JOSE MARIA IPARRAGIRRE BALERDI

Page 1

Jose Maria Iparragirre Balerdi

Urretxu, Gipuzkoa, 1820, abuztuaren 13a - Ezkio-Itsaso, 1881, apirilaren 6a

 Biografia Jose Maria Iparragirre Balerdi Urretxun (Gipuzkoa) jaio zen 1820ko udako egun batean. Aitak, merkataria zenak, ikas zezala nahi zuenez, Zerainera bidali zuen; han, osaba batek gramatika eta gaztelera erakutsi zizkion. 11 urte bete berri Gazteiza daramate, latina ikas dezan, apaizgorako prestatzeko asmotan. Berandugao, familia osoa Madrilera bizitzera joatearen ondorioz, jesuiten San Isidro el Real izeneko ikastetxean sartu zuten. 1833an, lehenengo gerra karlistak eztanda egin zuenean, etxetik ihes egin eta Euskal Herrirantz zetorrela, karlisten gudarostean, Gipuzkoako lehenengo batailoian sartu zen. Arrigorriagako batailan zauritu zutenetik, 1835ean, Don Carlosen alabarderuen konpainian ibili zen. Guda amaituta, gitarra aldean zeramala, Frantziara egin zuen ihes Bergarako itunerako atxikipena onartu gabe. 19 urte baino ez zituen, eta harrezkero bizitza osoa eman zuen bidaiarik bidai eta kantutan. Frantziako 48ko iraultzan parte hartu zuen, barrikadetan “ Marsellesa” kantuaren bidez langileria altxarazten zuela. Napoleonek Frantziatik bota egin zuen liskar iraultzaileetan ibiltzeagatik. Suitza, Italia eta Alemaniatik bidaiatu ondoren Erresuma Baturaino heldu zen Florentzako konpainia baten partaide zela. 1853an Euskal Herrira itzultzen utzi ziotenez, lurraldez lurralde ibili zen kantu-kantari. Orduantxe idatzi zuen “Gernikako arbola” eta lehenengoz Madrilgo kafetegi batean kantatu zuen Juan Jose Altuna izeneko organista euskaldun baten laguntzaz. Hain entzutetsua egin zen kantua non toki


guztietara zabaldu zen eta batzuetan Iparragirre beraren aurrean ere jendetzak abesten zuen. Gipuzkoako Tolosan preso hartua izan zen eta beste behin ere erbesterako bidean jarri zuten. Ordungoak dira «Nere amak baleki» izeneko bertsoak. Dirudienez, orduko agintariei ( Mazarredo) arriskutsua litekeela iruditu zitzaienez bota egin zuten 1855an Guardia Zibilez inguraturik. Portugaleko lurretara darama deserriko bideak eta hiru urtez iraungo du bertan. Euskal Herriratu ondoren, ez bide zuen bizibide egokirik aurkitu eta Amerikara begira jarri zen bere garaikide askoren modura 1858ko abuztuan “Angelita” izeneko itsasontziak Baionatik Buenos Aireseraino eramango du, bidaia luze eta zail baten ondoren. Urte bereko urrian, lehorreratzean, “Gernikako arbola” kantatuz, festa giroan, hartuko du Argentinako jendeak garaiko bertako prentsaren esanetan. Ez zen bakarrik joan, 17 urteko emaztegaiak, Angeles Kerejeta tolosarrak, lagundu zion. 1859ko otsailaren 26an ezkondu eta handik hiru egunetara Uruguayra alde egin zuen, emaztea zenbait urte lehenago etorritako osaba baten etxean utzita. Nueva Palmiran, Uruguayen, Domingo Ordeñana Iparragirren lehengusu aberatsaren etxean bizi eta hark zituen lurralde zabaletan artzain aritu zen. Dirudienez, haien arteko harremanak oso onak ez zirenez, lehengusuak urruneko lurraldeetara bidali zuen; “Trobadorearen tokia” izena jarri zioten bertakoek. 1861-1865eko urte bitartean inoiz ez zion kantak egiteari eta gitarraz kantatzeari utzi, lanaz sarritan aldatu bazuen ere. Hortik aurrera, Durañona doktorearen eskariz, “Las Maulas” izeneko haren lurraldeetan bost urtez ibiliko da. 1876an, Foruak erabat abolitu zirenean, egunak negarrez eta umore txarrez, erdi zoratuta, pasako ditu harik eta Euskal Herritik Iparragirreren heriotzaz eta azken urteetako bizitzaz galdezka gizon bat agertzen den arte. Bertsolariaren eta bere familiaren egoeraz jabetuta, Euskal Herrira itzuliko da gizona Iparragirre etxera etor dadin behar den diru-bilketa egiteko eta omentzeko prest. Bi urte beranduago, 1878an, Uruguaytik Burdeoserako bidea hartuko du. Bertoko euskaldunek, harpidetza moduko baten bitartez, ordaindu zioten itzulerako bidaia. Tolosa, Donostia eta Madrilera ere bidaiatu zuen. 1879an Elizondon Felipe Arrese Beitiarekin batera omendua izan zen, euskaldunen arranguraren forurik gabeko aberriaren sinbolo bihurtu zelako. Madrilen ere Gayarre musikariaren lankidetzaz, omenaldi jendetsua egin zioten Real antzokian. 60 urte bete zituenean, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Diputazioek 110 pezetako pentsioa luzatu zioten, eta Nafarroakoak, Arturo Kanpionen


eskutik, diru-sari bat eskaini zion 1880an. Ezkio-Itsasoko Zozabarro baserrian hil zen lagunekin afaltzen zuen bitartean 1881ko apirilaren 6an. Ainhoa AROZAMENA AYALA (eusko&media orrialdetik hartua eta euskarara moldatua) http://www.euskomedia.org/aunamendi 

LANAK

XIX. mendeko euskal poemagintzan argi propioaz bereizten dira Etxahun eta Iparragirre. Biek dira bertsolari eta poeta; biek dira munduan erromes eta beren herrian maitatuak; biek dira erromantikoak eta garaikide. Etxahunek Zuberoan eta Iparragirrek Gipuzkoan, biek kantu herrikoienak asmatu zituzten. Guztitara ere, maila gorenekoa ez dela aitortu beharrean gaude.. Manterolak adierazten duenez ahalmen handia zuen bat-batean bertsoak asmatzeko baina, hala ere ez digu ematen bere garaiko bertsolarien pareko bezalakoa zenik. Pentsatu behar dugu nahiz eta Xenpelarren bertso batzuk besterik aditzera ematen badute ere Iparragirrek ez zuela bertso lehiaketarako okasio handirik izan. Izan ere, Iparragirre Madrilen aurkitzen dugu hamahiru urterekin eta harrezkero Carlos errege-gaiaren gortean biziko da eta erbestean gero; beraz Iparragirrek ez zuen herriz herri ibili ohi ziren bertsolarien bizimodurik eduki. Dena den, poeta baten balioa ez dator halabeharrez, bere bertsoen ugaritasunaren bizkarretik; Iparragirrek hemen ematen ditugun bertsoen erdiak egin izan arren ere bere merituz dauka euskal poemagintzaren alorrean tokia. Iparragirrek bi berrikuntza funtsezko egokitu zituen euskal lirika herrikoian: a)Musikarekin batera gauzatu zuen poemagintzan politika da ardatz nagusi bilakatuko dena. Euskal Herri hitza lehenengo erabiltzen duena da, aurrekoek Euskal Herriak pluralean erabiltzen baitzuten, eta kontzeptu horri edukia eta bizia emango dio. Aberatsagoa eta nabarmentzekoagoa da bertsoei erantsi zien hornidura musikala, egunotara iritsi dena eta kantok bizirik iraunarazi dituena. b)Gogoko dituen gaiak euskaltasuna, Euskalerria, bakea, batasuna, arbola, fedea eta ama (herria) ondorengo poemagintza guztiaren sorburu eta mami bilakatuko dira. Hiribarren, Otaegi, Arrese Beitia, OtaĂąo, G. Adema, Orixe eta ezin konta halako oinordekotza izango dute euskal poemagintzan Iparragirrek indarrean jarritako gai poetikoak.


Iparragirrek dohain aparta du herriak bihotzean daramana ahoskatu eta kantu bilakatzeko. Guztitara ere XIX. gizaldiko euskaldunen bidegurutzea inork baino egokiago jakin zuen adierazten eta poematan jartzen. Esan izan ohi da Iparragirre poeta erromantikoa dela, eta egia diote hala diotenak, baina ez da erromantikoa artez eta formaz moda bati jarraitzen diolako, aitzitik erromantikoa da bere garaiko kontraesanak inork baino egokiago bizitu eta adierazten dituelako, bere patuari ekiten dio Iparragirrek. Ez du sosegurik lortuko eta bere biziko maitasunak —amarena edo emaztearena— ez dute lotuko. Iparragirre libre da foruak galtzen ari den Euskal Herrian eta are libreago jokatuko du Parisen, ideologiaz absolutista izaki, errepublikanotzat bere burua aitortzen duenean.(Armiarma, Literaturaren zubitegia, X. Hiriart Donostia, 2004ko Udaberria «Olerkiak eta eresiak»; «Euskal literatura II» Santi Onaindia Etor, 1973; «Euskal literatura alfabetatzeko» Enrike Zabala Pax, 1979)

GERNIKAKO ARBOLA Gernikako arbola Da bedeinkatuba, Euskaldunen artean Guztiz maitatuba. Eman da zabaltzazu Munduban frutuba; Adoratzen zaitugu Arbola santuba.

Arbola botatzia Dutela pentzatu Euskal-erri guziyan Denak badakigu. Ea bada jendia, Denbora orain degu Erori gabetanik Iruki biagu.

Orain kanta ditzagun Lau bat bertso berri Gure probintziaren Alabantza garri. Arabak esaten du Su garrez beterik Nere biotzekua Eutsiko diat nik.

Mila urte inguru da Esaten dutela, Jainkoak jarrizubela Gernikako arbola. Zaude bada, zutikan Orain da denbora, Eroritzen bazera Arras galdu gera.

Betiko egongo zera Uda berrikoa Lore aintziñetako Mantza gabekua. Errukizaitez bada Biotz gurekua, Denbora galdu gabe Emanik frutuba.

Gipuzkoa urrena Arraz zentiturik Asi da deadarrez Ama Gernikari. Erori etzaitezen Arrimatu neri Zure zendogarriya Emen naukazu ni.

Etzera eroriko, Arbola maitea, Baldin portatzen bada Bizkaiko Juntia. Laurok artuko degu Zurekin partia, Pakian bizi dediñ Euskaldun jentia.

Arbolak erantzun du Kontuz bizitzeko Eta biotzetikan Jaunari eskatzeko. Gerrarik nai ez degu Pakea betiko Gure lege zuzenak Emen maitatzeko.

Ostoa berdia ta Zañak ere fresko Nere seme maiteak Ez naiz eroriko. Beartzen banaiz ere Egon beti pronto Nigandikan etsayak Itsulitzareko.

Betiko bizi dediñ Jaunari eskatzeko Jarri gaitezen danok Laister belauniko. Eta biotzetikan Ezkatu ezkero, Arbola biziko da Oraiñ eta gero.

Erregutu diogun Jaungoiko Jaunari Pakea emateko Oraiñ eta beti. Bai eta indarrare Zedorren lurrari, Eta bendiziyoa Euskal-erriari.

Guztiz maitagarria Eta oestargiña Begiratu gaitzazu Zeruko erregiña. Gerrarik gabetanik Bizi albagiña Oraiñdaño izan degu Guretzako diña.


NERE AMAK BALEKI Zibilak esan naute Biziro egoki Tolosan biar dala Gauza erabaki. Giltzapian sartu naute Poliki poliki Negar egingo luke Nere amak baleki. Jesus tribunalian Sutenian sartu Etziyon Pilatosek Kulparik bilatu. Neri ere arkitu Ez dirate barkatu Zergatik ez dituzte Eskubak garbitu. Kartzelatik aterata Fiskalaren etxera Abisatu ziraten Juateko beriala. Ez etortzeko geyago Probintzi onetara Orduan artunuan Santander-aldera.

KANTARI EUSKALDUNA Gitarra zartxo bat da Neretzat laguna; Onela ibiltzen da Artista euskalduna: Egun batean pobre, Beste batez jauna, Kantari pasatzen det Nik beti eguna. Naiz dala Italia, Oro bat Francia Bietan bilatu det Anitz malizia Ikusten badet ere Nik mundu guzia Beti maitatuko det Euskalerria.

Jaunak ematen badit Neri osasuna, Izango det oraindik Andregai bat ona. Emen badet frantzesa Interesa duna, Ba単a nik naiago det Utzik euskalduna. Agur Euskal-Erria Ba単a ez betiko Bost edo sei urtetan Ez det ikusiko. Jaunari eskatzen diot Grazia emateko Nere lur maite ontan Ezurrak uzteko.


NERE MAITEARENTZAT Ume eder bat ikusi nuen Donostiako kalean, itz erditxo bat ari esan gabe nola pasatu parean? Gorputza zuan liraina eta oinak zebiltzen aidean, politagorik ez det ikusi nere begien aurrean. Aingeru zuri, pare gabea, Euskalerriko alaba, usterik gabe zugana beti nere biotzak narama. Ikusi naian beti or nabil, nere maitea, au lana! Zoraturikan emen naukazu beti pentsatzen zugana. Galai gazteak galdetzen dute, aingeru on nun ago? Nere maitea nola deitzen dan ez du inortxok jakingo; ez berak ere ez luke naiko, konfiantza orretan nago. Amoriodun biotz oberik Euskalerrian ez dago.

AGUR EUSKALERRIARI Gazte gaztetatikan Erritik kanpora Estranjeri aldean Pasa det denpora; Egiya alde guzietan Toki onak badira Ba単a biotzak dio Zuaz euskalerrira. Lur maitea emen ustea Da negargarria Emen gelditzen dira Ama eta erria; Urez noa ikustera Bai, mundu berria Oraintxen bai naizela Errukigarria. Agur nere biotzeko Amatxo maitea Laister etorriko naiz Konsola zaitean; Jaungoikoak nai badu Ni urez joatera Ama zertarako da Negar egitea.


GLU, GLU, GLU Biba Rioja, Biba Naparra Arkume onaren iztarra Emen guztiok anaiak gera Ustu dezagun pitzarra. Glu, glu, glu... Ardo fiña ta jateko ona Jartzen badute gaur ugari, Gure barrenak berdindurikan Jarriko dira guri, guri. Glu, glu, glu... Gure zabela bete bear da Albada gauza onarekiñ, Dagon lekutik, eragiñ bapo!

Aupa mutilak! gogoz ekiñ. Glu, glu, glu... Ez ikaratu dagon artean Jan eta edan gaur gogotik, Ustutzen bada ekarko degu Berriro lengoko tokitik Glu, glu, glu... Umoria da gauzik onena Nai gabeak ditu astutzen, Uju ta aja asi gaitean Euskal doñuak kantatutzen. Glu, glu, glu...

ZUGANA MANUELA Zugana, Manuela Nuanian pensatu Uste det ninduala Deabruak tentatu, Ikusi beziñ ekiñ Naiz enamoratu Ojala ez baziñan Sekulan agertu. Amorioz beterik Esperantza gabe, Zergatik egin ziñan Biotz onen jabe, Zuk esan biar zenduben Emendikan alde Egiyaz ez naiz ni Bizar dunen zale. Aztu nai zaitut baña Eziñ, eziñ aztu, Zure amoriyuak Buruba dit galdu; Oraiñ bigundu zenduke

Eta maitagarri orrek Biotz on biundu Piska bat lagundu. Barkatu bear dituzu Nere erkeriak Sure begira daude Nere bi begiyak; Garbi, garbi esan ditut Nere ustes egiak Soraturikan nauka Sure arpegiak. Gabian ibilli naiz Guzizko ametsetan Donostian nengoela Andre marietan; Eta ikusi nubela Erri artako plazan Erdiyan zebillela Manuela-txo dantzan.


NERE ETORRERA LUR MAITERA I Ara nun diran mendi maiteak Ara nun diran zelayak Baserri eder zuri zuriak Iturri eta ibayak. Endaian nago zoraturikan Zabal zabalik begiak Ara España... lur oberikan Ez du Europa guziak.

III Oh, Euskalerri eder maitea Ara emen zure semea Bere lurrari muñ egitera Beste gabe etorria. Zuregatikan emango nike Pozik, bai biziya Beti zuretzat il arteraño Gorputz eta anima guzia.

IV II Gero pozik bai Donostira Okendo-ren aurrera Zeru polit au utzi bearra Nere anayak, au pena! Iru txulueta maitagarria Lore tokiya zu zera Beneziaren grazi guztiak Gaur Donostian dira.

Agur bai Donostiako Nere anai maiteak Bilbao-tikan izango dira Aita zarraren berriak. Eta gañera itz neurtuetan Garbi esanez eginak Sud-Amerikan zer pasatzen dan Jakiñ dezaten erriak.

José María Iparraguirre Balerdi Madrilen “Gernikako arbola” abesten, Larroque-ren ustez


Egin zioten azken argazkia

Zozabarro baserria, Iparragirre hil zen baserria. Emazte eta seme-alabekin

Garai bateko Iparragirre operaren antzezpena Bere sinadura


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.