Nere Lanak
Gramatika ikasteko estrategiak Gramatikak hizkuntzaren sistema deskribatzen du eta hizkuntza ulertzeko eta azaltzeko balio du. Jakin badakigu gramatika hizkuntzaren alor garrantzitsu bat dela, hizkuntza ikasten ari direnentzat. Izan ere, gaitasun gramatikala komunikazio gaitasunaren osagai da. Baina nola eskuratzen dugu gramatika? Haurrak garenean ez dugu gure lehen hizkuntzaren gramatika hasieratik ikasten. Beharrezkoa al da bigarren hizkuntza ikasteko prozesuan gramatikari arreta jartzea? Galdera horiei guztiei erantzuna topatzeko, ikerketa bat jarri dugu martxan euskaltegietako ikasle batzuen artean. Bi euskaltegi bisitatu ditugu horretarako: Lasarte-Oriako Udal Euskaltegia eta Donostiako Urrats euskaltegia. (Eskerrak eman nahi dizkiegu euskaltegi hauetako ikasle nahiz irakasleei, ikerketa hau egiteko eskaini diguten laguntzarengatik)