Nere Lanak
Emaitzak eta ondorioak Galdetegiak aztertu ostean, orokorrean ikasleek gramatikari garrantzia ematen diotela ondoriozta dezakegu. Bi ikasle-talde bereizten dira; batetik, txikitatik euskara ikasi dutenak eta euskaltegian hobetzen ari direnak; eta, bestetik, euskara heldutan huts-hutsetik ikasten hasi direnak. Bigarren talde honek, gramatikari garrantzi handiagoa ematen dio lehenbizikoak baino. Lehenengo taldekoek zuzen hitz egiteko eta idazteko behar omen dute gramatika, eta bigarrenekoek, hizkuntza bera ulertzeko oinarritzat hartzen dute. Ikasle askok erabili dute “oinarri” hitza gramatikaz aritzeko, hizkuntzaren egitura ulertzeko tresnatzat hartzen baitute gramatika.