Sonia GĂłmez Diez
Bideoan kontatzen den nire istorioa, hemen idatzia: 1990. urteko urtarrilak 20a baino 9 hilabete lehenago hasi zen dena; proiektu txikitxo bat baino ez nintzen, baina jada, banintzen, eta, garen unetik, inguruak eragina du gugan, beraz, hortik hasita gaur egin arte bizi izan ditudan esperientziak dira ni naizen bezala izatea ahalbidetu dutenak. 9 hilabete amatxoren sabelean egon ostean, Sonia jaio egin zen danborradarekin batera. Txikia izanik, amaren Nancy panpina iletik hartu eta ez nuen askatzen. Lehenengo urteak maitasunez inguratuta igaro nituen, batez ere, Lutxanan, amaren familia maitagarriarekin. Nire presentzian, amama Maria eta aitite Jose Luisen begiradetan distira zen nagusi. Osaba Jose eta Jabi, bikiak, berdinak, eta aldi berean hain desberdinak... izugarri maite nituen, beraiekin berezi sentitzen nintzen, eta, une horretan ez nekien arren, nire bizitzan ezinbesteko pertsonak izango ziren. Jonek, nire lehengusu kuttunak, nire egunak alaitzen zituen. Txokolatearen bila zen gure jolasik gustukoena, hori, eta bizikletaren gainean aske sentitzea. Zoritxarrez, beti ez zegoen bera, horregatik, laster Linda eta Daliren laguna egin nintzen, beraiei dena kontatzen nien eta haiek gustura entzun, ("orejitas txakurrari ere kontatzen nizkion gauzak, baina, sekretu bat da hori, arriskutsua omen zenez hurbiltzea debekatuta nuen") ez ditut inoiz ahaztuko une horiek. Horiek eta etxe horretan, egun ez dagoena, bizi izandako segundo bakoitza, ez ditut ahaztuko bertan entzundako hitz goxoak, bertan jasotako besarkadak eta emandako musuak, bertako usain eta zaratak, etxea miatzeko nire afizioa, zenbat momentu, zenbat irri eta... Giro atsegin honetan, etxera beste pertsona bat ailegatu zen 1993. urtean ekainean, Borja, nire neba. Bere etorrerarekin batera, nire zaintzearen beharra esnatu egin zen, zenbat babesten nuen errubiloa... Uda bere ondoan igaro, eta irailetik aurrera, egunero bere ondotik ordu batzuk aldendu behar nintzen, eskolara joaten hasi nintzen eta. Bertan, nire lehenengo irakaslea, niretzat eredu bat izan zena, Mari Luz, ezagutu nuen. Beti eguzki betaurrekoak jantzita joaten zen, horregatik, nik ere hurrengo hitzak esanez jantzi nituen neureak: andereĂąo izan nahi dut. Eskolan, ondo pasatzeaz aparte, egunero hamaika gauza berri ikasten nituen, gero, nebatxoari irakasten nizkionak. Gainera, nire panpina guztiak bildu eta ipuinak kontatzeari ekiten nion, andereĂąo izateko grina barruan neraman.
1
Sonia G贸mez Diez Hau entzunda (irakurrita), bizitza perfektudun umea nintzela ematen du, eta, denbora epe honetan, halaxe izan zen... Baina, laster, heldu ziren une txarrak. Sonia txikia errealitatean murgildu zen, inguruko arazo guztietaz ohartuz eta inori ezer kontatu gabe sufrituz. Ume bat nintzen, behar baino lehenago heldu egiten ari zena. Gainera, hain zoriontsu egiten ninduen etxea, gaixotasunez bete zen, eta horrekin batera, sufrimendua, maite nituen pertsonak sufritzen ikusten nituen, biziari heldu nahi eta ezin, horrela, agur esaten zidaten, lehenengo nire aitona, ondoren amona, azkenik osaba. Orain, nork emango dit maitasun hori? Pentsatzen nuen nik. Eskolan, horrek ere eragina izan zuen niregan, besteak ez ninduten ulertzen eta bakarrik sentitzen nintzen, geroago jakingo nuen bezala, gelakide baten erruz izan zen dena, bazterketa berak bultzatu zuen. Eskerrak, pertsona bat ni entzuteko prest egon zela eta sufrimendu guztia konpartitu genuen, pertsona hori Itziar du izena. Baina berak ere, laster ihes egin zidan, gurasoekin batera beste herri batera joan zelako bizitzen, eta, harremana mantendu dugun arren, une hartan behar nuen laguntzak ihes egiten zidan. Nire buruan beti neukan galdera bat, zergatik? Etengabe ikusten nuen nire burua sufrimenduan murgilduta, baina, ez nuen inorekin konpartitu nahi, ni gordetzen nuen dena, niretzat, giltzapean. Eta horrela, handituz joan nintzen. Eskolan, beti izaten nintzen lehena, eta besteak laguntzeko prest nengoen arren, aurpegi onak aurretik, labanak atzetik ikusten nituen beti. Ez bakarrik eskolan, institutuan baita ere. Bakarrik sentitzen nintzen oso... Beraz, nire haurtzaro eta nerabezaroa izan banituen ere, heldutasuna txiki txikitatik nire ondoan egon zen. Horrek, ikasketetan oso arduratsua, perfekzionista izatera eraman ninduen eta horregatik, ez neukan argi zer izan nahi nintzen, dena gustuko nuen eta dena egiten trebea nintzen... hori irakasleek kontuan hartu eta nire bidaia bideratu zuten nabarmen. Egoera honetatik alde egiteko nahian, udan etxetik kanpo egoteko aukera aparta izan nuen: ingelesa ikasteko beka eman zidaten. Eta, Irlandara bidea jarri nuen. Bertan, esperientzia ezin hobeak bizi nituen eta baita jende aparta ezagutu ere. Inoiz ahaztuko ez dudan bidaia... inoiz ahaztuko ez dudan herrialdea.
2
Sonia G贸mez Diez Baina, gauza onekin gertatzen dena gertatu zen, bukatu egin zen bidaia hori, eta batxilergoan lur hartu nuen, teknologikoan, inguruak bideratuta, noski, letrak beti gutxiesten direnez, zu, ikasketetan hain trebea izanik nolatan egingo dituzu ba? Ez nuen ezta planteatu ere egin. Gustura nengoen zenbakien munduan... Batxilergoan nire lehenengo lana izan nuen asko maite dudan irakasle batek eskainitakoa, institutuan bertan, gazte talde bati laguntzen nion, etxerako lanak egiten ikasten... eta gaur egun arte mantendu izan dut lan hori. Ez pentsa sufrimendua bukatu zenik, ezta gutxiago ere. Nire bizitzako etapa honetan, nire beste osaba maitea gaixotu egin zen, eta ez edozein gaixotasun, ez, leuzemia. Berriro ere kantzerra nire bizitzan bisita egiten, ez nau utziko bakean? Oso gogorra izan zen niretzat nire osaba hain gaizki ikustea, bera ikusteko mozorrotu behar izatea, eta ez filosofikoki, ez, literalki, ezin ginen gure arroparekin bertan sartu, oso ahul zegoen, gizajoa. Gutxi balitz, medikazioaren eraginez, ez zen kontziente esaten zituen gauzaz... Kolpe gogorra. Beste bat. Eta zoritxarrez, ez azkena. Bere sinuan hilko zela idatzita zegoen arren, mirari bat gertatu zen eta aurrera jarraitu zuen denon harridura lortuta. Apurka apurka, osatuz joan zen, eskerrak. Zoriontasunaren zirrikitu bat nuen azkenik. Tamalez, etxean gauzak bestelakoak ziren, oso une latzak igaro genituen, gaur egunean oraindik ere nigan aztarna utzi dutenak. Ondorioz, gaixotu nintzen, nahi nuen gauza bakarra eta behin eta berriz errepikatzen nuena zen, hil nahi nintzela, nekatuta nengoen hainbeste sufrimenduz. Baina, indarrez beteriko neskatoak borroka egin zuen egoera horretan eta aurrera jarraitu zuen lehen baino askoz indartsuago eta bere bizitza gidatzea zen bere helburu. Gainditu beharreko lehenengo oztopoa, selektibitatea izan zen, ezer ikasi barik aurkeztu behar izan nintzen, eta, lortu egin nuen, espero baino hobeto gainera. Nire saria ere izan nuen hainbeste une saminen ostean, Ray etorri zen gurekin etxera, nire txakurtxo maitea, zenbat maite dudan, ikusi nuen lehenengo instantetik maite izan dut.... Eta zenbat laguntzen nauen, harrigarria da nola ezer gutxi jasota, zenbat eman dezakeen animalitxoak... Uda berean, lagun berriak egin nituen, aspaldiko laguna nuen Izaskuni esker. Izakun institutuko garaietatik mantentzen dudan lagun aparta da, gorabeherak izan ditugun arren, asko maite dudana eta beti nire ondoan nahi dudana. Nire bizitzako ibilbide honetan ere, amodioak parte handia izan du, hainbat erlazio izan ditut, eta
3
Sonia G贸mez Diez bakoitzak modu batean edo bestean eragina izan du baita nire buruarengan. Ikasketen munduaren hariarekin jarraituz, hasi nintzen Bilboko ingeniaritza eskolan, goi mailako ingeniaritza industriala egiten, gustukoak nituen ikasgaiak, gustukoa baita etxean egin beharrekoa, baina, hori zen benetan nik nahi nuena egin? Nire bihotzak berehala ezetza eman zidan, nik ez nuen hori nahi, bidea markatu zidaten oso, une horretan konturatu nintzen eta uko egin nion, ezin nuen horretan jarraitu nire bihotzak ez zidan hori baimentzen, eta, ohikoa ez den arren, kasu egin nion. Urte honetan, hasi nintzen beste lan batekin, klase partikularrak ematen. Berriro ere, irakaskuntza munduarekin lotura zuen lana, kasualitatea ote? Uda horretan, hirugarren lan bat izan nuen egiteke, osagarri denda batean egin nuen lan, gogorra baina azken finean, dirua lortzeko helburua bete nuen. Hilabete batzuk igaro nituen nire buruarekin eztabaidan, hau egin edo bestea egin, ez nekien zer egin, argi neukan gauza bakarra zen nik besteak lagundu behar nituela, nik lan probetxugarri bat egin behar nuela, baina zein? Ama izan zen nire azken erabakian gehien lagundu zidana, bera irakaslea da, eta, ni txikitatik gustuko izan dudanez besteak laguntzea, klaseak ematea, gomendio bezala esan zidan probatzeko, hiru urte baino ez zirela eta azken finean, betidanik gustuko izan dudan lana dela. Arrazoia zeukan, baina, en fin, ni beti bere argudioen kontra, ezetza ematen nion. Buruan neukana (hainbat gauzen artean) medikuntza egitea zen, txikitatik nire beste grina bat. Matrikulazio egunean, zoritxarrez (edo zorionez), ezin nuela hori egin esan zidaten, plazak bazeudela, nota ona nuelako, baina, batxilergo teknologikotik irtenda, ate asko itxita neuzkala... Mundua gainera jauzi zitzaidan, institutua madarikatu nuen, haiek, haiek esan zidaten hori egiteko, aterik ez zizkidala ixten esaten, gezurti halakoak! Egoera horrela izanda, magisteritza egitea erabaki nuen, zer edo zer erabaki behar nuen eta. Hasieran, beldur nintzen ez ote nintzen berriro damutuko egindako aukeraz, baina, ikasketak burutu heinean, konturatu nintzen gustuko dudala lan hau, gustuko dudala nire amak egiten duen lana, eta miresten dudala. Arangoitin, klasekide berriak ezagutu eta laster, batzuekin harremana asko estutu nuen, ez nekien zenbateraino izango ziren garrantzitsu nire bizitzan. Batez ere bat, beti ni entzuteko prest dagoena, une on zein txarretan, eta nire buruhausteekin nagoenean, irtenbideren bat bilatzen laguntzen didana. Milesker Dei! Bitartean, pertsona moduan hezteko oso baliagarri izan zaidan ikastaro bat egin nuen, begirale ikastaroa hain zuzen, urtxintxa eskolak eskainitakoa. Bertan, nire beldurrak, lotsak alboratzeaz gain, asko ikasi dut, eta asko osatu dut nire identitatea, ezagutu ditudan pertsonekin batera.
4
Sonia G贸mez Diez Identitate hori betetzera eraman ninduen beste gertaera bat, edo hobeto esanda, bidai bi, Lastur eta Malta izan ziren. Lasturren monitore gisa egon nintzen, beste monitore gazte batzuekin, eta, naturan galdutako herritxo horretan hausnarketa sakonak egin nituen, eta asko argitu nituen nire bizitzan nahi eta nahi ez nituen gauzak. 10 egun baino ez nintzen bertan egon, baina 10 egun ahaztezinak izan dira niretzat... Hala ere, hurrengo bidaia izan da benetan nire bizitzan aldaketak eragin dituena: Malta. Han, jende asko ezagutzeaz aparte, asko, izugarri eraldatu nintzen, ni naizena osatu nuen arte. Erabaki sendoak hartu nituen, eta, nigan gehiago pentsatzen ikasi nuen. Ezinbestekoa izan da bidai hori nire bizitzan, bai pertsonalean eta baita profesionalean ere, nire metak gehiago finkatu nituen, irakasle izan nahi nintzen, eta izan nahi dut. Bidaiatik bueltan, bizitzan norabide aldaketa izan ostean, Practicum Ieko esperientzian sartuta nengoen. Ez zen izan nik espero bezalakoa, tutorearekin hiru egun egon ostean, baja hartu behar izan zuen, eta bakarrik ikusi nuen nire burua. Une hartan, beti bezala, aurrera egin behar nuen eta beti saiatu nintzen umeak protagonista izaten, horixe da nire irakasle identitatearen oinarrietako bat. Oso zailak izan ziren egunak, ordezkorik etortzen ez zen bitartean, ordu bakoitza irakasle desberdin batekin igaro behar nuen, batzuk klase emateko prest, beste batzuk, karga guztia nire esku uzten zuten... eta, paraleloari laguntza eskatzerako orduan, honek aurpegi txarrak baino ez zituen jartzen. Azkenean, ordezkoa heldu zen, eta berarekin primeran moldatzen nintzen, oso gustura nengoen... astebete berarekin lanean igaro ondoren... berriro ni neu klasearen gidari, honek ere baja hartu baitzuen... eskolako giroa gero eta beltzago bihurtzen ari zen, hainbeste ordu ordezkatu behar izatea, hainbeste ordutegi aldaketa... eta, niretzat, latzena, umeengan hainbeste zoramen sortzen ari zuen egoera... hau, inork ez zuen ikusten, tamalgarria iruditzen zitzaidan... Azkenengo astean, beste ordezko batekin egon nintzen, honekin lehenengo unetik konexio berezi bat ezarri zen, oso ondo konpontzen ginen elkarri, eta batak besteari laguntzen genion... Berriro ere... agur esan behar. Praktikak bukatzen ziren, umeak, zergatik galdetzen zidaten, hainbeste denbora beraien eredu izanda, ez zuten ulertzen ni alde behar egin nuela... hurrengo urtean haiekin egongo nintzela esan zietenean, behintzat, irribarretxo bat ikusi ahal izan nuen tarteka... Ahaztezinak izango dira praktika horiek. Nire irakasle identitatea garatzen lagundu zidaten beste praktikak izan ziren begirale ikastarokoak. Leioan egin nituen, Leioako EISEn. Bertan, asko ikasi nuen bertako langileekin batera, oso esperientzia politak bizi izan nituen, eta, inoiz ahantziko ez ditudan momentuak bizi ere. Bitartean, amaiera zoriontsurik gabeko printzesa baten istorioa bizi izan nuen. Ikasturtea pasata, udan geundela, batxilergoan ezagututako neska batekin harremana asko estutu zen, Carol. Berak ni entzuteko prest zegoen oso, eta nik baita berari ere. Berak, ni naizen bezala onartu eta
5
Sonia Gómez Diez nire arazo guztietan laguntzeko prest egon zen. Udan zehar, harreman hori indartuz joan zen, inoiz ez ahaztuko ez ditudan esperientziak biziz... beti izango nau bere lagun. Udan, hausnartzeko epea ere izan nuen, eta horrelaxe izan zen prozesua aurten karrera bi batera egitearen erabakia hartzeko; psikologia ikasketak burutzea erabaki nuen. Magisteritza egin bitartean, aukera bakarra UNEDen bitartez egitea zen, eta, hori egin nuen. Geroago, praktikak etorri ziren berriro, oraingoan tutore berdinarekin denbora guztian. Gainera, Practicum IIa izanda, nik sortutako materialak praktikan jartzeko aukera izan nuen, probatzeko, esperimentatzeko, ikasitakoa aplikatzeko... zeinen ondo egon naizen! Esan beharra dut, unibertsitateko tutoreak ere, paper garrantzitsua bete duela praktikaldi honetan zehar, bere mintegiak aurrera eramateko moduak, liluratu ninduen lehenengo unetik, eta zalantzarik gabe bere dinamikan sartu nintzen, osorik. Bizitzako gauza guztiekin bezala, agur esatea tokatu zitzaidan berriro ere, oraingoan, praktiketako nire azken eguna... Gogorra baina aldi berean, polita. Nire barne geldituko den beste sentsazio ahaztezina... Hainbeste dira... Hala ere, ikasturte honetan sufrimendurako tokia ere egon da, nire familiako beste pertsona batek agur esan digu betiko, nire aitonak. Hainbat hilabete gorabeherak izanda, azkenean ezin izan dio bizitzari eutsi eta bihotzak ez du indarrik izan odol gehiago mugitzeko. Bere heriotza gertatu baino egun bi lehenago aurreikusi nuen gertatuko zela eta berarekin egon ostean, hauxe idatzi nuen: "Esa mirada al saber que era yo quién ahí estaba, esa sonrisa de satisfacción en un mar lleno de sufrimiento. Un no querer soltar la mano de esa persona que tienes ahí, a pesar de gastar todas tus fuerzas en ello. Quizá, quizá sea la última vez que puedas ser poseedor de esas fuerzas, y yo lo se. He sentido esa mirada de ser la última vez que estamos así, fuerzas transmitidas con un solo apretón de manos, no decir nada y decir todo a la vez."
Bi egun geroago, ospitalean nengoela aitonaren azken arnasketak entzun nituen, begiak itxi zituen. Burutik kendu ezin dudan irudia. Amona, ez zegoen bertan, ia-ia derrigortuta, etxera joan zelako bazkaltzen, eta heldu zenean eta berria eman ziotenean, gorputza lurrera erotzen utzi zuen, nik eutsi behar izan nion, eta berarekin egon, lasaitu, saiatu behintzat... Orduak eman nituen bere ondoan, bere eta aitonaren gorpuaren aurrean... Oso une gogorrak izan ziren niretzat... Gainera, ez naiz batere sentibera, asko kostatzen zait sentimenduak adieraztea eta horrek, izugarri eragiten dit nire osasunean.
6
Sonia Gómez Diez "Aún siento el temblor en mi cuerpo, cada respiración tuya iba perdiendo fuerza a la vez que tu tez iba tornándose amarilla; la sangre, no podía recorrer todo el cuerpo, ya tu corazón no tenía fuerza para darle impulso. Y así, junto a nosotras, has dicho adiós al sufrimiento." Esan ahal dudan gauza bakarra da, aio aitona, badakit jada ez duzula honen berri izango, baina, pozik nago badakidalako bizi izan dituzula anitz gauza, eta, parte handi batean, orain dela 22 urte baino gehiago hilzorian zeundela, zure bilobak ezagutzeko grinak aurrera egitea ahalbidetu zizula. Eta, eskertzen dizut azken uneetan, hitz egiteko indarrak zenituenean, bikaineko emakumea naizela, eskuzabala, esan zeniolako amamari. Inoiz ez nuen espero halakorik entzutea zuen partetik, inoiz ez didazuelako maitasunik erakutsi. Eskerrik asko. Azken hilabete hauetan, konturatu naiz txikitan hainbeste maite nituen pertsona biren nortasuna bereganatu dudala, beraiek agur esan zuten arren, beraien parte bat nik daukat, osaba Jose Luis eta amama Maria. Konturatu gabe, Jose Luisen pausoak jarraitu ditut, bere afizio, gustu eta izateko era daukat... Nire hegoa eta iparra dira. Zenbat gustatuko litzaidakeen nire ondoan jarraitzea. Bukatzeko, esan nahi dut, baiezta dezakedan gauza bakarra dela, ni, unibertsoan galdurik dagoen galaxia bateko planeta batean bizi den beste izaki bizidun bat besterik ez naizela, zer edo zer baiezta baldin badaiteke.
7