoak zure udalerrian� izango da; xedea, berriz, herritarrak sentsibilizatzea eta balore solidario eta demokratikoak bultzatzea. Lanak (marrazkiak edo kontakizunak) argitaragabeak eta originalak izango dira, euskaraz edo gaztelaniaz idatzitakoak. Lanek edozein formatutan aurkez daitezke: papera, collage, ordenagailua eta abar.

3. Lanak aurkezteko epea eta modua: Marrazkiak eta kontakizunak aurkezteko epea 2015ko maiatzaren 10era bitartekoa izango da. Honako leku hauetan aurkeztu ahal izango dira: ADIFIDAZ elkartearen lokaletan (Kultur etxea, etxabea). Tel.: 685757284 ADIZMI elkartearen lokaletan (El Minero 5, Erakusketa Aretoa). Tel.: 688817142 Ikastetxeetan. 4. Epaimahaia: Epaimahaia deialdia egin duten bi elkarteetako (ADIFIDAZ eta ADIZMI) langileek osatuko dute. Lanak minusbaliotasun-mailaren arabera balioetsiko dira. Epaimahaiaren epaia 2015ko ekainean jakinaraziko da: irabazleei zuzenean jakinaraziko zaie.


5. Lanen jabetza eta argitalpena: Lanak lehiaketaren antolatzaileen esku geratuko dira. Halaber, lanak argitaratzeko eskubidea gordeko dute. Liburu- nahiz egutegi-formatuan edo beste formatu batzuetan argitaratu ahal izango dira; horretarako, elkarteak eta egileak ados jarriko dira.

6. Saria: Parte-hartzaile guztiei diploma bana emango zaie, lehiaketan parte hartzeagatik. Gainera, irabazten duen lanaren egileari NOKIA 520 sakelako telefonoa emango zaio sari gisa. www.escritores.org 7. Oinarriak onartzea:

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak zein epaimahaia eta bere epaia onartzea dakar.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.