ERNIOKO MAGALEAN Juan Mari Beltran
Dultzaina eta akordeoiaren dantza doinuak
Bilduma: Herri Musika Bilduma Izenburua: Ernioko magalean Produkzio artistikoa: Juan Mari Beltran Argiñena Musikariak: Juan Mari Beltran Argiñena: Dultzaina Andoitz Antzizar Lasa: Trikitixa Errege Belda Arregi: Akordeoia Grabazio eta edizio teknikaria: Javier Ignacio Larrayoz “Larri” Diseinua: Orkatz Arbelaitz Olaziregi Argitaratzailea: SOINUENEA FUNDAZIOA Tornola, 6. 20180 OIARTZUN www.soinuenea.org ARGITARATZAILEA:
L.G.: SS-1556-2014 LAGUNTZAILEA:
DULTZAINEROAK ETA SOINU-JOTZAILEAK ELKARREKIN XX. MENDEKO GIPUZKOAN SARRERA Arrakasta eta ospe handia lortu zuen XX. mendean zehar filarmonika, akordeoia, soinu txikia eta trikitixa izenekin ezagutzen den soinu-tresna mota horrek. Soinu-tresna berri horren eskutik egiten zen musika gure identitatearen ikurretako bat, inguru batzuetan ikur nagusia, bihurtu zela esan genezake. Nola izan zen posible hain epe motzean kanpotik iritsitako soinu-tresna arrotzaren musika gure nortasunaren ordezkari nagusienetakoa izatera iristea? Zerk ahalbideratu zuen guzti hori? Hainbat arrazoi izango baziren ere, horietako bat soinu-tresna honek eskaintzen zuen errepertorioaren ezaugarrietan oinarritua egongo zela pentsatzen dugu: alde batetik soinu-tresnarekin bat etorriko ziren garai hartako modako kantu eta dantza doinuak eta bestetik aurreko herri soinularien (dultzaineroak, txistulariak, albokariak eta abar) bertako erromeri eta dantza saioetako errepertorio tradizionala. Neurri handi batean aurretik zetorren herri musika horren gordailuzaina bihurtu zen. Besteak beste nabarmena da XX. mendeko soinulari (trikitilari) ospetsuen errepertorioan dultzaina jotzaileen errepertorioaren presentzia: jotak, porrusaldak, fandangoa, arin-arinak, balsak, pasodobleak, habanerak,... Kontuan hartzekoa da ere XX. mendean sortu ziren soinujole-trikitilari famili ospetsu askok, dultzainero familietan zutela jatorria. Hurrengo orrialdeetan aipatuko ditugunak Gipuzkoan besteen artean ezagutzen diren dultzainero-soinulari familiak dira. 5
Azkoitiko Maltzeta-Etxetxo baserriko Garatetarrak: Jose Mari Garate (1870-X), hurrengo belaunaldikoak ziren honen seme Jose Agustin Garate (1895-1948), Antonio Garate eta Lorentxo Garate taldeko danbor-jotzailea. Jose Agustinen semea zen Joanito Garate "Maltzeta" soinu-jotzaile ospetsua. Urrestilako Elosiaga auzoko Arbe baserriko Goenagatarrak: Jabier Goenaga "Arbe" (1874-1948), berarekin aritzen ziren danborra jotzen bere seme Inaxio eta Bixente. Bixente hau da geroago "Arbe" soinu-jotzaile ospetsua izan zena.
Azpeitiko erraldoiekin; Sebastian Errasti "Xaxurra" eta Jabier Goenaga "Arbe" dultzainarekin eta bien erdian Inaxio Goenaga "Arbe" danborrarekin. (Arg. M. Guadalupe Errasti bilduma)
Inaxio Goenaga "Arbe" gaztetan aita dultzaineroarekin danborra jotzen aritu zena argazki honetan soinu-jotzaile moduan ageri da. Gelatxori 1947an egindako omenaldian elkartu zirenen artean, atzean zutik daudenen artean, erdi erdian, Inaxio Goenaga "Arbe" soinu-jotzailea. (Arg. E.H. Trikitixa Elkartea)
6
Orioko Sarobe baserriko Peñatarrak: Antonio Peña (1874-1963) dultzaineroa eta soinu-jotzailea zen. Sarobe sagardotegia zen eta bertan jotzen zuen dultzaina nahiz eskusoinua. Bere biloba, Sarobeko nagusi berria zen Antonio Peñak eskusoinua jotzen zuen, bertan nahiz inguruan. Azkoitiko Epeldetarrak: Epelde baserrikoak ziren Angel Epelde (1874-1940) eta adin bereko Pedro Epelde dultzaineroak. Nahiz eta biak Epelde izan, ez ziren famili berekoak, Epelde baserrian bi edo hiru famili bizi ziren. Dultzainero hauen ondotik etorri ziren Epelde trikitilari ospetsuak. Azkoitiko Olan baserriko Alberditarrak: Diego Alberdi "Dixo" (1910-X) eta bere anaia Juan "Juan txiki" dultzaineroak ziren, hirugarren anai batek danborra jotzen zuen eta Pedro izeneko beste batek soinu txikia jotzen zuen. Arroa-beheko Mardu baserriko Antiatarrak: Juan Joxe Izagirre Antia "Mardu Xarra" (1918-2001) soinu-jotzaileak esaten zuenez, aurretik bere familian dultzaineroak eta danborreroak zeuden. Kasu hauetan, soinu-jotzaile berriek aurreko dultzaineroen errepertorio osoa hartzen zuten soinutresna berriaren errepertorioa osatzeko. Errepertorio horrekin hasten ziren eta hori izaten zen nagusiki beren emanaldien pieza bildumen zati handiena. Bestalde, ondo dokumentatua dagoen bezala, Gipuzkoako XX. mende hasieratik oso ezaguna zen hainbat eskualdetan soinu-jotzaile eta dultzaineroek elkarrekin joaz osatutako taldea. Akordeoilari haien artean baziren soinu handia jotzen zutenak bai eta soinu txikia erabiltzen zutenak ere. Horrela jotzen zuten, besteak beste, soinu-jotzaile ospetsuak ziren “Gelatxo” zaharrak eta “Elgetak” soinu txikiarekin, eta Pedro Sodupe "Gelatxo" eta "Kaxiano" zirenek soinu handiarekin. Beraz, zalantzarik gabe esan dezakegu XX. mendearen hasierako Gipuzkoako Dultzaineroen errepertorioa soinujotzaile-trikitilarien errepertorio aberatsaren oinarri garrantzitsuenetako bat izan zela.
7
DULTZAINA ETA AKORDEOIA XX. MENDEAN GIPUZKOAKO BASERRITAR ETA KALETAR GIROETAN XX. mende hasierako Gipuzkoan, eskualde gehienetan ibiltzen ziren dultzaineroak nahiz soinujotzaileak, bai kostaldean zehar nola barnealdean. Gipuzkoan, Euskal Herriko beste toki askotan bezala, eta kulturaren beste adar askotan bezala, badira bi “mundu�, bi inguru edo giro bereizi: kaletarra eta baserritarra. Dultzaina eta akordeoia bietan ageri zaizkigu, baina hori bai, inguru eta giro bakoitzean berezkoak dira musikari hauen formakuntza, estiloa, errepertorioa, funtzionamendua eta abar. Kaletar inguruan, garai hartako gaitero-dultzainero nahiz soinu-jotzaileak musika eskoladun musikariak ziren. Askok beste soinu-tresnaren bat jotzen zuten, harmonizazio teknikak ezagutzen zituzten, garaiko dantzetan eguneratuta zebiltzan, oso errepertorio zabala erabiliz, euskal berezko dantzetatik hasi (fandangoa, arin-arina, biribilketa,...) eta kaletar inguruko beste batzuetaraino, hala nola mazurka, balsa, polka, txotisa, habanera eta kontzertu tankera gehiago duten beste zenbaiten gisakoak. Baserritar inguruko dultzainero eta soinu-jotzaileek beren inguruan egiten ziren mota ezberdinetako gizarte eta famili festa edo ospakizunetan zuzen-zuzenean hartzen zuten parte; bildutako informazioan ikus dezakegunez urteko sasoi ezberdinetan baserriz baserri egiten ziren eskeetan, oilasko biltzeetan, auzo eta herriko festetan, ezkontzetan, eta abar. 8
Koadrila bat Santa Eskean 1940 inguruan. Atzean ezkerretik hasita: dultzainero ezezaguna, Manuel Esnaola panderoarekin, Uztapide bertsolaria, Gelatxo soinua jotzen eta bere ondoan Debako Igartzabal dultzaineroa. (Arg. Harana, 1998)
Beste era bateko festa giroan ikusi dugu herri musikari talde bat 1920. urte inguruan Lasturreko festetan egindako argazki honetan. Bertan ospatutako "zezen korridaren" inguruan parte hartu zuen koadrilarekin batera dultzainero bat, Elgeta soinu-jotzailea, danbor-jotzaile bat eta pandero-jotzaile bat ageri dira. (Arg. Pilar Aginagalde)
Erromerietan, baita ermita, mendi eta auzoetan egiten ziren festetan ere, ez zen dultzainero eta soinu-jotzailerik falta izaten, hala nola herri txikietako jai nagusietan. Erromeri edo festa hauetan dema handia izaten omen zen soinularien artean. Jendeak musikaria gustuz har zezan eta dantzariak norbere korrura ingura zitezen, ondo jotzeaz gain, errepertorioa zaindu beharra zegoen eta azkar baino lehen ikasi behar zen halako musikari talde hark jo zuen eta hainbesteko arrakasta izan zuen dantza edo doinu hura. Eta nola ez, errepertorioa aztertzerakoan ikusiko dugunez, moda-modakoak ziren eta plaza nahiz erromerietan sartzen ari ziren dantza mota haietan ere egunean egon beharra zegoen.
Horrela osatu zen musikari hauen estilo askotako errepertorio zabala. Erabiltzen zuten doinu bilduma horretan mota askotako piezak eta dantzak agertzen dira: aurreko soinularien errepertoriotik jasotako biderako eta korrurako martxak, fandango eta arin-arinak, jota eta porrusaldak, eta tokiko errepertorioko zenbait kantu, dantza eta dantza-jokoak. Hauekin batera agertzen dira garai horretan Europako alde honetan oso zabalduta zeuden beste dantza motak, hala nola, balsak, pasodobleak, mazurkak, habanerak, txotisak eta XX. mende hasieran Ameriketatik iritsitako fox-trota bezalakoak. 9
CD honen pieza bilduma osatzerakoan bi helburu betetzen saiatu gara: • Garai eta soinulari horien errepertorioaren ezaugarri eta berezitasunak modu egokian islatzen duen bilduma aukeratzea. • Dultzaina eta akordeoia, soinu handia eta soinu txikiarekin osatutako talde bertsioetan, bakoitzak ezartzen duen berezkotasunarekin azaltzea. Behin baino gehiagotan elkartzen ziren aipatutako akordeoiaren bi bertsioak eta batzuetan soinulari berak biak erabiltzen zituen. Horregatik, pieza bat, Agirretxeren txotisa hain zuzen, dultzaina, akordeoia eta trikitixa hirukotearekin grabatu dugu. Jakina da dultzaineroek eta soinu-jotzaileek gehienetan pandero eta danborraren laguntza izan dutela, baina oraingo honetan egokiagoa iruditu zaigu dultzaina eta eskusoinua hutsik grabatzea, akordeoiak funtzio harmoniko eta erritmikoa betetzeko dituen ahalmenak azpimarratzeko.
Zestoako Balnearioan. Ezkerretik hasita; Jose Mari Sudupe, Jose Sudupe, Plazentziko Jose Mari Arrizabalaga eta Xanti Sudupe. Monttetarrek askotan jotzen zuten Jose Mari Arrizabalaga soinu-jotzailearekin. Honek soinu handi eta txikia jotzen zituen. Aurreko argazki batean soinu txikia jotzen ikusi dugu, honetan berriz handiarekin agertzen da, baina bere soinu txikia Jose Suduperen bizkarretik zintzilikatua ikus dezakegu. (Arg. Montte) 10
01. SAGARNA-SAGARDIA (martxa) Paulo Sagarna eta Jose Sagardia Usurbilgo dultzaineroen errepertorioko martxetako bat da hau. Trikitixa eta bi dultzaina. Jose Sagardia eta Paulo Sagarna, Usurbilgo dultzaineroak. (Arg. Zeruko Argia)
02. JOSE MARI SUDUPE (jota) Azkoitiko Martirieta auzoko Montte baserriko Jose Mari Sudupe dultzaineroaren errepertorioan jota eta porrusalda asko daude, hau da jota horietako bat. Akordeoilari nahiz trikitilaria izanik, Jose Marik askotan jo zuen soinu-jotzaileekin batera, talde tradizional hau osatuz. Trikitixa eta bi dultzaina.
Argazki honetan Lizartzako Kaxiano soinu-jotzaile ospetsua eta Jose Mari Sudupe dultzaineroa elkarrekin jotzen ageri dira. Ondoan, "perkusioarekin" laguntzen azken honen anaia Santi eta Jose. (Arg. Montte)
03. LEGAZPI (porrusalda/arin-arina) Legazpin bizi zen Jose Mari Sudupe "Montte"ren errepertorioan aurkitu genuen erdi porrusalda eta erdi arin-arina den pieza berezi hau. “Neska zaharrak� arin-arin ezagunaren hasiera du. Akordeoia eta dultzaina bat.
11
04. ORIOKO SILLA-DANTZA Orioko San Martin auzoko Sarobe baserriko Antonio Pe単a dultzaineroaren errepertorioko dantza-jokoa da hau. Euskal Herri osoan ezagutzen den halako dantzajokoen aldaera bat da. Kasu honetan dantza-joko hau, erdi eta erdi, oinarrizko bi erritmoetan egiten da: dantzaren zatiak pasodoble antzeko erritmoa du eta jokoarenak martxaren erritmoa. Trikitixa eta dultzaina bat.
05. KONSTANTINO ETA EUGENIO (Erraldoien balsa) Konstantino eta Eugenio Agirretxe dultzainero bikoteari ikasi genion bals hau. Erraldoien konpartsekin jotzen zuten balsetako bat da. Trikitixa eta bi dultzaina.
Hona argazki honetan 1950ean Azkoitian Agirretxetarrak herriko Erraldoi eta buruhandien konpartsarekin kale bueltan. Ezkerretik eskuinera; Jose Mari, Alejandro eta danborrarekin Konstantino. Azken hau Alejandroren semea zen. (Arg. Agirretxe) 12
06. PASODOBLE AGIRRETXE Plazetako dantza saioetan mota askotako dantzak jotzen zituzten XX. mende hasierako dultzaineroek eta soinu-jotzaileek. Hau, Lakuntza Anaiek egindako "MĂŠtodo de Gaita Navarra" liburuko Errezilgo Agirretxetarren errepertorioan aurkitu dugu. Akordeoia eta dultzaina bat.
07. MAZURKA ERREZIL Errezilgo Agirretxe anaien errepertorioan aurkitu genuen XIX. mende bukaeran Europako alderdi honetan oraindik oso arrakastatsua zen dantza mota hau. Lakuntza Anaien "MĂŠtodo de Gaita Navarra" liburuko Errezilgo Agirretxetarren errepertorioan jasoa dago. Akordeoia eta dultzaina bat.
08. MONTTETARRAK MARTXA 13 Jose eta Jose Mari Sudupe Monttetarren errepertorioan gorde zen XIX. mendeko Gipuzkoako dultzaineroen errepertorio orokorraren zati handi bat. Errepertorio horretakoa da Monttetarrei hartutako martxa hau. Trikitixa eta dultzaina bat. 13
09. MONTTE FANDANGO 15 Monttetarren errepertorioan fandango motako pieza eder asko aurkitzen dira. Hau da horietako bat. Akordeoia eta bi dultzaina.
10. BURU TXURI (arin-arina) Orioko San Martin auzoko Sarobe baserriko Antonio Pe単a dultzaineroak jotzen omen zituen bi arin-arinekin osatu dugu "Buru txuri" titulua duen pieza hau. Dultzainero honi buruzko informazio zabala eskaini zigun bere semea zen Jose Pe単ak.
Antonio Pe単a, Sarobe baserrian bere familiarekin. Goialdeko eskuinean gure informatzaile aparta izan zen bere seme Jose. Antoniok dultzaina jotzeaz gain, aho-soinua, tronpa eta eskusoinua jotzen omen zituen sagardotegia zen Sarobe baserrian. (Arg. Pe単a)
Trikitixa eta dultzaina bat.
11. NIK ZURI, ZUK NERI Jose Sudupe "Montte" dultzaineroari ikasitako pieza bat da. Dantza hau bi zati eta bi erritmo ezberdinez osatuta dago. Lehenengoa pasodoble gisakoa da eta bigarrena balseokoa. Trikitixa eta bi dultzaina. 14
Leitzan 1963an egindako argazki honetan bi dultzainerok eta soinu-jotzaileak osatutako taldea ikus daiteke. Ezkerretik eskuinera Jose Mari Sodupe "Montte", Soraluzeko Jose Mari Arzabalaga eta Jose Sudupe "Montte". Jose Mari Arzabalagak "soinu handia" eta "soinu txikia" biak jotzen zituen. (Arg. Montte)
12. FOXTROTT MONTTE XX. mende hasieran sortu omen zen Ipar Amerikan dantza mota hau. Azkar eskuratu zuten euskal dultzaineroek eta soinu-jotzaileek beren dantza plazako errepertoriorako. Fox-trot hau 1980an grabatu genuen Montte baserrian. Akordeoia eta bi dultzaina.
13. HABANERA AGIRRETXE Kuban sortu zen XIX. mendean Euskal Herriko plazetan oso ezaguna egin zen dantza mota hau: habanera. Txistulari, dultzainero eta soinu-jotzaileen errepertorioetan ale asko daude. Hau Lakuntza Anaien "MĂŠtodo de Gaita Navarra" liburuko Errezilgo Agirretxetarren errepertorioan jasoa dago. Akordeoia eta dultzaina bat.
14. CHOTIS AGIRRETXE XIX. mendean oso zabaldua zegoen dantza mota hau Europako mendebaldean eta Euskal Herriko eskualde askotan bertako herri folklorearen zati bihurtu zen. Dantza plazetan ere oso ezaguna zen. Txotis hau Lakuntza Anaien "MĂŠtodo de Gaita Navarra" liburuko Errezilgo Agirre-txetarren errepertorioan jasoa dago. Pieza hau, besteak baino talde handiagoarekin grabatu dugu: bi dultzaina eta gure plazetan aritzen ziren
Errezilgo Agirretxetarrak 1930 inguruan. (Arg. Agirretxe) 15
bi eskusoinu motekin, akordeoia eta trikitixa. Akordeoia, trikitixa eta bi dultzaina.
15. DULTZAINEROEN MARTXA 16 Monttetarrek oso gogoko zuten eta asko jotzen zuten dultzainero gehienen errepertorioan dagoen martxa ezagun hau. Akordeoia eta bi dultzaina.
16