EUSKAL HERRIKO PAISAIAK
K o n t x a k o b a d i a
Argazki honetan Kontxako badia ikusten dugu . Udaberriko eguna dirudi , zuhaitzak berde-berde eta zerua urdin-urdin daudelako . Urrunean , etxeak , eraikinak , hondartza eta Urgull mendia daude . Hurbilago
Santa
Klara
uhartea
ikus
dezakegu
badiaren erdian . Hurbilen dagoen zatian baso bat , errepide bat eta etxebizitzak daude . Gure ustez oso leku ederra eta lasaia da .
Iraia M.
Xabier
PIRINIOAK Ikus dezakegunez paisaia honetan Pirinioak daude. Badirudi argazkia atera zuten egunean oskarbi zegoela. Urrunean, mendi batzuk ikus ditzakegu elurrez beterik ohi den bezala. Hurbiltzen bagara, eliza bat ikus dezakegu mendi baten puntan. Elizaren ondoan dauden etxeak beltzak eta zaharrak dira. Paisaia hau ikusten dugunean erronka jo nahi gaituela dirudi ! Eta zuek zer sentitzen duzue?
SANNUN UXUE Â Â Â
N E R B I O I K O I T S A S A D A R R A
Nerbioiko itsasadarra oso ospetsua da.Argazki honetan ikus dezakegu Portugaleteko zubi eskegia.Eskuineko zatia eta ezkerrekoa berdinak dira.Ezkerrekoan Portugalete dago eta eskuinean Areeta.Badirudi bi herrien artean haserretuta daudela,aurrez aurre daudelako.Zubi eskegiak jendea eta kotxeak eramaten ditu leku batetik bestera. Argazkian ikus dezakegu txalupa bat.Txalupa hori badirudi taxi bat uretan alde batetik bestera joaten delako. Guk sorte ona daukagu beti ikus dezakegulako.
GORKA ETA FEDE
MATXITXAKO LURMUTURRA Argazki honetan Matxitxako lurmuturra ikus dezakegu. Erakargarriena itsasargia da erdierdian kokatuta dagoelako.Barrutik zabala dirudi tentetente dagoelako, estatua bat bezala , itsasontziei bere argi gogorrarekin abisatzeko kostaldea hor dagoela. Itsasargia mendiz inguratuta dago eta eskuinean itsasoaren erdian Izaro uhartea ikusten da.
ARKAITZ FERMIN
EBRO IBAIA
Argazki honetan Ebro ibaia ikusi ahal dugu hiri baten
aldean. Ematen du argazkia atera zenean negua edo udazkena zela zerua hodeitsu zegoelako. Eskuinaldean harrizko zubi bat ikusten da, badirudi erromatarren garaikoa dela. Ura ez da garbi ikusten
argazkian lokatza eta beste materialak garraiatzen dituelako. Ez dakigu arrainak egongo diren. Guri gustatuko litzaiguke hortik paseo bat ematea.
Iker M. eta Irati S.
G e t a r i a k o p o r t u a
Argazki honetan Getariako portua ikus dezakegu penintsularen ondoan . Penintsularen behealdean etxe batzuk daude,badirudi arrantzaleen etxeak direla eta haien artean eliza bat dago . Portuan, itsasontzi zuri zuriak daude . Gure ustez,egun horretan euria egingo zuen zerua nahiko ilun zegoelako .
PAISAIA OSO POLITA DA !!!!
IZASKUN ETA UNAX
A R A B A K O E R R I O X A
Argazki honetan ikusi dezakeguna Arabako Errioxa da.Arabako
hegoaldean
dago,Errioxarekin
muga
egiten. Gehien erakartzen gaituena zelaiaren kolore gorrixka da,baina ez da zelaia,han landatuta dauden mahastiak baizik.Paisaiaren
erdialdean
hainbat
mendi
txiki
daude,hauei muinoak deritzegu.Zuhaitz berdeek,hezi bat eginez,inguratzen dute paisaia.Urrunean Euskal Mendiren bat ikusten da.Zerua gardi dago,udazkena dirudi koloreengatik.Paisaia honek lasaitasuna sortzen digu.
PAISAIA EDERRA DA!
MAREN BURUAGA ETA IKER URIA
B i l b o k o p o r t u a
Orain deskribatuko dizuegu Bilboko Portua . Goitik hasten bagara Puntagalea lurmuturra ikusten da eskuinaldean . Hiru hondartza ikusten ditugu , baina Ereaga eta Areeta dira ospetsuenak . Algortako portu deportiboa ikusten da ere . Erdialdean Algortako badia eta Nerbioi itsasadarra aztertu ahal dugu . Herri batzuk ere badaude , Algorta , Puntagalea , Neguri … Behean , albo batean , Santurtziko portua , Santurtziko polikiroldegia eta nautika ikus ditzakegu . Areetako itsasargia eta Potugaletekoa ere ikus ditzakegu , jendea hortik paseatzen da . Zeruan ostarteak daude ,baina , eguraldi polita dago . Azkenean , garrantsitsuena da Nerbioiaren bokala dagoela . Ze sortea gurea etxeko lehiotik ikusi ahal dugulako !
Ainhize Irati .A.
SAN JUAN DE GAZTELUGATZE Paisaia honetan oso egun polita ikusten da eta udako egun batean aterata dagoen argazkia dirudi hodeirik gabeko eguna delako. San Juan De Gaztelugatze penintsulan, ura oso garbi dago .Argazki honetan penintsularen goialdean kanpandorre bat ikusten da. Itsasoa lasai dago eta istmoa hutsik ikusten da.Istmoaren behealdean olatu txikiak ikusten dira harrien kontra jotzen. Niri argazki honek alai sentiarazten nau, gainera zoragarria izango zen haraino txango bat egitea.
Getachew eta Ugaitz
U R D A I B A I
Paisaia honetan Urdaibai ikus dezakegu.Urdaibaiko padura da,egun eguzkitsu batean.Itsaso urdina eta padura berde polit batez ikusten da batez ere.Gure uztez udaberriko egun bat da. Goitik behera ikustia paisaia,argazkiaren eskuinaldean mendi bat ikusten da,eta mendian etxe zuri batzuk daude. Mendiaren behealdean padura agertzen da eta ibai batek zeharkatzen du.Ibaiak meandro handi bat egiten du,eta itsasadarrean olatu zuri batzuk ikusten dira. Paisaiaren behealdean zuhaitz mordo bat ikusten da,eta goitik ikusita baso txiki bat dirudi. Paisaia hau Euskal Herriko politenetariko bat da.Gustatuko litzaiguke
hor
egotea.
AIMAR SANCHEZ ETA IRAIA SANZ