EZAGUTU EUSKALHERRIKO TXOKO BATZUK 1. LAUAIZETA. DONOSTIA 2. LARRUN 3. ZUGARRAMURDI 4. HOLTZARTE 5. KAKUETA 6. MEZKIRITZ 7. URBASA 8. ARALAR 9. IDIAZABAL 10. LEGAZPI 11. AÑANA 12. GAZTELUGATXE 13. EKAIN 14. ZUMAIA
Mendi ederra, paisaia zoragarria. Larrungo mendia ibiltzeko ez ezik paisai politak ikusteko, mendi horretaz gozatzeko da. Larrungo mendia euskal herriko tontorrik bisitatuenetakoa da. Ez da inoiz jende faltarik izango tontorrean, jai egunetan batez ere. Baina hala ere lekua ez da ezta jendez gainezka egoten. Larrun Nafarroa Garaiaren eta Lapurdiren artean dagoen mendia da. Batzuen ustez Pirinioetako mendebaldeko muturra markatzen duena. Larrunen tren ttipia dago. Larrun izango da trenez igo daitekeen mendi bakarrenetakoa. Euskal Herrian gaur egun dagoen kremailera tren bakarra da Larrungoa. 1924. Urtean inauguratu zuten, eta, harrezkero, itxura berari heldu dio. Hasieratik izan da Larrungo trenaren eginbeharra turistak eramatea. Tontorretik sekulako bistak daude: egun argi batean, Euskal Herriko zazpi probintziak ikus daitezke. Hainbat taberna, monumentu eta antena ugari ere bada, porlan eta harriz urbanizatutako eremu zabaletan. Hiru herri ditu bere oinetan: Azkaine, Sara eta Bera, eta hiruretatik igotzeko bide aukera ugari daude. Beste hiru mendate daude: Ibardin, San Inazio eta Lizuniaga eta beste hainbeste bide. Beraz, Larrun mendia eta inguruko herrixkak leku ederrak dira mendizaleentzat. Hainbat ibilaldi egin daitezke. Argazkilarientzat ere leku zoragarria da, primerako bistak daudelako. Leku hau bisitatzeak merezi du benetan.
Larrun Lizuniaga portutik ikusita.
June Ruiz de Gauna 2.C
ZUGARRAMURDI, SORGINEN HERRIA Kobazulo ikaragarriak, paisaia harrigarriak eta sorgin istorio izugarriak eskaintzen ditu Zugarramurdiko herriak. Ezagutzen al dituzu Zugarramurdiko sorginak? Horrela ez baldin bada etorri zaitez Zugarramurdira. Sorginkeriaren inguruko gauza asko ezagutuko dituzu Zugarramurdin. Zugarramurdi Nafarroako mendien artean dagoen herri txiki bat da. Ainhoa, Sara eta Urdazubi herriekin batera Xareta elkartea osatzen du. ETA SORGINEI BURUZ ZER? Zugarramurdiko sorgin museotik bueltatxo bat eman daiteke, ateratakoan sorginei buruz zertxobait gehiago jakiteko. Sorginkeriarekin lotutako zernahi erakusten du. Horretaz aparte, Zugarramurdiko “Sorginen leizeak� bisita daitezke. Oso famatuak dira orain dela 400 bat urte sorginkeria prozesuak eta akelarreak izan zirelako. Hala ere, sorginen mundua ez bazaizu gehiegi interesatzen, inguruko mendietatik ibilalditxo bat egin daiteke. Airagarri eta Mendibil Zugarramurdi inguruan dauden bi muino dira, handik igarotzea oso dibertigarria eta lasaigarria izan daiteke. Inguruko herriak bisita daitezke. Ainhoa Zugarramurditik 5 bat kilometrora dago. Lapurdiko barnealdean dago. Hala ere, gertu dagoen hiri handiago bat bisita liteke, Baiona. Hori guztia esanda, etorri zaitez Zugarramurdira, ahaztezina izango da.
Zugarramurdiko leizeak.
Zugarramurdiko plaza nagusia.
Eneko Pedraza 2-B
Holtzarte, amildegi gaineko zubia.
Zubia
Zuberoako arroila garrantzitsuenetakoa eta Pirinioetako ikonoa da. Amildegitik zintzilikatutako zubi luze honek 160m ditu beheraino, eta hondoan indar handiz bor-bor egiten duen uharra entzuten da. Holtzarte edozein lekutan aurkitu ezin daitekeen zubi bat da, bere altuera handiarengatik eta bere ingurune bereziarengatik. Euskal Herriko Zuberoan dago eta Larrauetik oso gertu . Leku honetara iristeko gomendagarriena da, autoa barnetegi bateko (Logibar) parking batean uztea, eta hiru kilometro oinez egin eta gero iritsiko ginateke. Holtzarterako bidea baso handi batean sartzen da eta bide horri jarraitu ahala, altueraz igotzen da. Altuera handi batera iristsitakoan, ikusi daitezke Holtzarte osatzen dituzten bi arroilak: Olhado eta Olhadibia. Haitztarte horien higidura 300 metrotakoa da gutxi gorabehera. Holtzartek duen zubi hau edozein turista harriturik utziko luke. Zubi hau 200 m-ra dago gutxi gorabehera eta azpian duen Olhado ibairen bidez zubiaren altuera handitzen ari da, higidurarengatik. Nafarroako konpaniekin bisitak egiten dira eta ingurune horietatik denbora gehiago egon nahi baduzu, barnetegietako gelak alokatu daitezke. Bisitatzeko webgune interesgarriak: http://senderismonavarra.blogspot.com ,http://www.montanapegaso.com, http://www.francevoyage.com/es/ .
Bidea
Holtzarteko arroila
ZUBEROKO ARROIL IKARAGARRIA Bai eguzkiarekin, bai euri finarekin ezinbestean bisitatu beharrekoa da Euskal Herriko leku xarmagarri hau. Kakueta arroil bat da, ur-jasak eratzen duen ubidea. Jende askok ezagutzen ez duen arren, asko du eskaintzeko eta bertara eguna pasatzera doanak uste baina gauza gehiago aurkituko ditu bertan. Besteak beste, naturaz inguratutako egun ederra pasatuko du.
Kakuetako pasaguneak (Google irudiak) Arroil polit hau Santa Grazin, Zuberoaren hegoaldean, kokaturik dagoen haitzebakia da, inguruko ikusgarrienetarikoa Holtzarterekin batera. Pasaguneak dituen paseo ederra da, ibaiaren ertzean doana. Joan-etorria, guztira, 4 kilometrokoa da, 2 ordukoa, gutxi-gorabehera. Ibilbidea basoan hasten da, gero tunel batean sartzen gara eta ateratzean, pasaguneak hasten dira eta arroil ikusgarria gure begien aurrean agertzen da. Lurzoruko harrietatik igarotzen gara, jatorri ezezaguneko urjauzi batera iritsi arte. Haitzulo batean bukatzen da ibilbidea, metro batzuk geroago. Eta berriz bide berdinetik itzultzen gara. Ederra!
Kakuetako ur-jauzia (Nerea Gozalo)
MUNDUKO HERRIRIK HOBERENA Herri txiki bat da hirietako soinuetatik ihes egiteko bikaina. Mezkiritz izena ematen dion mendatearen oinean dagoen herri txiki eta xarmanta da. Asko du eskaintzeko eta bertara egun pasatzera doanak uste baino gehiago deskubrituko du bertan. Besteak beste, oso lasaia denez deskantsatzeko leku aproposa topatuko du. Iru単etik 37 kilometrora dago, Nafarroako iparekialdean, hain zuzen. Handik ez oso urruti Donejakue bidea dago. Herrian bertan, Txorrondo eta Biritxikar auzoak daude. Herriaren inguruan bi herri daude: Bizkarreta-Guerendian eta Espinal.
Mezkirizko herria.
Ohitura ugari daude Mezkiritzen: XX. mendean galdu zen dantzatzeko ohitura. Hori gertatu baino lehen larrainean dantzatzen zen. Gizon eta emakumeentzako dantza bat da, plazan dantzatzeko. Herrian kirolak garrantzi handikoa da eta gehien jokatzen direnak hauek dira: pala motza, larruzko paletak, sare, gomazko paleta eta esku pilota.
Paisaia oso polita da eta ugari daude. Herritik Kinto mendigune zaharra ikus daiteke iparraldean. Eta hegoaldean Labiako mendilerroaren paisaia nagusitzen da. Kareharria igatzean, haitzuloak eta lurpeko errekak sortzen dira.
Mezkiritz inguruko mendiak.
Mezkiritzetik oso gertu pasatzen da Donejakue, Europa eta mundu osoko erromesek egiten duten bidea. Ibilbide hori Santiago de Compostela amaitzen da. Erromes-maskorra Donejakue bidea markatzeko erabili ohi da. Beraz, aukera bat baino gehiago eskaintzen duen herria da Mezkiritz. Ohitura batzuk ezagutu, paisaiaz gozatu, Donejakue bidetik ibili eta gainera, familiarekin joateko egokia den herria da. Benetan merezi du hura bistatzea.
I単igo Marco Lazkanotegi 2.E
BI MENDIEN ARTEAN DAGOEN PAISAIA AHAZTEZINA
Urbasako paisaiak politak eta ahaztezinak dira. Animalia asko ditu eta ibilbide zoragarriak eta nahi duzun luzeratakoak daude. Urbasa natur parke bat da. Natur parke bat denez, asko du eskaintzeko eta bertara eguna pasatzera doanak uste baino gauza gehiago deskubrituko ditu bertan, besteak beste, paisaiak. Urbasa Nafarroako mendebaldean kokatuta dago. Urbasa eta Andia mendiek osatzen duten mendilerroa da eta bataz beste 1.000 metroko altuera dute. Bere punturik altuena Baiza da. Urbasa parkeak, oso fauna aberatsa du: narrastiak, anfibioak, hegaztiak, arrainak ‌ Baina animaliarik arruntenak behia, zaldia eta ardia dira. Oinez eta bizikletaz egiteko ibilbideak daude. Cristianos haitzuloaren ibilbidea ibilbide motzena da. 7,5 km ditu eta ordu 1 eta 40 minututan egiten da. Ibilbidea bizikletaz egin nahi duenak, adibidez, Lizarraga ibilbidea egin dezake. Ez da ibilbide luzeena ezta motzena ere, 23,19 km ditu eta ordu 1 eta 45 minututan egiten da.
San Adriango Ermita
Urederra ibaiaren iturburua.
Urbasatik gertu bi kanpin daude. Bata Acedoko Kanpina da, eta Urbasatik 30 minututara dago; eta bestea, Iratxeko Kanpina da, Lizarran kokatuta dado, Urbasatik gertu. Urbasan, gainera, Urederra iturburua aurkituko dugu. Urbasa mendilerroan sortzen da eta oso ezkutatuta dago. Ur-jauziaren iturburua zuhaitz mota askoren artean aurkituko dugu. Ibilbidea 19 kilometro egin eta gero, Ega ibaian bukatzen da. Beraz, aukera bat baino gehiago eskaintzen duen natura parkea da Urbasa. Animalia asko ikusi, ibilbideak egin eta Urederra ibaiaren iturburua ere ikusi daiteke. Benetan merezi du hura ikustea.
AINARA PELLICER 2E
Kondairaz betetako tokia
Santutegia bisitatu ez ezik, ibilaldi bat ere egin daiteke mendian zehar eta baita puntan dagoen jatetxean sabela bete ere. Aralarko San Miguel Nafarroan dagoen mendi interesgarri bat da. Asko eskaintzen du eta hara bisitatzera doana ez da esku hutsik handik aterako. Besteak beste, herensugea entzuten den zulo batetik sartu daiteke burua. Aralarko San Miguel Uharte Arakil ondoan dago, Nafarroa eta Gipuzkoako mugan. Mendi puntan, Santutegi ospetsu bat dago kokatuta: Aralarko Done Mikel in Excelsis santutegia. XI. Mendean eraiki zen. Santutegiak bi kondaira nabarmen ditu; herensugea entzuten den zulo batena eta Teodosioren kateena. Teodosiok gaizki ulertu batean, bere gurasoak hil zituen. Bere krimena konfesatzean, apaizak Erromara bidali zuen erromes eta han Aita Santuak bakardadean bizitzeko eta kate batzuekin burua eta lepoan eta gerrian kate lodi bat lotzeko. Hala igaro zituen 7 urte, eta egun batean, jainkoak kateak kendu zizkion. Kate horiek, gaur egun, Aralarko santutegian daude. Bistak ikaragarriak dira Artxuetako gailurretik, inguruko herri guztiak ikus daitezkeelako; adibidez, Lakuntza, Arruazu, Uharte Arakil edo Ira単eta. Bisitatzeko, leku egokia eta gomendagarria da, naturarekin kontaktuan egoteko eta otoitz egiteko.
GAZTAREN HIRIBURUA EZAGUTU NAHI AL DUZU? Idiazabal gazta ospetsua probatzeaz gain, txangoak ere egin daitezke eta familiarekin eguna pasatzeko toki perfektua da. Idiazabal herri txiki bat da. Txikia izanagatik ere, asko du turistei nahiz han bizi direnei eskaintzeko. Bertara eguna pasatzera doanak uste baino gauza gehiagoz gozatuko du. Gainera, herrian bertan egiten duten Idiazabal gazta probatuko du eta beren antzinako ohiturak jakiteko edo ikasteko aukera izango du. Idiazabal Gipuzkoako probintziaren hegoaldean dago, eta Goierriko bailaran dagoen udalerri txiki bat da. Idiazabal mendi tartean dagoen herri txiki baina polit bat da. Idiazabal ondoan edo gertu dauden herriak hauek dira: Ordizia, Lazkao, Azkoitia, Beasain, Segura.... , ezagutzeko toki politak dira. Idiazabal Idiazabal gaztari izena ematen dion herria da, herrian bertan garatu zutelako, eta egiten dutelako. Gazta probatu duten pertsonek zapore bizia duela esaten dute. Gaztak bost sari irabazi ditu gutxi gorabehera. Gazta egiteko Idiazabal gazta prozesuak gutxienez 2 hilabete irauten du. Euskal Herriko mendietako artzainek Latxa eta Karrantza ardien esne gordina erabilita egindako gazta da. Idiazabalen Idiazabal gaztari buruz egindako museo bat dago, hau da, Idiazabal Gaztaren Interpretazio zentroa. Museoko bisitak Idiazabal gazta dastatzeko aukera eskaintzen du. Gaztaren istorio osoa erakusten dute bertan, modu arin eta dibertigarri batean. Beraz, aukera bat baino gehiago eskaintzen duen herria da Idiazabal. Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa ezagutzeko aukera, eta naturaz familia edo lagunekin gozatzeko aukera ematen du, mendietan egiten diren txangoekin. Bisitatzea merezi du.
Idiazabal herria
Burdinolen herria Burdinolen herri bat ezagutu nahi? Etorri Legazpira! Legazpi herri txikia da, baina jende asko joaten da eguna pasatzera. Herri lasai bat da. Adin guztietako pertsonak egoten dira; zaharrak, gazteak nahiz umeak. Legazpi Gipuzkoako hegoaldean dagoen udalerri bat da. Aizkorri mendi magalean dago. Zumarraga eta Oñati oso gertu ditu.
Legazpiko eliza
Legazpin bidaiatxo bat egiteko, Mirandaola da lekurik onena. Burdinaren gauzarik interesgarrienak ezagutzeko leku oso aproposa da. Leku zabal bat da naturaz betea. Ibai bat ere pasatzen da Mirandaolatik. Eguna pasa dezakezu han. Herriko jendea biltzen den lekua herriko plaza da. Tabernaz inguratuta dago eta parke bat badu. Gurasoak tabernetan ibiltzen dira, eta umeak bitartean parkean. Horretaz gain, Legazpi festaz beteta dago. Festa nagusiak Santikutzak dira (maiatzaren 3an) eta Santikutz Txiki edo Agorreko Santikutzak. Ondoan dituen bi herriak Oñati eta Zumarraga dira. Eguna pasatzeko ere oso ondo daude. Zumarraga 9 minutura dago eta Oñati 21 minutura. Legazpi herri txikia da, baina oso gomendagarria da. Familiarekin, lagunekin, bikotearekin joateko aparta da. Umeak asko dibertituko dira herriko plazan edo parkean. Ane Delgado 2.A
AÑANAKO GATZAGA INTERESGARRIAK Añanako gatzagetan gatz asko egiten da eta gatzaga hauek historia eta jatorri oso interesgarriak dituzte. Gainera, ekoizpen prozesua azaltzen dute bertan.
Gesaltza Añana herri txiki bat da eta bertan gatzagak daude. Herri txikia izan arren, asko du eskaintzeko eta bertara eguna pasatzera doanak uste baino gauza gehiago deskubrituko ditu. Besteak beste, gatza egiteko prozesua nolakoa den ikus dezakezue. Gesaltza Añana Gasteiz ondoan dago, Gasteiztik 28 minutura, hain zuzen ere. Añanatik iparraldera Gibijo eta Arrato mendilerroak daude. Hegoaldean Ebro ibaia dago. Ekialdean Trebiñoko konderria eta Gasteiz daude. Eta mendebaldean Burgos probintzia dago. Aro Triasikoan, kontinenteek Pangea osatzen zutenean ozeano handi baten azpian zegoen Gesaltza. Bertako urak lurruntzean, ebaporitageruza handiak jarri ziren hondoan eta denboraren poderioz beste geruzek estali zituzten. Gesaltza Añana eta Gatzagak
Erromatar Inperioaren garaian lanbidea aldaketa handia izan zuen. Añanako Gatzagak zuen garrantzia asko, ustiategitik gertu zegoen Espejo herria dagoen lekuan hiri bat sortu zen, eta Salionka deitu zuten. Hiriaren garapen lanarengatik jende asko erakarri zuen. V. mendearen aldera Salionka hiriak sute handi bat izan zuen eta jende askok gatz haranera bizitzera eta lan egitera joan zen. Gatzaren ekoizpen prozesua ez da erraza eta hainbat urrats ditu. Lehenengo egunean eskuz ureztatzen dituzte larrainak; gero, arrastelua pasatzen dute, urak nahastu eta gatza hondoan ez itsasteko; eta azkenean plaka jasotzen dute eta hondoan gelditzen den gatz pila hartzen dute. Gatzagak bisitatzeko hainbat bisita gidatu daude: bisita orokorra Gatz Haranean barrena; iturburuak; gatz-ekoizpena; eta tailer ludikoa, gatz haranetan lan egin egun batez. Beraz, herri honek asko eskaintzen dizu, bai gatzagak ikustera joaten bazara bai herritik buelta bat ematera joaten bazara. Leku hau oso ederra eta interesgarria da.
Pertsona arrastelua pasatzen.
Eneko Nogueira 2.E
ARTELAN ZAHARRENAK IKUSGAI Ekain asko eskaintzen digun leizea da, bertara doanak uste duena baina gauza gehiago deskubrituko du. Besteak beste, hango marrazkiak eta haren garapena. Ekain Deban (Gipuzkoa) dagoen leizea da, Goi Paleolitokoa.1969ko ekainean, Ekain haitzuloa eta bere margo harrigarriak aurkitu zituzten Azpeitiko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek. Aurkikuntzak pozik jarri zituen espeleologoak. Leize hau izen bereko muinoaren ekialdeko hegalean dago, Sastarraingo ubideak sortzen duen bailara txikian. Zestoa, herritik kilometro batera dago eta erraza da hara iristea. Haitzuloan, gutxi gorabehera, 70 animali-irudi daude; 64 margotuak eta 6 grabatuak. Zaldia da gehien agertzen den marrazkia. Baina hartzak, oreinak, kapridoak‌ ere ikus daitezke.
Haitzuloan marraztutako animali-irudiak.
Gerta liteke, ehizatzen zutena eta jaten zutena bat ez izatea. Marraztutako animalien artean gehien agertzen dena zaldia da; gutxien ahuntza. Hala ere, garai hartan gehien ehizatzen zutena ahuntza zen. Gutxien marraztua izanda ere, gehien ehizatzen zutena zen. Gutxien ehizatzen zirenak bisontea eta zaldia ziren nahiz eta asko marraztu. Benetako haitzuloak ezin dira ikusi, apur daitezkeelako. Horretarako Ekainberri sortu dute. Bertan, haitzuloaren erreplikak ikusi daitezke. Jatorrizko haitzulotik 600 metrora eta Zestoako erdigunetik metro gutxira. 2008ko irailean Zestoan zabaldu zuten Ekainberri zentroa. Pasabideak ondo jarraitzen badituzu, erreplika osoa ederki ikusi daiteke. Ekainberriko argazki bat.
Beraz, aukera bat baino gehiago eskaintzen duen leizea da, gauza asko ikus daitezkeelako. Leizeak eta historia gustatzen bazaizkizu, hau da leku aproposa etortzeko. Benetan merezi duela hura bisitatzea. Nerea Borreguero 2.D
NATURAZ GOZATU ETA EGIN DENBORAN BIDAIA, DEBAN ETA ZUMAIAN Deba eta Zumaia herrien arteko kosta-eremua oso interesgarria da. Bertan, denboran bidaiatu dezakegu, duela milioika urteko aztarnak aurkituz. Bi herrien arteko kostaldea babestuta dago 2009.urtetik, bertan garatzen diren elementu biologiko eta fenomeno geologiko oparoak direla eta. Gune hau Gipuzkoako kostaldearen erdialdean aurkitzen da. Zumaiatik ekialdera Getaria dago eta hegoalderago Debaren mendebaldean, Mutriku. Kosta zati honek, garrantzi geologiko handia du, Flyschengatik. Nabarmen dira bertan lurrazalaren geruzak, duela milioika urtetatik jasan dutena adieraziz. Hori ikusteko munduko leku hoberenetakoa da. Hona oinez iritsi daiteke edo itsas-ibilaldiak egiteko aukera ere badago. Horretaz gain, olatuek egiten duten higatzelan handia ikus daiteke. Ondorioz, kostaldeak jasan duen atzerapen bortitza nabarmena da.
Flyschak, lurrean eta labarretan
Paisaia ederreko ingurua Inguruan haranak laburrak daude. Malda txiki eta soslaia irekikoak dira. Paisaia ederra da. Ibai hauen itsasoratzea nagusiki hau da: ur jauzi handiak bezala edo labarraren hormetatik behera eroriz. Beraz, toki hau ezin hobea da egun pasa joateko. Bertako naturaz gozatzeko eta Flyschak ikusteko. Benetan merezi du bisitatzea.
Eider Sanchez 2.A