8 nik nere erabakia

Page 1

Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

Harremanak berdintasunean


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

NIK, NERE ERABAKIA. YO DECIDO Bai banakako bizitzan, bai kolektiboan ere, etengabe aurkitzen ditugu egoerak non aukera ezberdinen artean hautatu behar izaten dugun. Bizitzan, aldi oro, erabakiak hartzen ari gara. Horrela, esan genezake, zati handi batean erabakitzen duguna, garela. Erabakitzea borondatearen adierazpena da, beharrak, sentimenduak eta harremanen arabera. Horrela, erabaki askoren azalpena egoera inguratzen duten faktoreetan dago.

Harremanak berdintasunean

Jendarte demokratiko batean erabakitzeko eskubidea ere eduki beharko genuen eskubidea da. Pertsona orok bere bizitza, etorkizuna eta gorputzaren inguruan erabakitzeko eskubidea du. Behartu eta manipulatu gabe, informatuta baizik. Badaude gogoeta lasai baten ondoren hartzen diren erabakiak datuak arretaz kontuan hartuz eta era kritiko batean alternatibak aztertuz. Hala ere, jakin behar dugu erabakitze prozesuan faktore ugari pilatzen direla eta horietatik batzuk subliminalak direnak modu ezberdinean eragiten dutela egoera, izaera, boterearen egitura, banakako baloreak edo/ta taldearen kulturaren arabera. Taldearen kultura izaten da, batzuetan, askatasunez erabakiak hartzea oztopatzen diguna. Gobernuak, erlijioak, presio ekonomikoak, inguruak eta onartua izatearen beharrak, orokorrean, kultura androzentrikoak eramaten gaitu “egokiak” diren erabakiak hartzera, gure jendarteak egin dituen jarrera estereotipatuen arabera. Horrek, batzuetan, gure behar eta nahiekin bat ez datozen norabideak hartzera derrigortzen gaitu. Erabakiak hartzea aukera desberdin batzuetatik ekintzazko alternatiba bat hautatzea litzateke; nahiz eta hartutako erabakia zuzena izan, oker egon gaitezke edota taldearen aurkakoa izan. Horregatik, sarritan bat-bateko erabaki batek hutsegitea sor lezake. Beraz, erabaki hartze lanketa burutzea lagungarria zaigu ikasleengan ardura eta autoestimua garatzeko orduan. Lanketa hori norbere eta ikasleen ezagutzatik habiatuz progresiboki gauzatuz aurrera eraman behar dena da. Hastapeneko hezkuntz garaietan hasi gaitezke egunerokotasunean oinarrituriko erabaki hartzearen inguruan jarduerak eginez (arropa, jolasak, aktibitateak,...); ondoren, aurreraxeago, norberak libreki erabakitzeko aukera akademiko ezberdinen artean, erabaki profesionalen artean edota bizitza proiektuen artean. Ezin dugu begien bistatik galdu erabakiak hartzea eta genero esterotipoak elkar gurutzatuta daudela. Itxaropen eta aukera batzuk “neska” ereduarekin egiten dute bat, eta beste batzuk “mutil” ereduarekin. Nahiz eredu nabarmen hauekin bat ez etorri zaila izaten da taldearen gaitzespenari aurre egitea. Estereotipo sozialez erabat markatuak dauden ikasleen jokabideak, interesak, hautuak,...ezin dizkiogu zoriari edo naturari egotzi. Erabaki bat hartzearen prozesuak aukera bat hautatzea eta besteak alboratzea dakar eta hori arriskutsua da beti, horregatik, modu autonomo eta arduratsu batean erabakiak hartzen ikasteko gure ikasleriaren autoestimua bultzatzea oso garrantzitsua da.


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

ABIAPUNTUA Abiapuntu giza STEE-EILASen kartela proposatzen dugu. Protagonistek erabakiak hartu behar dituzten ereduak islatzen dituzten pelikularen bat ikustea ere egokia izan daiteke.

HELBURU OROKORRA • Bizitzan zehar hartzen diren erabakien garrantziaz gogoeta egitea, egoera desberdinak aztertuz, ikasleriak norberaren garapenean zein jendartean orokorrean eta emakumeengan bereziki duten eraginaz ohartzeko.

HELBURU DIDAKTIKOAK • Egoera desberdinak aztertzea erabakien garrantziaz kontzientzia hartzeko. • Jendartearen eraginaz zein estereotipoak aztertzea, bakoitzaren alde baikor eta ezkorrak azaleratuz, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko. • Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko existitzen diren oztopoaz aztertzea, haietaz ohartzeko eta kontra borrokatu ahal izateko. • Orain arte eman diren lorpen zein hobekuntzaz ohartzea, positiboki baloratuz, atzerapenak ekiditeko. • Ikasleen auto-estimua era aktiboan sustatzea, beraien garapen psikosoziala indartuz, erabakiak hartzeko gaitasuna izateko. • Gaitasun sozialak landu (bai/ez esan argudiatu, eskatu, nahia adierazi …), horretarako behar diren egoerak eskainiz, libre izaten bizitzen ikasteko.

OINARRIZKO GAITASUNAK • Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna. • Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. • Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna • Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

EDUKIAK • Pelikula eta bideo desberdinen ikuskapena • Informazioaren bilaketa selektiboa. • Adostasunetara iristeko prozeduren garapena. • Emakumeen egoerei buruzko sentsibilizazioa. • Elkar lanerako eta lankidetzarako jarrera. • Hainbat gaitasun sozial. • Giza garapenerako gizon eta emakumeen ekarpenen azterketa. • Irizpide kritikoz jokatzeko ahalmena. • Emakumeei egokitzen zaizkien rolak. • Berdintasunezko harremanak ezartzea.

Harremanak berdintasunean

• Norberaren erabakietan eragina duten faktore desberdinei buruz hausnartzea.


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

JARDUERAK GAIAREN AURKEZPENA ETA MOTIBAZIOA: Erabakiak hartzeko prozesua HAUR, LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZA Materialak: STEE-EILASeko kartela, arbela, soka bat (aukerakoa) Denbora: 3 saio.

Harremanak berdintasunean

Taldekatzea: Talde handia. Lehenengo saioa: Erabakiak hartzeko momentuan eragina duten faktoreak. Garapena: 1. Irakasleak STEE-EILASeko kartela erakutsi eta ikasleei ea zer ulertzen duten galdetuko die. (Ideien zaparrada erabil dezakegu dinamika bezala, edo borobilean eserita bururatzen zaiguna banan banan esan ‌) 2. Ideia nagusiak jasoko dira irudi bakoitzean eta beren esanahian indarra jarriz. 3. Bukatzeko atentzioa sokatira jokoan jarriko da eta kartelaren esanahian (Egokia ikusten bada pertsona bakarra edo bien kontra sokatik tiratzeko talde bat osatu daiteke, modu horretan irudikatuko da eta hobeto ulertuko da norberaren erabakiak hartzea zer zaila izan daiteke beste pertsonen edo egoeren kontra jo behar denean) 4. Ondorioak aterako dira: - Zein da sokaren esanahia? - Eta alde bakoitzean daudenak? (Batzuetan pentsatzea, izatea edo modu desberdin baten bizitzeak suposa dezake gure erabaki propioak hartu ahal izateko bizitza osoa pasatzea soka batetik tiratzen egongo bagina bezala) - Noizbait sentitu al zara soka batetik tiratzen egongo bazina bezala? Bigarren saioa: Erabakiak hartzea. Garapena: 1. Irakasleak STEE-EILASeko kartela berriz ikusgai jarriko du eta aurreko saioko ondorioak berreskuratuko ditu. 2. Taldea (‌.) taldetan banatuko du eta talde bakoitzari egoera bat imajinatzeko eskatuko dio. Egoera bat non dirua, legeak, erlijioa (‌.)pertsonen bizimoduan eragina izan dezaten. 3. Talde bakoitzak gidoi txiki bat sortuko du non protagonistek imajinatutako egoera konpon dezaten. 4. Talde aurrean antzeztuko dira eta ondorioak aterako dira: - Egoera pentsatzea zaila edo erreza izan al da?, zergatik? - Protagonistak azkeneko erabakia hartzeko zertan oinarrituko dira? zerk izan du eragina?, nola sentitu dira? - Hartutako erabakiak egokiak al dira?, zergatik? - Pertsona guztiok erabaki berdina hartuko genuke?, zer izango luke eragina?, nola sentituko ginateke? - Erabakiak aldatuko lirateke gizonezkoak edo emakumezkoak bagara?, zergatik? - Eta bizi garen lurraldearen arabera ere erabakiak desberdinak izango al lirateke?


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

HAUR, LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZA ERABAKIAK HARTZEN Materialak: Gela Denbora: Saio bat Taldekatzea: Talde handia, talde txikiak, banaka. Lehenengo saioa: Arroka

Garapena: 1. Irakasleak Tolstoyren ondorengo ipuinaren zatia irakurriko du: “Herri polit baten erdigunean bazen harkaitz ikaragarri bat txikitzekoa inor gai izan ez zena. Egun baten, alkateak harkaitzaz desegiteko unea iritsi zela erabaki zuen. Ingeniari batzuk beren ideiak proposatu zituzten. Norbaitek harkaitza mugiaraziko zuen garabi sistema berezia proposatu zuen, 50.000 euroko kostua izango zuena. Beste pertsona batek, potentzia baxuko zaindutako leherketak erabiliz harkaitza birrintzea proposatu zuen, zeinak 40.000 eurora jaitsiko zuen kostua” ** 2. Ondoren, ikasleei arrokaren arazoa konpontzeko zer egon daitezkeen konponbide desberdinei buruz hausnartzeko eskatuko die. 3. Taldea, talde txikietan banatuko da eta bakoitzak arrokarekin zer egin erabakiko du. 4. Ondorioak aterako dira. - Zer konponbide mota proposatu dira?.Harkaitzaren estetika edo erabilpena hobetzen saiatzen direnak: apaindu, txirristak egin …; harkaitzaren beharrezkoa den zatia bakarrik txikitzen saiatzen direnak: azpitik tunel bat egin …; komunitate osoa inplikatzen saiatzen direnak: herritar guztiak mailu banarekin zati bat puskatu (modu horretan kostua 0 izango zelarik); harkaitzetik etekin ekonomikoak ateratzen saiatzen direnak: Berlineko harresia bezala, arrokaren zatiak saldu … - Akordiora iristea zaila izan al da? 5. Irakasleak errepikatuko du, arazo baten aurrean konponbide asko dagoela. **Tolstoyren proposamena: zulo handi bat egin eta harkaitza lurperatu.

Harremanak berdintasunean

Dinamika honekin erabakiak hartzeko prozesua aztertu nahi da. Arroka konponbidea bilatzeko sortzeko-ahalmena behar duen gatazka da. Hasi baino lehen irakasleak argi utziko du gatazka baten aurrean egin behar dugun lehenengo gauza konponbide desberdinak sortzea edo baloratzea dela, inoiz ez konponbide bakarra, eta ondoren konponbide hoberena hartzen saiatu.


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

ERABAKIAK HARTZEN Materialak: Gela, eranskin I Denbora: Bi saio Taldekatzea: Talde handia, talde txikiak, banakal. Lehenengo Saioa: Amaia eta Markosen istorioa

Harremanak berdintasunean

Garapena: 1. Irakasleak eranskin I irakurriko du eta taldean komunean jarriko du ondorengo galderak erantzunez: - Protagonistek zer erabakiak hartzen dituzte? Amaiak? 多Markosek? - Amaia besteen iritziak kontutan hartu gabe nahi duen bezala janzten da, zer iruditzen zaizu? - Markosek berriz ez du bere gustuen arabera erabakitzen. Zer iruditzen zaizu?, Zure ustez zergatik egiten du? - Amaiak usten duen moduan, Markos okertuta dagoela uste al duzu? Amaiak nola pentsatzen du? - Zure ustez nor egongo da gusturago kanpamentuan? 2. Behin komunean jarrita, irakasleak ikasleei eskatu die banaka Amaia eta Markos kanpamentutik bueltatu ondoren izandako elkarrizketa bat idazteko. 3. Elkarrizketak irakurri ondoren irakasleak ondorengo hausnarketa planteatuko du: - Zer gertatzen da okertzen bagara? Atzera bueltatzerik ba al dago? Okertzea larria al da? Beste konponbide posiblerik ba al dago? Bigarren Saioa: Erabakiak Garapena: 1. Irakasleak ikasleei banaka bizitzan hartu eta kostatu zaizkien hiru erabakiei buruz hausnartzeko eskatuko die eta haien arrazoiak. 2. Izena jarri gabe paper batean idatziko dituzte. 3. Paper denak nahastu ondoren irakurriko dira. 4. Bukatzeko erabaki horiei buruz hausnartuko da eta ondorioak aterako dira: - Hartutako erabakiak zailak edo errazak al ziren? Zergatik? - Denok erabaki berdinak hartuko al genituzke? Zergatik?


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

BIGARREN HEZKUNTZA

Materialak: Gela Denbora: Bi Saio Taldekatzea: Talde handia, talde txikiak, banaka

TALDEAREN PRESIOA Jarduera honek hain negatiboa den taldearen presioari aurre egiten saiatzea du helburu. Taldetik baztertuta ez sentitzeko hainbat neska- mutilek jasan behar dutena azaleratzea.

1. Irakasleak ideien zaparradaren bidez ikasleei galdetuko die zein egoeretan euren burua ikusi duten edo ikusiko luketen behartuta haientzat desatsegina den edo bidezkoa iruditzen ez zaien egoera bat onartzera. (Adibide gisa interesgarriak izan daitezkeen egoera batzuk eransten dira: Merkatal gune batean CD bat lapurtu behar izatea, edatera edo gehiago edatera bultzatua izatea, greba batean parte hartzea edo “pira� egin behar izatea, arrisku handiko barraka batean igotzea, erre behar izatea, abortatu behar izatea edo nahi ez duzun umea izatea, ezkontzera behartua izatea, ezer egin ez dizun norbait iraindu edo gaizki tratatzea; ateratzeko makilatu eta takoiak jarri behar izatea, gustatzen ez zaizun neska edo mutil batekin ligatzea..) 2. Ideia guztiak arbelean apuntatuko dira eta taldearentzat egokienak izan daitezkeenak aukeratuko dira. 3. Talde txikiak egingo dira eta aukeratutako egoerak banatuko dira. 4. Talde bakoitzak gidoi bat egingo du non protagonistak taldeak egindako presiopean erabaki bat hartzera behartuta dauden. 5. Talde bakoitzean aukeratuko da nor izango den presionatuta sentituko den pertsona eta nork egingo duen presioa. Gainontzeko taldekideak baten edo bestearen aldekoak izango dira. (Bi taldetan nesken eta mutilen kopurua orekatua izatea komeni da) 6. Taldearen aurrean antzeztuko da. 7. Ondorioak aterako dira - Erabakia hartzea erraza izan al da? - Zertan oinarritu al gara erabakia hartzeko? - Nola sentitu gara? - Egoera honetan bere burua ikusten duen kide bati zein aholkua emango zenikoe? - Protagonista mutila izan beharrean neska izango balitz erabaki berdina hartuko luke?, zertan oinarrituko litzateke? - Eta alderantziz, neska izan beharrean mutila balitz erabaki berbera hartuko luke? Zertan oinarrituko litzateke? - Zaila izan da istorio hauen protagonistak aukeratzea? Zergatik? - Antzeztutakoa erreala al da? 8. Hirugarren saioan ama edo aitaren irudiak sartu daitezke. Irakasleak momenturo debatea sustatuko du eta egoera zailen aurrean positiboki baloratuko ditu jarrerak non norbera izatearen borondatea islatzen den.

Harremanak berdintasunean

Deskribapena:


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

EBALUAZIOA Kartelarekin landuko den lehenengo jarduera hasierako ebaluaziorako erabiliko dugu. Modu horretan eskola zein gizartearen garapenari buruzko gure ikasleen ezagutzaz onartuko gara eta indarra non jarri jakingo dugu, Unitatea lantzen den bitartean etengabeko ebaluazioa egingo da, besteak beste, behean aipatzen diren teknika eta tresnak erabiliz. Unitatea bukatzean berriz ikasleen lana baloratuko da markatutako irizpideak jarraituz. Ikasleek ere beraien autoebaluazioa eta unitatearen ebaluazioa egin dezakete. Bestalde, jarduera bakoitzaren bukaeran jarduera beraren ebaluazioa egingo dugu, zerk funtzionatu duen, zerk ez, nola antolatu dugun gela, denbora, ikasleak motibatuta egon diren…guzti hau, behar izanez gero, hurrengo jarduerarako praktika egokitu eta unitatearen bukaeran ezarritako helburuak bete ahal izateko.

Harremanak berdintasunean

Ebaluazio irizpideak: • Ea errealitatearen azterketa kritikoa egiten duen. • Ea gizartean ematen diren aldaketen kontzientzia hartzen ari den. • Ea emakume eta gizonen arteko berdintasunaren garrantziaz konturatzen den. • Ea berdintasunean aurrerapen edo atzerapenak egiteko pentsamendu korronte desberdinen eraginaz ohartzen den. • Ea emakume mugimenduek giza garapenerako izan duten garrantziaz ulertzen duen. • Ea jardueretan parte hartu duen. • Ea gaia ikuspuntu kritikoarekin ikusten hasi den. • Ea errespetuz jokatu duen besteen iritziekiko. Ebaluaziorako teknika: Behaketa. Ebaluaziorako tresnak: • Irakaslearen egunerokoa • Ikasle bakoitzaren historiala. Bertan unitatearen garapenean zehar bakoitzaren lanaren balorazioa zein aportazioak jasoko dira • Egindako lanak. Ikasleen ebaluazioa unitatearekiko: Elkarrizketarako gidoia: • Zer da gehien eta gutxien gustatu zaiena eta zergatik. • Zer da ikasi dutena. • Zerk harritu ditu gehien. • Zer aldatuko luketen.


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

BALIABIDEAK Gidak “Neuk ligatu, neuk erabaki” gida/ «yo ligo, yo decido» mini guía: Deustu-San Inazioko Modulo Psikosozialeko Emakume Zerbitzua (deskargatu daiteke). Ipuinak eta liburuak • “Oliver Button es un nena” “Oliver Button marineske” (6-12urte) Tomie de Paola liburua eta filma • “Nire alabak ez du erremediorik” (12-16urte) Aintzine Mendizabal • “Ultramorea” (12-16urte) Nancy Huston • “Marizikina naiz eta zer?” (8-10urte) Uxue Alberdi • “La cenicienta que no quería comer perdices”/”Marizipuztinek ez du zorioneko galeperrik nahi” Nunila López eta Myriam Cameros • “Erikaren ttilikak” (6-8) Castillo Suarez eta Estibaliz Jalon Filmak • “Lecciones inolvidables” Ramón Menendez • “Quiero ser como Beckam” Gurinder Ghadha • “Cielo de Octubre” Joe Johnston • “Billy Elliot” Stephen Daldry • Abortua lantzeko BHn (irakasleak aldez aurretik ikustea gomendatzen da) • “Juno”. Jason Reitman • “El secreto de Vera Drake” Mike Leigh • “Las normas de la casa de la sidra” Lasse Hallström • “Bella” Alejandro Gómez Monteverde • “4 meses, 3 semanas, 2 días” Cristian Mungiu • “La espera” Francisca Fuentalida Web orri interesgarriak http://yoligoyodecido.wordpress.com www.zubiakeraikitzen.blogspot.com www.educarueca.org (toma de decisiones) www.educalter.org Bideoak http://youtu.be/rAWNlJ7HX0U (La cenicienta dijo basta) http://youtu.be/LVAfqiVM9qw (Super Lola, la niña que quería ser heroína) http://youtu.be/7hBX7YUAx2I (Jaio berriak nola tratatzen ditugu) http://www.youtube.com/watch?v=XqflGDJ5Oq4&feature=share (las princesas no son inteligentes) http://www.nfb.ca/film/balablok_english/ (animación, guerras y conflictos)

Harremanak berdintasunean

• “Matilda” (9-12) Roald Dahl liburua eta filma


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

ERANSKIN I

AMAIA ETA MARKOSEN ISTORIOA Amaia 13 urteko neska lotsatia da baina egun batez bere gogoak aldatzen hasi zen, janzteko era aldatu zuen: elastiko, galtza eta kamiseta beltzak jantzi zituen, bakero eta kamiseta koloreduna baztertuz. Eskumuturrekoak eta lepokoak jarri zituen ezten eta tatxetekin. Aldaketa horrek ezberdin sentiarazten zuen, ziurrago, indartsuago. Baina aldaketa ez zen erreza izan, lagun guztiek usadiozko erara janzten jarraitzen zuten, ez zuten ulertu eta ez zitzaien aldaketa gustatu.

Harremanak berdintasunean

Amak ere ez zuen onartu eta janzteko modu berria kritikatzeari eta zalantzan jartzeari ekin zion, ez baitzitzaion beltza inondik ere gustatzen. Baina Amaiak, lotsa eta ziurtasun eza albo batera utziz, bereari eutsiz, bere nahi eta gogo berrietan baieztatu zen, beste guztiak bere aurreko itxuraz ahaztu ziren arte, baita bera ere. Gaur Amaia pozik dago, egun gutxi barru irteera izango du Bartzelona hirira eta ibilaldi ezberdinak izango ditu aukeratzeko. Zoora bisita, hirira bisita, Camp Noura eta Barçaren museora bisita eta jolas parkera bisita. Zoritxarrez, horietatik hiru bakarrik aukeratu ahal izango ditu, baina argi ditu zeintzuk aukeratu. Markos bere lagunarekin hitzegiteko zain dago, gogoak eta afizioak partekatzen dituzte eta ibilaldietan berarekin egon nahiko luke. Amaia: Kaixo Markos! Ikusi al dituzu aukeratzeko ditugun irteerak? Markos: Bai ikusi dut. Baina izorratu egiten nau hiru bakarrik aukeratu behar izana. Amaia: Ze ondo, beste tokietako animaliak bizirik eta historiako irakasleak irakatsitako Bartzelonako hainbeste gustatu zitzaizkigun eraikinak ikusi ahal izango ditugu. Markos: Ni ez naiz hiriko bisitara joango, Barçaren bisitan eman dut izena. Amaia: Baina motel, zuri ez zaizu futbola gustatzen eta!. Markos: Baina nire gelako mutil guztiak taldean doaz Camp Nou eta Zoo-aren bisitara, inori ez zaio artea eta hiriko bisita gustatzen. Amaia: Beraiei ez zaie gustatuko baina nik badakit zuk artea gustuko duzula eta klasean pozik egoten zarela. Markos: Baina nire lagun taldean ez zaio inori gustatzen eta tematzen banaiz ùoùoa eta beti neskekin ibiltzen naizela esango didate. Amaia: Nire neska taldean denak ez doaz Zoora, baina nik joatea pentsatzen dut. Burumakur, Markos agurtzen du. Markos: Beno banoa, etxera goiz iritsi behar dut. Amaia: Hurrengo egun batean hitz-egingo dugu. Amaia pentsakor gelditu da, atsekabetuta eta serio sumatu du laguna, irteera eguna noiz iritsiko irrikarik gabe. Berak, laguna oker dabilela pentsatzen du, baina ez du estutu nahi okerrago sentitu ez dadin.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.