Dk010201 ikasturte hasierako informazioa (2)

Page 1

Departamento de Educación Cultura y Deporte

Hezkuntza Kultura eta Kirol Departamentua “Ricardo Baroja” Ikastetxe Publikoa Haur eta Lehen Hezkuntza Alzate, 8 - 31780 BERA 948 625019 Telefonoa / 948 625082 Faxa Posta Elektronikoa: cpbera@educacion.navarra.es

Colegio Público “Ricardo Baroja” Educación Infantil y Primaria Alzate, 8 - 31780 BERA Teléfono 948 625019 / Fax 948 625082 Correo electronico: cpbera@educacion.navarra.es

NIF: S3199044C

NIF: S3199044C

2016-2017 IKASTURTEA

RICARDO BAROJA ESKOLA PUBLIKOA

GURE ESKOLAKO GURASOEI: Lehenik eta behin AGUR BERO BAT guztiei eta, berriak zaretenei bereziki, ONGI ETORRIA. Idazki honen bidez 2016-2017 ikasturteko antolamenduaren xehetasun batzuk azaldu nahi dizkizuegu. Aurten 207 neska mutiko arituko dira gure eskolan (guztiak D ereduan). Lanean arituko garen irakasle taldea honako hau izanen da:

H.H. 3 urteko gela: Idoia Iturbide H.H. 4A urteko gela: Ainhoa Agesta H.H. 4B urteko gela: Aitziber Etxarri H.H. 5A urteko gela : Ane Eraña (Olatz Ubegun) H.H. 5 B urteko gela: Ana Hernandorena H.H. laguntzailea: Rosa Eugi (Zuzendaria) L.H. 1. maila : Arantxa Mitxelena L.H. 2. maila : Dane Olasagasti L.H. 3. maila: Maite Altxu L.H. 4. maila: Gorka Rodriguez L.H. 5. maila A: Joxerra López L.H. 5. maila B: Eider Zapirain L.H. 6. maila: Maite Blanco Ingelesa H.H., LH 1. maila, 2. maila:Vanesa Garcia Ingelesa LH 3., 4., 5. eta 6. maila:Garbiñe Egilegor Gorputz Heziketa: Sergio Carrion Musika: Aiala Grajirena (Idazkaria) Erlijioa: Maite Etxenike Orientatzailea: Ainhoa San Martin Pedagogia Terapeutikoa- Transizio gelako tutorea: Inaxio Sansiñena Pedagogia Terapeutikoa + Laguntza: Maka Alza (Ikasketa Burua) Hizkuntza eta Entzumen irakaslea: Jaione Jimenez Zaintzaileak: Unai del Campo eta Lurdes Elizegi Zuzendaritza orduak: Astearteetan 11:30etatik 13:00etara. Idazkaritza orduak: Astearteetan, 12:10etatik 13:00ak arte. Tutorearekin biltzeko ordua: Bakoitzak bere tutorearekin ordua zehaztuko du. Jantoki zerbitzua: Guraso Elkarteak kudeatzen du zerbitzu hau. Dakizuenez, irailean eta ekainean ere zerbitzu hau eskaintzen da. Irailaren 7an hasi eta ekainaren 20a bitartean iraunen du. Era berean, asteazkenetan ere jangela eta haurtzaindegi zerbitzua arratsaldeko 16:00 arte izanen da.


Egunero gelditu behar dutenek hilabeteko kuota ordainduko dute. Egunero gelditzen den ikasleren batek, egunen batean ez badu gelditu behar, goizeko 10:00ak baino lehen abisatu behar du sukaldean edo atezaintzan. Beti bezala, egun bakanetan geratzeko aukera ere badago, aski izanen da goizean (10:00 baino lehen) sukaldean abisatzearekin eta asteazkenetan gelditu nahi izanez gero aurreko egunean abisatu beharko da. Errezibo guztiak (egun banakakoak ere) banketxetik pasatuko dira. Horretarako kontu zenbakia eskatuko zaizue. Arduraduna: Jose Manuel Aranibar. Guraso Elkartea: Guraso Elkarteko partaideak astero elkartzen dira. Bilera hauetan nahi duzuen guztiek parte har dezakezuela jakinarazi nahi dizuegu. Lehendakaria: Nerea Maia Haurtzaindegi zerbitzua: Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere haurtzaindegi zerbitzua (gosaria barne) egonen da, goizeko 8:00etatik 9:10etara. Arduraduna: Paki Arozena Materialaren kuota: Urtero, ikasleek erabiliko duten material suntsikorra eta fotokopiak ordaindu ahal izateko diru kopuru bat eskatzen dizuegu. Ordainketa dena batean (orain, irailean) edo bi txandatan (irailean eta urtarrilean) egin daiteke. Horrela, kutxan sartu behar duzuen diru kopurua honako hau da: Eskolan seme-alaba bakarra dutenek: 40 euro Eskolan bi seme-alaba dutenek: 60 euro Eskolan hiru seme-alaba dutenek: 70 euro Diru sarrera La Caixan egin behar duzue: 21003693212200031720 kontu zenbakian. Sarrera egitean zuen seme alaben izen abizenak agertzen direla egiaztatu eta egiaztagiria tutoreari eman. Egutegia eta ordutegia: Aurtengo egutegia igortzen dizuegu. Ordutegiari dagokionez gogoratu: Astelehen, astearte, ortzegun eta ostiraletan Goizez: 9:10etan sartu eta 13:00etan irten. Arratsaldez: 14:30etan sartu eta 16:10etan irten Asteazkenetan, irailean eta ekainean Goizez soilik: 9:00etan sartu eta 13:00etan irten Gurasoekiko ikasturte hasierako bileren egutegia: Haur hezkuntza 3 urte: urriak 27 Haur hezkuntza 4 urte: urriak 4 Haur hezkuntza 5 urte: urriak 11 1. maila: urriak 3 2. maila: urriak 3 3. maila: urriak 4 4. maila: urriak 4 5. maila A: urriak 6 5. maila B: urriak 6 6. maila: urriak 6

DK010201 Ikasturte hasierako informazioa

2014-03-18

Ber.0

2/2


Bilera hauek guztiak arratsaldeko 16:30etan hasiko dira. Gogoratu zuen seme-alabentzat hagitz garrantzitsua dela zuen partaidetza. Guraso eta irakasleen arteko harreman zuzena eta estua hagitz onuragarria da. Argazkiak eta irudiak: Aurreko urteetan bezala, eskolan bertan zein irteera eta kanpaldietan, zuen seme alabei ateratzen dizkiegun irudi eta argazkiak erabiltzeko baimena eskatzen dizuegu. Gurasoren batek ateratako irudiak gune publikoetan (eskolako web orrian, matrikulazio kanpainan...) ez erabiltzea nahiko balu, zuzendaritzarekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke. Irteerak: Irteera bakoitzaren berri tutore edo zuzendaritzaren bidez izanen baduzue ere, jakin ezazue irailean bi irteera aurreikusi ditugula: Lizuniagara (data zehazteko dago) eta Donostiako Zinemaldira (irailaren 16ean). Irteeretara joateko baimena igortzen dizuegu. Mesedez lehenbailehen sinatu eta tutoreari eman.

AGUR BERO BAT.

DK010201 Ikasturte hasierako informazioa

2014-03-18

Ber.0

2/2


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.