JORGE OTEIZA EMBIL (1908(1908-2003) 2003)
1908ko urriaren 21ean jaio zen, Orion. 2003ko apirilaren 9an hil zen Donostian. 1928.urtea jo daiteke Oteizaren eskulturgintzako hasiera. Ohiko zenez, eskultura figuratiboak izan ziren bere lehenengo lanak. 4 fase nabarmentzen dira bere eboluzioan: 1.1.- 19301930-1950. “Proposito kontzeptuaren bila doa.
experimentala”
(espazioaren
desokupazioa)
Hegoamerikara doa 1935ean Kolon aurreko zibilizazioak aztertu nahian. nahian Buenos Airesen, Txileko Santiagon eta Bogotan egon zen. Bolumen eta espazioaren arteko erlazioa aztertzen du (obra geometrizanteak). Masa eskultorikoaren nagusitasuna dago. Bere lanen bukaera nahiko inperfektua izango da. Mooreren eragina izan zuen. Garai honetan “Amatasuna” (1929) buru zuen.
Espainiako gerra zibilak Hegoameriketan harrapatu zuen. Han jaso zuen Gernikaren bonbardaketaren berria. 1938an Itziar Carreñorekin Carreñorekin ezkondu zen. 1948an Bilbora joan zen bizitzera.
1
2.2.- 19501950-1957. “Proposito kontzeptuaren garapena da. da.
experimentala”
(espazioaren
desokupazioa)
Etapa honetan berriro jasoko du Mooreen eragina. Etapa honetan HIZKUNTZA GEOMETRIKOA nabarmentzen da: borobila, kurbilineoa… Espazioa eta masaren arteko dikotomia, espazioa nagusitzen da. 1950ean Arantzazuko Basilika berrirako irudiak egiteko enkargua ematen diote. Hasierako eskultura proposamen batzuen ondoren, 1952an Oteizak proposamen definitiboagoa zehaztu zuen fatxadarako, Andre Mari eta Apostoluak. Lehendabiziko apostoluak egiten hasi eta hurrengo urtean, Oteizaren irudiek debekua jasotzen dute, eta Arantzazuko errepideko bazterrean geratuko dira eskulturak. Egoera hura 1968ra arte luzatu zen, eta urte hartan eskultura lanen debekua kendu zuten. Azkenean, 1969an, 14 apostolurekin jarri zuten frisoa, horma hutsik geratu zen eta goialdean Pietatearen irudia jarri zuten.
1957an, egin zuen Agiñako Agiñako (Lesaka) monumentua Aita Donostiaren omenez. omenez Inguruan harrespil batzuk dituen leku batean jarririk, Aita Donostiaren monumentuak, Oteizaren ustetan, historiaurreko gizakiaren asmo esperimentala ispilatzen du.
2
3.3.- 19571957-1959. “Proposito experimentala” (espazioaren desokupazioa) kontzeptuaren ondorioak (“Etapa conclusiva”) 1954tik eta 1959 arte bere Propósito Experimental deituan lan egin zuen. Obra honetan bere lanaren eduki teorikoa azaltzen du. 1959an eman zuen bukatutzat ikerketa hura. Espazio hutsak eduki zituen presente Jorge Oteizaren obran. Ildo honetan “Esferaren Esferaren desokupazioa” eta “Ondorio Ondorio Esperimental” lanak egin zituen.
Garai honetakoak dira bere Cajas vacías o Cajas Metafísicas (1958) egin zituen: “Caja metafísica número 1” (1958). Hemen objektuek ia materiarik gabe gelditzen dira, kuboaren desokupazioa da. Abstrakzio geometrikoa landuz. “Begiratzailea begira (Mirador mirando)” (1958) Artium ondoan dagoena aipatu beharko litzateke.
3
1956tik aurrera, harrian zizelkaturiko lan prismatikoak landu zituen, Kasimir Malevichen (Geometria abstraktuaren aitzindari azpimarragarrienetakoa izan zen) lanetan oinarriturik. Kasimir Malevichen pinturan erabilitako unitateak gogorarazten dizkigute, eta hori deIa eta esperimentazio garai honetan Oteizak “Malevich Malevich Unitatea” Unitatea” sortzen du. Figura geometriko trapezoidal irregularra da. Trapezoide hauek osatzen dituzten 4 aldeetatik 2 angelu zuzenean daude (elementu estatiko) eta beste biak dinamikoak (diagonalak) dira. Bi edo hiru konbinatuz lortzen zituen bere eskultura esperimentalak. Adibide gisa: “Homenaje a Leonardo” (1959), (1959), “Retrato del Espíritu Santo”(1959) Santo”(1959)… (1959)…
Kutxa erradikalenak sotiltasun formal handienekoak dira: “Homenaje a Velázquez Velázquez” lázquez” (1958) obrako "euskal frontoia" triedroa edo “Unidad Mínima” obrako diedroa. 1959an “Homenaje a Mallarmé” pieza egin ondoren, amaitutzat eman zuen bere eskultore-lana. Bestela, nazioarteko arte merkaturako bere obra kopiatu besterik ez omen zuen egingo aurrerantzean.
4
4.4.- 19591959-2003. Egia esan, eskulturgintzaren ikerketa eman zuen amaitutzat Oteizak 1959an, ez eskulturgintza bera, eskulturak egitea. Obra berriak, eta ugari gainera egingo zituen. Adibidez, “Estela a Madoz” (Zarautz) (1970), “ Klarion Laborategia” (Laboratorio (Laboratorio de Tizas) Tizas) 1972” 1972” delakoa eta Arrasateko Euskadiko Kutxaren egoitzaren aurrean ipinita dagoen “Arri ernai zaitzalea zaitzalea ” (1974).
1966ean Gaur taldea sortu zen, eta lehen erakusketa antolatu zuen Donostian: euskal eskola zen, eta taldekide ziren Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea, Jose Antonio Sistiaga, Amable Arias, Jose Luis Zumeta, Rafael Ruiz Balerdi, Remigio Mendiburu. Estetikarenak baino gehiago gizartearen arazoak ziren artista guztiok elkartzen zituenak. Oteizaren eraginez, Orain taldea Araban, Emen Emen taldea taldea Bizkaian, Bizkaian, Gipuzkoako GAUR eta Nafarroako DANOK sortuko ziren.Euskal Eskolaren asmoa betidanik izan da Euskal Herrian artegintza bultzatzea, estetikaren garrantzia eskolara eta gizartera eramatea. Chillida eta Oteiza hasiera batean adiskide izan baldin baziren ere, bien arteko liskar ezaguna hogeita hamar urte baino gehiagoz luzatu zen eta 1997an amaitu, Chillidaren “Besarkada” eskulturaren aurrean. Besarkada horren atzean adinaren zamaz eta elkarrekiko zuten miresmenaz (isilpekoa bazen ere) nabarmentzen da.
5
EDUARDO CHILLIDA (1924(1924-2002)
Eduardo Chillida eskulturagile donostiarra da, 1924ko urtarrilaren 10ean jaioa eta 2002ko abuztuaren 19an hil zen. Parisen bizi izan zen hiru urteetan (1947-1950), bi erakusketatan azaldu zen: 1949an, Parisko Maiatzeko Aretoan eta 1950ean Parisko Maeght Galerian. Garai horretan “ Gorputz enborra � lan figuratiboa nabarmentzen da bere obren artean. Pieza hau harrizkoa izanik Parisko Maeght Elkartean aurkitzen da.
1950ean Pilar Belzuncerekin ezkontzen da. 8 seme-alaba izango ditu.
6
Parisko egonaldia amaitu ondoren, Hernanin jarri zen bizitzen. bizitzen Eskulturgintzako materiala aldatu egingo du: harria utzi eta burdina hartuko du, du abstrakzioaren bidea hautatuz. BURDINAzko lehen obra “ illarik” BURDINA illarik” (1951) deiturikoa da.
1954an aurkeztu zuen bere obra Milango Hiru Urtekoan, Ohorezko Domina jaso zuen. Urte berean egingo ditu “Arantzazuko Arantzazuko Basilikarako 4 ate (burdinez)”. (burdinez)”
1954-1955ean eman zion hasiera “Amets ingudea (Yunques de Sueños)“ Sueños)“ sailari (17 eskultura, 1954 eta 1966 bitartean eginak) eta “Ikaraundi (Gran Temblor 1947)” burdinean, garai honetan ere “Monumento a Fleming” egiten du harrian. 1991an Donostiako kontxa pasealekuan jartzen dena.
7
“Mutazioa“ “Mutazioa“ (1959(1959-1963) Parisko Maeght galerian “Espazioaren mutazioa” (1963) ere aipatu beharko genituzke.
dagoela
eta
Espazioa eta espazioak dituen mugak dira une horretan -eta luzaroluzaroChillidaren kezka eta ikerketa gai. gai Elkarren ondoan dauden bi masa edo espazioen arteko tartea; ertza, espazio jarraitua eta etena, irekia eta itxia, arina eta astuna: horiek dira Chillidak ulertu eta jaso nahi dituen nozioak. nozioak. Burdina erabat utzi gabe, ZURA hautatzen du Chillidak 1959an. Berak aitortzen duenez, burdina baino arinagoa izango zen material bat nahi zuen, betetasuna eta hustasuna adierazteko. Horrela hasiko da osatzen “Abesti Gogor Gogora gora (Hacia lo alto)” alto)” saila (4 zurezko pieza eta bosgarrena, granitozkoa). 1960an erabiliko du lehen aldiz ALTZAIRUA, ALTZAIRUA “Mugarri Zurrumurru (Rumor de Límites)” Límites)” obran.
8
1968an eskaera garrantzitsu bat hartzen du Unescoren aldetik, Parisko egoitzaren sarrerarako altzairuzko eskultura bat “Aize Orrazia VI (Peine del viento VI” VI”, alegia. Aparteko garrantzia aitortzen dio Chillidak materialari: haren gogortasuna edo hauskortasuna, astuntasuna edo arintasuna eskulturaren baitako osagai da, eskulturan ondo azaldu behar duena.
Ulertzekoa da Chillidak zirriborrorik erabiltzen ez badu ez eskulturetan ez marrazkietan: obra bakoitza bakarra da, eta obra bakoitzera bilatzera, esperimentatzera hurbiltzen da, materiaren eta pentsamenduaren arteko batasunaren bila dabil. Gaur taldean parte hartua zen, baina sekula ez du nahi izan talde bizitzarik, eta ez zuen bat egin nahi izan Euskal Eskola deituarekin: indibidualtasunari aparteko garrantzia eman dio beti, eta bere bide propioa egin du. Material berrien aukerak saiatu nahia da Eduardo Chillidaren ezaugarrietako bat. Eta 1972an, beste aro berri bat irekitzen da bere eskulturagintzan: HORMIGOIARI helduko dio. Ez bezalako moduan hartzen du Chillidak hormigoia: euskarri izan ordez, zintzilik jartzen du, buruhauste tekniko handiak sortuz sarri. Pisuaren kontrako iraultza gauzatu nahi zuen, berak esaten duenez; hormigoiak barnean hutsa balu bezala erabili. 6 tonako pisua du hormigoian egin zituen lehen obrak, “Topaleku III Lugar de encuentros III (1972)” (1972)” deituak. Chillidak Madrilgo hiriari oparitu zion, eta lekua hautatu ere egin zuen: “La Castellana” pasealekua, errepideko zubi batetik eskegita. Baina horrek izugarrizko iskanbila sortu zuen, eta arkitekto eta adituek esan bazuten ere inolako arriskurik ez zegoela, udaletxeak ez zuen ipini nahi izan (1979an, gauza jakin batzuk konpondu ondoren, ipini zen azkenik, egileak hautaturiko lekuan).
9
1974an “Topaleku VI VI” prestatzen du, Juan March fundazioak Madrilen zuen egoitzaren atarian jartzeko eskatuta. Urte horietan Chillidaren ospea alde guztietara zabaltzen da.
1977an oparitu zion Eduardo Chillidak bere sorlekuari, Donostiari, hiriko sinbolo bilakatu den eskultura ospetsua, “Haize Orrazia XV (1976)”, (1976)”, Igeldo azpian, badiaren ertzean, haitzetan itsatsia dagoen monumentua. Luis Peña Ganchegui arkitektoarekin batera proiektatua dago obra osoa, eta 3 zenbakia da egileari joko guztiak egiteko aukera eskaintzen diana: hiru elementu funtsezkoenak hantxe aurkitzen dira, eskulturaren osagai barneko bezala, ura, eguratsa eta lurra, alegia; hiru eskultura dira, bakoitzak hiru beso dituela, eta hiru haitzetan hiru loturaz itsatsiak, espazioa mugatuz eta hertsiz. 11 tona pisatzen du bakoitzak.
10
1980an, “Gasteizko Gasteizko Foruen Plaza” Plaza egin zuen, berriro ere Luis Peña Ganchegui arkitektoa lagun zuela. Bertan 1981an ere egin zuen “Foruen omenaldia”. omenaldia
Euskadin 1988an, “Gure aitaren etxea” jartzen da Gernikan. Juntetxetik hurbil jarria dago, eta Euskal Herriaren historian aparteko garrantzia duten bi leku seinalatzen ditu monumentuak. Alde batetik, Juntetxea bera, edo Juntetxeko arbola, demokraziaren eta askatasunaren topagune, eta, bestetik Santimamiñeko haitzuloa, bertan dauden historiaurreko irudiekin. 7,8 m altuera, 16,4 m.tako zabalera du. 16 tona (Altzairua eta hormigoia) ditu.
11
Obra asko nabarmentzen dira bere azken urteetan, hala nola: 1987 “Elogio del agua”, hormigoia. Creueta del Coll (Bartzelona).
1988 “Topos V”. Bartzelona. Altzairua.
1989 “Elogio del horizonte”, hormigoia , Cerro de Santa Catalina (Gijón)
1992 “Monumento a la tolerancia,” hormigoia, Muelle de la Sal (Sevilla)
12
1994 “Arkitekturaren “Arkitekturaren goraipamena XIV” (Elogio a la arquitectura XIV) XIV), Gasteiz. Artium ondoan dagoena.
2000 “Berlin”. Alemaniaren batasuna oroitzeko.
Eskulturgintzak dituen arazo ugariei irtenbidea etengabe bilatu nahiak defini dezake neurri batean Eduardo Chillidaren obra: materialak berak sortzen dituen ezinak, lehengai den materiala bera, haren astuntasuna edo arintasuna. Hasierako igeltsu eta alabastroak, ondoren etorri den burdina, denborak eta espazioak materiaren azalean duten eragina eta poetikoan adierazten duena; hormigoia geroago, bere astuntasun pisutik libratua, baina orobat bere lakartasuna erakusten duela. Guztiak dira materia, errespetatu beharrekoa bai, baina birmoldatu beharrekoa orobat, geometriaren bidez. 2000. urtean ChillidaChillida-Leku zabaldu eta 2011 itxi zen. Eduardo Chillida 2002ko abuztuaren 19an hil zen. Chillida eta Oteiza hasiera batean adiskide izan baldin baziren ere, bien arteko liskar ezaguna hogeita hamar urte baino gehiagoz luzatu zen eta 1997an amaitu, Chillidaren “Besarkada” eskulturaren aurrean. Besarkada horren atzean adinaren zamaz eta elkarrekiko zuten miresmenaz (isilpekoa bazen ere) nabarmentzen da.
13
Nestor Basterretxea Basterretxea Arzadun
Nestor Basterretxea Arzadun Bermeon (Bizkaia) jaio zen 1924ko maiatzaren 6an. Donibane Lohizunen eta Parisen ibili ondoren 1942an Argentinara joan eta han 11 urte igaro zituen. Ameriketatik 1952.urtean itzuli zen Euskal Herrira. Arantzazuko basilikako kriptako hormahorma-irudiak egiteko lehiaketara aurkeztu eta irabazi egin zuen. 11 muraletan banatutako ia 400 metro karratu eginda zituenean, 1953eko gau batean guztia ezabatu zioten, “Adan eta Eva” gaia errespetu faltaz lantzen ari Eva”ren a” omen zelako aitzakiarekin. Ondorioz, bertan behera utzi behar izan zuen lana.
Eskulturari dagokionez, dagokionez Nestor Basterretxeak, ibilbide luze baten ondorioz, obra asko ditu eginak. Lan horien artean mota askotakoak dira, bai materialaren aldetik, alegia zura, burdina edo harria, harria bai estiloen aldetik ere. 3 sail nagusi nabarmen daitezke:
Lehenengoan, Lehenengoan hasiera garaian egindako multzo esperimentala dago eta horietan Jorge Oteizaren eragina ikus daiteke.
14
Bigarrenean, Bigarrenean Eduado Chillidak daraman antzeko bidea hartzen du; hainbat eskultura egiten ditu toki publikoetan jartzeko. Adibide gisa: “Iztuetari eskainitakoa” (Donostian(Donostian-1967), 1967), “Pio Barojari eskainitakoa” (Donostian(Donostian-1971), 1971), “Irungo iturriaiturria-1969” 1969” edo “Pasaiako monumentuamonumentua-1971” 1971” (Gipuzkoa).
Hirugarrenean, azkenik, Euskal Eskolaren barruan jardungo du, GAUR taldeko partaide bezala. Garai honetan egindako eta hain ezaguna bihurtu den “EUSKAL KOSMOGONIA SAILA” landu zuen. Lan hori egiteko Jose Migel de Barandiaran etnografoak (“Diccionario Diccionario de mitologia Vasca” Vasca” Jose Miguel Barandiaran, 1972) euskal mitologiatik jasotako pertsonaia eta gaiak birsortu zituen. Horrela, Aker Beltz, Beltz, Mari, Akelarre, Argizaiola, Argizaiola, Iditu, Iditu, Eate, Intxixu, Amalau Zanko, Zanko, Ehiztaria, Inguma, Ilargi Amandre, Amandre, Bost Haizeak, Maju, Torto, Triku Harri, Ostadar (brontze), Mairuak eta Gaueko eginez.
15
Akelarre
Gauekoak
Intxixu. Basa-deabrua
Ortzadar.
Mari. Aker Beltz
Argizaiola 16
Euskal kosmogonia sailak 18 eskultura ditu, 17 haritzaz eta 1 brontzez eginak 1972 eta 1975 bitartean. Nestor Basterretxeak 2008an Euskal kosmogonia saila Bilboko Arte Eder Museoari eman zion. Basterretxeak pentsatzen zuen aspaldiko garaietan euskaldunek izan dutela, seguraski, berezko arte propio bat, horren aztarnarik inon aurkitu ez bada ere. Hutsune hau betetzeko euskal gizonaren izaera eta nortasuna ikertu behar direla uste du, gizon horrek izadian zein toki duen jakiteko eta orokorrean, herriaren sustrai sakonak aurkitzeko; ondoren, aztertze lan guzti horien emaitzak bildu eta, gaur eguneko gizakume euskaldunak duen jatorrizko nortasuna erakusteko moduan izango da, irudien bidez. Materialaren errekurtsoak (haritza) artisautzaren tradizioa adierazten du, sinbolo nazionalista. Aspaldiko hilarri eta giza irudien azterketan oinarrituz badirudi (Basterretxearen ustez) euskaldunek, betidanik, forma abstraktuetarako zaletasun handia erakutsi duela. Hori dela eta, Basterretxea, bere nortasun indartsuekin, mendeetan zehar isilpean egon den euskal herriaren mezua gaurkotzen saiatu da. Beste obren artean azpimarratu behar dira: “Izaro� (1984) . Gasteizko Eusko Legebiltzarreko eskultura da.
“Olatua� (2006). Bermeoko portu zaharreko eskultura.
17
“Matxitxako Matxitxako Guda” Guda” omenezko eskultura.
(2007)
Matxitxako
itsas
batailako
hildakoen
“Bakearen usoa”. usoa”. Donostia. 1981
“Leioako Indarra” Indarra”
“Euskal Artzainari egindako monumentua” monumentua” (Oñati)
18
“Galdakaoko bizkaiari”. bizkaiari”.
“Bermeoko parkean Euskal Kosmogonia Seriea”. Seriea”.
“Gernikako Zuhaitza” Zuhaitza”. Donostiako Kutxa
“Goldea” Tolosa
19
“URBIDEA” Arriarango urtegiaren uhatea. Beasain.
“EUSKO EUROPAZALEAK” EUROPAZALEAK” 2011 an Gasteizen jarria.
Nestor Basterretxea 1972tik Hondarribian bizi da.
20