ITZALAK EGITEKO ARGIA BEHAR DA 12 IPUINEN BILDUMA
plastikagela argitaletxea
Argitalpen hau 2018ko ekainean bukatu dugu
HITZAURREA Itzalen bidezko irudiekin ilustratutako ipuinen bilduma hau Lauro Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleek, 2017 - 2018 ikasturtean, Plastika arloan sortua izan da.
Proiektu honen helburua Haur Hezkuntzako ikasleentzat ipuinak sortzea izan da, ikasle hoientzat ipuin laburrak asmatuz ikaskuntza desberdinak erakusteko. Ipuinen irudiak eta testuak Haur Hezkuntzako ikasleengan pentsatzen sortu ditugu. Proiektu honetan Haur Literatura sortzen aritu gara, eta ene uste apalean, bilduma honen bitartez helburua lortu dugu.
Itzalen bitartez egindako irudiekin ipuinak sortzearen proiektuari 2018ko otsailean eman genion hasiera, eta ekainean bukatu eta argitaratu dugu. Proiektua epe luzean burutu dugu, 14 astean zehar. Plastika arloan talde bakoitzean asteko bi ordu jarraieko saioak ditugu. Proiektua DBHko 3. mailako lau taldetan landu dugu, eta talde bakoitzean hiru ipuin sortu ditugu, guztira hamabi, bilduman agertzen diren hamabiak.
Ipuinetako istorioak eguneroko bizitzan, hots, eskolan, etxean, kalean... agertzen zaizkigun egoeren adibideak dira. Bildumako bost ipuinetan animaliak dira protagonistak: elefanteak, hartzak, zebrak... eta beste zazpietan pertsonak: umeak, printzesak eta printzeak, kirolariak... Ipuin hauen bitartez irakurle-ikusleek lantzen ditugun gaiei buruz hausnarketa egitea da gure helburua.
Ikasleek egindako lana handia izan da hasierako ideietatik azken emaitzaraino. Froga eta zirriborro asko egin ditugu eta prozesuan akatsetatik ikasi dugu. Ipuinak sortzearen prozesuan zehar egindako lana etengabe ebaluatu dugu, hobekuntzak egiteko proposamenak aztertu ditugu eta beharrezkoak izan diren egokitzapenak aplikatu ditugu, bai irudi bai testuetan.
iPada izan da proiektuan zehar erabili dugun tresna nagusia. Alde batetik, ikasleek proiektuari buruzko informazioa, ebaluaziorako irizpideak, errubrika eta abar iPadaren bitartez lortu dute Showbie aplikazioan eta arloko wikian ikertuz. Eta bestetik, ipuinak sortzeko iPadaren bitartez argazkiak egin, editatu, Keynote aplikazioan ipuinak sortu eta taldekideen artean edukiak partekatu dituzte. Proiektuan zehar urrats hauek jarraitu ditugu: talde osoko bileran ipuinetarako gaiak aukeratu eta adostu, talde txikietan istorioak asmatu, talde txiki bakoitzak bere ipuina talde osoko bileran aurkeztu eta irizpide jakin batzuen arabera denon artean aztertu eta ipuinak aukeratu, talde handiak sortu, lan banaketa adostu, istorioak garatu eta ipuinak idatzi, lokalizazioak eta pertsonaiak diseinatu, irudiak egin, ipuinaren story-board egin, testuak zuzendu eta egokitu, irudiak kartoi beltzez landu, argiak eta itzalekin irudiak eraiki eta hauen argazkiak egin, argazkiak editatu, ipuina Keynote aplikazioan sortu, ipuinerako azala diseinatu, egileen kreditoak gehitu eta azken emaitzak aurkeztu.
Aipatutako urratsak hurrengo orrietako argazkietan ikus ditzakegu, proiektuan zehar jarraitu dugun prozesuaren erakusle izanik.
Ipuinaren story-board idazten eta marrazten, irudiak diseinatzen eta kartoi beltzan pertsonaiak eta lokalizazioak eraikitzen.
Argiak eta itzalen bitartez irudiak sortzen, argazkiak egiten eta Keynote aplikazioan irudiak eta testuak editatzen.
Proiektu honetan ere gure izaera adierazten duten bost zutabeetan oinarritu gara: Ikasketa Kooperatiboa, Galdera batek hainbat erantzun, Proiektuen bidezko Ikaskuntza, Ikasketa Zerbitzua eta Argitaletxea gu gara.
ESKERRAK Eskerrak eman nahi dizkiogu Jon Urrutiari, gurekin praktikak egin dituen ikasle ohiari, proiektuan zehar eman digun laguntzagatik. Bere lanari esker emaitza aurrera ateratzeko gai izan gara. Bere laguntza ezinbestekoa izan da arlo askotan: proiektuaren hasieratik egindako jarraipenean, urrats desberdinetan ikasleei emandako laguntza eta aholkuetan, lokalizazioak eta pertsonaien irudiak kartoiez sortzeko proposatutako ideietan edo itzalen bidez irudiak sortzeko eraikitako kutxan.
2015 - 2016 ikasturteko plastika4 taldeari, duela bi ikasturte egin zuten ipuina inspirazio iturria izan delako, eurekin ikasitako guztia proiektu honen gida izan delako, ikasketa kooperatiboaren eredu izan direlako eta proiektu hau ikasleei planteatzerako orduan emandako aholkuak oso baliagarriak izan direlako.
Leire Arantzamendi, EĂąaut Intxaurraga, Olatz Serna eta Amaia Zeberiori testuen zuzenketak egiteagatik, laguntzeko aldez aurretiko jarreragatik eta proiektuarekiko adierazitako interesagatik. Irudiak eta testuak aztertzeko eta hauei buruz euren ideiak azaldu eta partekatzeko izan duten joera eskertzekoa da. Jonan Gomez Barrenetxea
Plastika arloko irakaslea
ITZALAK EGITEKO ARGIA BEHAR DA 12 IPUINEN BILDUMA
BETIRAKO ADISKIDETASUNA
Egun batean Argi Bilboko kaleetan erosketak egiten ari zen.
Jatetxe baten aurrean Argik txiro bat ikusi zuen eta berarengana hurbildu zen.
Bere egoera ikusita, Argi jatetxean sartu zen.
Argik zerbitzaria deitu eta hanburgesa bat eskatu zion.
Hanburgesa erosi ondoren, txiroarengana bueltatu eta hanburgesa eman zion.
Sei hilabete geroago, Argi lanik gabe eta kalegorrian geratu zen.
Argi oso triste eta burumakur joan zen etxera.
Bere egoera gero eta okerragoa zenez, ez zeukan dirurik ezta janaririk ere, eta ospitalean ingresatu behar izan zuten.
Argi, oso gaixorik, ospitalean egun batzuk igaro behar izan zituen.
Ospitaleko gelan zegoela, gizon batek sendatzeko behar zituen sendagaiak ekarri zizkion.
Gizona, aspaldian Argik lagundu zuen txiroa zen.
Biek elkar besarkatu zuten, eta haien artean betirako adiskidetasuna sortu zen.
Egileak: Irati Asua Aitor Barreiro Peio Cassinelli Gorka Del Val Oihane Gorordo Lorea Lopez Madalen Lopez de Argumedo Mireia Maruri Joseba Orbe Anje Oregi Julen Ortiz Xabier Solaguren
KAMI, HIPOPOTAMO POTOLOA
Bazen behin, sabana bero batean Kami izeneko hipopotamo bat.
Egun batean, hiru jirafa ikusi zituen ezkutaketara jolasten...
...eta haiengana hurbildu zen.
—Kaixo jirafak! Zuekin jolas dezaket? —Kar, kar, kar! Zu bezalako animalia lodi batek ez du gurekin jolastuko.
Erantzuna entzuterakoan Kami negarrez joan zen.
Sabanatik oihanerantz abiatu zen.
Denbora asko eman zuen ibiltzen.
Oihanera ailegatu zenean barruan sartu zen.
Hemen beste hipopotamo batzuk aurkitu zituen. —Kaixo, gurekin jolastu nahi duzu? —Bai, noski!
Kami taldean sartu zen eta haien laguna egin zen.
Kami bere lagunekin jolasten zegoenean jirafak agertu ziren.
—Kaixo Kami, zurekin jolas dezakegu? —galdetu zioten jirafek urduri Kamiri. —Bai, baina baldintza batekin —esan zien Kamik.
—Ze baldintza? —galdetu zuten jirafek jakinminez. —Ezin duzue inor baztertu desberdina izateagatik — erantzun zien Kamik.
Jirafek, hori entzunda, baietz erantzun zuten eta ordutik ez zuten sekula animaliarik baztertu.
Egileak: Katalin Aizpuru Ibon Artaza Ainhoa Bergara Naroa Etxebarria Gorka Fuldain Nerea Garcia Galder Gazteluiturri Aritz Hernandez
SABANAREN ITZALA
Bazen behin zebra bat bero handia egiten zuen sabana afrikarrean bizi zena. Zebra eguzki beroaren izpien azpian itzal baten bila zebilen.
Denbora luzez ibili ondoren, itzal oso handia zuen zuhaitz batekin egin zuen topo.
Zebra itzal horren azpian eseri zen atseden hartzeko.
Handik lasterrera, jirafa bat eta elefante bat etorri ziren. Nekatuta zeuden eta berarekin etzan ahal ziren galdetu zioten.
Zebrak hau esan zien: ÂŤEz, nik aurkitu dut itzala eta nirea daÂť.
Jirafa eta elefantea zebraren erantzuna entzuterakoan harritu egin ziren eta bere ondotik urrundu ziren.
Orduak pasa ahala, itzala desagertu egin zen eta zebra berriro ere beroa sentitzen hasi zen. Leku hori uztea eta beste leku baten bila joatea erabaki zuen.
Denbora batez ibiltzen egon eta gero, urmael bat ikusi zuen. Bertan jirafa eta elefantea zeuden.
Han ikusi zituenean, lehen egin zuenaz damutu zen oso modu berekoian jokatu zuelako.
Beraiengana hurbildu eta barkamena eskatu zien.
Jirafak eta elefanteak barkatu egin zioten eta beraiekin batera urmaelera joan zen.
Egileak: June Abasolo Aitor Barcena Gaizka Etxebarrieta Alaitz Garitano IĂąigo Goiriena Peru Linacisoro Ainhoa PĂŠrez Andere Zabala
BI IRRIBARRE TXANPON BATEN TRUKE
Peru eta Mikel Mundakako plazan elkartu ziren.
Harrapaketara jolasten ari zirela, Peruk euroko txanpon bat aurkitu zuen.
—Txanpona nik aurkitu dudanez, nirea da —esan zuen Peruk.
—Ideia bat bururatu zait, harri orri har jokora jolastuko dugu euroa norentzat izango den erabakitzeko —proposatu zuen Mikelek.
Harri orri har jolasean hasi ziren.
Peruk jokoa irabazi zuenez, txanpona berarentzat izan zen.
Txanpona eskuan zuela, Peru gozoki-dendara abiatu zen.
Bidean, dirua Mikelekin partekatzea egokia izango zela pentsatu zuen.
Peruk Mikel deitu eta dirua bien artean banatzeko asmoa zuela esan zion.
Gozoki-dendara sartu ziren biak batera.
—Egun on mutilak, zer nahi duzue? —galdetu zien dendariak.
—Bi pakete patata, bakoitzarentzat bat —esan zuen Peruk eta Mikel asko poztu zen. —Ongi da, euro bat mesedez.
Erositakoa ordaindu eta gozoki-dendatik atera ziren irribarretsu, bakoitza bere patata poltsa eskuan.
Istorioa hasi zen moduan amaitu zen, bi lagunak harrapaketara jolasten Mundakako plazan.
Egileak: Ibon Almajano Uxue Candina Unai Gutierrez Asier HernĂĄndez Kalare Jauregi Unai Larrea Terese Llabori Olatz Martija Izaskun Monje Ander PĂŠrez Asier Pintos Nerea Trespaderne
KONPONBIDEZ BETERIKO MUNDUA
Iraila zen eta Lauro ikastolak ateak zabaldu zituen ikasturte berri bati hasiera emateko.
Ander, Amaia, Aitana eta beste ikasle guztiak pozarren zetozen, jolasteko gogo handiarekin.
Amaia klaseko neskarik altuena zen eta janzkera berezia zuen, afrikarra zelako.
Aitana Amaiaren lagun mina zen, nahiz eta oso desberdinak izan.
Egun osoak igarotzen zituzten biek batera, gehienetan jolasean.
Bazkaldu ere elkarrekin egiten zuten.
Komunera ere batera joaten ziren.
Irakaslea gelara sartu eta berri garrantzitsua eman zien ikasleei: —Ikaskide berria izango duzue ikasturte honetan zehar.
—Hau Kalare da, zuen ikaskide berria —esan zuen andereñoak. —Aupa Kalare —esan zuten ikasleek.
Pasabidean Kalare, Amaia eta Aitana elkartu ziren. Horrela ezagutu zuten elkar hirurek.
—Kaixo neskak, zuekin egon naiteke? —galdetu zien Kalarek. Aitanak jarraian baietz erantzun zion eta horrela lagunak egin ziren.
Egunetik egunera Aitana eta Kalare lagunagoak ziren.
Amaia haiengana hurbildu zen.
—Amaia, utziko diguzu Kalareri eta niri gure gauzez bakarrik hitz egiten? —esan zion Aitanak Amaiari barre eginez.
Amaia negarrez joan zen gelara.
Gelan, Mikel eta Ander Amaiagatik kezkatuta agertu ziren.
Mikel eta Ander Amaiarekin eseri ziren arazoaren konponbidea bilatu nahian.
Momentu bat aurkitu zutenean, Aitana eta Kalarerekin hitz egitera joan ziren hirurak.
Aztertutako konponbide posible askoren artean, hoberena lagun talde bat osatzea zela erabaki zuten.
Ordutik aurrera lagun banaezin bihurtu ziren.
Egileak: Marko Bilbao Jon Castro Izaro Kareaga Alvaro Maruri Nagore Perez Lierni San Juan Jorge Valladolid Danel Zarragoitia
SEHASKATIK ZELAIRA
Urte batekin Alex izeneko neska bat sehaskan zegoen. Alexek futbol izar izatearekin egiten zuen amets.
Bost urterekin, bere aitak lehenengo futboleko baloia oparitu zion.
Ordutik aurrera, egunero herriko plazara joaten zen bere aitarekin futbolean jolastera.
Zazpi urterekin, bere herriko futbol taldean onartu zuten.
Alexek gogor entrenatzen zuen.
Txikitatik, bere dohaiak erakusten hasi zen.
Futbol taldean hilabeteak igaro ondoren, asko hobetu zuen, baita bere posizioa aurkitu ere, aurrelari.
14 urterekin bere herriko taldetik West Coast taldera aldatu zen.
20 urte bete zituenean Estatu Batuetako futbol selekzioarekin debutatu zuen.
27 urterekin emakumezkoen Champions kopa altxatu zuen.
Gaur egun 28 urte ditu eta munduko emakumezko jokalari hoberena da.
Zure ametsak jarraitu behar dituzu eta lan eginez gero lortuko duzu.
Egileak: Iratxe Albizuri Garazi Arenaza Ibai Azkunaga Jon Beraza Martin Bueno Markel Erdoiza Hugo Estaban Naia Etxebarria
AHALEGINAREN EMAITZA
Basoko kobazulo batean hiru hartz bizi ziren.
Egun batean hiru hartzak kobazulotik irten ziren. —Laster negua helduko da eta janari bila joan behar dugu hibernatzeko —esan zuen lehenengo hartzak. —Bai, goazen —erantzun zioten bere kideek.
Hiru hartzak kobazulotik aldendu eta basorantza abiatu ziren.
Hiru hartzak janari bila ari ziren. —Ez dut ezer aurkitzen —esan zuen lehenengo hartzak. —Guk ere ez! —erantzun zioten beste biek.
—Gu hemen geratuko gara lo egiten —esan zuten bigarren eta hirugarren hartzek. —Nik janari bila jarraituko dut —erantzun zuen lehenengo hartzak. Eta basoan barrena abiatu zen.
Basoko larre batean, lehenengo hartza errekan eta harrien azpitik janaria bilatzen ari zen.
Lehenengo hartzak janari bila jarraitu zuen...
...bila eta bila ibili zen...
...eta mundu guztia zeharkatu zuen.
Bitartean, beste bi hartzak basoan lo egon ziren. Eta esnatu zirenean batak besteari esan zion: —Jolastu nahi duzu? —Bai, noski!
Lehenengo hartzak baso itxusi bat aurkitu zuen. —Zelako basoa, hemen ez dut ezer aurkituko.
Baina baso hartan erlauntz bat aurkitu zuen.
—Erratuta nengoen, baso honetan badago zer jan! Erlauntz honek ezti pilo bat dauka, dena jango dut.
Lehenengo hartza kobazuloan sartu zen. —Orain sabela beteta dudala, negu osoa hibernatu dezaket.
Beste bi hartzak gosez hilda zeuden. —A ze gosea! —Orain ezin dugu hibernatu, ze alferrak garen!
Egileak: Ander Agirre Alex Basterretxea Olaia Bastida Markel Gardeazabal Gabriel Lamborena Deiene MartĂnez Oier Molina Larraitz Mujika Galder Sarria Xabier Unzilla Andoni Zalaya
ELEFANTEEN JOLASA
Afrikako sabanan, egun eguzkitsu batean...
Lagunak diren hiru elefante jolasten ari dira.
Elefante txikia bere lagunak tronparekin zirikatzen ari da.
—Beti ari zara berdina egiten, tronparaino gaude! Utziko gaituzu bakean?
Beste bi elefanteek elefante txikia baztertzen dute.
Lagunak joan direnez, elefante txikia bakarrik gelditu da eta triste dago.
Orduan, bere gurasoengana laguntza eskatzera doa.
—Zer gertatzen zaizu bihotza? —Bi lagunak nirekin haserretu dira.
—Baina zergatik? Zer egin duzu? —galdetu zioten gurasoek laztantzen zuten bitartean. —Ezer ez. —Zerbait egin duzu haiek haserretzeko, ezta?
—Broma bat izan da. —Baina laztana, batzuetan bromek min egin dezakete. Broma bat ez da broma denek barre egiten ez badute.
—Eta zer egin dezaket? —Barkamena eskatu, ziur asko konponduko duzue eta. —Ongi da.
Hurrengo egunean, elefante txikia bere lagunengana joan zen.
—Barkatu, oso damututa nago egin dudanagatik. —Lasai, barkatzen dizugu, baina ez egin berriro mesedez. —Ongi da, ez dut berriro egingo.
Eta hiru lagunak jolasten hasten dira berriro.
Eguna aurrera doa...
...eta gaua heldu da Afrikako sabanara. Bihar lagunekin jolasteko egun berri bat izango da.
Egileak: Izaro Arenaza Lara Barreras Leonor Bastidas Aimar Hernandez Jon JimĂŠnez Irene Liste Ander Mintegui Katalin Ramos Itziar Rodriguez Andere Salcedo Noa Txintxurreta
IKUSTEN DUGUNA EZ DA GU GARENA
Itsaso barean arrain talde bat zegoen.
Arrainetako bat besteak baino potologoa zen eta baztertuta sentitzen zen.
—Lodi zaudenez, ezin zara gurekin egon. —Baina ni zuek bezalako arraina naiz! —Ez, itxuraz desberdina zara, alde egizu hemendik!
Arraina bakarrik geratu zen, baztertuta.
Itsasoan bakarrik zegoen eta negarrez hasi zen.
Bat-batean, beste arrain talde bat agertu zen, beraiengana hurbildu eta...
—Kaixo, baztertu egin naute potoloa naizelako. Zuekin egon naiteke? —Noski, hemen guztiak desberdinak gara baina axola duena barrukoa da, ez kanpokoa.
Azkenean, bi arrain taldeek topo egin zuten. Txarto egindakoa ulertu ondoren, arrain baztertuari barkamena eskatu eta bi taldeek bat egin zuten.
Egun batzuk igaro ostean, bi marrazo ikusi zituzten eta talde biek elkarrekin aurre egin zieten.
Bizitza berria hasi zuten eta elkarrekin egoteak abantaila asko ekarri zizkien. Desberdina izateak ez du esan nahi pertsona hobea edo txarragoa zarenik.
Egileak: Asier Obregon Ainhoa Olabarria Nikolas Olaortua Aitor Prieto Ane Ros Helen Zarragoitia Ainhize Zurinaga
BENETAKO MAITASUNA
Bazen behin, Butroiko gazteluan...
...Gaizka izeneko printzea,
eta Kattalin printzesa.
Egun batean, Gaizka gaztelutik desagertu zen.
Kattalin printzesa oso kezkatuta zegoen.
Horregatik, Gaizkaren bila joatea erabaki zuen. Basora joan zen eta han etxe bat aurkitu zuen Kattalinek.
Etxera hurbildu zenean...
...bat-batean dragoi bat agertu zen.
Dragoiak Kattalin erasotu zuen.
Baina Kattalin ez zen beldurtu eta ezpatarekin dragoia hil egin zuen.
Dragoia hil eta gero, honen etxean sartu zen.
Bertan, Gaizka aurkitu zuen, zaurituta eta beldurtuta.
Gaizka zaurituta zegoenez, baso ondoko herri batera eraman zuen Kattalinek.
Kattalinek herriko sendagilearengana lagundu zuen Gaizka. Jokin sendagileak eta Annek, bere laguntzaileak, Gaizka sendatu zuten.
Kattalin eta Gaizka Jokin eta Anneren lagunak egin ziren, eta gero eta denbora gehiago ematen zuten elkarrekin: herria ezagutzen....
...basotik paseatzen...
...eta elkarrekin afaltzen. Horrela, euren artean benetako maitasuna sortu zen.
Kattalin eta Anne maitemindu ziren.
Eta Gaizka Jokinekin ezkondu zen.
Egileak: Katalin Artigas Gorka De Miguel Alain Echave-Sustaeta Eva Maria Francisco Manu Gill Naroa Sanchez IĂąigo Serna Neskuts Telletxea
LAGUNAK, BETIKO LAGUNTZA
Bazen behin, eskola txiki batean...
...1. A ikasgela. Bertan, lau urteko hamabost ikasle zeuden.
Gelan, guztiak ondo konpontzen ziren ume bat izan ezik.
Ume hau, Jon izenekoa, lodi zegoen eta arrazoi horregatik, beste umeek bera zirikatzen zuten.
Ikastolara joateko, egunero autobusa hartzen zuen. Geltokian ere bakarrik egoten zen.
Jon beti zen azkena autobusera igotzen.
BRUMMMM...
Autobusean, bakarrik esertzen zen eta beste kideek ez zioten kasurik egiten.
Ikastolara heltzerakoan...
...baztertuta zegoen eserleku batean bakarrik egoten zen. Inork ez zuen bere ondoan eseri nahi.
Gero, jolas orduan...
...ume guztiek barre egiten zioten.
Jantokian...
...denetarik botatzen zioten; ogia, ura...
Etxera heltzerakoan...
...negar egiten zuen beti.
Egunak...
...asteak...
...hilabeteak pasatu ziren.
Eta egun batean, jolas orduan, Pedro izeneko mutil bat hurbildu zitzaion.
Biak jolasten egon ziren eta oso ondo pasatu zuten.
Klase orduan, ikaskide guztiak Jon eta Pedro elkarrekin ikusterakoan, haiengana hurbildu ziren.
Egun hartatik aurrera, Jonek ez zuen berriro negarrik egin.
Egileak: Leire Abedillo Iker Ascacibar Martin Etxeberria Amets Garcia Iker Irusta Jon Lasa Najwa Lobeiras Iker Mendo Ariana Molinos Inge Ranilla Leire Zarraga
SAGARRAK PRINTZESARI ESKER
Bazen behin, gaztelu oso handi eta argi batean bizi ziren printze eta printzesa bat.
Sagarrak jan nahi zituzten, baina gazteluan ez zegoen sagarrik.
Printzesa gazteluan zegoen bitartean, printzea sagarren bila joan zen.
Printzeak sagarrondo handi bat aurkitu zuen basoan eta sagarrak biltzen hasi zen.
Basoko dragoiak printzea basoan zegoela ikustean tranpa bat jarri zion zuhaitz baten azpian.
Dragoiak printzea harrapatu zuen eta zuhaitz batetik zintzilik utzi zuen.
Printzea ez zenez etxera bueltatzen printzesa bere bila joan zen.
Printzesak printzea zuhaitz batetik eskegita ikusi zuen. Laguntza eskaini zion, baina printzeak ezetz esan zion: —Ez dut neska baten laguntzarik behar.
Printzeak tranpa bakarrik kendu ezin zuenez, printzesak laguntza eskaini zion berriro, baina, oraingoan ere, printzeak ez zuen onartu.
Hala ere, printzesak printzea tranpa kentzen lagundu zuen eta zuhaitzetik askatu egin zuen.
Zuhaitzetik jeisterakoan printzeak printzesari eskerrak eman zizkion egindakoagatik.
Printzeak eta printzesak zuhaitzetako sagar guztiak bildu eta poltsikoetan gorde zituzten.
Gaztelura ailegatu zirenean, basoan bildutako sagarrak jan zituzten.
Egileak: Harriet Alonso Izaro Antón Aritz Canal Unai Esquizabel Ander Fuldain Lander Goikoetxea Libe Moré Iratxe Olaguenaga Leire Pereda Ander Rugarcia