Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
Indarkeria sexistaren prebentzioa
BORTIZKERIARIK TXIKIENA IZANDA ERE, EZ ONARTU!
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
BORTIZKERIARIK TXIKIENA IZANDA ERE, EZ ONARTU! “ Indarkeria ez da naturala. Gizartearen baitan ikasten da eta gizartearen bitartez irakasten da.� Emakumeen kontrako indarkeria historian zehar modu iraunkor batean eman izan da, eta XXI. mendean bagaude ere, amaiera jakinik gabeko lakra soziala izaten jarraitzen du. Indarkeria mota hau orokortua dago; gizarte era guztietan, kultura orotan eta klase sozial guztietan ematen da. Indarkeria sexista gizarteak berak eraikitzen du, ez da naturak berez duen ezaugarria, horregatik azpimarratu nahi
Indarkeria sexistaren prebentzioa
dugu kultura eta heziketaren garrantzia. Kontzeptu honen baitan, emakume izateagatik jasaten diren tratu txar psikologikoak, esplotazio sexualak eta eraso fisikoak koka ditzakegu, besteak beste. Konponbideak bilatzen saiatzen baldin bagara ere, sekula ez da bukatuko erroetara ez baldin bagoaz. Eta erroa emakume eta gizonen artean maila guztietan (lanean, politikan, familian, ekonomian‌)ematen den botere desorekarekin lotua dago. Desoreka hau bultzatzen duten egitura autoritario eta matxisten kontra borrokatzea ezinbestekoa da, maskulinoa eta femeninoa ulertzeko beste era batzuk bilatuz, emakume eta gizonak libre eta berdintasunezko gizartean biziko diren elkarbizitza erak aurkituz eta berdintasunean biziz indarkeriarik gabe bizitzeko. Eta horretarako lehen urteetatik hasi behar da berdintasunaren oinarriak ezartzen gure gizarteak etorkizun osasuntsuago eta parekideagoa izango badu. Unitate honekin lortu nahi duguna da, ikasleek indarkeria sexistaz kontzientzia hartzea eta hau eragiten duten sinismen sozialak mobilizatzea, aldatzea.
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
ABIAPUNTUA Unitate hau egin dezakegu ikastetxean indarkeria egoeraren bat sortzen denean, azaroak 25aren inguruan, gizon batek emakume bat hiltzen duenean, inguruan neskaren bat bortxatzen dutenean…Tamalez, sarritan dugu aukera gai hau mahai gainean jarzeko.
HELBURU OROKORRA •
Indarkeria sexistaz kontzientzia hartu eta hausnartzea, egoerak aztertuz, aurreiritziak eta jokamoldeak aldatzeko.
•
Tratu txarrei buruz hausnartzea, egoerak identifikatuz, kontzientzia hartzeko.
•
Gehiegikeria edo bortizkeria egoerak identifikatzea , hauek ezagutuz, beraiei horrelakorik gerta ez dakien.
•
Indarkeriarik gabe bizitzeko aukerak emango dizkien jokaera eta gaitasunak garatzea, indarkeria beren baitan eta besteengan antzemanez eta babesteko gaitasunak garatuz.
•
Gaitasun sozialak lantzea (bai/ez esatea, argudiatzea, eskatzea, nahia adieraztea…), horretarako behar diren egoerak eskainiz, indarkeriarik erabili gabe bizitzen ikasteko.
OINARRIZKO GAITASUNAK •
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
•
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
•
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
•
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.
EDUKIAK •
Indarkeria.
•
Indarkeria sexista motak: indarkeria fisikoa, psikikoa, abusu sexuala…
•
Indarkeria sexistaren definizioa.
•
Hainbat gaitasun sozial.
•
Indarkeria sexista motak desberdintzea.
•
Indarkeriarik gabeko harremanak ezartzea.
•
Harremanetan gaitasun sozialak erabiltzea.
•
Indarkeria mota ezberdinak desberdintzea: fisikoa, psikikoa, soziala…
•
Harremanetan indarkeriarik ez erabiltzea.
•
Genero estereotipo aurreiritziak aldatzeko jarrera, gogoa.
•
Norbere emozioak identifikatzea.
•
Taldean partehartzea.
Indarkeria sexistaren prebentzioa
HELBURU DIDAKTIKOAK
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
JARDUERAK HH eta LH
1. MUXUAK Materiala: Derrigorrez musurik ez liburua. Denbora: Saio bat.
Indarkeria sexistaren prebentzioa
Taldekatzea: Talde txikiak eta talde handia. Garapena: ✔ Liburua irakurri edo kontatu aurretik muxuei buruzko elkarrizketa sustatuko du irakasleak: •
Muxuak gustatzen zaizkizue?
•
Badago gustatzen ez zaizuen muxurik?
•
Noiz ematen dizkizuete eta ematen dituzue muxuak, zein egoeretan? Zerrendatu.
•
Muxu guztiak berdinak al dira?
✔ Liburua kontatu edo irakurri. Elkarrizketa bultzatu: •
Ze muxu mota azaltzen dira liburuan?
•
Azaltzen diren muxu guztiak atseginak al dira?
•
Zer uste duzue sentitzen dutela liburuko pertsonaiek desatseginak diren muxuekin? (nazka,…)
•
Zer egin daiteke gustukoa ez den muxuaren aurrean?
Arbelean zerrenda bat egin daiteke gelakideek gustuko eta ez gustuko dituzten muxuena (muxu mota, zeinek emana…). Denei ez zaizkie muxu mota berberak gustatuko beraz, elkarren arteko diferentziak agerian geratuko dira. Azpimarratuko duguna da, norberari desatsegina egiten zaion muxuaren aurrean ezetza esateko eskubidea duela. Gustatzen ez zaizkien muxuetan zer sentitzen duten ere esaten lagunduko diegu.
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
2. NIRE GORPUTZA NIREA DA. Materiala: Papera, margoak. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde handia eta bakarka. Garapena: ✔ Irakasleak ondorengo istorioa kontatuko die ikasleei:
✔ Egoera honi buruzko marrazkia egin. Komiki eran ere egin daiteke. ✔ Marrazki edo komikiekin erakusketa egin.
3. BESARKADAK Materiala: Espazio zabala. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Binaka eta talde handia. Garapena: Ikasleak binaka jarriko dira, zutik eta gela guztia okupatuz. Bikoteko batek bestea besarkatu nahiko du eta bestea ez da utziko. Gero paperak aldatuko dira. Irakasleak markatuko du tarte bakoitzaren denbora. Ondoren borobilean eseri eta izandako esperientziari buruz hitz egingo da. ✔ Nola sentitu zara bestearen nahiei uko eginez, ezetza esanez? Zer sentitu duzu? ✔ Nola sentitu zara errefusatua izanda?zer sentitu duzu? ✔ Adostasunen batera iritsi al zarete?
Indarkeria sexistaren prebentzioa
“Jonek Iñaki izeneko osaba du, oso atsegina da eta berarekin beti txantxetan ibiltzen da. Batzuetan bisitan etortzen denean opari bat ekartzen dio.Gurasoak ez zeuden egun batean osaba Iñaki Joneren ondoan eseri zen egongelako besaulkian. Gero, oso ondo ulertzen ez zituen gauzak esaten hasi zitzaion, baina Jone deseroso sentitzen hasi zen. Ondoren, askoz okerrago sentiarazi zuen modu batez ukitzen hasi zitzaion osaba Iñaki. Jonek bazekien heldu batek berari gustatzen ez zitzaion eta gaizki sentiarazten zuen zerbait egiten bazion, ezetz esan behar zuela. Jonek osaba Iñakiri EZ, esan zion, eta gurasoei kontatu zien gertatutakoa”.
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
4. EGOERA KONFLIKTIBOEI KONPONBIDEA BILATUZ Materiala: Txotxongiloak (Ikus 1. ERANSKINA). Denbora: Saio bat edo bi. Taldekatzea: Talde handia. Garapena: Irakasleak bukaerarik gabeko hainbat egoera antzeztuko ditu txotxongiloekin. Egoera bakoitzean ikasleei laguntza eskatuko die konponbide baketsua topatzeko.
Indarkeria sexistaren prebentzioa
Arbelean zerrendatuko dira ikasleek ematen dituzten irtenbideak. Horma-irudi batean itsatsi ditzakegu egunerokotasunean gogorarazteko. 1. eranskinean egoera batzuk azaltzen dira, baina egokiena sarritan gela eta ikastetxean ematen diren egoeren antzezpena izango litzateke.
5. DRAMATIZAZIOAK Materiala: 2. eranskina eta antzezpenerako beharrezkoa dena. Denbora: Bi saio. Taldekatzea: Talde txikiak, bakarka eta talde handia. Garapena: Talde txikiak egingo dira. Talde bakoitzari egoera bat emango zaio antzeztu dezan. Hemen azaltzen diren egoeretan bi pertsonaia bakarrik egon arren, antzeztu aurretiko lanean taldekide guztiek hartuko dute parte: gidoia idatziz, dekorazioa eginez, … Antzezpen bakoitzaren ondoren elkarrizketa bultzatuko du irakasleak ikusitako egoerari buruz. •
Nola sentituko dira pertsonaiak?
•
Egoeretan lantzen den gaia identifikatu, non dagoen mehatxua, non eskubideen exijentzia, non beldurra…
•
Bukaerarik ez duen egoera nola bukatu daiteke? Ze beste bukaera izan dezake egoera bakoitzak?
•
Horrelako bizipenik izan al duzue? Ze irtenbide eman zenioten?
Hitzen definizioak: Mehatxua: Norbaitek berak nahi duena egiten ez baduzu min emango dizula edo zerbait oso txarra gertatuko zaizula esaten dizunean, mehatxatuta zaude. Mehatxuak beldurra sortarazteko tresna gisa erabiltzen dira eta emakumeei eta umeei egindako gehiegikeriekin batera agertu ohi dira. Eskubideen exigentzia: Eskubide bat exijitzen denean, gure eginbeharra betetzea da,eta alderantziz. Abusu psikologikoa: sufrimendua edo gutxiestea sortzen duen edozein ekintza eta edozein jokaera da.
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
6. BIDEO GRABAZIOA Materiala: Bideo kamara, telebista edo ordenagailua. Denbora: Nahi beste saio. Taldekatzea: Talde handia. Garapena: Ikasleak hainbat momentutan bideoz graba daitezke: jolastokian, jolasetan, pasilloetan, ‌Helburua da behatzea momentu oro ematen direla era guztietako erasoak, hitzezkoak, fisikoak‌Bideo hauek ikasleekin ikusiko dira eta ikusitakoari buruz hausnartuko da, konfliktoak era baketsu eta diskriminaziorik gabekoan konpontzeko moduak bilatuz.
1. DEFINIZIOAK BILATUZ Materiala: 3. eranskina. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde txikiak eta talde handia. Garapena: Talde txikiak egingo dira eta talde bakoitzari esango zaio ondorengo hitzak definitzeko: Indarkeria sexista, indarkeria fisikoa, indarkeria psikikoa, indarkeria soziala, indarkeria ekonomikoa eta indarkeria sexuala. Talde handian emandako definizio guztiak elkar jarriko dira arbelean idatziz. Ondoren ahots altuan irakurriko dira 3.eranskineko definizioak eta taldeko definizioetan zerbait falta bada gehitu egingo zaio arbelean dugunari. Gero, berriz ere talde txikietan, definizio horien egoera zehatzak idatziko dituzte. Talde handian aurkeztuko dira eta egoeren horma-irudi bat egingo da gelan edo ikastetxeko beste lekuren batean jartzeko.
Indarkeria sexistaren prebentzioa
LH eta DBH
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
2. KASU BATEN AZTERKETA Materiala: 4. eranskina. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Banaka, Talde txikia eta talde handia. Garapena:
Indarkeria sexistaren prebentzioa
Talde txikiak egingo dira eta 4. eranskineko testua banatuko zaio ikasle bakoitzari bakarka irakurtzeko. Irakurri eta gero taldean galderei erantzungo diete. Erantzunak talde handian partekatuko dituzte eta denen artean adostasunera iristen saiatuko dira, horrelako egoerei aurre egiteko irtenbideak azpimarratuz.
1. Ulertzen al duzue Koldoren erreakzioa? Zer uste duzue pentsatu zuela Mireni deitu zion lehen aldian? Eta deitu zion bigarren aldian? Edo hirugarrenean? 2. Jelos “normalak” direla uste al duzue: denbora gutxi daramate elkarrekin, elkar ezagutzen ari dira eta ez daki Miren “fidagarria den ala ez”, bere segurtasun eza dela arrazoia eta harremanak aurrera egin ahala gainditzen joango dela? 3. Uste al duzue Mirenek egoera ondo konpondu zuela, “eramaten jakin zuela” edo goraipatua sentitu zela Koldori horrenbeste ardura zitzaiola jakinik? Zergatik uste duzue ez ziola aurre egin? 4. Egoera hau “konpondu” duten modua harremanaren etorkizunerako aurrekari txarra dela uste al duzue? Beste egoera desberdin batzuk imajina ditzakezue baina Koldoren erreakzio emozionala antzekoa izango dena? 5. Nolakoa uste duzue izango dela Mirenen erreakzioa hemendik aurrera bateriarik gabe geratzen baldin bada edo Koldoren dei galdu bat jasotzen baldin badu? Uste al duzue Koldok horrela Miren “kontrolatua”izatea lortzen duela? 6. Imajina ezazue Mirenen beste erantzun posible bat: •
Koldok izan duen kontroletik kanpoko erreakzio emozionalarengatik Mirenek Koldorengan jarriko du erantzukizuna.
•
Egoera ez da bukatuko Mirenek gertatutakoaren errua bere gain hartuz.
7. Hitz egin ezazue Koldok egoera berri horren aurrean izan ditzakeen erreakzio posibleei buruz eta honek harremanaren etorkizunean izango lituzkeen ondorioez.
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
3. EGUNKARIETAN ETA INTERNETEN IKERTUZ Materiala: Egunkariak eta ordenagailuak. Denbora: Bi saio. Taldekatzea: Talde txikiak eta talde handia. Garapena: Jarduera honetan indarkeria sexistari buruzko berriak jasoko dituzte ikasleek, bai egunkarietakoak baita interneten bidez lortutakoak ere. Egunkarietan Euskal Herriko eta Estatu mailako gertakariak jasoko dituzte seguruenik eta interneten bidez Europa eta mundu mailakoak. Talde txikietan egingo dute berrien bilaketa, sailkapena eta aukeraketa.Sekuentziazioa ondorengoa izan daiteke:
•
Egunkari eta interneten genero bortizkeriari buruzko berriak jaso.
•
Berriak emakumeek jasotako indarkeria motaren arabera antolatu.
Talde handian: •
Egindako bilaketaren laburpena egin: Berri asko aurkitu duten, zein den gehien azaltzen den indarkeria mota, herrialdearen arabera indarkeria mota aldatzen ote den,…
•
Talde bakoitzak atera dituen ondorioak.
•
Taldeek beraien aurkezpena egin ondoren denen arteko elkarrizketa bultzatuko da, gogoetak eginez zergatik gizonezkoek indarkeria erabiltzen duten emakumeen kontra, zergatik tratu txarrak jasotzen dituzten emakume asko bere erasotzailearekin geratzen diren, …
4. USTEAK APURTUZ Materiala: 5. eranskina, boligrafoa. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Banaka eta talde handia. Garapena: Banaka 5. eranskinean agertzen diren esaldiei buruzko iritzia eman beharko dute. Egiaztapena egia dela uste badute X a jarri behar dute E laukian, gezurra dela uste badute berriz G laukian jarriko dute X a. Ondoren, talde handian iritziak partekatuko dira. Iritzi kontrajarriak badaude edo emandako iritziak oso estereotipatuak badira, eztabaida bultzatuko da aurreiritzi horiek mobilizatzeko.
Indarkeria sexistaren prebentzioa
Talde txikian:
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
5. EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA MUNDUAN Materiala: 6. eranskina, papera eta boligrafoa. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Bakarka, talde txikia eta talde handia. Garapena:
Indarkeria sexistaren prebentzioa
Emakumeen kontrako indarkeria munduko herrialde guztietan eta klase sozial guztietan gertatzen den lakra soziala da. Ikasleei hau ikusarazteko 6. eranskinean azaltzen diren testigantzekin lan egingo da. Hiru talde egingo dira, talde bakoitzari testigantza bana emango zaiolarik. Taldekide bakoitzak testigantza irakurriko du eta ondoren kideen artean iritziak partekatuko dira. Hona hemen testuekin landu daitezkeen galderak: •
Nola sentitu zarete testigantza irakurtzean?
•
Emakumearen paperean jarri zaitezte, zer egingo zenukete egoera horretan?
•
Zerk deitu dizue atentzioa?
•
Zer azpimarratuko zenukete egoera honetan?
•
…
Ondoren talde handian testigantza azalduko diete gelakideei, baita taldean hitz egindakoa ere. Talde handian ondorioak aterako dira.
6. BIKTIMA DENA EZ HARTU ERRUDUNTZAT Materiala: Arbela. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde handia. Garapena: Biktima erruduntzat hartzea da emakumeenganako bortizkeria toleratzeko kulturak erabiltzen duen beste modu bat. Ozenki talde handian ondorengo testua irakurriko da:
“Behin,institutuan zeudela, Rosari Gilermo,bere laguna, hurbildu zitzaion eta gona altxatu zion txaplatako bat emanez ipurdian. Rosak egun horretan gona motz eta estua zeraman. Izugarri haserretu zen eta Gilermok erantzun zion gona hain motza jantzi izan ez balu ez zukeela ukituko”.
•
Bietako zeinek duen arrazoia eztabaida dezatela. (Bukaeran argi gelditu behar du biktimari ez zaiola inoiz errua bota behar. Min ematen duenak du beti errua. Rosak nahi duen arropa janzteko eskubidea du.)
•
Zer egin beharko luke Rosak Gilermok ez diezaion berriro gauza bera egin?
•
Neskei zuzenduta: Horrelako egoerarik bizi izan al duzue? Nola sentitu zarete?
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
7. GIZARTEA ALDARAZTEKO PROPOSAMENAK Materiala: 7. eranskina, papera eta boligrafoa. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde txikia eta talde handia. Garapena: Talde txikiak egingo dira eta 7. eranskineko fitxa beteko dute. Talde handian gizartea aldarazteko proposamen guztiak partekatuko dira eta proposamen bakarra sortuko dute. Proposamena gelan jarriko da denek ikusteko moduan.
Indarkeria sexistaren prebentzioa
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
EBALUAZIOA Unitatea lantzen den bitartean etengabeko ebaluazioa egingo da, besteak beste, behean aipatzen diren teknika eta tresnak erabiliz. Unitatea bukatzean berriz ikasleen lana baloratuko da markatutako irizpideak jarraituz. Ikasleek ere beraien autoebaluazioa eta unitatearen ebaluazioa egin dezakete. Bestalde, jarduera bakoitzaren bukaeran jarduera beraren ebaluazioa egingo dugu, zerk funtzionatu duen, zerk ez, nola antolatu dugun gela, denbora, ikasleak motibatuta egon diren…guzti hau, behar izanez gero, hurrengo jarduerarako praktika egokitu eta unitatearen bukaeran ezarritako helburuak bete ahal izateko.
Indarkeria sexistaren prebentzioa
Ebaluazio irizpideak:
•
Ea tratu txarrak identifikatzen dituen.
•
Ea bortizkeria motak desberdintzen dituen: fisikoa, psikikoa…
•
Ea gai den nahi duenean bai esateko eta ez duenean nahi ez esateko.
•
Ea gai den laguntza eskatzeko.
•
Ea bere nahiak adierazten dituen.
•
Ea indarkeriari buruzko kontzientzia gehiago duen.
•
Ea indarkeria erabiltzen duen.
•
Ea indarkeriaren aurrean defendatzeko gai den.
•
Ea zituen aurreiritziak aldatu dituen.
Ebaluaziorako teknika: Behaketa. Ebaluaziorako tresnak: •
Irakaslearen egunerokoa
•
Portfolioa: Ikasleen lanen balorazioak eta egindako lanen aukeraketa esanguratsua jasotzen duen karpeta. Ikasle bakoitzaren historia izango da.
Ikasleen ebaluazioa unitatearekiko: Elkarrizketarako gidoia: •
Zer da gehien eta gutxien gustatu zaiena eta zergatik.
•
Zer da ikasi dutena.
•
Zerk harritu ditu gehien.
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
BALIABIDEAK Ipuinak: Ni ez naiz txerria: Pello Añorga; Elkar argitaletxea.
•
Derrigorrez, musurik ez: Marion Mebes; Maite Canal argitaletxea.
•
Carlotaren egunkari urdina: Gemma Lienas; Erein argitaletxea.
•
Cuentos que ayudan a los niños: Gerlinde Ortner; Sirio argitaletxea.
•
Cuentos para crecer en armonía: Michel Dufour; Sirio argitaletxea.
•
Juul: Gregie De maeyer, Koen Vanmechelen; Lóguez argitaletxea.
•
El monstruo: Daniel Martin; Lóguez argitaletxea.
•
Oliver Button es una nena: Tomie de Paola; Susaeta argitaletxea.
Pelikulak: •
Te doy mis ojos: Itziar Bollain
•
El bola: Achero Mañas
•
Maria la portuguesa: Dácil Perez de Guzman
•
Solo mia: Javier Balaguer
Material didaktikoak:
•
Violencia de género y currículo: F.Barragán, Ediciones Aljibe, 2001. (DBH)
•
Tratu txarrari aurrea hartuz: N. Zaitegi, M.Amigo, Emakunde, 1995. DBHn lantzeko proposamen batzuk.
•
Neskentzako gida: erasoak nola aurreikusi eta eurengandik babestu: MªJose Urruzola, Maite Canal Argitaletxea 2003
•
Biolentzia sexualik gabeko bizikidetasun baterako Hezkuntza(HH eta LH) Hezkidetzako Seminarioek egindakoa, Mª Jose Urruzola Koordinatzailea.
•
Materiales didácticos para la Prevención de Violencia de genero: Maila guztietarako material didaktikoak: www.juntadeandalucia.es/averroes/publicaciones/violencia_genero.php3
•
Prevenir la violencia, una cuestion de cambio de actitud: Cuadernos de educacion no sexista 7. Instituto de la mujer www.inmujer.migualdad.es/MUJER/publicaciones/docs/prevenirlaviolencia.pdf
Indarkeria sexistaren prebentzioa
•
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
Ikerketak: •
Genero indarkeria Bilboko nerabe eta gazteen bikote harremanetan http://zubiakeraikitzen.blogspot.com/2008/11/txostena-genero-indarkeria-bilboko.html
•
Emakumeen aurkako indarkeria Txostena 2009 http://www.emakunde.euskadi.net/u72-preven/eu/contenidos/informacion/viol_informe/eu_ emakunde/adjuntos/informe_violencia_abril2009_eu.pdf
Indarkeria sexistaren prebentzioa
Web orriak: •
www.redfeminista.org
•
www.derechos.org/ddhh/mujer
•
http://www.guiaviolenciadegenero.com/libros-peliculas-audiovisuales.php
Gaiari buruzko bideoak: Ondorengo hauek Gasteizko Emakunden aurki daitezke: •
La guerra invisible. Genero bortizkeriari buruzkoa debatea. Elkarrizketa horretan bai parlamentariek, Emakumearen Institutuaren Zuzendariak eta Lorente medikuak parte hartzen dute. Signatura: 1011 V.
•
Empezar de nuevo. Genero bortizkeriaren detekzio eta prebenzioari buruzko dokumentala, arazoa gainditu duten emakumeengan oinarrituta. Signatura: 969 V.
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
1. ERANSKINA Txotxongiloekin antzezteko egoerak: Jolastokian bi ume borrokan ari dira. Bata besteari helduta, lurrean bueltaka, oihuka eta elkar iraintzen ari dira. Batek harramazka egiten du eta besteak ostikoak ematen ditu. Zer egin daiteke bi ume horiek borroka utz dezaten? Mirenek mahai gainean dagoen ipuin bat hartu du. Nerea berarengana joan da eta esan dio: “liburu hori nirea da, ni ari nintzen begiratzen”. Mirenek erantzun dio: “liburua gela osoarena da eta orain ez zinen begiratzen ari”. Zer egin dezakete? Unaik ez dio uzten Iratiri berarekin jolasten jolastokian. Iratik oso haserre alde egin du eta berokia lurrera bota dio Unairi. Zer egin dezakegu Unai eta Iratiren arteko arazoa konpontzeko?
Egoerak Mehatxua eta Eskubideak exijituz Leire eta Peio elkarrekin ari dira jolasean parkean. Peiok Leireri bizikleta eskatu dio eta Leirek utzi egin dio, 20 minutuz. Peio luzaz bizikletan ibili ondoren, Leirek eskatu egin dio baina Peiok ez dio bueltatu nahi izan. Gainera esan dio kentzen saiatzen baldin bada, zaplazteko bat emango diola. Leirek orduan erantzun dio, itzultzen ez badio, ez diola inoiz gehiago utziko.
Gaur Mattinek arkatz berriak ekarri ditu gelara. Irakasleak marrazkia egiteko esan die. Aitor eta Mattin elkarren ondoan daude eserita; Aitorri asko gustatu zaizkio Mattinen arkatzak eta eskatu egin dizkio. Mattinek utzi dizkio. Marrazkia bukatu ondoren Aitorrek ez dizkio bueltatu nahi izan arkatzak,are gehiago, esan dio ez badizkio berarentzat ematen ez dela gehiago bere laguna izango. Mattin oso triste jarri da baina uste du Aitor beldurra sortzen ari zaiola, eta ez zaio hori gustatzen beraz, esan dio arkatzak itzultzen ez badizkio, irakaslearekin hitz egingo duela.
Abusu psikologikoa Julen eta Amaia bikote dira. Ostiral gauen elkarrekin atera dira kalera eta lagunartean daude gustura. Amaia nekatu denean etxera joango dela esan dio Juleni. Julenek Amaia berarekin beranduago arte gelditzea nahi du baina Amaiak ez du gogorik eta ezetz esan dio. Julenek orduan ergela dela, utzi egingo duela eta beste neska batekin hasiko dela esan dio.
Beldurrak Lagun bat Karlosengandik nahi duena lortzeko bere atzetik ibiltzen da, jotzen du eta iraintzen du. Hau duela urtebete gertatzen da. Karlosek gero eta ikara handiagoa du eta lagunak eskatzen dion guzti-guztia egiten du. Egun batean papertegi batetik itsaskin batzuk lapurtzeko eskatzen dio. Karlosi lapurtzeak ematen dion beldurra bere lagunak ematen dionaren adinakoa da. Karlosek gehien sentitzen duena beldurra da. Zer egin dezake?
Indarkeria sexistaren prebentzioa
2. ERANSKINA
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
3. ERANSKINA Concha Garcia Hernandez adituak horrela definitzen ditu: Indarkeria sexista: “emakume izateagatik, emakumeen kontra erabiltzen den indarkeria da, hala nola, bikoteen arteko tratu txarrak, ezezagunen eraso fisiko eta sexualak, genitalen mutilazioa, nesken ume-hilketak, etab. Susana Velazquezek definizio hau zabaldu egiten du. Emakumea bere bizitzako arlo desberdinetan baztertu, alde batera utzi eta menpean hartu eta azpiratzen duten ekintza guztiak barneratzen ditu indarkeria honek. Emakumearen askatasun, duintasun, seguritate, intimitate eta osotasun moral zein fisikoarengan eragina duen eraso material eta sinboliko oro da genero indarkeria.”
Indarkeria sexistaren prebentzioa
Indarkeria motak: Físikoa: “besteek ikusi/nabaritzen duten indarkeria da, gehienetan kanpo arrastoak uzten dituena. Esku, objektu edo arma batekin eragiten diren kolpe zein bultzadak, haginkadak, ostikadak, ukabilkadak eta antzerakoak izaten dira mota honetakoak. Begi-bistakoena denez biktimaren kontzientzia hartzea errazten du.” Psikologikoa: “beste edozein indarkeria motari atxikirik agertzen da beti. Emakumearenganako mehatxuak, irainak, mesprezuak, makurkeriak eta antzerako jokabideak izaten dira, haren lana, iritzi, zeregin eta beste ekintzei balioa kenduz. Emakumezkoen erabilera dakar berarekin, indiferentzia edo isiltasuna bezalako jarrerek emakumearengan erru eta babesgabetasun sentimenduak sortzen ditu eta modu honetan, erasotzaileak berak, biktimarenganako duen kontrola eta dominazioa handitzen du.” Ekonomikoa: “indarkeria mota honetan erasotzaileak ahalegin guztiak egiten ditu biktimaren diru sarrerak kontrolatzeko, bai ordaindutako lana egitea galaraziz, bai bere diru sarrerak ematera derrigortuz, erasotzaileak berak bakar-bakarrik erabiliko dituelarik.” Soziala: “indarkeria mota honetan erasotzaileak bere bikotearen kontaktu sozial eta familiarrak murrizten ditu bere ingurunetik isolatuz, horrela, kasu hauetan hain garrantzitsua den laguntza soziala mugatzen dio biktimari.” Sexuala: “indarkeria mota honetan erasotzaileak indarra edo beldurraren bidez harreman sexualak inposatzen ditu.”
4. ERANSKINA Koldo eta Miren bikote dira. Duela bi hilabete hasi ziren elkarrekin ateratzen. Mirenek 16 urte ditu eta Koldok 17. Larunbatean Koldo futbol partidu bat jokatzera joan eta Miren lagunekin geratu zen. Mirenen mugikorreko bateria hustu eta Koldok partiduaren ondoren elkar ikusteko egin zizkion deiak ez zituen jaso hurrengo goiza arte. Koldori deitu zionean hau oso haserre zegoen eta izugarrizko kalapita antolatu zion telefono deiei entzungor egiteagatik. Miren, bateria hustu izana halabeharrez suertatutakoa izan zela azaltzen saiatu zen, pena zela elkarrekin egon ez izana; baina Koldok, tematu eta itaunketan hasi zitzaion: ea zer egiten zuen berak telefonoa itzalita eta gauez kalean, ea jeloskor jarri nahi ote zuen, ea mutil lagunik ez balu bezala ondo pasa nahi ote zuen, ea zergatik zegoen berarekin… Lagunekin zegoen tokira Koldo, bera, ez agertzek telefonoa nahita itzali izana leporatu zion, besteak beste. Miren Koldo lasaitzen saiatu zen, sentitzen zuela behin eta berriz esan zion, ez zela bere errua izan, kargadorea aitaren kotxean geratu zela eta deiak jasotzeko adina bateria bazuela pentsatu arren ez zela hala izan… Hamaika aldiz errepikatu zion sentitzen zuela eta pixkanaka, pixkanaka, Miren Koldo lasaitzen saiatu zen, Koldoren paranoiak besterik ez zirela adierazitakoak baieztatuz. Azkenean, Mirenek zin egin zion ez zela horrelakorik berriz gertatuko eta maiteminduen arteko lehen liskarra gainditu zuten.
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
5. ERANSKINA E
G
1. Bere bikoteari tratu txarrak ematen dizkioten gizonak zoratuta daude. 2. Tratu txarrak jasaten dituen emakumeak ez badu bere bikotea uzten, horrelako tratua jasatea gustatzen zaiola esan nahi du.
4. Gauez bakarrik ibiltzen diren emakumeek gizonak probokatzen dituzte. 5. Arropa estua, eskoteak eta gona motzak erabiltzen dituzten emakumeak gizonekin zerbait nahi dutelako janzten dira horrela. 6. Bere burua defendatzen duen emakumea ezin da bortxatua izan. Ez badu defendatzen bortxatua izatea gustatzen zaionaren seinale da. 7. Bere bikotea gaizki tratatzen duten gizonak pobreak dira baita drogazaleak eta mozkortiak ere. 8. Emakumeen kontrako indarkeria kasu bakar batzutan izaten da, besterik ez. Hedabideetan publizitate handia ematean askotan gertatzen dela ematen du. 9. Familia barruan gertatzen den indarkeria familia horri dagokio bakarrik, inork ez luke salatu behar, inor ez litzateke tartean sartu behar.
Indarkeria sexistaren prebentzioa
3. Gizonek emakumeak jipoitzen dituzte, azken horiek zerbait txarra egin dutelako.
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
6. ERANSKINA Genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeen testigantzak
Faduma Abdi Ibrahim. bere burua deskribatzen du zonbi ibiltari bezala. 1994ean Somaliako bere etxean bahitu zuen 28 lapurrez osaturiko taldeak eta hilabetetan zehar bortxatu zuten txandaka. “Egun eta gau bakoitzean hiltzeko otoitz egiten nuen” gogoratu du.
Indarkeria sexistaren prebentzioa
Bidelapurrek, gaur egun Somalian dagoen gerratearen arduradun diren milizietariko baten kideak zirenak, eskuineko besoan tiro egin zioten eta hilik zegoelakoan bertan abandonatu zuten. Ibrahim Kenian bizi da orain, Kakumako errefuxiatu kanpamenduan, eta esaten du emakume batzuk heriotzatik salbatu zuten arren, berak ez duela bizitzeko inolako arrazoirik. “Nire bizitza eta duintasunaren jabe egin ziren” adierazi du. Etiopiako emakumeek beraien ardura azaldu zuten derrigortutako ezkontza goiztiarrek izandako igoerari buruz. Etiopiar komunitate batzuetan neskato asko 6 urterekin ezkontzen dituzte. Keniako nerabe batek kontatu zuen gobernuko ministro batek 13 urte zituela bortxatu egin zuela. Gazteak, orain 16 urte ditu, eskola utzi behar izan zuen haurdun zegoela konturatu zenean. “L.k (ministroak) mehatxatu eta ezer ez esateko agindu zidan. Esan zidan ni bezalako neska pobreak ez zuela modurik izango berari kalte egiteko, ministroa izaki, beti lehendakariarekin egoten zelako” adierazi zion tribunalari. IPS, 1999ko abuztuak 15 Judith Achieng’
Sonia, estatu espainoleko neskak 17 urte zituen bere bizitza osorako markatua utzi zuen esperientzia sufritu zuenean. Koadrilan ateratzen ziren auzoko neska mutilak. Egun batean bere lagun Sergioren auzokide mutil berri bat azaldu zen. Mutil honen aita alkoholikoa zen eta bere anaia kartzelan zegoen gasolindegi batean lapurreta egiteagatik (toxikomanoa zen). Egun gutxitara taldeko liderra egin zen : dibertigarri eta txistosoena zen, institutuko neska guztien gustukoa zen eta bere hitz jarioak denak liluratuta zituen. Hilabete batzuk pasa ondoren bikote bezala ateratzen hasi ziren. Soniari ez zitzaion ezer serioa iruditzen harremana ezagutzen zuelako mutila eta bazekielako lorez lore ibiltzen zela, baian berari gustatu egiten zitzaion eta elkarrekin ondo pasatzen zuten. Arazoak hasi ziren egun batean esan zionean gona laburrak eta topak ez jartzeko. “Berarentzako bakarrik nahi zuela eta besteek beste neska batzuk bila zitzatela” Soniari gehiegizkoa iruditzen zitzaion harremana hasiberria baitzen baina pixkanaka pixkanaka janzkera aldatzen hasi zen, bere lagunek barre egiten zioten mutilari kasu egiteagatik. Mutil honen alderdirik negatiboenak azaltzen hasi ziren, hasierako maskara besterik ez zen, azpian pertsona agresibo eta konfliktiboa baitzegoen. edozeinek Soniari begiratu edo agur egitea borrokan eta eztabaidetan agresiboki eta irainka hasteko arrazoia zen. Soniaren lagunak (neskak) berarengandik banatzen hasi ziren mutilari zioten beldurrarengatik eta elkar ikusi eta hitzegiteko ezkutuka ibili behar izaten zuten, mutila ez molestatzeko. Soniaren itxura fisikoa hondatzen ari zen, betondoak zituen, eta antsietateagatik gutxi jaten zuen eta batzuetan bomitoka egiten zuen . Gauez negar egiten zuen ez zekielako zer egin, beldurrak paralizatuta zuen. Egun batean, bere amaren presioren ondoren, gertatzen ari zena kontatu zion eta hortik aurrera dena konpondu zen. Bere gurasoak eta bera mutila salatzera joan ziren eta bere aitak mutilarekin izan zuen hizketaldiaren ondoren, ez zuen gehiago molestatu. Behin betikoz apurtu zuten harremana. Neska udara guztirako lehengusu batzuen etxera joan zen eta itzultzean mutila desagertua zen. Lagunek esan zioten irletara joan zela lanera. Zortea izan zuen. Terra mujer- Vicenta Sanz Herrero. Psikologa klinikoa.
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
Charlotte Fedders, Ameriketako Estatu Batuetakoak ustez dena zuen: itxura oneko gizon eta abokatu arrakastatsu batekin ezkondua, bost seme alaba osasuntsuren ama, bost logeletako etxea, goi mailako klub bateko partaide… Baian itxura horren atzean zerbait ikaragarria ezkutatzen zen: bere senarrak berari eta seme alabei egiten zizkien abusu fisiko eta emozionala. 17 urtez isiltasunean jasan zituen tratu txarrak. Azkenik, Charlottek bere senarra uzteko indarra hartu zuen eta orain tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeen defentsan aritzen da buru belarri. “Shattered Dreams” izaneko liburua argitaratu du eta kongresuaren aurrean testigantza eman du. Bere helburuak dira arazo honen aurrean kontzientzia zabaltzea eta lege erreformak lortzea indarkeria sexistaren eremuan. “Inolako pertsonak ez duela bestea beldurtzeko eskubiderik ulertu dezaten lagundu nahi dut” esaten du.
Beranduago kolpeak etorri ziren…Berak esaten zidan mereziak nituela…Pentsatzen nuen agian berak arrazoia izango zuela…Nik gogoratzen nuen bere emaztea betirako izango nintzela zin egin nuela. Azkenik begiak ireki nituen eta liberazioa etorri zitzaidan. Arazoa ez zen nirea baizik eta berarena. Udaberriko goiz batean nire bizitza berriz hastea erabaki nuen, bakarrik. Utzi egin nuen eta hitz egin nuen. Nire buruari esan nion sekula ez nuelña berriz ere horrelako indarkeriarik bizi izango eta horrela izan da.”
“Cuando el hogar está herido” liburuxkatik hartuta.
Indarkeria sexistaren prebentzioa
“Hasieran gaztea nintzen…bera mutil ona zen. Nire burua polit, inteligente eta maitagarritzat nuen. Gero hitz mehatxatzaileak etorri ziren…Itsusi, astakilo, maitasunik merezi ez duena…bezala sentitzen nintzen. Gauero negarrari ekiten nion.
Bortizkeriarik txikiena ere ez onartu
7. ERANSKINA Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko neurriak 1. Familia mailan: a) Gizonek emakumeekiko dituzten bazterkeria, mendekotasun eta baliogabetze jarrerak eta portaerak ez errepikatuz. b) ……………………………………………………………………………….. c) ………………………………………………………………………………. d) ………………………………………………………………………………..
Indarkeria sexistaren prebentzioa
2. Hedabide mailan: a) Alde batetik, haien programazioan emakumeen irudi estereotipatuak eta programa sexistak kentzeko exijituz; eta bestetik, berdintasuna aldarrikatzen duten baloreak eta jarrera ez bortitzak sartuz. b) ………………………………………………………………………………….. c) …………………………………………………………………………………… d) …………………………………………………………………………………… 3. Lege mailan: a) Onartutako Indarkeriaren Kontrako eta Berdintasunerako Legeak betearaziz, emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko, zigortzeko eta erauzteko. b) ………………………………………………………………………………………. c) ………………………………………………………………………………………. d) ……………………………………………………………………………………. 4. Hezkuntza mailan: a) Gure komunikazio erak zainduz, gure gogoeta eta hizkeratik sexismoa ekiditeko. b) Mutilek ez ditzatela neskak lotsarazi,……………………………………………….. c) ………………………………………………………………. d) ………………………………………………………………. e) ………………………………………………………………. f) ………………………………………………………………. g) ………………………………………………………………. h) ………………………………………………………………. i) ………………………………………………………………. 5. Zuen inguru hurbilean a) ………………………………………………………………………………………... b) ………………………………………………………………………………………... c) ……………………………………………………………………………………….. d) ……………………………………………………………………………………….. e) ……………………………………………………………………………………….. f) …………………………………………………………………………………………..