Egileak: Maria Estevez, Ane Miren Garcia, Jonathan Cepeda, Silvia Matias Ikasgaia: MGZ Ikasturtea: 2014-2015
LURRAREN JASANGARRITASUNAR EN BILA
Ingurmena eta giza garapena. Mugagabeko hazkundea mundu mugatuan. Azken hamarkadetan gizakiok munduan eramaten dugun bizitza asko aldatu da, gure planetak ematen dizkigun baliabideen erabilpenarekin batera. Gizarteak bizimoduan, zientzian, teknologian eta abar. izan dituen garapenak gero eta energia iturri handi eta potenteagoak bilatzera eraman gaitu eta lehendik genituenak era gehiegizkoan esplotatzera. Honekin ondoriozta dezakegu gaur egungo gizakion beharrak antzinakoekikoen ezberdinak direla, duela 50 urte bizi zen pertsona batek ez zituen gaur egungo baliabideak ez osasunean, ezta energian ere baina aldi berean bizitzeko gauza gutxiago behar zituen. Kontsumoa ia alderdi guztietan hasi egin da eta horrek nahitaezko hazkuntza bat dakar. Hazkuntza hori eta gizartearen , beharren zein baliabideen garapena lotuta daudela dirudi eta hain zuzen ere horiek dira gure gizartearen ezaugarri nabarmenenak. Hazkundea zenbait arlotan ikus dezakegu , adibidez populazioan, baliabideetan, kontsumoan, energia iturrietan eta beraien gastuetan . Gastu hauek zuzenki erlazionatuta daude gizartearen hazkuntzarekin, hau da, zenbat eta pertsona gehiago egotean produktuen eskaera handitzen da eta horrekin produkzioa handitu eta orokorrean industriak bilakaera bat izaten du. Prozesu honek azken urteotan daraman abiadura oso handia da eta behar den baliabideen erabilpena hain handia denez ez da jasangarria, baliabide naturalen kasuan adibidez, ez dutelako berritzeko denbora nahikorik eta horregatik ez legoke txarto erabilpen hori neurri batean mugatzea baliabide hauen jarraipena bermatzeko. Dena eskura izanez gero gehiago erabiliko genuke eta azkenean muga horiek jarri beharko genituzke ezinbestean , dena agortzeko arriskuan egongo litzakeelako. Gai honekin erlazionatuta, beste arlo guztietan bezala, desberdintasunak sortzen dira gizarte talde edo mota ezberdinen artean. Desberdintasun horietan faktore desberdinek eragiten dute : gizarte edo herrialde horren ekonomia, bizimodua‌ Horrela argi ikus dezakegu mota desberdinen artean desorekak daudela baina desoreka horiek onerako edo txarrerako izan daitezkeela dakigu.
BIODIBERTSITATEAREN BABESA
Animaliak eta landareak, naturaren osagai biziak dira, eta osagai abiotikoekin batera, naturaren alde osoa betetzen dute. Naturan zenbait kate trofiko daude, hau da, elikadura sare batean diren loturen sekuentzia lineala. Honek esan nahi du animalia batzuk beste batzuen elikagai direla eta hauek, aldi berean, beste batzuen elikagai. Arazoa sortzen da maila trofiko baten desagerpena edo gutxiagotzea gertatzen denean. Hau gertatzean sistema guztia egoera larrian jartzen da, oinarria maila guztien arteko oreka delako. Aldaketa gehienen eragilea gizakia da eta horregatik bera da babestu behar duen lehenengoa aldaketak suertatu daitezen. Ondorioz, guk gara gure ohiturak aldatu behar ditugun lehenengoak, gure sistema okerrera joan ez dadin.
Zer gertatuko da baliabideak agortzen ditugunean? Galdera honi erantzuna emateko bi jarrera ezberdin izan daitezke, aurreztea edo kontsumitzen jarraitzea aldaketarik egin gabe. Aurrezteko esaten duenak energiari ezetz esatea proposatzen du irtenbide moduan baina horrek gure arbasoak bezala bizitzera eramango gintuzke. Adibidez, ezingo genuke janaria etxean gorde eta mantendu edo eskolara joan. Besteak, aldiz, esaten du kontsumitu behar dugula eta gizartea garatu. Honen ondorioz baliabideak agortuko lirateke eta, azkenean, gure arbasoak bezala bizitzera eramango gintuzke. Ondorioz, bi aukeretako edozein hartuta amaiera berdina izango litzateke. Zerbait onuragarria lortzeko tarteko puntu bat, hau da, oreka bat aurkitu beharko genuke. Haiek aipatzen duten hori egia da, desberdintasun bakarra izango litzateke bata gure erabakia izango zela eta bestea behartuta egin beharko genukeen zerbait. Gure ustez hori ez da zertan gertatu behar ez kasu batean zein bestean; hau da, argi dago energiaren gehiegizko kontsumoak energia agortzera eraman gaitzakeela, baina energia modu arduratsu batean erabiliz gero, honen gehiegizko kontsumoa nabarmenki murriztu genezake. Batzuen arabera aurrerabidea teknologiarekin eta gizartearen aurrerapenekin lotuta dago baina gure ustez harago doa kontzeptu hau. Aurrerabideak bere baitan hartzen ditu beste zenbait gauza eta haien artean gure gaia den jasangarritasuna . Gizartearen aurrera egiteko prozesua ezin da gelditu, aurrerapenen bila gaude ezinbestean gure giza izatearen parte delako baina azken aldian ematen ari diren aurrerapausoek bizirauteko beharrezkoak diren baliabideetan eragin gero eta handiagoa izaten ari dira. Denok nahi dugun etorkizuna berdina da, lur planeta mantentzearen eta hau zaintzearen bitartez gu bertan bizi ahal izatea. Batzuetan ez gara konturatzen benetako egoeraz, gure ekintzen edo jardueren ondorioz eta hori da dudarik gabe aldatu behar duguna. Etorkizun hori lortzeko aukera bakarra da denon arteko elkartasun edo adostasun bat lortzea eta neurriak ezartzea. Ezer esan gabe hitz egitea oso erreza da baino gauzak proposatu eta aurrera eramatea da benetako erronka! Mundu hobe bat lortzeko kutsadura murriztu beharko genuke eta horretarako energia berriztagarrien erabilpena bultzatu beharko genuke eta erregaien erabilpena guztiz murriztu. Gizartea garatzen jarraitzen badugu ezinezkoa izango zaigu kontsumoa eta produkzioa murriztea baina produzitzen ditugun gauzak eraginkorrak izatea beharrezkoa litzateke. Adibidez, petroleoaren kontsumoa murrizteko auto elektriko gehiago produzitu beharko genituzke eta petroleoa erabiltzen duten autoak kendu. Aurrerabideari uko egin gabe denok hobeto bizitzea baimentzen duen mundu bat lortzeko bidea energia berriztagarriak dira. Beste aldaketa posible batzuk hauek dira: petroleoa biokonbustibleen bidez ordezkatzea, garraio era berri eta kutsadura txikiagoetan inbertitzea, edateko uraren hornidura aseguratzea‌ Azken finean gauza zera da, garapen sozial eta ekonomikoa oreka ekologikoarekin bateratzea.
NATURA BALIABIDEAK Betidanik gizakiak Lur planetak emandako baliabideak erabili izan ditu. Eboluzioak aurrera egin ahala eta gure espezieak izan duen garapenaren ondorioz pertsonok baliabideekiko dugun jarrera eta haietaz egiten dugun erabilpena aldatu egin da. Aipatutako baliabide horietan bi mota nagusi bereiz ditzakegu, alde batetik baliabide artifizialak eta bestetik baliabide edo errekurtso naturalak. Azken hauek naturan aurkitzen ditugun elementu guztien multzoa dela esan dezakegu; naturak eskaintzen dizkigu baliabide hauek eta guk bertatik hartzen ditugu inongo aldaerarik gabe, haiek sortzeko gauza berezirik egin gabe. Hurrengo taulan ikus daitekeen bezala baliabide naturalen barnean ,ezaugarri desberdinak kontuan hartuta (birsortze tasa, erabilpen erritmoa, kontsumoa‌), zenbait talde desberdin daude. Baliabide berriztagarriak , potentzialki berriztagarriak etaazkenik ez berriztagarriak.
Baliabide naturalak Berriztagarriak Eguzki-erradiazioa Ura Mareak Azukre-kanabera Haizea Ura Kortxoa Erretxina
Potentzialki berriztagarriak Basoak
Baliabide artifizialak Ez berriztagarriak Gas naturala Ikatza Petrolioa
Plastikoak
Baliabideekin gertatzen den bezala, energia iturriak ere sailka ditzakegu energia-iturri berriztagarri edo energia-iturri ez berriztagarri moduan. Kasu honetan mota desberdinak haien konposizioaren, jatorriaren eta mantentze zein agortzeko edo ahitzeko ahalmenaren arabera sailkatzen dira. Aipatu beharra dago energia-iturri ez berriztagarrien artean bigarren mailako bereizketa bat egin dezakegula, jatorri nuklearra edo jatorria fosiletan izatearen arabera. Hobetu ulertzeko ahaleginetan, zenbait energia-iturri autatu ditugu eta aurretik azaldutako sailkapena jarraituz ondoko taulan kokatu ditugu.
Berriztagarriak
Ez berriztagarriak Fosilak Nuklearrak Eguzki erradiazioa Petrolioa Uranioa Eolikoa Ikatza Plutonioa Geotermikoa Gas naturala Hidraulikoa Biomasa Marea-motorra Hidrogenoa
Badaude agorrezinak diren energiak, adibidez, energia hidraulikoa eta eguzki energia. Bi energia agorrezina hauetatik, eguzki energia bakarrik egunean energia ematen du eta energia hidraulikoa, berriz, beti eman ahal du energia.
Energia-iturrien taulan interesgarriak diren bi agertu dira, Energia Eolikoa eta Marea-motorra hain zuzen ere. Bi iturri hauek berriztagarriak dira; energia eolikoak haizean du jatorria eta marea-motorrak aitzitik, bere izenak dioen moduan , marean.
Bietan iturri desberdinetatik (mareak eta haizea) lortutako energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen da. Energia eolikoa haize-sorgailuen edo aerogeneradoreen bitartez burutzen du prozesu hori, non sorgailu elektriko baten ardatza birarazten den, plakak birarazita . Marea-motorrean edo energia maremotrizean hau
alternadore baten bidez egiten da baina aipatu beharra dago energia sortzeko metodo bat baino gehiago dagoela. Hiru dira hain zuzen ere : 1-Marea lasterraren sorgailua: bertan mekanismoa haize-sorgailuetan dagoen berdina da, baina haizearen energia zinetikoa erabili ordez urak mugimenduan dagoenean duena erabiltzen du. 2-Marea-presa: metodo honetan energia zinetikoa erabili ordez energia potentziala erabiltzen da, hau da, marea altu eta baxuen artean dagoen altuera desberdintasunarengatik sortutako energia. Metodo honetan presak aipatu ditugu, hau dike bat eraikitzean datza, esparru jakin bat itxiz. Presak inguruarekiko ez dira oso onuragarriak, ekosistemak aldatu eta koste handiak ekartzen dituztelako. 3-Energia marea-motor dinamikoa: hauetan aurreko bi prozesuak nolabait batzen dira, energia potentzial naiz zinetika erabiliaraziz. Hau lortzeko, itsasoan barrena presak eraikitzen dira baina esparru bat itxi gabe eta ondoren presan zehar marea edo korronte ezberdinak pasaratzen dira. Energia nuklearra gaur egun, nahiz eta kutsadura handia sortu, energia iturri oso garrantzitsua da eta gaiari buruz gehiago jakitea ez legoke gaizki. Zentral nuklearretan 2 erreakzio nuklear mota burutzen dira: fisio nuklearra eta fusio nuklearra. Zentral nuklear baten ezaugarriak hauek dira: · Erreaktore nuklear baten nukleoaren inguruan erreflektore bat dago erreakziotik askatutako neutroiak bideratzen dituena. · Kontrol barrak: erreaktorean urperatzen dira, zirkuitu nuklearraren erreakzioaren prozesua azkartu nahiz moteltzeko. ·Erreaktorea blindaje berezi batez inguratua dago. Honek erradioaktibitatea xurgatzen du neutroi eran. Fusio nuklearrak zenbait abantaila ditu: ·Erregai nuklear berezi bezala deuterioa erabiltzen da eta hau itsasoko uretan kantitate handietan dagoen materiala da. · Ez da hondakin erradiaktibo arriskutsurik sortzen. Fisio nuklearraren erabilpenak 3 arrisku nagusi ditu: ·Kutsadura termikoa eragiten du. ·Inguruko pertsonengan malformazioak eragiten ditu erradiazioaren ondorioz. ·Hondakin erradiaktibo ugari sortzen ditu.
Planetako larrialdia: Egunero konturatzen gara gure ingurua aldatzen dela, berriak ikusi eta begi bistan dago ingurugiroa, ingurumena, egoera larrian dagoela. Gero eta mendi basati gutxiago dago munduan, ekosistemak aldatzen dira eta horren ondorioz bertako biodibertsitatea jaisten da. Azken finean gure gaur egungo bizimoduak Lur planetan aldaketa bat eragiten du eta ingurumenaren aldaketa horretan eragin desberdinak daude. Ingurumenaren gaineko eragin nagusien artean bi talde bereiz ditzakegu : natura-arriskuak eta arrisku antropikoak. Hurrengo taulan arrisku batzuetako adibideak aipatu eta sailkatuko ditugu.
NATURAARRISKUAK Geologikoak Atmosferikoak
ADIBIDEAK
Biologikoak
Izurrite edo epidemiak (Ebola). Meteoritoak.
Kosmikoak
Lurrikarak. Tornadoak, tifoiak.
ARRISKU ANTROPIKOAK Gatazkek sortutakoak Industrialak edo teknologikoak Bestelako giza-kausak
ADIBIDEAK Gerrak. Fabriketako kutsadura. Zaborra botatzea.
Kutsadura eta leku bateko arriskua zuzenean erlazionatuta daude. Kutsadurak hainbat motatakoak izan daitezke eta munduko leku guztietan gertatzen dira. Azken urteetan zehar aurrerapen teknologikoak , populazioaren hazkuntzak etab. bultzatuta kutsadura handitu egin da alderdi askotan. Badaude, adibidez, guztion ondorioz gertatutako batzuk, halaber : CO emisioak edo zaborra. Gobernuek haien baitan neurriak ezartzen dituzte esparru hauek hobetzeko nahian, edo gutxienez saiakuntza egiten dute. Argi ikusten da nahi hori mundu mailan egiten diren bileretan, azkenengoa Limakoa izan delarik. Hala ere, horrek ez garamatza inora, ez baitira neurriak hartzen eta bileratik erabaki edo irtenbide barik irteten direlako beti. Kutsaduren artean ere aipa daiteke fabrika desberdinek haien produkzioan sortzen dituzten hondakinak, hauek askotan biltegiratu eta metatu egin behar dira eta horrek askotan arazoak ekartzen ditu ingurumenarekiko. Mota honetako hondakinen artean zentral nuklearretan sortutako hondakinak dira nire ustez arriskutsuenak. Hondakin erradiaktibo hauek hilerri-nuklear izenaz ezagutzen ditugun zonaldeetara eramaten dira bertan biltzeko. Espainian 2012ko urtarrilaren 18an onartu zen Villar de Ca単as (Cuenca) biltegi zentralizatu tenporala eraikitzeko proiektua, horren inguruan eztabaida egon arren. Herrialdeen aberastasunaren arabera hondamen naturalen ondorioak desberdinak dira. Adibidez, herrialde pobre batean lurrikara bat baldin badago ondorioak oso larriak izan daitezke baina lurrikara berdina herrialde garatu batean baldin bada aurreikusita izango dute eta neurriak hartuko dituzte. Gainera, dirua eta baliabide nahikoak izango dituzte kalteak konpontzeko, herrialde pobrean ez ezik. Lurrikara horren ondorioz jendea etxerik gabe geratzen bada, herrialde pobrean seguruenik jendea hilko litzateke baina herrialde garatuan janaria eta beste etxe bat izango lukete bizirauteko. Ondorioz, hondamen naturalen ondorioak larriago bihurtuko dira herrialde pobreetan herrialde aberatsetan baino. 2
BEROTEGI EFEKTUA Berotegi-efektua klima berotzen duen prozesu naturala da, non gasak atmosferara isurtzen dira hauek planeta berotzea eragiten dute. Berotegi-efektuko gas arruntenak, karbono dioxidoa (CO 2), metanoa(CH4) eta ur lurrina (H2O) dira. Atmosferan karbono dioxidoa berotegiko beira bezala jarduten du. Horren ondorioz izpi infragorriek atmosferan zehar igarotzen dira eta lurrean sartzen dira. Horiek lurrazalarekin talka egitean desbideratzen dira eta berrio atmosfera zeharkatzen dute. Berotegi efektua sortzen da atmosferako karbono dioxido kantitatea igotzen denean eta hori gertatzen bada izpiak atmosferan zehar sartzen dira baina ezin dira berriro espaziora atera. Horren ondorioz planetan tenperatura igoz doa. Honek ondorio larriak izan ahal ditu. Alde batetik, giza jarduerak azken hamarkadan CO2 ren emisioa igo du eta horrek tenperaturaren igoera eragin du. Tenperatura igoera horri berotze globala deritzo. Igoera horrek aldaketa handiak eragiten ditu ekosisteman. Espezie batzuk arriskuan jarriko lirateke eta horrek kate trofikoetan eragin izugarria izango luke.
Lurrak eguzkitik jasotzen duen energia balantzan egon behar da lurretik isurtzen den erradiazioarekin; hau da, balantza energetiko bat egon behar da bien artean. Gehiegizko emisio batek bi faktoreen arteko balantza apur ditzake eta aldaketa klimatikoari aurre eman. Aldaketa klimatikoa gauzatzen duten kausa edo faktoreak bi talde nagusitan bana daitezke; alde batetik kausa naturalak eta bestetik gizakiak eragindako kausak. Kausa naturalen barruan, adibidez, jarduera bolkanikoek isurtzen dituzten gasak edo eguzkitik jasotzen dugun energia kantitatearen aldaketa bortitzek. Gizakiak eragindako kausen barruan, ordea, beste mota batzuetako faktoreek esku-hartzen dute; besteak beste, erregai fosilen gehiegizko errekuntza, baso-mozketak, eta abar. Faktore guzti hauek, bai naturalak zein gizakiaren esku daudenak, begi bistakoak diren arazoak sortu dituzte. Arazo horien barruan maila ezberdinetako kausak banatzen dira, argi dago batzuk besteak baino larriagoak.
Adibideak jartzearren gaur egun garrantzi potoloa daukan arazo bat aipatzekoa da; lur planetan ematen ari den tenperaturaren igoera, hain zuzen ere. Tenperatura igotze horrek eragiten du bai poloetako izotz blokeetan, urtzen ari direla, zein gure eguneroko bizitzan. Tenperatura aldaketa sakonak ematen ari dira urtaro ezberdinetan. Pentsatzen duguna baino askoz larriagoa da aldaketa klimatikoaren gaia eta agian ez oraintxe bertan, baina pixkanaka pixkanaka gure eguneroko bizitzan daukan presentzia hori handituz joango da. Gaur egun pentsatzen duguna baino eragin gehiago dauka, hau da, nabariak diren aldaketak eman dira, itsasoko mailaren igoera, baina batez ere lur planetaren tenperaturaren igoera; nekazaritza munduan aldaketa hau nabaria izan da eta etorkizunari begira, sortzen ari diren arazo guztiei konponbidea bilatzen ez badiegu, arazoak
handitzen jarraituko dute eta gero eta okerrerago joko dute. Nabariena den aldaketa poloetan ematen ari da, kontrolik gabe urtzen ari dira, gero eta gehiago, eta horrek, itsasoko mailaren gehiegizko handitzea eragingo du, arazo larriagoak berarekin ekarriz. Kyotoko Protokoloa UNFCCC-ren nazioarteko ingurumen ituna da eta bere helburua berotegi-efektu gasen kopurua orekatzea da. Protokoloa 1997ko abenduaren 11an onartu zen eta 2005eko otsailaren 16an indarrean sartu zen. Berotegia gauzatzen duten gasen isurpena murrizteko guztion aldaketa bat eman behar da.
GARAPEN JASANGARRIA: Praktika onak eta ekintza-konpromesuak
Lurra oso egoera txarrean aurkitzen da gaur egun eta “Lurra salbatzekoâ€? bakoitzak bere aldetik jarri behar du. Gutxi dirudien arren guztiok zerbait egingo bagenu aldaketa nabaria lortuko genuke. Adibidez, etxean kontsumo txikiko lanparak erabili, dutxa laburrak hartu bainuen ordez, ur beroa neurriz erabili‌ Autoan ere lagundu daiteke, adibidez, auto berri bat erosterako orduan eraginkorrena aukeratu edo aurreko autoarekiko beharrezko distantzia uztea balaztatze edo azelerazio bortitzak ez egiteko. Neurri hauek edozein pertsonak har ditzazke bere etxean edo bere eguneroko bizimoduan. Azkenean eguneroko ohiturak dira etxean,lanean edo beste edozein arlotan aldatu daitezkeenak. Gizartea gai honetaz informaturik egon behako litzateke eta horretarako herrietan eta hirietan kanpainak antolatu beharko lirateke. Adibidez, herrietan biztanle guztien artean ekintzak antolatzea edo informazio guneak jartzea. Hirietan ere berdina egin beharko litzateke gazteen artean baita helduen artean ere. Ikastetxeetan ekintza bereziak proposatu beharko lirateke edo informazioa emateko hitzaldiak antolatu. Beste modu bat izango litzateke beldurra zabaltzea biztanleen artean, horrela jendeak azkar erreakzionatuko luke. Gobernuak ere aldaketak proposatu beharko lituzke, legeen bidez jendeak neurriak hartuko lituzkeelako. Adibidez, Parisen autoen matrikularen arabera auto batzuek ezin zuten zirkulatu asteko egun batzuetan eta horrela jendeak errespetatzen zuen.
Ekintza posibleak
Iradokizun konkretuak
Murriztu ( baliabideak ez gastatu alferrik): 1- Uraren kontsumoa murriztu Dutxa laburrak hartu bainu luzeen ordez. 2-Argietako energiaren Ahalik eta argi gutxien izan piztuta aldi berean eta kontsumoa murriztu bonbilla kontsumo txikikoak erosi. 3- Berogailuetako eta hozte- Kalefakzioa beti piztuta eduki eta termostatoaren energiaren kontsumoa bidez tenperatura erregulatu. Egunero kalefakzioa murriztu piztu eta itzali egiten badugu gehiago kontsumitzen da hasieran energia gehiago behar duelako. 4- Garraioetako energiaren Auto elektrikoak ezarri, eta erregaia (erregai kontsumoa murriztu petroleoduna) daramaten autoak kendu. 5- Elektrotresnetako Etxetik atera baino lehen elektrotresna guztiak itzali energiaren kontsumoa eta erabiltzen ari ez garen elektrotresnak itzalita murriztu eduki (argi gorritxoak ere) 6- Elikaduran energiaren Elementu ekologikoen ekoizpena handitzea eta kontsumoa murriztu, kalitatea bakarrik, kontsumituko dena erostea. Horrela, hobetzen aldi berean. alimentuen kalitatea handitzen da, ekologikoak izanez gero. 7- Paperaren erabilera Paper birziklatua erabili eta paperak aprobetxatu. murriztu Adibidez, apunteak hartzeko ez erabili folio zuriak, baizik eta zikineko paperak. Berrerabili ahal den guztia
Plastikozko poltsen degradazioa oso zaila da eta urte asko behar dute desegiteko. Horregatik hauek berrerabili behar ditugu. Gaur egun denda gehienetan poltsak ordaindu behar dira baina hauek ez kontsumitzeko hoberena litzateke saltzen dituzte poltsa handi horietako bat erostea eta hori beti eramatea. Hau handiagoa eta erresistenteagoa denez gehiago iraungo du.
Birziklatu
Jendea informatzea era egoki batean birziklatzeko.Edo beste modu bat izan daiteke ekintza bat antolatzea hirian bakoitzak zabor poltsa bat eramateko eta guztion artean birziklapen egokia egiteko. Lurra salbatzeko egiten diren kanpainetara joatea, eta gogor defendatzea Lurra. Lurra salbatzearen kontra dauden pertsonei, ideiez aldatu saiatu behar gara, baina dialogoaren aldetik.
Akzio soziopolitikoez jasangarritasunerako parte hartzea