Nere Lanak
Laburbilduz, euskara ikasle helduek hizkuntza bat guztiz menderatzeko, gramatika ikastea beharrezkoa dela pentsatzen dute. Baina askotan, kalean zailtasunak izan ohi dituzte klasean ikasten dituzten eduki gramatikalak antzemateko. Batzuen esanetan, komunikatzeko eta elkar ulertzeko ez da guztiz beharrezkoa, baina zuzen hitz egiteko eta, batez ere, idazteko ezinbestekoa omen da. Bestalde, ikas-estrategiak maiz erabiltzen direla ikusi dugu, nahiz eta ikasle askok inkontzienteki erabili. Nekane Solano Eleaniztasuna eta Hezkuntza masterreko ikaslea / Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea UPV-EHU