Aurrera egiten ez badugu guztiok galtzaile
Harremanak berdintasunean
Aurrera egiten ez badugu guztiok galtzaile
AURRERA EGITEN EZ BADUGU, GUZTIOK GALTZAILE
Harremanak berdintasunean
Munduan hainbat gizarte eredu bada ere, historiaurretik gizonek zein emakumeek kultur-rol ezberdinak hartu dituzte. Emakumeek ekoizpen lana ez ezik, ugaltze lana ere egin dute, eta hau funtsezkoa izan da gizabanako eta gizartearen biziraupenerako: elikagaiak erein eta horien lanketa, jantzi eta objektuen fabrikazioa, botiken prestaketa, etxeko animalien zainketa, azoketan salmenta, seme-alaben hazkuntza, inguruaren garbiketa... Lan horietako batzuk etxe barruan egin dira, eta ez dira lantzat hartu; emakumeen berezko eginkizuntzat hartu izan dira. Mendebaldeko historia hurbilean, emakumeen papera oso aldatu da. Familien kontzeptu berria ekarri zuen burgesiak: emakumeek ez zuten parte hartzen etxetik kanpoko lanetan, ezta jakien hornitze lanetan ere. Erdimailako klaseko emakumeen lana etxeko lanen ardura zen, seme-alaben zainketa bereziki, eta ez ez ohikoa diruz ordaindutako lanik egitea. Baina pobreagoak ziren emakumeek, etxeko behar ekonomikoak eraginda, hainbat kasutan diruz ordaindutako lana bilatu behar izaten zuten, nahiz eta jakin hartutako lanak gizonek egindakoak baino okerrago ordainduak zirela, eta prestigio txikiagokoak. Ordaindutako lanik egin behar ez izatea prestigio ikurra bihurtu zen, aberastasun ikurra; etxean emakume langilerik izatea, berriz, klase maila baxuarekin erlazionatzen zen. Mugimendu feministak gizon eta emakumeen eskubide eta aukeren onarpena aldarrikatu du; eta emakumeak lanmerkatuan sartzeko helburuarekin batera, gizonak ere etxeko lanetan inplikatzeko aldarrikapena bultzatu du. Azken hamarkadetan aurrerapen asko izan badira ere, bi helburu horiek ez dira osoki lortu. Gero eta emakume gehiagok du lana etxetik kanpo, baina hainbat kasutan ordukakoa, prekario eta gaizki ordainduta izaten da. Bestalde, poliki bada ere, gizonak etxeko lanetan ardura hartzen ari dira, nahiz eta banaketa ekitatiboa lortzeko bide luzea dagoen oraindik. Bide hau, berdintasuneko gizartea lortzearen bidea alegia, itzulezina zela pentsatzen genuen. Zoritxarrez lorpen guztiak ez dira betiko, eta gobernuek hainbat hamarkadatako lorpenak kolpe batez ezabatu nahi dituztela ikusi dugu. Krisiak eragindako lanpostu-galerak langileen eskubideetan atzerapena ekarri du, baina emakumeen kasuan are lazgarriagoa da. Unitate Didaktiko honen helburua ikasleei baliabideak ematea da, behar zaizkie lan ezberdinetan gizon eta emakumeek hartzen duten paperaren irakurketa kritikoa egin dezaten, eta neke handiz lortu ditugun eskubideak defendatzearen beharraz ohartzeko.
Aurrera egiten ez badugu guztiok galtzaile
ABIAPUNTUA Egokiena ikasleen inguru gertuan gertatzen ari den langileen eskubide kontrako egoera bat erabiltzea litzateke. Ezagutuko ez bagenu, STEE-EILASen kartela izan daitezke.
HELBURU OROKORRA Historian zehar langileen eskubideen garapenari buruz gogoeta egitea, hobekuntzak edota galerak aztertuz, ikasleriak jendartean orokorrean eta emakumeengan bereziki duten eraginaz ohartzeko.
HELBURU DIDAKTIKOAK Arduraren banaketa ikustarazi, errealitatea aztertuz, gizon eta emakumeek egiten dutenaren artean dagoen aldeaz kontzientzia hartzeko.
•
Zaintza eta etxeko lanak zeinek betetzen dituen ohartu, arreta horretan jarriz, elkarrerantzunkizunez jokatzen den jakiteko.
•
Lan erreproduktiboaren beharra aztertu, genero estereotipoaz alde batera utziz, parte hartzerakoan norberak bere burua baloratzeko.
•
Zein motatako erlazio ereduak nahi ditugun hausnartzea, harremanean dauden pertsona guztien ongizatea bilatzeko, bakoitzaren alde baikor eta ezkorrak azaleratuz,.
•
Ikasleen auto-estimua era aktiboan sustatzea, beraien garapen psikosoziala indartuz, erabakiak hartzeko gaitasuna izateko.
•
Gaitasun sozialak landu (bai/ez esan argudiatu, eskatu, nahia adierazi…), horretarako behar diren egoerak eskainiz, libre izaten bizitzen ikasteko.
OINARRIZKO GAITASUNAK •
Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna.
•
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.
•
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
•
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
•
Matematikarako gaitasuna
EDUKIAK •
Emakumeek egin duten eta egiten dituzten lanak (etxe barruan zein kanpoan) ikusarazpena.
•
Informazioaren bilaketa selektiboa.
•
Grafikoen irakurketa
•
Adostasunetara iristeko prozeduren garapena.
•
Emakumeen egoerei buruzko sentsibilizazioa.
•
Elkar lanerako eta lankidetzarako jarrera.
•
Hainbat gaitasun sozial.
•
Gizon eta emakumeen irudien azterketa.
•
Irizpide kritikoz jokatzeko ahalmena.
•
Emakumeei egokitzen zaizkien rolak.
•
Hitzarmen kolektiboak
•
Berdintasunezko harremanak ezartzea.
Harremanak berdintasunean
•
Aurrera egiten ez badugu guztiok galtzaile
JARDUERAK GAIAREN AURKEZPENA ETA MOTIBAZIOA: Eskubideen eta lan baldintzen garapena HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA Materiala: STEE-EILASeko kartela, arbela, lanbide desberdinetako laminak
Harremanak berdintasunean
Denbora: Saio bat Taldekatzea: Talde Handia Garapena: 1. Borobilean eserita irakasleak taldeari STEE-EILASeko kartela erakutsiko dio eta ikasleei ea zer ulertzen duten galdetuko die. 2. Irakasleak ideia nagusiak jasoko ditu eta debatea bideratzen saiatuko da; antzinatik hona gizartean orokorrean eta bereziki emakumeengan zer aldaketa egon diren, lan egiteko moduan zein bizimoduan. 3. Bukatzeko lauso dagoen irudiak zer esan nahi duen galdetuko du eta taldea lan baldintzei buruz, krisialdiari buruz eta gaur egungo egoerari buruz hitz-egitera animatuko du emakumeengan daukan eragina azpimarratuz.
BIGARREN HEZKUNTZA Materiala: Arbela, EILASen kartela, internet Denbora: Bi edo hiru saio Taldekatzea: Talde Handia, talde txikiak, banaka
Lehenengo saioa: Eskubideak eta lan baldintzak Garapena: 1. Gaia aurkezteko, irakasleak gelan eskubideak eta lan baldintzak zer diren gaia planteatuko du: - Zer diren, zergatik jasotzen duten izen hori. - Beharrezkoak diren - Zeintzuk ezagutzen dituzten. - Zertarako erabiltzen diren - Noiztik existitzen diren - Aldaketak egon al diren 2. Ezagututakoak zerrendatuko dira. 3. Irakasleak eztabaida bultzatuko du. 4. Ondorioak tutoretza koadernoan edo folio batean idatziko dira.
Aurrera egiten ez badugu guztiok galtzaile
Bigarren saioa: Ideia zaparrada Garapena: 1. Irakasleak EILASen kartela arbelean jarriko du eta zein izan daitekeen kartelaren esanahia galdetuko du. 2. Ikasleei burura etortzen zaien lehenengo gauza aipatzeko eskatuko die. Difuminatua agertzen den irudian atentzioa jarriz. 3. Ondorioak aterako dira: - Zerk lotura izan dezake kartelak gaiarekin? - Zer bilakaera islatzen da kartelean? - Gaur egungo errealitatearekin lotura al dago?, zer motatakoa?, zergatik?
5. Debatea bultzatuko du, estatu ongizatea behar beharrezkoa dela ikustaraziz.
Hirugarren saioa: Hitzarmen kolektikoak Garapena: 1. Irakasleak Hitzarmen kolektiboa zer den galdetuko du eta ea ikasleek noizbait horrelako bat ikusi edo irakurri duten. 2. Ondoren galdetuko du inguruan, etxekoek, familiakoek, gertukoek... zer ogibidea duten eta ea ogibide horietan ere hitzarmen kolektiboak dauden. (Ahal bada eta baldin badute hitzarmen bat etxetik ekartzeko eska daiteke, bestela Internet erabil daiteke gelan ateratzen diren ogibideen hitzarmenak bilatzeko) 3. Irakasleak gela talde txikitan banatuko du. Talde bakoitzari eskatuko dio ogibide bat aztertzeko gidoia hondokoa izan daitekeelarik: - Noiz sortu zen ogibidea eta zergatik - Nork egiten zuen lana bereziki gizonezkoak edo emakumezkoak - Garai hartan zer eskubide eta betebehar zuten: ordutegia, oporraldia, lizentziak, segurtasuna, zerbitzu medikua... - Gaur egun nolakoa da?, aldaketak egon al dira?, hobetu al da langileen bizimodua? - Hitzarmenarekin konparatuko dute. 4. Komunean jarriko da eta ondorioak aterako dira - Orokorrean aldaketa ugari egon al dira? - Krisi garaian zer gerta daiteke? - Beste krisialdiak egon al dira?, noiz?, gerrak, ekonomiaren porrota... ? Nola konpondu dira? 5. Hurrengo saio baten, taldeak interesa badu, krisialdi bakoitzean sakondu daiteke
Harremanak berdintasunean
4. Irakasleak martxoaren 8a zergatik ospatzen den gogoratu eta gero; kartelaren esanahia azalduko du: “Emakume baten irudia erabiliz historian zehar egon diren aldaketak islatu nahi dira, aurrerapenak eta bizimodu aldaketak. Gaur egun krisia dela eta egiten ari diren eta datozen aldaketak oso kezkagarriak edo arriskutsuak izan daitezke�
Aurrera egiten ez badugu guztiok galtzaile
HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA GIZARTEA FUNTZIONATZEKO EZINBESTEKOAK DIREN LANBIDEAK Jarduera multzo hauen helburua ikasleek gizarte ereduei buruz hausnartzea da. Ogibide guztiak inportanteak direla ohartaraziz baita pertsonen zaintzarekin lotuta daudenak ere.
Harremanak berdintasunean
Sakontze maila taldearen interesaren arabera izan beharko luke. Lantzeko gai desberdinak egon daitezke, hemen proposatzen ditugunak ideiak besterik ez dira.
1. BUKAERARIK GABEKO ISTORIOA Materiala: 1.eranskineko fitxa, istorioaren hasiera. Denbora: bi saio. Taldekatzea: banaka, talde handia eta talde txikia
Deskribapena:
Lehenengo saioa: Ikasleei 1. eranskinean agertzen den istorioa kontatuko diegu eta sortzen diren galdera eta erronkak aurre egiteko bukaera bat emango diote.
Bigarren saioa: 1. Ikasleen bukaerak irakurriko dira eta eztabaidatuko dira zein diren irtenbide hoberenak eta horien zergatiak. 2. Ondoren, talde txikitan ikasleek ipuinaren marrazkiak egingo dituzte gelako liburutegian uzteko.
Aurrera egiten ez badugu guztiok galtzaile
2. LANBIDE ETA OGIBIDEAK Materiala: Fitxa (II. Eranskina). Denbora: Bi saio. Taldekatzea: Banaka eta talde handia.
Deskribapena:
Lehenengo saioa:
2. Bi zutabeak bete ondoren,irakasleak benetako soldaten eskala aurkeztuko die arbelean eta beraiek kopiatuko dute hirugarren zutabean jarritakoarekin alderatzeko.
Bigarren saioa: 1. II. eranskineko tauletan ateratako datuez baliatuz, ikasleek banaka osatuko dute galdetegia. 2. Gero komunean jarriko dira beraien iritziak eta eztabaidatuko dira erantzunak. Ateratako ideiak unitatearen hasieran ipinitako paper etengabean idatziko dira.
Harremanak berdintasunean
1. II. eranskinean agertzen diren lanbideak ordenatuko dituzte ikasleek: lehenengo zutabean ordenatuko dituzte lanbideak gizarterako duten garrantziaren arabera; bigarrenean,berriz, euren estimazio ekonomikoa egingo dute, hau da, zein den lanbide bakoitzak beharko lukeen soldata 1etik 10era bitarteko eskala batean (garbi utzi ez dela eskala bat sortzea, eta ondorioz, puntuazio bera eman dakiokeela hainbat lanbideri)
Aurrera egiten ez badugu guztiok galtzaile
3. KONTSERBAGINTZA Materiala: III. Eranskina, arbela, argazkiak, gometzak Denbora: saio bat Taldekatzea: Talde handia, talde txikia, banaka Garapena:
1. Kostaldeko herri batean arrain kontserbera bateko langileen fitxategia ondatu da eta zuk konpondu behar duzu, horretarako eman dizute lana eta. Hona hemen lanpostuak eta langileen izenak:
Harremanak berdintasunean
2. lanpostuak: 4 garbitzaile, 2 idazkari, 3 garraiolari, zuzendari 1, 10 langile kontserbero, 8 paketatzaile, 15 arrantzale, 10 arrain garbitzaile, plantako 3 enkargatu, informatiko 1. 3. Izenak: Miren, Jokin, Antxon, Gorka, Mikel, Ane, Sabina, Nekane, Ander, Imanol, Irune, Josune, Jon, Kepa, Arantza, Isabel, Eukene, Edurne, Maider, Irene, Iker, Oskar, Inaki, Xabier, BegoĂąa, Zaloa, Abel, Laia, Hegoa, Zakari, Egoitz, Galder, Leire, Izaro, Loli, Andoni, Denis, Ibai, Oihane, Maite, Elixabete, Felipe, Tasio, Haizea, Olaia, Peru, Urbano, Nikolas,... Falta direnak zeuk ipin itzazu. 4. Ariketa hau Haur Hezkuntzan egiteko izenak eman beharrean gometz-ak erabili ahal dituzue, mutilentzako kolore bat (horia) erabiliz eta neskentzako beste bat (berdea) 5. Zerrendak egin eta gero ikasleek azalduko dute zergatik lan batzuei emakumeen izenak atxikitu zaizkie eta besteei aldiz gizonezkoak. Ondoren arrazoiak (indarra, azkarra, polita,...) aztertuko ditugu.
4. NOLA ANTOLATZEN GARA ETXEAN? NORK EGITEN DU LAN BAKOITZA? Jarduera multzo honekin bukatzeko ikasleriari galde diezaiokegu ea etxean eta familian lanak nola banatzen diren eta horretaz ausnartzeko. Horretarako karpeta honetako “Elkarrerantzukizuna� unitate didaktikoa erabil daiteke. Aurretik inkesta txiki bat egin daiteke. - Nortzuk osatzen duten familia - Nork egiten duen lan etxetik kanpo eta non - Zertan egiten duten lan aiton-amonek, gurasoek - Nork egiten dituen etxeko lanak - Kanpoko inork egiten al du etxeko lanak - Ikasleek etxean lanik egiten al duten - ...... Aipatutako Elkarrerantzukizunari buruzko unitateko I. Eranskina ere erabil daiteke beste zutabe bat gehituz non jarriko den lan bakoitzean norberak ematen duen denbora. Ondoren ondorioak aterako dira.
Aurrera egiten ez badugu guztiok galtzaile
BIGARREN HEZKUNTZA GIZARTE BERRI BAT OSATUZ Materiala: Arbela, folio eta boligrafoak, internet Denbora: Saio bat edo bi Taldekatzea: Talde Handia, talde txikiak, banaka
Lehenengo saioa: Uhartea Garapena:
2. Ondoren irakasleak ea zer egingo luketen galdetuko du eta ideia interesgarriak azpimarratu eta jasoko ditu. 3. Bost - hamar minutu pasa ondoren irakasleak irakurketarekin jarraituko du: “Egun batzuk pasa dira eta inor ez dela zuen bila etorriko konturatu zarete, ziur aski hemendik oso urruti ariko dira bilatzen, beraz, bizimodu berria antolatu beharko duzue. Herri bat, gizarte bat, eraiki behar duzue. Zorionez behiak, zaldiak, ardiak eta beste animali batzuk ikusi dituzue, lurra ere landuta dagoela ematen du, beraz, gosez behintzat ez zarete hilko � 4. Irakasleak lana antolatzen lagunduko du. Hasteko zer motatako lanak ezinbestekoak diren zerrendatuko dituzte. (Ezin da ahaztu zaurituak eta umeak daudela.) 5. Zerrendatu eta gero, lan bakoitzak nork egingo duen erabakiko dute. (Konturatu behar dira hainbat lanetarako pertsona bat baino gehiago beharrezkoak izango direla) 6. Horretaz aparte, jateko, garbitzeko, janzteko, lo egiteko, ikasteko (beharrezkoa bada) nola antolatuko diren ere erabaki beharko dute. 7. Ondorioak aterako dira: - Adostasunera iristea zaila izan al da? Zergatik? - Zer irizpide erabili al dira lanak banatzeko? - Ba al dago ogibiderik besteak baino garrantzitsuagoa dena? - Desberdintasunak al daude neska eta mutilen artean?
Harremanak berdintasunean
1. Irakasleak saioa ondoko testua irakurtzen hasiko du: “Ikasketa bidaiara hegazkinez joan zarete, bueltan izugarrizko ekaitzak harrapatu zaituzte eta hegazkina desbideratu behar izan da. Ez dakizue zenbat denbora eman duzue hegan egiten hain iluna dagoen eta, baina azkenean nola edo hala lurra hartu duzuela konturatu zarete. Jaitzi zaretenean bai 2 pilotu, bai 2 azafata larri zaurituta daudela konturatu zarete. Zuetaz aparte hegazkinean beste bidaiariak daude: irakasle jubilatu bat, arkitektoa izan zen bere emaztea, beraien 2 urtetako iloba bizkiak, 30 urtetako mutil langabetu bat istripuan nerbio krisia izan duena, kazetaria den bere bikotea, enpresaria den emakume bat, ospitalean zaindaria den mutil bat, albaiteroak diren gizon bat eta emakume bat. Hegazkineko irratia eta aparatu guztiak izorratuta daude. Ez dakizue non zaudeten, irla bat dirudi eta bakar bakarrik zaudete. Iluntzen ari da eta gaua pasatzeko prestatu behar zarete�
Aurrera egiten ez badugu guztiok galtzaile
Bigarren saioa: Ogibideak Garapena:
1. Aurreko jarduerekin jarraituz, irlan jarraitzen dugu eta gure herria eta gizartea antolatuta dago. Orain pauso bat gehiago eman behar da eta salerosten eta dirua erabiltzen hasiko gara. Horretarako ogibide edo betebehar bakoitzari lansari bat jarriko zaio. Baita produktuei ere. 2. Irakasleak gela talde txikitan banatuko du. Talde bakoitzak erabaki beharko du betebehar bakoitzak zer lansaria beharko luke eta zergatik, honetaz aparte finkatuko dute: - Ordutegiak: zenbat ordu egunero, astero... - Oporrak, beharrezkoak al dira?
Harremanak berdintasunean
- Baimenak, beharrezkoak al dira? Zer egiteko?, edozein gauzagatik eska daitezke? - Nola jarriko dira produktu desberdinen prezioak? Eta nork? 3. Eskatutakoa finkatzeko kontutan hartu beharko lukete: lanak suposatzen duen dedikazioa, esfortzua, komunitaterako garrantzia... 4. Ondorioak aterako dira: (ogibide desberdinen hitzarmen kolektibo desberdinekin konpara daiteke) - Zer irizpide erabili al dira? - Ba al dago ogibiderik besteek baino eskubide gehiago duena? Zergatik? - Diru sarien artean desberdintasunak al daude? Zergatik? - Adostasunik egon al da? - Desberdintasunak al daude neska eta mutilen artean?
Aurrera egiten ez badugu guztiok galtzaile
Hirugarren saioa: Krisialdia Garapena:
1. Oraingoan izugarrizko ezbehar bat gertatu dela pentsatu behar dugu (guda bat edo hondamendi ekonomiko bat). Irlan daukagun bizimodu erosoarekin jarraitzeko batzuk alde egin beharko dute (borrokatzeko edo lana egiteko beste lurralde batean...) 2. Irakasleak taldea hiru taldetan banatuko du. Lehenengo taldea mutilaz bakarrik osatuko du, bigarrena neskaz eta hirugarrena mistoa izango da. 3. Mutilen taldeari esango die neska denek joan behar dutela eta berrantolatzeko bizimodua. 4. Nesken taldeari esango dio mutilek joan behar dutela eta berrantolatzeko bizimodua. 5. Eta talde mistoari eskatuko dio erabakitzeko nork joan behar duen eta nork ez eta berrantolatzeko bizimodua
- Zeintzuk irizpide erabili ahal dira? - Adostasunik al dago? - Erreza izan al da berrantolatzea bizitza? - Desberdintasunak al daude hiru taldeen artean? Zeintzuk? - Desberdintasunak al daude neska eta mutilen artean? 7. Joan direnak bueltatzen badira zer topatuko dute?, errez moldatuko lirateke bizimodu berrira?
Harremanak berdintasunean
6. Komunean jarriko da eta ondorioak aterako dira:
Aurrera egiten ez badugu guztiok galtzaile
EBALUAZIOA Kartelarekin landuko den lehenengo jarduera hasierako ebaluaziorako erabiliko dugu. Modu horretan lan munduko zein gizartearen garapenari buruzko gure ikasleen ezagutzaz onartuko gara eta indarra non jarri jakingo dugu, Unitatea lantzen den bitartean etengabeko ebaluazioa egingo da, besteak beste, behean aipatzen diren teknika eta tresnak erabiliz. Unitatea bukatzean berriz ikasleen lana baloratuko da markatutako irizpideak jarraituz. Ikasleek ere beraien autoebaluazioa eta unitatearen ebaluazioa egin dezakete.
Harremanak berdintasunean
Bestalde, jarduera bakoitzaren bukaeran jarduera beraren ebaluazioa egingo dugu, zerk funtzionatu duen, zerk ez, nola antolatu dugun gela, denbora, ikasleak motibatuta egon diren…guzti hau, behar izanez gero, hurrengo jarduerarako praktika egokitu eta unitatearen bukaeran ezarritako helburuak bete ahal izateko.
Ebaluazio irizpideak: • Ea errealitatearen azterketa kritikoa egiten duen. • Ea gizartean ematen den desorekaren kontzientzia hartzen ari den. • Ea etxeko lanen garrantziaz konturatzen den. • Ea langileen eskubide eta betebeharren garrantziaz ohartzen den. • Ea ohartu den ogibideetan ematen den genero banaketaz. • Ea jardueretan parte hartu duen. • Ea gaia ikuspuntu kritikoarekin ikusten hasi den. • Ea bere hasierako usteak aldatuz joan den unitatean zehar. • Ea errespetuz jokatu duen besteen iritziekiko.
Ebaluaziorako teknika: Behaketa.
Ebaluaziorako tresnak: • Irakaslearen egunerokoa. • Ikasle bakoitzaren historiala. Bertan unitatearen garapenean zehar bakoitzaren lanaren balorazioa zein ekarpenak jasoko dira. • Egindako lanak.
Ikasleen ebaluazioa unitatearekiko: Elkarrizketarako gidoia: • Zer da gehien eta gutxien gustatu zaiena eta zergatik. • Zer da ikasi dutena. • Zerk harritu ditu gehien. • Zer aldatuko luketen.
Aurrera egiten ez badugu guztiok galtzaile
I. ERANSKINA ITZULERA Istorio hau edozein tokitan eta edozein garaitan gerta zitekeen, eta hainbat tokitan bizi izan dute; benetako istorioa baita. Herri, hiri edota komunitate baten istorioa da. Leku horretan emakumeek etxeko lan gehienen ardura hartzen zuten, bai eta haurren eta adineko pertsonen zaintza ere; horrela, familia eta gizarte osoak beharrezkoa zen erosotasuna eta lasaitasuna zuen . Gizon gehienek lehengaiak lortzen edota lantegietan produktuak ekoizten egiten zuten lan, eta honek nolabaiteko ongizatea ekartzen zion komunitate osoari.
Oso emakume gutxi zegoen ados erabakiarekin, eta hainbat gizon ere kontra agertu zen, baina gizon gehienak bat etorri ziren agintariekin eta pentsatu zuten oso aukera egokia zela beren indarra erakusteko. GERRA HASI ZEN eta gizon genienek soroak eta fabrikak alde batera utzi, eta gerrara joan ziren. Gelditu zirenak berehala konturatu ziren neurriak hartu beharko zituztela egoera berriari aurre egiteko: uztak ezin ziren galdu, ezta fabrikak itxi ere, eta gizonezkoek egiten zuten hainbat lan ere egin beharko zutela. Bizitzak aurrera jarraitzen zuen. Komunitatea bildu zen, eta emakumeak lanpostu guztiak betetzeko behar zen guztia antolatzen hasi ziren. Ez zen zaila izan lan banaketa berri hau, emakume askok txikitatik atxikitu zitzaizkien lanez gain beste hainbat lan egiteko interesa erakutsi baitzuten. Denak prest ziren bestelako lanak egiteko, eta zerrenda luzea osatu zuten haien nahiak idatziz. Arazoa konponduta zegoela ematen zuen, baina asanbladako pertsona baten honakoa esan zuen: - Baina emakumeok egiten baditugu orain arte gizonek egin dituzten lanak, nork zainduko ditu gure haurrak eta adineko pertsonak? Orduan emakume batek erantzun zuen: - Nork bere lana egin beharrean, lan-taldeak sortu ahal ditugu. Talde bat haur eta adineko pertsonen zaintzaz arduratuko da eta etxeko azpiegituren mantenduaz ere bai ( garbiketa, janaria prestatzea...) Ideia ona iruditu zitzaien eta martxan jarri zuten antolaketa berria. Uzta ona izan zuten, lantegiak berriro ireki ziren , pertsona guztiak ongi zainduta zeuden, eta etxeko lanak ere egiten zituzten. Lan handia zen, eta neketsua, baina aurrera egitea lortu zuten. Emakume askok ikusi zuten bestelako lanak egitea gustatzen zitzaiela eta orain hobeki sentitzen zirela. Beste hainbatek egoera berria deskubritu zuen: ongi baino hobeki sentitzen ziren pertsonak zaintzen, bere buruaz arduratu ezinean ziren pertsonen zaintzen, eta lan hau komunitate osorako egiten zuten, eta honela lasaitasun eta seguritate sentsazioa nabarmena zen. Egoera berrian nork bere lana zuen,eta lan guztiak berdin baloratuak ziren. Emakumeek herriaren antolaketa egiten zuten gauzak behar bezala gauzatzekok eta gerrara joandako gizonek ondoko herriarekin segitzen zuen borrokan. Noizean behin berriak iristen ziren , soldatu batzuk hilik edota zaurituak zirela; edo botika, arropa, janariaren eskaera iristen zen. Eta herrian geratu ziren pertsonek oraindik lan gehiago egin behar zuten, eta denek gerra bukatzea nahi zuten. Gerraren arrazoia bera ere nekez gogoratzen zuten.
Harremanak berdintasunean
Egun batean politikoek - gehienak gizonezkoak ziren - ondoko herrikoek arma asko erosi egin zituztela esan zuten . Ez zekiten oso ongi horren zergatia, ez zekiten erasotuak izatearen beldurragatik, edota indarra erakutsi nahian, baina gerra piztu zen bi herrien artean.
Aurrera egiten ez badugu guztiok galtzaile
Eta gerra hasteko arrazoiarekin gertatu bezala, oso ongi jakin gabe, gerra bukatu zen. Herrira ondoko jakinarazpena ailegatu zen: GERRA BUKATU EGIN DA. Ez omen zen irabazlerik izan, ezta galtzailerik ere. Bi herriak suntsiturik geratu ziren. Gizonak komunitatera itzultzen hasi ziren eta harrera alaia izan zen. Zauriak sendatu zizkieten eta atsedena izan zuten. Baina denak ongi sentitu zirenean euren lanpostuetara itzuli nahi zuten...;baina orain okupaturik zeuden. Gizonen itzulerak gatazka ekarri zuen komunitatera, eta berrantolaketa egin beharra zegoen. Zer aldatu behar zuten? Nola konpondu arazoa? Lehen bezala antolatu? Antolaketa berria bilatu behar zuten?
Harremanak berdintasunean
Pentsa ezazu nola konponduko zenukeen gai hau eta ipuinaren bukaera asmatu.
Aurrera egiten ez badugu guztiok galtzaile
II: ERANSKINA ORDENA ITZAZU AZPIAN AGERTZEN DIREN LANBIDEAK 1. ZUTABEAN EUREN GARRANTZIAREN ARABERA. GERO JARRI ZEIN IZANGO DEN BERAIEN SOLDATA 1ETIK 10RA BITARTEKO ESKALAN
GARBITZAILEA IGELTSEROA INFORMATIKARIA BANKUKO ZUZENDARIA MEDIKUA ADINEKO PERTSONEN ZAINTZAILEA IRAKASLEA KOTXEKO MEKANIKARIA ARTISTA FUTBOLARIA
LANBIDEAK
SOLDATA ( IKASLEEN IRITZIZ)
BENETAKO SOLDATA
GALDERA HAUEI BURUZ HAUSNARTU Gehien baloratu dituzun lanbideak zerekin loturik daude? botere, ospe, komunitatearekiko zerbitzu, zailtasun, aisialdi, irudiarekin…?
Lan bakoitzaren soldata bat dator zuk emandako garrantziarekin?
Soldata txikiena duten lanbideetan nork egiten du lan gehiagotan gizonezkoek ala emakumezkoek?
Aipatutako lanbideetan zein dira hobeak familiak hobeto antolatzeko?
Harremanak berdintasunean
• • • • • • • • • •
Aurrera egiten ez badugu guztiok galtzaile
III: ERANSKINA
Harremanak berdintasunean
Zuzendaritza Bulegoak
Solairuak
Administrazioa
Solairuko Arduraduna
Administrazioa
Solairuko Arduraduna
Imformatica
Solairuko Arduraduna
Arrain Atalaren Arduraduna
Arrain Garbitzaileak
Garraiolariak Garraiolaria
Ontziratze Ataleko Langileak
Pakete-Egileak
Garbitzaileak