Egunkaria trueba 1d1

Page 1

ANTONIO TRUEBA DBH 1º D1 (ESO)

ANTONIO TRUEBA DBH 1º D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PÁG 1


Barakaldoko paisaia Astelehenean bi Barakaldok ikusi ditugu. 1– Barakaldo urba‐ noa: etxeak, dorre‐ txe elektrikoak, dendak, kontami‐ nazioa... dago. 2– Barakaldo natu‐ rala: zuhaitzak (bertokoak eta kan‐ pokoak) ia‐ia dena naturala. Mendi batzuk ikasi ditugu: Sasiburuko mendikatea, Apuko, Peñas Blancas, Eretza, Aldapa, Gazteran, Ganeran, Argalario eta Mota. Zuhaitz batzuk ikusi ditugu: Aritza, Artea, Alboa, Gorostia, Pikondoa eta Gaztainondoa. Bi hosto mota daude: •

Iraunkorrak

Erorkorrak

Concha II meategia ikusi dugu ostegunean. Asko gustatu zaigu, oso interesgarria, oso dibertigarria eta garrantzitsuena da ikasi duguna eta asko da. Irakasleek oso onak eta majuak izan dira.

ANTONIO TRUEBA DBH 1º D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PÁG 2


Barakaldako ura Bilboko itsasadarra azter‐ tzera joan ginen, lehe‐ nengo mapan lan egin ge‐ nuen eta zeuden zenba‐ kiak adibidez: 1‐ Santurtziko arrantza‐ portua, 2‐Bilboko merka‐ taritza‐portua… Gero Portugaleteko zubia pasatu genuen eta be‐ hean itsasadarra zegoen , gero beste aldean beste puntu batzuk aztertu ge‐ nituen: 12‐Franko‐Belga zama‐lekua, 14‐Orconera zama‐lekua… Gero beste aldera joateko itsasontzi batean joan ginen eta itsasontzitik itsasadarra ikusi genuen. Astelehenean Castaños erreka aztertu genuen, gero Basatxuko araztegia, gero ibai batzuk ikusi genituen: Ibaizabal, Castaños‐Galindo eta Kadagoa; gero Castaños ibaia aztertu ge‐ nuen: ura gardena zen eta 18 graduko tenperatura zeukan. Gure iritzia: Oso ondo pasatu genuen, asko mugitu ginen leku batetik bestera, oso diberti‐ garria izan zen eta irakasleak oso majuak, nahi genuke beste aste bat pasatzea ondo pasa‐ tzeko.

ANTONIO TRUEBA DBH 1º D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PÁG 3


SANTA AGEDA Santa Ageda ermita mendi batean dago, Kastrexanan hain zuzen ere. Baseliza hau Ageda deitutako neskato ba‐ ten ohorez egin zen. Lau zati‐ tan banatuta dago: ∗

Nabea: fededunak ego‐ ten diren lekua.

Sakristia: apaiza egoten den lekua.

Aterpea: euritik babes‐ teko lekua.

Kapera: Meza emateko lekua.

Ageda eta bere familia Siziliakoak ziren dirudunak, nobleak eta kristauak. Quinciano sena‐ tariak bere botereaz baliatu nahi izan zuen neskaren edertasunaz gozatzeko, baina neskak ezetz esan zion bera kristaua zelako eta Quinciano ez. Orduan senatariak bularrak moztu zizkion. Ageda K.o. 251. urtean hil zen, otsailaren 5ean. Santa Agedaren egunean erromeria ospatzen da, hau da, abestiak abesten dira eta makila‐ rekin pultsuak markatzen dira.

ANTONIO TRUEBA DBH 1º D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PÁG 4


Santiago bidea eta galtzada Kristauentzat Santiago bidea hirugarren biderik garrantzitsuena da. Santiago apostulu bat izan zen. Galizian hil zen eta Santiagon dauka bere hiloba Erdi Aro‐ an Europa osotik pertsonak etortzen ziren Santiagoraino joateko.Bide garrant‐ zitsuena bide Frantsesa da eta Nafarroa osoan zeharkatzen du:Errioxarant,Burgoserant,Palentziara,Leonera eta Galiziaraino hor bertan da‐ go Santiago hiria.Lehenago beste bide batzuk zeuden eta haieko batek Bizkaia zeharkatzen zuen eta Santa Ageda hermitaraino igotzen ziren.Galtzadetan harriak erabiltzan zituzten eta hórrela deitzen ziren:betegarriak,hezurrak eta harri zapalak. Oso interesgarria izan da eta asko gustatu zaigu hau ikastea eta beste kulturak ikastea .

ANTONIO TRUEBA DBH 1º D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PÁG 5


DREABUAREN ZUBIA 1396. urtean Deabruaren zubia eraiki zen baina, 1457an beste zubi bat eraiki zuten lehena zegoen lekuan. Zubi berria Lekeitioko Pedro Ortizek eraiki zuen. Zubi honek Erdi Aroko guda bat dauka eta Lope Garcia de Salazar izeneko jauntxo batek idatzi zuen bere liburuan. Guda honetan hau esaten zuen: Fernando de Leçamak hil egin zuen Pedro Ortiz de Landa Castrijanako zubian tranpa bat osatuz. Deabruaren zubiak badauka kondaira bat ere eta hau esaten du: Neska bat Bilbon bizi zena maitemindu zuen mutil batekin, baina hura Barakaldon bizi zen. Mutila ere maitemindu zuen neskarekin, gizon bat hurbildu zitzaion neskari eta hau esan zion: “ez pasatzeko egun guztiak ibaitik, zubi bat eraikiko zuela baina berak arima eman behar zitzaion ibaia zegoelako” eta horrela ezkondu ziren.

ANTONIO TRUEBA DBH 1º D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PÁG 6


LARRABALGO ESKOLAK Larrazabalgo eskolak ikusi genuen asteartean. Han egin genuen atsedenaldia eta jolastu ge‐ nuen pixka bat. Gero sartu ginen ikasgela batean barrutik ikusteko. Ikasgela oso handia zen klase bakoitzean zeudelako 40‐50 ikasle. Oso garestiak ziren gauzak, garestiena zen tinta eta horregatik ez bazinen handia idazten zenuen arbel oso txiki batean. Ikasgelak nesketan eta mutiletan banatuta zeuden. Zortzi urte ez bazenuen haur‐eskolan zeunden. Liburuak ere oso garestiak ziren eta normala zen ez izatea. Libururik ez bazenuen arbelean zegoena kopiatzen zenuen. Jostailuekin jolasten zuten atse‐ denaldietan eta oso txarto ikusita zegoen neska batek mutilen jostailuekin jolastea eta mu‐ til batek nesken jostailuekin jolastea. Bakarrik bere etxeetan jolastu ahal zuten. Mutilek zeukaten hiru heroi: el jabato, el capitan trueno eta beste bat ez zegoena. Bazegoen bote tinta bat litro erdi zeukana eta hark 33 pezeta balio zuen. Denbora horietan oso garestia zen. Ikusten baduzu nagusi bakoitza hilero 50 pezeta zeukan. Nire iritziz oso txarto zegoen dirua denbora horietan eta orain berriro txarrera joaten ari da.

ANTONIO TRUEBA DBH 1º D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PÁG 7


BARAKALDOKO ANTZOKIA

Barakaldoko antzokia oso famatua da, barakaldotarren artean, horregatik asteazkenean bisitatu genuen eta logotipoarekin konparatu genuen. Hori ikusi eta gero emakume batek instalazioak erakutsi zizkigun. Antzerkigintzaren lanbideak ikusi genituen: ekoizlea, maki‐ llatzailea, zuzendaria, erregidorea, argi eta soinu teknikaria… Geroago antzerkiaren osagaiak ikasi ditugu: kaleak (alboetan), teloia (erdian), orrazia (sabaian)… Antzokiko lekuak bisitatu ditugu: kamerinoak, dantza lekua, eszenatokia… Gure iritzia da antzokia oso ondo banatuta dagoela eta oso ondo pasatu dugula.

ANTONIO TRUEBA DBH 1º D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PÁG 8


USOA LANTEGIA Usoa lantegia Barakaldoko lantegi berezi bat da. Berezia da zailtasun fisiko edo psikikoak dituzten pertsonek lan egiten dutelako. Zailtasun horiek hainbat arrazoirengatik sortzen dira: genetikaz, istripuengatik, substantziak kontsumitzeagatik… Guztira 450 langile daude Usoa lantegian eta haietatik %90ek zailtasun bat edo beste daukate: zailtasun intelektualak 210, fisikoak 87, buru‐trastornoak 53, zailtasun gabeak 44 eta zentzumen‐zailtasuna 8. Gauza asko egiten dituzte bertan: jantziak josi, loreak zaindu, garbiketak, aeronautikarako piezak eta hainbat gauza gehiago. Usoa lantegia enpresa asko‐ rentzat gauza asko egiten ditu eta aukera hori zailtasun bat daukatenei ematea oso polita da. Azkenean denda bat zuten jantziz, betaurrekoz eta lan egiteko tresnez beteta, gainera oso merkea da. Bertan oso ondo pasatu genuen eta berriro joango ginen gehienok, seguru gaude.

ANTONIO TRUEBA DBH 1º D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PÁG 9


MEATZARITZA Ostegunean bi geldialdi egin genituen. Lehenengo geldialdian Euskal Herriko Meatzaritza Museoa bisitatu genuen. Harri mota asko zeuden, meatzariek beste izen batzuk ipini zizkie‐ ten, izen zientifikorik ez zekitelako. Meategiaren hondoa itsasoaren maila baino hogei metro beherago dago, berrogeita zortzi kilometro galeria dauzka. Meategia dagoen lekuan Gallarta herria zegoen, geroago sun‐ tsitu behar izan zuten mea ateratzeko. Meatzariek egurrezko etxeak zeuzkaten, eta beraien seme‐alabak ez zeukaten eskubiderik eta lan gogorrak egiten zituzten, adibidez: neskak etxeko lanez arduratzen ziren… Meatza‐ riek diru gutxi irabazten zuten eta lan gogorra egiten zuten. Oso ondo pasatu dugu eta asko ikasi dugu Barakaldoko historiatik.

ANTONIO TRUEBA DBH 1º D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PÁG 10


ITSASADARRA Ostegunean Gallartako meatze‐museora joan gara. Han meatzarien tresnak ikusi ditugu eta lau mineralak ere bai: Oligistoa, Limonita, Karbonatoa eta Goethita. Geroago Concha II meategia ikustera joan gara, eta han burdin minerala atera zen pasa den mendeko 90eko hamarkadara arte. Ondoren bideo bat ikusi dugu eta meatzarien, beren emazteen eta be‐ ren seme‐alaben bizimodua ikusi dugu. Azkenik Portugaletera joan gara. Han itsasadarra ikusi dugu. Gero Bizkaiko zubia zeharkatu dugu eta gero gasolinoan bueltatu gara Barakaldora. Gure iritzia: Guri asko gustatu zaigu oso entretenigarria eta dibertigarria izan delako. Leku askotara joan gara eta gauza berriak ikasi ditugu.

ANTONIO TRUEBA DBH 1º D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PÁG 11


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.