Ikasturte hasierako bilera 16 17 pptx blogera igotzeko

Page 1

IKASTURTE HASIERAKO GELETAKO BILERA 2016/ 2017 ikasturtea


ESKOLAKO

KONTU

OROKORRAK


ORDUTEGIA •

Irailean eta ekainean eskolako ordutegia 09:15etik 13:1 era izango da.

Urriaren 1etik maiatzaren 31arte eskolako ordutegia 09:15etik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era izango da.

LIBURU SOLIDARIOA IKASMAILAK

ESKOLARI LAGUNTZA UMEKO

GURASOAK ORDAINDU BEHARRA UMEKO

1 eta 2. maila

45,5 €

27 €

3 eta 4. maila

13 €

30 €

5 eta 6. maila

53,50 €

31 €


IRTEERAK

1. mailako ikasleek OSASUN TXARTELA ekarri behar dute

2. hiruhilekoa

1. hiruhilekoa Urriak 5-6

GORLIZ

Azaruak 3

NUARBE, OÑATZ

3. hiruhilekoa

Zerain eta Brinkolara Labeak eta burdiola ikustera.

Maiatzak 31

Donosti - San Telmora

(?)

AMETS BAT

Maiatza 2-29

Igeriketa ikastaroa

(?)

OLINPIADA TXIKIAK

Ekaina

Ernio - Zelatun

Ekainak 23

Azpeitiko igerilekua

Otsaila ?

EKINTZAK 2. hiruhilekoa

1. hiruhilekoa Otsailak 24

IÑAUTERI FESTA

OLENTZERO

Martxoak 8

EMAKUMEAREN EGUNA

LIBURUEN ALTXORRA

Martxoak 29

NOLEGA

EUSKARAREN EGUNA

Martxoak 31

ESKOLAKO JAIALDIA

Azaroak 25

INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Abenduak 23 Abenduan 12

Abenduak 5

3. hiruhilekoa Apirilak 28

LIBURUAREN EGUNA


GORLIZ aterpetxea

Urriak 5 eta 6

Ekintzak: •Goizean, iritsitakoan, aterpetxean gauzak utzi eta inguruan zehar ibilaldia egingo dugu •13:30 etan etxean sartuko gara eta 14:00 etan bazkaldu. •Arratsaldean, ekintza ezberdinak burutuko dira ( tirolina + bodyboard ). •Hurrengo goizean, gosaldu ondoren ( bodyboard + parke abentura ). •Bazkal ondorenean, etxera. Kostua: •Egonaldia: 65,30 € •Autobusa: 16,00 €


OHARRAK •

Irailean eta ekainean jantokian bazkaltzen geratzen diren ikasleak 14:45ean irtengo dira eskolatik.

•

Ikasturte guztian zehar, jantokian bazkaltzen geratzen ez den ikaslea ezingo da ez eskola barrura ez eta jolastokira 3rak arte sartu. Ausolanek dioenez, tarte horretan ume bat jolastokian zaindua izan nahi izanez gero, derrigorrean bazkaltzen geratu behar du, edota bestela bazkaria ordaindu beharko luke.

•

Etxera bidalitako galdetegiaren inguruan, azken Organo Goreneko bileran adostuak: Guraso ordezkari bat izendatu nahi da, jantokiko arduradunarekin batera jantokiaren jarraipena egiteko. Oharrak bidaltzeko proposamena: guraso mailan dagoen washappaz baliatuz, eskolako oharrak zabaltzea pentsatu dugu. Paperean ere bidaliko ditugu. Edozein gaiaren inguruan iradokizun edo kexa eman nahi izanez gero, eskolako sarreran horretarako buzoi bat ipiniko dugu. Organo Goreneko guraso batek bertan hitz egindakoa azalduko du Guraso Elkarteko bileretan

•

Zorriak: kontu berezia izatea eskertuko genuke, sarri begiratzeko ohitura hartzea eta tratamendu egokia ematea.


OHARRAK • Ikasleek tarteka etxeko lanak eramango dituzte. Oso komenigarria da zuek etxean lan horien berri seme-alabei beraiei galdetzea (zer duten, ulertzen al duten, …) eta are inportanteagoa, egiten laguntzea (erantzuna bilatzen lagundu eta ez erantzuna zein den esan). Bigarren eta hirugarren ziklokoek agendan idatzita eramango dituzte etxeko lanak eta oharrak. Galdetegian jasotako kezken inguruan etxeko lan hauek ugariak ez eta orekatuak izan daitezen ardura berezi bat hartuko dugu. • Oso-oso garrantzitsua da baita ere, egunero beraiekin batera 5-10 bat minutuan altuan irakurtzea, horrela abiadura egokia lortzen lagunduko baitiezue eta baita irakurritakoa gero eta errazago ulertzen ere. • 3. mailatik aurrera beharrezkoa da etxean eta eskolan erabiltzeko euskarako eta gaztelaniako oinarrizko hiztegi bana edukitzea. • Ikasle gazteenentzat oso garrantzitsua da egunero tartetxo bat eskaintzea irakurketari heldu bat ondoan dutela.


JANTOKIA Prezioak : • • •

Garraiatuak ( eskolatik 2 km baino urrutiagokoak ) : ....... Ez garraiatuak ( eskolatik 2 km baino gertuagokoak ) : …… Tarteka geratzen direnak: …………………………………………………..

3,30 € 4,60 € 5,20 €

Oharrak:

1. Egun-pasa eta antzeko irteeretan otorduaren balioaren % 50a kobratuko zaizue, janaririk eskolara ekarri ez arren. 2. Ikasleren bat gutxienez 15 egun gaixotzen den kasuan, egun bakoitzeko bazkaria % 50a kobratuko zaizue. 3. Hamabost ( 15 ) egun baino gutxiago gaixo jarritako egun guztiak oso-osorik ordaindu beharko dira. 4. Bekadunei otordu guztiak oso-osorik kobratuko zaizkie ikasleak etorri ez arren, urte guztian etorri bezala ordaintzen baitzaie beka. Beka dirua jasotakoan, aurreratutako diru guztia itzuliko zaie, baita etorri ez diren egun horienak ere.


BEKAK eta ORDAINKETAK Eskolako materialari dagokiona: zuzenean gurasoen kontu korrontean sartzen da. Banakako garraio laguntzari dagokiona: eskolako kontu korrontean sartzen da eta kantitatea

oso-osorik gurasoen kontu korrontean sartzen dugu. Ondoren eskolako idazkaritzan dirua jaso duzuenaren agiria sinatu behar izaten duzue.

Jantokiko diru-laguntzari dagokiona: ➢ Diru-laguntza eskolako kontu korrontean sartzen da. ➢ Ikasleak jantokiko kuotak ordaintzen ditu diru-laguntza jaso bitarteko hilabeteetan. ➢ Eskolak ikasle horrek ordaindu duen kantitate osoa bueltatzen du eta gurasoen kontu korrontean ingresatu ( horrela, ikasleari dohain ateratzen zaio ikasturte osoan bazkaltzea ). ➢ Diru-laguntza horri gurasoei ingresatutakoa geratzen den diru guztia “jantokiko kontu korrontean” ingresatzen da. Arrazoi horregatik, bekadun ikasleak ez dute kuotarik ordaindu behar ikasturtea amaitu bitartean. ➢ Gurasoen kontu korrontean ez da ikasturtean zehar ordaindu duena baino diru gehiago ingresatuko, beka honen helburua ikasleak ikasturtean zehar 0 €-n truke bazkaltzea baita. Normalki 630 € horiek ikasturteak dituen 175 egunak eguneko otorduak balio duenarekin ( 3,60 € ) biderkatuta lortzen da.


AUTOBUSA erabilitakoan kobratuko diren prezio berriak.

Egun erdiko irteera

7 €

Egun osoko irteera

9 €

Bi egunetako irteera

16 €


ERREZIBOAK jiratzeko modua. • Irteera edo egonaldiaren gastuaren berri ematen duen oharra bidaltzen dizuegu. • Bankuari abisua eman eta zuen kontu korrontetik gastuari dagokiona kentzen zaizue. • Erreziboa bueltan etortzen bada, zuei abisua bidaltzen dizuet eta , normalki, zuek gure kontu korronteko zenbakian ingresatzen duzue zegokion kantitate hori.

• Errezibo bati dagokion kopurua “ 2 edo 3 epetan” ordaintzeko aukera eskaintzen da eskolaren aldetik ( GORLIZ erreziboa, adibidez ). • Hori nahi izanez gero, guregana etorri eta idazkaritzan abisua eman besterik ez daukazue.


IKASTETXEKO BLOGA ETA KORREO ELEKTRONIKOA.

Dakizuen bezala, eskolako blogaren bitartez zuen seme/alabek egindako hainbat lan edota esateko dituzten hainbat konturen berri izan dezakezue. Blogaren edukia beraiekin batera ikusi eta, ondoren, lan bakoitzak azpian duen laukitxoan iradokizun edo komentarioren bat idatzi ezkero, guretzako eta baita haientzako ere ( agian lehen aldian lotsa pixka bat pasatzen badute ere ) oso aberasgarria gertatuko litzateke. Blogaren zuzenbidea honako hau da: www.errezilgoikasleak.blogspot.com Posta elktronikoa erabili nahi izanez gero, hona hemen gure helbidea: 012153aa@hezkuntza.net


GELETAKO

KONTUAK


HEZIBERRI gure eskolan Honako puntu hauetan eragingo gaitu: •

Oraingoz ez dago batere argi zer gertatuko den azterketa hauekin: –6. mailan egin nahi zen errebalida. –3. mailan egin nahi den “Etapa erdiko ebaluazioa”. –4. mailako “Ebaluazio Diagnostikoa”.

Organo Gorenak orain arte bezala duen aginte maila bere horretan mantentzea lortu da eta ez dena zuzendariaren esku uztea.


IRAKASLEAK. ARLOA

1 – 2 maila

3 – 4 maila

5 – 6 maila

Tutorea

Manex

Edurne

Antton

Matematika

Manex

Edurne

Antton

Euskara

Eli

Edurne

Antton

Ingurunea

Eli

Edurne

Antton

Miryam

Miryam

Miryam

Manex

Leire

Naroa

Ingelesa Gaztelania Plastika

Eli

Leire

Antton

Musika

Ainize

Ainize

Ainize

Gorputz Hezkuntza

Manex

Manex

Manex


IKASLEEKIN ERABILTZEN DITUGUN LIBURUAK ETA MATERIALA.

ARLOA Matematika Euskara

1 – 2 maila Fotokopia eta sortutakoak Fotokopia eta sortutakoak

Ingurunea

Fotokopia eta sortutakoak

Ingelesa Gaztelania

BIG SURPRISE 1-2

Plastika Musika Gorputz Hezkuntza

Fotokopia eta sortutakoak

-TXANELA --

3 – 4 maila ANAYA

5 – 6 maila ANAYA

IBAIZABAL+ LIBURUXKA TXANELA

IBAIZABAL + LIBURUXKA TXANELA

BIG SURPRISE 3-4 SANTILLANA

BIG SURPRISE 6 SANTILLANA

-TXANELA --

-TXANELA --


MAILA EZBERDINETAKO IKASLEAK NAHASTUTA EGITEN DITUGUN EKINTZAK IRAKURLAGUNA

LHko IKASLE GUZTIAK

BIKOTEKA IRAKURTZEN

LH 3 ETA 4.MAILAN

BERTSOLARITZA LH4,5 ET 6. MAILAKO IKASLEEKIN.

PLASTIKA


IKASLEEKIN LAN EGITEKO ERA. 1 – 2 maila Matematika: Argitaletxe desberdinetako materialen fotokopiak eta sortutako materialak erabiltzen ditugu. Honekin batera material manipulagarria sarritan erabiliko dugu, kontzeptu desberdinak modu praktikoan barneratzen laguntzeko. Lantzen ari garen gaiaren arabera saiatuko gara, matematika eguneroko bizitzan ikusten eta hortik landu nahi dugun hori jasotzen.

Ingurunea: Gai desberdinak antolatzen ditugu ikasturtean zehar, gelan lantzen ditugunak, gela desberdinen artean prestatzen ditugunak, antolatzen ditugun ekintza desberdinak ere erabiliz eta neurri batean, esperimentazioan oinarrituta.

Euskara:Irakurketa-idazketa prozesuan aurrera egiteko, asko oinarritzen gara antolatzen ditugun irteera eta ekintzetan . Beste aldetik, proposatzen ditugun jarduerak esanguratsuak izan daitezen bilatzen dugu. Testu mota desberdinen inguruan egiten dugu lan.

Gaztelania: Ziklo honetan, ahozkotasuna eta entzumena indartzea da helburu. Horretarako, gustukoak dituzten ipuinak, irakasleak ekarritakoak, olerkiak eta beste hainbat testu labur erabiliko ditugu. Gelan burutuko ditugun jolas txikietan gaztelera erabiltzen saiatuko gara.


IKASLEEKIN LAN EGITEKO ERA. 1 – 2 maila Ingelesa: Astean 45 minutuko 3 saio dituzte. Iazko metodologiari jarraituz, aurten ere Oxford argitaletxeko “Big Surprise” metodoa erabiliko dugu, 1. eta 2. mailei dagokien materiala, tartekatuta, hain zuzen ere. Horrela, bi ikasturtean zikloan zehar landu beharreko eduki guztiak landuko dira. Horrez gain, Oxford argitaletxeak ikasleentzat duen web orria ere sarritan erabiliko dugu errepasorako. Gainera, kontuan hartuta internetek ingelesa ikasteko hainbat baliabide eskaintzen dizkigula, ordenagailua eta interneteko beste web orri batzuk ere erabiliko ditugu urtean zehar, modu arinago batean lan eginez. Youtubeko abesti eta marrazki bizidun motzak ere sarritan erabiliko ditugu. Ziklo honetan hizkuntza jasotzeari emango zaio indarra batez ere, hau da, entzun eta ikusteari, eta ahal duten neurrian irakurtzeari. Gero entzundakoa oinarri izanda, ahoz errepikatuko dute (galdera-erantzunak, abestiak, errimak, antzerkitxoak…). Idatzizko lantxo batzuk ere egingo dituzte, hiztegia lantzekoak batez ere.Komenigarria litzateke bai Oxfordeko web orrian bai besteetan ibiltzeko ohitura bultzatzea etxean (zerrenda emango zaie ikasleei, edota blogean jarriko dira), oro har oso gustura aritzen baitira ordenagailuarekin.

Musika: Astean

saio 1 dute, 45 minutukoa. Hiru edukin multzo landuko dira: Entzumen pertzepzioa, Adierazpena (kantua, dantza eta instrumentua) eta Musika HIzkuntza. HIru edukin multzoak lantzeko beraien interesekoak diren doinuak erabiliko dira, besteak beste, doinu hauek entzun, abestu, dantzatu eta instrumentuz interpretatuko direlarik.

ESKULANAK: Ikasturte honetan, Lehen Hezkuntzako ikasleak nahastu ditugu hiru taldetan eta tailer desberdinak txandaka egingo dituzte.


IKASLEEKIN LAN EGITEKO ERA. 3 – 4 maila Matematika: ANAYA HARITZA erabiltzen dugu. Ikasle bakoitzak bere mailari dagokiona lantzen du. Liburutik aparte problemak lantzeko beste txosten bat erabiltzen dugu. Ingurunea: TXANELA bildumako liburuak lantzen ditugu. Gelako ikasle guztiak maila berdina lantzen dute. Lehenengo ebaluaketan 4. mailako Txanelakin hasi gara. Euskara: IBAIZABAL argitaletxeko gramatikako eta ortografiako lan kuadernoak lantzen ditugu. Egunero goizeko lehen 15-20 minututan 1. ebaluaketan bakarkako irakurketa saio labur bat egingo dugu. 2.ebaluaketan Bikoteka Irakurtzen egingo dugu eta 3. Ebaluaketan irakurketa dramatizatua. Gaztelania: Entzumena, hiztegia... lantzeko interneteko hainbat abesti eta ipuin ikusiko ditugu. Idatzizkoa lantzeko Santillana liburua eta fitxa desberdinak erabiliko ditugu. Informatika: Word leta Powerpoint landuko ditugu eta Txanela proiektuarekin batera lantzeko Bazter Guztiei Begira jolas didaktikoak. Ingelesa: Astean 45 minutuko 3 saio dituzte. Iazko metodologiari jarraituz, aurten ere Oxford argitaletxeko “Big Surprise� metodoa erabiliko dugu, 3. eta 4.mailei dagokien materiala, tartekatuta, hain zuzen, eta horrela bi ikasturtean zikloan zehar landu beharreko eduki guztiak landuko dira. Horrez gain, Oxford argitaletxeak ikasleentzat duen web orria ere sarritan erabiliko dugu errepasurako. Saioetan 4 gaitasunak landuko ditugu: entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena. Kontutan hartuta internetek ingelesa ikasteko hainbat baliabide eskaintzen dizkigula, ordenagailua eta interneteko beste web orri batzuk ere erabiliko ditugu urtean zehar, modu arinago batean lan eginez. Komenigarria litzateke bai Oxfordeko web orrian bai besteetan ibiltzeko ohitura bultzatzea etxean (zerrenda emango zaie ikasleei, edota blogean jarriko dira).

Musika: Astean saio 1 dute, 45 minutukoa. Hiru edukin multzo landuko dira: Entzumen pertzepzioa, Adierazpena (kantua, dantza eta instrumentua) eta Musika HIzkuntza. HIru edukin multzoak lantzeko beraien interesekoak diren doinuak erabiliko dira, besteak beste, doinu hauek entzun, abestu, dantzatu eta instrumentuz interpretatuko direlarik. Eskulanak: : Ikasturte honetan, Lehen Hezkuntzako ikasleak nahastu ditugu hiru taldetan eta tailer desberdinak txandaka egingo dituzte.


IKASLEEKIN LAN EGITEKO ERA. 5 - 6 maila Egunero, lehen 15 minututan, ekintza ezberdinak egiten ditugu egunaren arabera: euskal abestia entzun eta abestu, euskal dantza ikasi, irakurketa isila eta “irakur-laguna” saioak eta, azkenik, bertso ezagun batuk eta bere doinuak ikasi eta abestu. Matematika: ANAYA HARITZA liburua jarraitzen dugu. Ikasle bakoitzak bere mailari dagokiona lantzen du. Liburuaz gain, hainbat saiotan buruketak dituzten txostenak landuko dituzte. Ingurunea: TXANELA bildumako liburuak lantzen ditugu. Gelako ikasle guztiak maila bakarreko liburua lantzen dugu, ikasturte bakoitzean bat, txandaka. Ikasturte honetan 6. mailari dagokionak landuko ditugu. Horrezaz gain, hiruhilero, gure esku dagoen neurrian, “GAI” baten inguruan proiektu bat gauzatzen saiatuko gara. Aurtengorako aurreikusi ditugunak “ura”, “burdina” eta “baserria” izan dira. Euskara: IBAIZABAL argitaletxeko EUSKARA 6 liburua erabiliko dugu. Tarteka irakurketa azkarreko saioak egingo ditugu. Baita ulermena eta adierazmena lantzen lagunduko diguten entzunaldi saioak ere egingo ditugu. Gaztelania: Astean 5 saio dituzte. Horietatik 3 saiotan SANTILLANA argitaletxeko liburuko ariketak burutzen dituzte. Beste saio baten 2. zikloko ikasleentzat ariketak (ikusten ari garen pelikulari buruzkoak) prestatzen dituzte. 5. saioan bigarren ziklokoekin elkarturik pelikula ikusten dute eta hau amaitzean prestatutako ariketak burutzen dituzte (ariketak eztabaidatzekoak, ulermenezkoak, hiztegia lantzekoak eta jolasak izaten dira). I


IKASLEEKIN LAN EGITEKO ERA. 5 - 6 maila

Ingelesa: Aurten 5. mailako ikasle bakarra dagoenez gero, talde bakarrean arituko dira 5. eta 6. mailako ikasle guztiak. Iazko metodologiari jarraituz, aurten ere Oxford argitaletxeko “Big Surprise� metodoa erabiliko dugu, 6.mailari dagokion materiala, hain zuzen ere. Horretaz gain, Oxfordek duen ikasleentzako web orrian ere errapasurako hainbat ariketa egingo ditugu. Ingeles hizkuntzaren 4 trebetasun nagusiak landuko dira: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena. Astean hiru saio dituzte, eta hamabostean behin beste saio bat gehiago izango dute (Informaikarekin tartekatuta), Internetek eskaintzen dituen baliabideen bitartez modu arinago batean lan egin dezaten. Komenigarria litzateke web orri horietan ibiltzeko ohitura bultzatzea etxean (zerrenda emango zaie ikasleei edota blogean jarriko dira). Musika: Astean saio 1 dute, 45 minutukoa. Hiru eduki multzo landuko dira: Entzumen pertzepzioa, Adierazpena (kantua, dantza eta instrumentua) eta Musika Hizkuntza. Hiru eduki multzoak lantzeko beraien interesekoak diren doinuak erabiliko dira, besteak beste, doinu hauek entzun, abestu, dantzatu eta instrumentuz interpretatuko direlarik. Informatika: Hamabostean behin saio bat izango dugu. Bertan Word, Power Point, bloga nola landu, irudiak nola manipulatu, soinuak grabatu eta manipulatu, azalpena emango duen bideoa osatu, .... moduko lanak nola egin ikasi eta gauzatzen saiatuko gara. Eskulanak: : Ikasturte honetan, Lehen Hezkuntzako ikasleak nahastu ditugu hiru taldetan eta tailer desberdinak txandaka egingo dituzte.


GORPUTZ HEZKUNTZA ETA ESKOLA ORDUZ KANPOKO KIROLA ❖ Ordutegiak.

LH 1-2.

Astelehena, 10:15-11:00, Asteartea, 12:15-13:00 eta

LH 3-4-5-6. Asteazkena, Osteguna, 15:00-16:30. LH 3-4. Ostirala, 11:30-13:00. Osteguna, 10:15-11:00.

12:15-13:00.

LH 5-6.

❖ Saioak motzak direnean, 45 minutukoak, aldatzeko kamiseta ekarriko dute. Saio luzeen ondoren berriz dutxatu egingo dira (LH 3-4-5 eta 6. mailakoak). ❖ LH 1-2. mailako haurrekin gehienbat jolasak egingo ditugu. Jolas Kooperatiboak asko landuko ditugu, talde desberdinen arteko jolasetan arituko dira eta kirol desberdinetara sarreratxo bat egingo dugu. ❖ LH 3-4-5-6. mailako haurrak elkarrekin direnetan, jolas desberdinak egingo dituzte, zikloka bananduta eta elkarrekin batera, jolas kooperatiboak gehienbat. Zikloka elkartzen direnetan, kirol desberdinak, gorputz adierazpena, dantza eta antzezpenen inguruko gaiak landuko ditugu. Hiruhilean behin, lantzen ari garen gai horretan aditua den norbait ekartzen saiatuko gara. ❖ Eskolak kirolean, banatu zaizue informazioa eta izen emateak jaso ditugu. Izena eman dutenei, saiatu asteburuetako ekintza desberdinetan parte hartzen.


IKASLEEI EMANDAKO LAGUNTZA BEREZIAK • Tutoreak eta irakasleak lan bereziak prestatu. • Zarauzko Berritzeguneko teknikariak froga pasa ( gurasoen baimenarekin ). • Eskolako Pedagogo Teraupeutak ( PT-ak ) lanak prestatu berarekin, tutorearekin edo laguntza emateko izendatzen dugun irakaslearekin lantzeko. • Atzerritik etorritako ikasleei bertako hizkuntza ikasten laguntzeko HIPI izeneko irakasle berezilari bat dugu. •Ahoskatze arazoak dituzten ikasleei laguntzeko astean bi saio eskainiko dizkie “logopedak”. • Hezitzaile baten laguntza jaso lezakete, ikasketetan laguntzeaz gain, berarekin batera eskolako hainbat lekuetara laguntzeko ( jangelara, komunera, soinketako saioetara, … ).


AZPEITIRA JAITSITAKO IKASLEEN KOORDINAZIOA ETA EMAITZAK

• Eskolan merienda egiten dugu ikasturte horretan jaitsitako ikasleekin. • Ekainean Urola eta Ikasberrira joaten gara bisitan. • Urolako DBH 1. zikloko koordinatzailearekin 3 bilera ikasturtean. • Jaitsi berrien emaitzak Errezilen lortutakoen paretsukoak dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.