☞
➙
!
Egokia: metalerako. ALIKATE UNIBERTSALA Familia: heltzeko eta mozteko erreminta.
☞ Zertarakoa Piezei heltzeko, tiratzeko, okertzeko, kableak eta alanbreak mozteko, etab.-etarako erabiltzen den eta helduleku artikulatudun esku-erreminta da. Bere ahoaren diseinuak gauza askotarako erabiltzeko aukera ematen duenez, alikate unibertsala izenarekin ezagutzen da.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Fabrikatzaileak aurreikusitako gogortasuna baino handiagoa duen materialarekin ez da erabili behar.
Alanbrea moztu
!
Pieza zilindrikoei heldu
Pieza lauei heldu
Segurtasun-arauak Tentsio elektrikoa dagoen guneetan lan egiterakoan, alikateek isolatzailez estalitako heldulekuak eduki behar dituzte. Material bat mozterakoan kontuz erabili behar dira. Sekula ere ez jarri behatzak heldulekuen artean.
Egokia: egurrerako eta plastikorako. GINBALETA Familia: zulatzeko erreminta.
☞ Zertarakoa Zulo txikiak egiteko edota egurrean torlojua sartu behar den lekuan puntua markatzeko, hau da, jarraian errazago sartzea errazten duen zulotxoa egiteko, erabiltzen da. Puntan kiribilean jarritako hari ebakitzailea duen ardazak eta ardatz horri zeharka erantsitako heldulekuak osatzen dute. Bere ardatzaren diametroaren arabera, neurri ezberdineko ginbaletak daude.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Ginbaletaz zuloa egin ahal izateko, zulatu behar den materialaren gainazalera eta ginbaleta elkartzut jarri behar dira. Materialean sar dadin, behar adinako indarra eginez, erlojuaren orratzen noranzkoan birarazi behar da. Materiala zulatu ondoren, ateratzeko, erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan biararazi behar da. Segurtasun-arauak
!
Ginbaletaren punta zorrotza denez, kontuz erabili behar da. Ardatzaren eta heldulekuaren arteko loturak tinkoa izan behar du, bestela eskuan zauriak eragin baititzake.
Egokia da: buru hexagonala edo GILTZA FINKO LAUA
karratua duten torloju eta azkoinak lotzeko/askatzeko. Familia: lotura desmuntagarrietarako erreminta.
☞ Zertarakoa Buru hexagonala edo karratua duten torlojuak eta azkoinak lotzeko edo askatzeko erabiltzen da. Gehienetan, ahoaren neurria milimetrotan adierazten da. Neurri hori manipulatu behar den torlojuaren edo azkoinaren aurpegien arteko neurria da.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Giltzaren neurriak torlojuaren edo azkoinaren buruaren neurriarekin bat etorri behar du.
Giltzak gogorrago hel diezaion, ez eman gainean kolperik. Segurtasun-arauak
!
Giltzak garbi-garbi eta grasarik gabe eduki behar dira. Beraien eginkizuna ez den beste zerbait egiteko inolaz ere ez dira erabiliko. Giltza hau tentsio elektrikoa dagoen guneetan lan egiteko prestaua ez dago.
Egokia da: azkoinak edo torlojuak GILTZA ZABALGARRIA
lotzeko/askatzeko.
Familia: lotura desmuntagarrietarako erreminta.
☞ Zertarakoa Giltza zabalgarria edo ingelesa hariztatutako elementuak lotzeko edo askatzeko erabiltzen da. Moletatutako galandari eraginez, horrek mugitzen duen torlojuak edo amaigabeak giltza-baraila higitzen du.
eta mantentzeko arauak âž™ Erabiltzeko Torloju eta azkoin txikiak askatzeko edo lotzeko erabiltzen denean, horiek puska ez daitezen, palankaren besoak luzeegia ez du izan behar. Giltza zabalgarriak ez dira erabili behar finkoen ordez, eta giltza finko egokia ez daukagunean bakarrik erabiliko dira. Ez erabili lan gogorregietarako. Saiatu barailan finkoaren gainean indarra egiten. Mekanismoa garbi eduki behar da. Ahoa azkoinari ahal den estuena doitu.
!
Segurtasun-arauak Aurrera eta atzera mugituz, giltzak azkoina gogor estutzen duela egiaztatu; puntaz bakarrik heltzen badio edo azkoinari oso ondo doitu gabe badago, erremintak alde egiteko arriskua dago.
Egokia da: metalak mozteko. ARKU-ZERRA Familia: txirbil-harroketaz ebakitzen duen erreminta.
☞ Zertarakoa Metalak mozteko erabiltzen da. Erremintak zerra-orriaren euskarria osatzen duen arku-zerra dauka; arkuan, zerra-orria lotu eta teinkatu egiten da; zerra-orriak triangelu formako eta entrama osatzen duten hortzak, hau da, txandaka alde batera eta bestera okertuak dauzka, eta erreminta ebakitzaile txikiak bezala aritzen dira. Zerra-orriaren ezaugarriak ondorengoak dira: neurria (luzera, zabalera, hortzneurria eta lodiera), hortzen kokaera eta ebaketa-gradua.
âž™
Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Ebaketa angelu egokiarekin hasi.
Ez sakatu atzerantz mugitzerakoan, eta aurrerakoan, erabili orriaren luzera guztia. Ebaki beti marratutako lerroaren kanpoko aldetik. Beste berri bat erabiliz ez bukatu gastatutako zerra-orriz ebakitzen hasitakoa.
!
Segurtasun-arauak Erreminta ebakitzailea denez, erabili ebakitzeko bakarrik eta ez jolasteko. Zerra-orria lasai badauka, ez hasi mozten, eta beti kontuz erabili. Ebakitzerakoan, ez egin mugimendu zakarrik.
Egokia da: egurra mozteko. ZERROTEA Familia: txirbila harrotuz mozten duen erreminta.
☞
Zertarakoa Egurra mozteko erabiltzen da. Honela osatua dago: heldulekua eta zerra-orria. Azkenengoak triangelu formako hortzak, entrama osatuz txandaka alde batera eta bestera okertuak, ditu; ebaketaren kalitatea hortz kopuruaren araberako da. Ezaugarriak honela zehazten dira: orriaren luzera (hazbetetan), hazbeteko hortz-kopurua eta hortz-mota.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Doitasun handiagoa behar bada, saihestun zerra erabiliko dugu. Orriaren euskarriaren goiko aldea indartua daukanez, zurruntasun handiagokoa da. Kurba ebaki ahal izateko, puntadun zerrotea edo marketeria-zerra erabiliko dugu.
Ebaketa-angelu egokiarekin hasi eta orriaren luzera guztia erabili. Abiadurak konstantea izan behar du, eta azkarregia ez dadila izan. Zerratzerakoan postura egokia hartuz gero, lanerako gaitasuna handiagoa da eta gorputzaren karga aprobetxatzen da. Segurtasun-arauak
!
Ebakitzerakoan, ez egin mugimendu zakarrik. Materiala mugi ez dadin edo dar-dar egin ez dezan, lotua egon behar du. Erreminta ebakitzailea denez, kontuz erabili beharko dugu.
Egokia da: hari eroaleak moztu/ GURAIZEAK
zuritu eta papera mozteko.
Familia: txirbila harrotu gabe ebakitzeko erreminta.
☞
Zertarakoa Hari eroaleak (kableak) mozteko/zuritzeko, papera mozteko, etab. erabiltzen da. Mota askotako guraizeak daude, eta erabilera, forma eta luzera moztu behar duten materialaren araberakoak dira.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Ez moztu erabiltzen ari zaren guraizeak baino gogorragoa den materialik. Guraizearen orria hondatzea ekidin behar dugu. Ebaketa zuzenak lortu ahal izateko, paretak estaltzeko papera mozteko guraizeen orriak bereziki luzeak dira.
Segurtasun-arauak
!
Erreminta ebakitzailea denez, kontuz erabili beharko dugu. Tensio elektrikoa dagoen guneetan erabili behar bada, heldulekua isolatzailez estalia eduki beharko dute.
Egokia da: metalarekin, egurrarekin KURRIKAK
eta plastikoarekin lan egiteko.
Familia: heltzeko eta ebakitzeko erreminta.
☞ Zertarakoa Zabaltzeko eta isteko zabaldu eta itxi daitezkeen bi helduleku ardatz bati lotuta dauzkan erreminta da. Piezei eusteko, iltzeak, tatxetak, gabilak, etab. ateratzeko eta, batzuetan, mozteko erabiltzen da.
âž™
Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Iltzearen buruari kurrikekin heldu, heldulekuak estutu eta aurkako noranzkoan (iltzea sartzeko erabili duzunaren aurkakoan, eta angelu txiki batekin errazago indar egiteko) tira. Iltzea josita dagoen gainazalera honda ez dadin, komeni da egur edo kartoi zati batekin babestea.
Segurtasun-arauak
!
Erreminta hau tentsio elektrikoa dagoen guneetan lan egiteko ez dago egokitua. Ez erabili mailua bezala, kurrikak puskatzeko edo istripua eragiteko arriskua baitago. Ez jarri beso artikulatuen artean behatzak inolaz ere.
BARAUTSA
Egokia: egurrerako, metalerako eta plastikorako. Familia: zulatzeko erreminta.
Zertarakoa
☞ Materiala etengabe arrotuz zuloak egiteko erabiltzen da. Altzairuzko barra tenplatua da, mutur batean zorroztua, biraraztean gorputzean sartzen dena eta txirbilak deituriko zatitxo txikiak mozten dituena. Egin behar den lanaren arabera aukeratzeko barauts mota asko egon arren, gehien erabiltzen diren barautsak helikoidalak dira.
➙ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak. Zulatu behar den materialaren arabera, barauts egokia erabili behar dugu: Metalean: altzairu lasterrez egindako barautsak (HSS = “high speed stell”). Egurrean: karbono-altzairuz egindako barautsak. Plastikoan: altzairu lasterrez egindako barautsak. Eraikuntzan: widia barautsak. Barautsak punta beti ondo zorroztua eduki behar du. Barautsa garbi eta txirbilik edota material hondarrik gabe edukiko dugu.
ALLEN GILTZA
Egokia: barne-torloju hexagonaletarako. Familia: lotura desmuntagarrietarako erreminta.
☞
Zertarakoa Allen giltza edo hexagonala sakonune-hexagonala duten torloju-buruak lotzeko edo askatzeko erabiltzen da, eta hortik datorkio bere izena.
Erabiltzeko eta zaintzeko arauak
âž™ Giltzaren neurriak torlojuaren buruaren neurriarekin bat etorri behar du. Kolperik inoiz ez eman giltzari. Garbi eta grasarik gabe eduki behar da.
Segurtasun-arauak
!
Tentsio elektrikoa dagoen guneetan lan egiteko ez daude prestatua.
Egokia da: torloju eta azkoin TUTU-GILTZA
hexagonalak askatzeko/lotzeko.
Familia: lotura desmuntagarrietarako erreminta.
☞ Zertarakoa Buru hexagonala duten torloju eta azkoinak askatzeko edo lotzeko erabiltzen da. Giltza-mota honen ahoak torlojuaren burua guztiz inguratzen du, eta horregatik giltzak burutik alde egitea zailagoa da.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Ahoaren neurriaren arabera, giltzarik egokiena aukeratuko dugu. Giltzaren neurriak torlojuarenarekin edo azkoinarenarekin bat etorri behar du. Bi eratako giltzak dauzkagu:
Torlojuaren burura errazago iristeko egokiena hartuko da.
Tutu-giltza beste giltza batekin biraraz dezakegu.
Segurtasun-arauak
!
Tentsio elektrikoa dagoen guneetan lan egiteko ez daude prestatuta. Eskuak eta giltzak garbi eta grasarik gabe egon behar dute. Prestatuta daudenerako erabiliko dira, eta ez beste lan batzuk egiteko.
Egokia da: metalarekin eta eguMAILUA
rrarekin lan egiteko.
Familia: kolpekatzeko erreminta.
☞ Zertarakoa Materiala kolpekatzeko, puskatzeko, zanpatzeko edo forma aldatzeko erabiltzen da. Erabileraren eta pisuaren arabera, mailu-mota ezberdinak daude.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Lan-mota bakoitzerako, mailu egokia aukeratuko dugu. Erabilienak hauek dira:
Material bigunak kolpekatzen direnean markak ekiditeko beste mailu batzuk erabiltzen dira: egurrezkoak, plastikozkoak, etab. Ohikoenak hauek dira:
Segurtasun-arauak
!
Kirtenak mailuari edo mazoari irmo lotuta eta egoera onea egon behar du.
Grasaz betetako eskuekin ez erabili mailua. Gainazalera gogorrak kolpekatzen direnean, beharrezkoak dira.
segurtasun-betaurrekoak
Egokia: metalerako, plastikorako eta egurrerako.
NIBELA
Familia: baieztatzailea eta egiaztatzailea.
☞ Zertarakoa Gehienetan, planoaren erabiltzen da.
horizontaltasuna edota bertikaltasuna egiaztatzeko
Ondorengo ezaugarriek bereizten dituzten hainbat modelo daude: Luzera milimetrotan. Nolako materialez eginda dauden. Nola erabil daitezkeen: bertikalean, horizontalean, maldan. Non erabil daitezkeen: tailer mekanikoan, aroztegian, eraikuntzan, etab. Ohikoena burbuila-nibela da. Funtsean, aire burbuila txikia geratzeko moduan, urez, eterez edo alkoholez betetako (eta pixka bat okertutako) beirazko hodi itxia da.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Nibelak bi lerro marratuta dauzka. Pieza nibelatuta dagoenean, burbuila marra horien artean geratuko da.
Doitasun-erreminta denez, leku zikinetan edota lurrera erortzeko arriskua dagoenetan ez da utziko. Kolpeak eta urratuak ekidin. Bere lekuan gorde aurretik, garbia dagoela egiaztatu.
Egokia: metalerako. MARRATZEKO PUNTA Familia: markatzeko erreminta.
Zertarakoa
☞ Piezetan lerroak marratzeko erabiltzen da. Lerro horiei jarraituz mekanizatuko da pieza. Kono-formako punta tenplatu oso zorrotzean amaitzen den altzairuzko hagatxoa da.
Erabiltzeko eta zaintzeko arauak
âž™ Puntak ondo zorroztuta eduki behar dira. Beste gauza batzuk egiteko (zulatu...), ez erabili marratzeko punta. Marratzeko puntaren erabilpen egokia:
Segurtasun-arauak
!
Punta egoera onean edukitzeko eta istripuak ekiditeko, kortxozko tapoiz babes daitezke.
Egokia da: metalak eta plastikoak
XAFLA MOZTEKO
mozteko.
GURAIZEAK
Familia: txirbila harrotu gabe mozten duen erreminta.
☞
Zertarakoa Xafla metalikoak eta plastikozko xafla meheak ebakitzeko erabiltzen dira. Zentrimetrotan ematen den luzeraren eta ebaketa-motaren arabera bereizten dituzte.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Ebakitzen hasi aurretik, jarraituko den bidea markatzea komeni da. Darabilkigun guraizea baino gogorragoa den materiala ez da moztu behar. Erabil itzazu egin dezaketen lanerako, eta ez beste ezertarako. Idar egin arren ezin badugu moztu, guraizeak ez ditugu behartuko, eta lan horretarako egokiagoa den erreminta hartuko dugu.
Segurtasun-arauak
!
Erreminta ebakitzailea denez, kontuz erabili beharko dugu. Eskuetan zauriak eta ebakiak ekiditeko, metalezko xaflak mozterakoan derrigorrezkoa da eskularruak janztea. Heldu eskuz behar zaien bezala, heltzeko era guraizetik guraizera alda daiteke.
Egokia: egurrerako eta metalerako. PAPER LATZA EDO LIZPAPERA
Familia: urradura-, igurzketa- eta leunketa-ereminta.
☞ Zertarakoa Paper latza edo lizpapera, egurra, metala edo margotutako azalera urratzeko edota leuntzeko erabiltzen da.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Aleen arteko tarteak eta laztasunak bereizten dituzte paper latzak. Zenbakiz izendatzen dira: zenbat eta zenbaki handiagoa, orduan eta ale leunagoa. Aleak izan daitezke: - lodiak, eskuilatu gabeko azalerak garbitzen hasteko edota zahartutako pinturak kentzeko. - ertainak, azalera lauak leuntzen hasteko. - leunak, egurrezko azalerak leuntzeko edota lehenengo pintura-geruza eman ondoren azalera leuntzeko. - oso leunak, lakatutako azalerak lixatzeko, etab. Ur-papera (urez bustita erabiltzen baita) beste pintura- edo berniz-geruza gainazalei eman nahi zaienean, leuntzeko oso urratzaile ona da. -Arbastatzeko eragiketetan izan ezik, egurraren zainaren noranzkoan mugitu. -Hasi lanean ale lodiko paperaz eta, pixkanaka-pixkanaka, nahi den leuntasuna lortu arte, ale leunagokoaz amaitu. -Ebaki ezazu papera erraz erabiltzeko moduko zerrendetan. -Azalera lauak leuntzerakoan, presioa berdin-berdin egiteko, paper latz zerrenda egurrezko zati bati jiran bildu. -Moldurak lixatzeko, erabili listoi biribilean bildutako paper latza. -Egur-hautsez beteta geratzen bada papera, paper latzari lan-mahaiaren kontra kolpe batzuk eman edo pasa iezaiozu alanbrezko eskuila.
SARGENTA
Egokia da: metalezko, plastikozko eta egurrezko pieza lotzeko. Familia: lotzeko erreminta.
☞
Zertarakoa Lan-mahaiari edozein pieza-mota lotzeko balio du. Daraman torlojua erabiliz, baraila mugituko dugu, eta aho tartean jarritako piezari presioa eragingo. Milimetrotan ematen den aho tarteko distantziaren arabera, sargenta-mota ezberdinak daude; adibidez, pieza txikiak lotzeko balio duen eta ohikoak baino txikiagoa den marketeriakoa.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Lotzen dugun material-motaren arabera, gehiago edo gutxiago estutu beharko dugu sarjenta. Beti, garbiak eta koipeztatuak eduki beharko dira. Barailaren eta piezaren artean oholtxoak jarrita, lotu behar den pieza babestu behar da.
!
Segurtasun-arauak Lanean ari garen bitartean sarjenta aska ez dadin, zaindu. Sarjenta handi samarrak gaizki lotzen badira lurrera eror daitezke, eta hori hanketarako oso arriskutsua da.
Egokia: edozein material mota ERREGELA GRADUATUA
neurtzeko.
Familia: neurgailua, egiaztagailua eta baieztagailua.
Zertarakoa
☞ Neurtzeko eta distantzia txikiak markatzeko erabiltzen da. Luzerak 200, 500 eta 1000 mm bitartean daude, eta luzeagoak gutxitan aurkituko ditugu. Laukizuzen formako ebakidura du eta altzairuzkoa da. Eskala graduatua era ezberdinetara markatua dauka: ertz batean edota bietan, alde batean milimetrotan eta bestean hazbetetan, bietan milimetrotan edo alde batean bakarrik milimetrotan.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Eskala graduatuaren lehenengo markak beti ertz batekin bat etorriko behar du.
Ez utzi erregela graduatua lanerako beste erreminten artean. Erabili ondoren, txukun-txukun garbitu eta babestu tailerreko hautsetik. Herdoil ez dadin, komeni da noizean behin pixka bat koipeztatzea. Neurgailua da eta ez erabili beste ezertarako. Formaren arabera, altzairuzko erregela ezberdinak daude:
Eskalimetroa. Eskala ezberdinak dituen triangelu-formako erregela
ESKUAIRA
Egokia: metalerako, plastikorako eta egurrerako Familia: egiaztatzeko eta baieztatzeko erreminta
☞ Zertarakoa Angeluak edo lerro zuzenak egiaztatzeko eta marrazteko edo trazatzeko erabiltzen da. Bi azalera lauren artean angelu finkoa duten erremintak dira. Ohikoenak: 90º, 120º, 60º eta 45º-koak.
➙ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Eskuairak ukitzen duenetik at akatsa egoteko arriskua dagoenez, eskuaira txikiz azalera handia (eskuairaren luzerak harrapatzen ez duena) ez da egiaztatu behar. Piezaren azalera hobeto ikusteko, pieza argi kontra jarri.
Angelua baieztatu aurretik, piezaren aldeak lauak direla egiaztatu beharko da. Pieza egiaztatu aurretik, kendu eduki ditzakeen bizar eta zikinkeria guztiak. Garbitu eskuaira zapiz edo gamuzaz.
Egokia: egurrerako. ARRASPA Familia: erreminta urratzailea, marruskatzailea edo leuntzailea.
☞ Zertarakoa Triangelu formako hortz lodiak diagonalean erantsita dituen erreminta da, egur soberakinak gainazaletatik karraskatuz kentzeko diseinatua. Arraspak zentrimetro karratuko duen hortz kopuruak lor daitekeen gainazalaren kalitatea mugatzen du.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak ! Arraspari kirtenetik esku batekin
eta puntatik bestearekin helduz, karraskatzerakoan gorputza jarrera egokian jartzea derrigorrezkoa da. Arraspek aurrerakoan bakarrik jaten dute materiala.
Forma ezberdinetakoak erabiltzen dira: Egur-txirbilez bete-beteak geratzen direnean, garbitu arraspa alanbre meheak dituen eskuilaz. Ez erabili palanka egiteko edo kolpeak emateko. Ez pilatu gainerako erremintekin batera. Kirtena lotuta dagoela egiaztatu, eta hori gabe inoiz ez erabili, arriskutsua baita.
Egokia: torloju-buru artekaduneBIHURKINA
tarako.
Familia: lotura desmuntagarrietarako erreminta.
☞ Zertarakoa Buruan arteka duten torlojuak ateratzeko edo sartzeko balio duen erreminta da. Bihurkin guztiek hiru zati dituzte: kirtena, zurtoina eta ahoa. Zurtoinaren diametroaren eta luzeraren eta, bestetik, torlojuaren buruaren arabera bihurkinik egokiena aukeratuko dugu.
➙ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Bihurkinen ahoak forma ezberdinetakoak izaten dira: “posidriv”, “torx” eta 6 arteka dituztenak.
Torlojua lotzeko erlojuaren orratzen norazkoan birarazi, eta aurkakoan askatzeko. Bihurkinen ahoak beti zorroztuta edukiko ditugu. Tentsio elektrikoa dagoen guneetan edo tresnetan lan egiteko, kirtena isolatuta duten bihurkinak erabiliko dira. Beraiei ez dagozkien lanak egiteko ez dira erabili behar.
!
Segurtasun-arauak Bihurkinak garbi-garbiak eta grasarik edota zikinkeriarik gabe eduki behar da. Poltsikoan ez eraman, kolpe txiki batengatik gorputzean sar baitaiteke. Lotu behar den piezari eskuz ez eutsi, bihurkinak alde egiten badigu, min emango baitugu.
PRESIO-ALIKATEAK
Egokia: metalerako, plastikorako eta egurrerako. Familia: heltzeko edo atxikitzeko erreminta.
☞ Zertarakoa Presio-alikateak edo lotzekoak, baraila edo grip izenarekin ezagutzen direnak, barailan duten mekanismoari esker piezari gogor heltzen diote. Hondatutako hodi eta azkoinetarako erabiltzen da, eta askotan, lotzeko katu txiki bezala.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak ! Kurriken eta alikateen besoen gainean beti indarra egiten aritu beharra dago, aldiz, grip alikateak doitu ondoren ez dago hori egin beharrik. Sakatu heldulekuari ahoa ixteko, heldulekua osatzen duten bi besoak elkartu arte doitu torlojua.
Erreminta askatzeko tira palankari.
HELTZEKO ALIKATEA
Egokia: metalerako, egurrerako eta plastikorako. Familia: heltzeko edo atxikitzeko erreminta.
☞ Zertarakoa Xaflei heltzeko, alanbre eta zumitz txikiak okertzeko, zirrindola elastikoak sartzeko, etab. balio duten eskuzko erremintak dira.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Ahoaren formaren, zertarakoaren eta luzeraren (hazbetetan edo milimetrotan emana) arabera, modelo asko daude. Punta luzedun alikateak: pieza txikiei heltzeko erabiltzen dira. Punta borobildua ala prisma-formakoa izan dezakete.
Aho okerdun alikatea: segurtasun-eraztunak jartzeko eta askatzeko erabiltzen dira.
!
Segurtasun-arauak Heldulekuaren besoen artean behatzak ez jarri. Tentsio elektrikoa dagoen guneetan lan egiteko, heldulekuak isolatua egon behar du.
Egokia da: alanbreak eta eroale EBAKITZEKO ALIKATEAK
elektrikoak mozteko.
Familia: txirbila harrotu gabe mozten duen erreminta.
☞
Zertarakoa Bere izenak adierazten duen bezala, erreminta horrek eroaleak, alanbreak, iltzeak, etab. mozten ditu. Duen aho-motaren (aurrealdekoa edo albokoa), ebaki behar den materialaren eta bere loditasunaren (hazbetetan edo milimetrotan emana) arabera aukeratzeko, alikate-mota asko daude.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Alikate-mota bakoitza dagokion lana egiteko erabiltzea komeni da. Fabrikatzaileak aurreikusitako gogortasuna baino handiagoa duten materialak mozteko ez da erabili behar. Segurtasun-arauak
!
Besoen artean behatzik inoiz ez jarri. Tentsio elektrikoa dagoen guneetan lan egiteko, alikateen heldulekuek isolatuta egon behar dute.
PUNTADUN KONPASA
Egokia: egurrerako, metalerako eta plastikorako. Familia: marrazteko erreminta.
☞ Zertarakoa Zirkunferentziaren arkuak marrazteko, neurriak leku batetik bestera eramateko edo distantziak kalkulatzeko, eta zatiketa distantzikideak edo paraleloak marrazteko erabiltzen da. Artikulazioan lotutako bi beso, malgukia eta neurri jakin bati aldaketarik gabe eusteko torlojua edo finkatzeko beste edozein sistema dituen altzairuzko erreminta da.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Behar den distantzia baino handiagotik hasita, torloju erregulagarriz punten arteko neurria doitzea komeni da. Puntak ondo zorroztuta eduki behar dira; istripuak ekiditeko, punta horiek kortxozko tapoiz babes daitezke. Ez sakatu marrazten ari den besoa, zirkunferentziaren zentroan dagoena baizik.
Paralelotasuna egiaztatzeko beste konpas batzuk erabiltzen dira. Egiaztatu behar den azaleraren ezaugarrien arabera, forma ezberdinak har ditzakete.
Segurtasun-arauak Puntak arriskutsuak gerta daitezke. Kontuz ibili beharko duzu.
!
CUTTER-A
Egokia da: papera, kartoia, plastikoa eta hari elektrikoak mozteko. Familia: txirbila harrotu gabe mozten duen erreminta.
Zertarakoa
☞ Erabili eta botatzeko sorbatz (“cuchilla�) bilkorrak jartzen zaizkion kutxilo antzeko erreminta da, mozteko erabiltzen dena. Sorbatzak sekzio ezberdinekoak izaten dira, ahoa kamusten zaienean cutterretik kendu egiten dira, eta eragiketa hori errazago egin ahal izateko, cutter gehienek mekanismo berezia dute. Erabiltzeko eta zaintzeko arauak
âž™ Behar
den angeluaren eta materialaren arabera sorbatzak aldatzeko aukera eskaintzen duenez, cutterra gauza asko ebakitzeko erabil daiteke. Ebakitzerakoan cutterrari presio handiegirik ez egin, bestela mahaiari arrastoak egiteko edota sorbatzaren punta apurtzeko arriskua baitago.
Segurtasun-arauak
!
Gainerako beste erremintekin bezalaxe, eta bereziki ebaketarako erreminta denez, ezin daiteke horrekin jolasen ibili. Eskuetan edo gorputzeko beste edozein unetan egin ditzakegun zauriak larriak izan daitezke; beraz, kontuz ibili beharko dugu. Erabili ondoren, beti gorde cutterraren sorbatza babes-zorroan.
Egokia: metaletarako. KARRASKA Familia: erreminta urratzailea edo marruskatzailea.
Zertarakoa
☞ Txirbila harrotuz arbastatzeko edo leuntzeko erabiltzen da. Honela sailkatzen dira: Kosken arabera: zakarra, erdifina eta fina. Luzeraren arabera: gorputzaren zati erabilgarriaren neurria adierazten du horrek eta hazbetetan ematen da. Formaren arabera: laua, triangeluarra, karratua, biribila edo erdibiribila.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Lana ondo eta azkarrago egiteko eta denbora irabazteko, egin behar den eragiketa kontuan izanik, aukeratu karraskarik egokiena. Karraskatzerakoan gorputza postura egokian jartzea ezinbestekoa da. Karraska piezaren ertzarekin 45Âş-ko angelua osatuz eta norabide horizontalean mugitu behar da. Aurrera-atzerako mugimendu bakoitzean, zeharka ere mugitu. Bigarren iraganaldian, lehenengo norabideari elkartzut karraskatuz pasatu, eta lehenengo arraiatua gurutzatu.
Ez erabili karraska palanka egiteko edo kolpeak emateko. Gainerako erremintekin batera ez pilatu. Txarrantxaz edo eskuilaz (hortzen norabidean mugituz), kendu txirbilak eta garbitu karraska.
TORNUZILA
Egokia da: metalezko, egurrezko eta plastikozko piezak lotzeko. Familia: lotzeko erreminta.
Zertarakoa
☞ Landu behar diren piezak
mugi ez daitezen eta piezei eusteko erabiltzen da. Tornuzilaren atalak ondorengoak dira: - Finkoa, mahaiari lotua, aho finkoak eta oinarriak osatzen dutena. - Mugikorra, gidariaren bidez atal finkoan sartzen dena, eta aho mugikorrak eta palankak osatzen dutena.
Ondorengoaren arabera, tornuzil ezberdinak daude: - Barailaren neurria. - Gidariaren forma: karratua edo biribila. - Oinarria: finkoa edo birakaria.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Atal mugikorrari eta finkoaren barruan kokatutako azkoinari lotutako torlojua mugituz iriki eta itxi egiten da.
Gidarian txirbila pila ez dadin, garbitu sarritan tornuzila. Pieza barailaren erdiko aldean kokatzen saituko gara; horrela pieza deforma dezaketen indar irregularrak ekidingo dira. Estutzeko palankari, gogorrago lotzeko, kolperik ez eman. Lana bukatutakoan, ez utzi ahoak lotuta. Lotutako pieza kolpekatu behar bada, kolpeak aho finkoaren aldera emango zaizkio.
GRANETEA
Egokia: metalerako. Familia: markatzeko erreminta.
Zertarakoa
☞ Konpasarentzat
edo barautsaren puntarentzat euste-puntuak eta gidariak markatzeko erabiltzen da granetea. Daukan punta konikoari esker, markak eta zulatzeko zentroak, hala nola, xafletan erakutsi behar diren puntuak, egiteko balio du.
âž™
Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Luzeraren arabera, granete-mota ezberdinak daude: 100, 115, 130 eta 150 mm-koak
Granetearen punta, pixka bat okertuta, erdigunean kokatu. Segurtasunerako, eskua gainazaleraren gainean jarri eta granetea zuzendu. Mailuz kolpeak eman.
Marka oso zehatza ez bada, granetea pixka bat okertu zentro zehatzaren aldera, marka norabide horretan handitzeko kolpetxo batzuk eman, eta ondoren, zentroa berriz markatu.
Egokia da: metalezko xaflak lotzeko. ERREMATXATZEKO MAKINA
Familia: lotura finkoak egiteko ereminta.
☞ Zertarakoa Errematxea alde baten burua daukan zilindro formako hagatxoa da. Errematxagailuz buruaren beste aldeko muturra zanpatuz eta alde horretan beste buru bat eginez, xaflak edo piezak lotura iraunkorrez elkartzeko balio du.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Zertarako den kontuan hartuta, forma ezberdinetako errematxeak egiten dira.
Errematxea buru lauarekin egin nahi bada, zurtoinaren edo mihiaren luzerak lotu behar diren piezen lodiera eta errematxearen diametroa elkartuta lortzen dugun luzeraren berdina izan behar du; lortu nahi den burua biribila bada, berriz, diametroa halako 1,5. Errematxea aukeratu ondoren, piezetan ongi sar dadin, errematxearen diametroa baino pixka bat diametro handiagoa duen zuloa egin behar zaie piezei. Zuloak elkarren parean direla, piezak elkartu. Errematxagailuaren heldulekua ireki eta errematxearen mihia sartu. Errematxea zuloan sartu, eta erremintarekin zuloaren kontra indarra egiten dugun bitartean, errematxearen burua ahal den gehiena konprimatzeko heldulekua sakatu. Errematxea erabat zabaltzen denean, mihia erremintatik eroriko da.
Egokia: egurra lantzeko. TRINTXA Familia: txirbila harrotuz mozten duen erreminta.
☞ Zertarakoa Gubia eta xixelarekin batera, hozkak eta beheraguneak egurrean egiteko erabiltzen da. Punta ebakitzailea duen orria kirtenean sartuta duen erreminta da.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Erreminta hauekin pieza lantzeko, tornuzilan edo sarjentaz lotu pieza. Erremintari kolpeak mazoz edo eskuz (ez mailuz) emanez ebaki egurra. Ebaketa-ertza kamustu ez dadin, beste erremintetatik aparte gordetzea komeni da.
Segurtasun-arauak
!
Erreminta hauek oso arriskutsuak dira eta erabiltzeko bi eskuak beti erremintaren gainean jarrita eduki behar ditugu.
Egokia da: metalezko erremintak, ALANBRE-ESKUILA
etab. garbitzeko.
Familia: erreminta urratzailea, marruskatzailea eta leuntzailea.
☞ Zertarakoa Altzairuzko alanbrez osatutako eskuila da. Karraskatzeko, eta herdoila, altxatutako pintura, etab. kentzeko garbiketa-erreminta.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Txarrantxa eskuila-mota bat da, eta karrasken, arraspen, barautsen edo fresen hortz edo irtenune artean geratzen den materiala kentzeko erabiltzen da.
Lana errazago egiteko eskuila biribil birakariak daude, kopa-eskuilak izenarekin ezagutzen dira eta esku-zulagailu elektrikoari eransten zaizkio.
Segurtasun-arauak
!
Esku-zulagailu elektrikoaren segurtasun-arau guztiak errespetatuz, kopa-eskuilak erabiltzerakoan betaurrekoak janztea derrigorrezkoa da
Egokia: egurrerako. ESPATULA Familia: bukaera emateko erreminta.
☞ Zertarakoa Egurrezko edo plastikozko kirtenari errematxatuta dagoen altzairuzko orria da. Orria malgua bada, etenak edota zulo txikiak orez betetzeko balio du. Orria zurruna bada, berriz, paretetako eta egurrezko azaletako altxatuak, pinturak eta paper hondarrak kentzeko; espatula-mota hau errasketa izenez ezagutzen da. Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Altzairu herdoilgaitzezko orriak dituztenak erabiltzea komeni da, lana, garbiketa eta orokorrean erremintaren zainketa errazten baitute. Espatula erabiltzerakoan, landu behar den azala honda ez dadin, kontuz ibili.
Erabili ondoren, ur-beroko zorrotadan jarri eta beste espatula batekin material hondarrak kendu. Garbitzea ahaztuz gero, orea bigundu arte beratzen utzi. Orriaren formaren, zabaleraren (30, 40, 50, ..., 90 mm) eta egin behar duten lanaren arabera, espatula-mota ezberdinak daude:
Egokia: material-mota guztietarako. NEURKETA-ZINTA Familia: neurtzeko, egiaztatzeko eta baieztatzeko erreminata.
☞ Zertarakoa ¨Fleximetro¨ izenarekin ere ezagutzen den hori 0-5 metro bitarteko luzerak neurtzeko erabiltzen da. Plastikozko kaxan gordetzen den altzairuzko zinta graduatu bilgarria da. Erabiltzeko eta zaintzeko arauak
➙ Angelu zuzen formako metalezko pieza zintaren hasierari erantsia izaten dute, eta neurtu nahi den piezari errreminta hobeto eransteko jartzen zaio.
Gehienetan itzultze-balazta automatikoa, eta poltsikotik, gerrikotik, etab. zintzilikatzeko klipa edukitzen dituzte. Puntako topea lasa ez dadin, kolpetik biltzea ekidin. Zinta biltzen den kaxara, zikinkeriei sartzen ez diegu utzi behar. Zinta malgua izan arren, ez ezazu bihurritu. Erabiltzen ez den guztietan, gorde kaxaren barnean bilduta. Eraikuntzan, topografian, etab., distantzia luzeagoak neurtzeko maiz erabiltzen diren 25-50 metro bitarteko zintak daude. Horietarako zinta, nylonezko hariz indartutako beira-zuntzez egiten da.
!
Segurtasun-arauak Zintaren ertzak ebakiak egin ditzakete. Horiekin kontuz ibili.
ALIKATE HARIZURITZAILEA
Egokia: hari eta kable elektrikoetarako. Familia: txirbila harrotu gabe mozten duen erreminta.
☞ Zertarako Kablea hondatu gabe, hori estaltzen duen geruza isolatzailea kentzeko erabiltzen dira. Neurrien arabera, 4 mm-rainoko diametroa duten hari eta kableekin erabiltzen da.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Torloju erregulagarriz alikatearen ahoa eroaleari doitu, eta tiratzen dugun bitartean, besoak pixka bat estutu. Neurri zehatzak dituzten zulo ebakitzaileei esker, sekzio ezberdinetako eroaleak zuritzen dituen, eta era askotako erabilpena duen alikate-mota bat dago. Mozteko erabilgarria da eta borne elektrikoen hegatsak errematxatzeko ere balio du.
!
Segurtasun-arauak Tentsio elektrikoa dagoen guneetan lan egiteko, heldulekuak isolatuta eduki beharko ditu. Behatzak besoen artean inoiz ez sartu.
BABES-JANTZIAK I
Egokia: gorputzaren atal ezberdinetarako. Familia: segurtasunerako eta babeserako elementuak.
☞
Zertarakoa Babes-elementu gehienak begiei, eskuei, sudurrari, belarriei, buruari eta gorputz osoari babesa eta segurtasuna ematen dieten objetuak dira. Erabiltzeko eta zaintzeko arauak
eta eskuzorroak âž™ Eskularruak Ertz zorrotzetatik edota azalera beroetatik eskuak babesteko erabiltzen dira. Daukaten erresistentzia, eta egiteko erabilitako materialen ezaugarriak, babestu behar duten eskuaren atala eta tentsio elektrikoa dagoen lekuan lan egin behar den edo ez kontuan hartuz bereizten dira. Aurki ditzakegun arriskuei aurre egiteko, mota askotako babes-graduak eskaitzen dituzten eskularruak daude. Arriskuaren arabera, eskularruen materialen gutxi gorabeherako zerrenda: Arriskua
Materiala
Ebakiak Altzairuz indartutako larrua Urratuak Larrua Disolbatzaile eta hidrokarburoak PVC eta goma sintetikoa Azidoak Neoprenoa eta tela sintetikoak Hezetasuna, ura Goma naturala eta sintetikoa, plastikoa Beroa, sugarra, txinparta Beira-zuntza, larrua Babes-betaurrekoak Zulatzeko, zorrozteko, harriz lantzeko, bizarrak-kentzeko, abiadura handiz materiala harrotzeko eta antzeko lanetan begiak babesteko erabiltzen dira.Tenperatura altuz funtzionatzen duten sopleteak edo arku-deskargaz funtzionatzen duten soldagailuak erabiltzen direnean, betaurreko ilunak jantzi beharko dira. Modelo batzuk betaurreko normalen gainetik jantzita erabil daitezke. Horiek alboko babesik ez dute eta kolpe gogorrak jasateko moduko kristalik ere ez. Eskularruen eta babes-betaurrekoen derrigorrezko erabilpenaren seinaleztapena
BABES-JANTZIAK II
Egokia: gorputzaren atal ezberdinetarako. Familia: segurtasunerako eta babeserako elementuak.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Kaskoa Materiala buru gainera erortzeko arriskua dagoen lekuetan edo lanetan, burua babestuko digu. Lanbide askotan derrigorrez erabili behar da, batik bat, eraikuntzetakoetan.
Mantalak edo buzoak Larruz edo erresistentzia handiko ehunez eginak. Gorputzaren aurrealdea edo, goritutako produktuekin eta suarekin gabiltzanean, gorputz guztia babesteko nahiko onak dira. Belarri-txapelak Belarriei kalte egiterainoko zarata atera dezaketen makina edo erreminta zaratatsuekin lan egiteko, kaskuak edo belarri-txapel babesleak daude. Mozorroak Pinturekin, bernizekin eta oso hegazkorrak diren disolbatzaileak dituzten beste zenbait produkturekin lan egiteko, emanazioak iragazi eta horiek irensteagatik sor daitezkeen intoxikazioak eragozten dituzten mozorroak daude.
Egoerak edota lanak eskatzen badu, jantzi horiek guztiak lotsatu gabe erabili behar dira !
Egokia: metalerako eta egurrrerako. EGOZKAILUA Familia: kolpekatzeko erreminta.
Zertarakoa
☞ Xafla
mehetan zuloak egiteko, ziriak jartzeko edo ateratzeko, eta iltzeak egurrezko gainazaletan ezkutatzeko erabiltzen da. Punta lauan amaitzen den altzairuzko erreminta da. Erabiltzeko eta zaintzeko arauak
âž™ Behatz puntaz egozkailuari eutsi eta punta iltzearen buruaren gainean jarri ondoren, egozkailuaren buruari mailuz kolpea eman. Egozkailua nola erabili eta zer egiten duen
Zulo motzetarako, zurtoin koniko dutenak, eta luzeetarako, zurtoin zilindrikoa dutenak, 3 edo 6 pieza dituzten jokoetan fabrikatzen dira. Beraien neurriak 120 mm-tik 180 mm-ra artekoak izaten dira.
Segurtasun-arauak
!
Ahoa laua eduki behar dute; ezinbestekoa da. Ziriak honda ez daitezen, inolaz ere ez erabili ziri handietarako egozkailu txikia.
IZAR-GILTZA
Egokia da: buru hexagonala edo karratua duten torloju eta azkoinak lotzeko/askatzeko. Familia: lotura desmuntagarrietarako erreminta.
☞ Zertarakoa Buru hexagonala edo karratua duten torlojuak eta azkoinak lotzeko edo askatzeko erabiltzen da. Bere abantailak ondorengoak dira: giltza finkoak edo tutu-giltzak baino birak emateko posizio desberdin gehiago izatea, eta torlojuaren burua guztiz inguratzea.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Ahoaren neurriaren arabera, komeni zaigun giltza hartuko dugu, neurri horrek torlojuaren edo azkoinaren neurriarekin bat etorri behar baitu. Bi forma desberdineko giltzak aurki ditzakegu:
Torlojuaren burura errazago iristeko egokiena hartuko da.
Segurtasun-arauak
!
Tentsio elektrikoa dagoen guneetan lan egiteko ez daude prestatuta. Giltzak eta eskuak garbi-garbi eta grasarik gabe eduki behar dira. Egin dezaketena ez den beste zerbait egiteko inolaz ere ez dira erabiliko.
EDALONTZI-GILTZA
Egokia da: buru hexagonala edo karratua duten torloju eta azkoinak lotzeko/askatzeko. Familia: lotura desmuntagarrietarako erreminta.
☞ Zertarakoa Torlojuak eta azkoinak lotzeko edo askatzeko erreminta. Giltza txikia da, baina torlojuaren edo azkoinaren burua guztiz inguratzen duenez, indar handia egiten duena.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Ahoaren bestaldeko muturrean zulo karratua dauka, kirtena lotzen zaiona. Kirten hori forma ezberdinekoa izan daiteke:
Segurtasun-arauak
!
Edalontziaren neurriak torlojuaren edo azkoinaren buruaren neurriarekin bat etorri behar du, horrela ez bada, alde egin dezakete eta istripua eragin. Tentsio elektrikoa dagoen guneetan lan egiteko ez daude prestatuta. Egin dezaketena ez den beste zerbait egiteko inolaz ere ez dira erabiliko.
“STILLSON” GILTZA
Egokia: metalezko piezak lotzeko/askatzeko. Familia: lotzeko edo atxikitzeko erreminta.
☞ Zertarakoa Iturgintzan sarritan erabiltzen den giltza doigarri hori hodiak/azkoinak lotzeko eta askatzeko erabiltzen da.
➙ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Luzeraren eta ahoaren irekidura maximoaren arabera sailkatzen dira (28, 37, 44, 50, ..., 104 mm). Baraila finkoaren gainean pixka bat baskulatzen duen baraila mugikorrak, hortzen puntak sartuz, hodiari heltzen dio. Doitu baraila hodiari, eta errotazio-indarra egiteko, mugitu baraila finkoaren aldera palanka. Artikulazioa garbi-garbi eduki. Beste erreminta egokiago batekin egin daitezkeen lanetarako (mailuekin, kurrikekin, etab.) inolaz ere ez erabili.
Kate doigarriari esker hodiari heltzen dion beste giltza bat kate-giltza da. Stillson giltza baino diametro handiagoko hodietarako erabil daiteke. Inguratu hodia katez eta jarri katearen muturra erremintaren muturrean dagoen gakoan; ondoren, errotazio-indarra egiteko, altxatu aho horzdunaren aldera palanka.
Uhal-giltzaz, hodien gainazala hondatzeko beldurrik gabe, hodiak lotu edo aska daitezke. Erabilpena kate-giltzaren antzekoa da.
ANGELU-KAXA
Egokia da: egurra, metala eta plastikoa mozteko. Familia: markatzeko erreminta.
☞ Zertarakoa Zerraz mozterakoan gidatzeko eta zeharka eta 45º-ko angeluan ebakidurak egiten laguntzeko balio du. Neurri ezberdinetakoak eta material ezberdinez egindakoak (egurrezkoak, plastikozkoak edo metalezkoak) daude.
➙ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Angelu-kaxak 45º-ko eta 90º-ko artekak ditu, horietan zerra-orria sartuko dugu eta mozterakoan gidariak izango dira.
Angelu-kaxa gehienak tornuzilan lotuta jartzeko modukoak dira. Egurrezko markoak edo angeluan elkartu behar den beste edozein pieza mozteko oso erabilgarria da.
TORLOJUAK, AZKOINAK ETA ZIRRINDOLAK
Egokia da: egurrezko, metalezko eta plastikozko piezak lotzeko. Familia: lotura desmuntagarrietarako piezak.
☞ Zertarakoa Torlojua mutur batean burua duen zilindroa da, luzera guztia edo zati bat hariztatua daukana. Zilindro-formako atalari zurtoina edo kanabera deituko diogu. Piezak elkartzeko edo torlojuz lotzeko erabiltzen da. Buruaren formak, neurriak eta egiteko erabili den materialak bereizten dituzte. Torlojuen fabrikazioa arautua dago.
➙ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak Araututako izendapenerako, ondorengoa zehaztu behar da: 1.- Torloju-mota: hexagonala, buru biribila, etab. 2.- Hariaren izendapena: M12, 1/2�, etab. 3.- Torlojuaren luzera; arauetan burua barne dagoen ala ez zehazten da. Zuloek piezak zeharkatzen badituzte, torlojuei azkoinak erantsi behar zaizkie; zuloa hariztatua badago, torlojua azkoinik gabe jarriko da. Lotzeko/askatzeko dagokion erreminta (giltza, bihurkina) erabiliko da, inoiz ez guraizeak, kutxilak, etab. Lotu behar diren piezen zuloak parean ongi jarri behar dira. Hari ebakitzailea duten torlojuak ere badaude. Egurrerako (gabilak) edo xafletarako erabiltzen dira. Piezan sartzerakoan, torlojuak berak egiten du haria.
Azkoin-forma ohikoenak:
Zirrindolek lotura hobetu egiten dute eta lotzerakoan/askatzerakoan pieza urratzeko dagoen arriskua murriztu. Zirrindola-motak:
Egokia: egurrerako. ILTZEAK Familia: lotura finkoetarako pieza.
Zertarakoa
☞ Egurrezko piezak lotzeko erabiltzen da. Iltze-mota asko daude eta bakoitza gauza bat egiteko dela kontuan hartu behar da; iltzeak diametroz baino luzeraz hobeto bereizten direla, izenak leku batetik bestera aldatu egiten direla eta poltsetan, pakete soltetan eta pisura edo pieza kopuruz eros daitezkeela ere jakin behar da.
âž™
Erabiltzeko eta zaintzeko aruak Iltzea berekasa tente egotea lortu arte egurrean sartu. Ondoren, eskumuturra, mailu-burua eta iltzea elkarzut daudenean, mailuz gogor eta erregular kolpekatu. Iltzea ezkutuan gera dadin, egur-printza altxa dezakegu eta, iltzea sartu ondoren, itsatsi kolaz printza hori egurrari. Iltzez, pieza arinena astunenari josi eta ez alderatziz. Josi nahi dugun egurraren lodiera baino gutxienez bi halako luzera duten iltzeak erabili. Ez josi egurraren zain berearen gainean iltzeak ilaran, pitzatzeko arriskua baitago
Segurtasun-arauak
!
Istripuak ekiditeko, okertu eta ezkutatu egozkailuz iltze-puntak. Iltzeak oso txikiak badira, eskuak ez kolpekatzeko, kartoi-zati txiki bat erabiliz egurrari josiko dizkiogu.
Egokia: egurrean, metalean... zuloak egiteko.
ZULAGAILUA (ESKUZKOA/ELEKTRIKOA) Familia: zulatzeko erreminta.
☞ Zertarakoa Barautsaz txirbila harrotuz material ezberdinei zuloak egiteko erabiltzen da. Eragiketa hori egiteko ondorengo zulagailuak daude: ginbaleta, birabarkia eta zulatzeko makina. Azkenengo hori, altuera txikia duenez, mahai edo banku gainean jar daiteke. Ondorengo atalek osatzen dute: * Bankadak zutabearekin (euskarri nagusiak) zulagailuaren egitura osatzen du. * Mahai mugikorra edo plater pieza-etxea. Altueran, kremaileraz mugigarria, eta kolumnarekiko posizioa aldagarriak dituena.
* Burua.
☞
Barautsari biratzeko eta aurreratzeko mugimenduak emateko mekanismo guztiak dituena. * Barautsa lotzeko mekanismoak. Barauts-etxea. * Motorra. Poleek osatutako konoari lotua eta uhalez barauts-etxeari erantsitako ardatzari higidura transmititzen diona. Polea ezberdinak konbinaketaz barauts-etxearen abiadura alda dezakegu. Erabiltzeko eta zaintzeko arauak
âž™ Aurrena finkatu behar ditugunak hauek dira: zuloaren kokapena, diametroa eta sakonera. Ondoren urrats hauek jarraitu beharko ditugu: * Piezaren gainean egin nahi den zuloaren erdigunea markatu. Marrazteko eta neurtzeko erremintak erabiliko ditugu: lapitza, marrazteko punta, eskuaira, neurketa-zinta, etab. * Zulatu behar den materiala gogorra bada, puntu zehatza granetea eta mailua erabiliz markatuko dugu; horrek barautsaren sarrera erraztuko du eta zuloaren kokapen zehatza bermatuko digu. * Abiadura egokia hautatu. Materialaren (egurra, metal biguna edo gogorra...) eta barautsaren diametroaren arabera egin beharko da. Zenbat eta barautsa txikiagoa, orduan eta abiadura handiagoa (eta alderantziz) aukeratuko baita. Barautsaren diametroa buztanean markatuta egoten da, ez badago, neurtu kalibrez.
* Jaso makinaren segurtasun-pantaila eta aukeratutako barautsa lotu barauts-etxean. Eskubirantz mugituz lotu egingo dugu eta ezkerrerantz askatu. Barautsaren buztana erraz sartu arte irekiko dugu, ondoren, eskuz itxi eta, jarraian, lotzeko giltzaz estutu. Barautsak ongi lotuta eta erdi-erdian geratu behar du. Zulagailua abiarazi, eta egiaztatu barautsa ongi lotuta dagoela eta dardararik ez daukala.
Barailaz, zulatu behar den pieza lotu. Makina geldirik dagoela, barautsa âž™ poliki-poliki jaitsiz, aurkitu puntarekin zuloaren erdigunea. Zuloak pieza *
zeharkatzen badu, plateraren zuloarekin bat etorri behar du zuloaren erdiguneak. Pieza handia bada, berriz, erabili lotzeko sargentak. * Zulatzen hasi aurretik. Betaurrekoak jantzi eta segurtasun-pantaila jaitsi. Makina abiarazi eta barautsa zuloa egin behar den lekura eraman; indar gutxi eginez poliki-poliki zulatzen hasi. Materiala gogorra bada edota zuloa sakona, atera noizbehinka barautsa zulotik, txirbila ateratzeko eta barautsa hozteko. * Alakaketa edo abeilanaketa. Zulaketa bukatu ondoren, ertz txiki batzuk geratzen dira, eta horiengatik piezak ez dira ondo asentatzen. Hori ekiditeko, diametro handiagoko barautsa hartu eta zuloan justu-justu punta pixka bat sartu.
* Zulatu ondoren, makina itzali egingo dugu eta gauza hauek egingo ditugu: mahaiko baraila askatu; pieza jaso eta lana egiaztatu; barautsa giltzaz askatu, atera eta dagokion lekuan gorde; kendu eta jaso eskuilaz txirbilak, eta makina garbia utzi. Segurtasun-arauak
!
* Zulatzea bakarrik (inguruan lankiderik gabe) egin beharreko lana da. * Barautsa beroa egon daiteke.Heltzeko erabili larruzko eskularruak edo trapua. * Lanerako, erabili beti segurtasun-betaurrekoak. * Xafla metalikoak zulatzeko, erabili beti larruzko eskularruak. * Zulatu behar den piezari zuzenean eskuz inoiz ez eutsi. * Jantziek eta ileak barautsak harrapatzeko arriskutik at egon behar dute.
Egokia: lekedaz materialak lotzeko. TERMOKOLATZEKO PISTOLA
Familia: lotura finkoak egiteko erreminta.
☞ Zertarakoa Lekeda-barrra gogorrak pistolaz berotu eta urtutako lekedaz materialak (egurrezkoak, metalezkoak, plastikozkoak, etab.) lotzeko erabiltzen da. Tresna elektriko horiek barra erresistentziaz berotu eta lekeda bero konprimatua puntatik ateratzen dute. Azkar lotzen ditu piezak, baina ez beste lekedek (zuria, loctite...) bezain sendo. Konponketa txikiak egiteko egokia da. eta zaintzeko arauak ➙ Erabiltzeko Pistolari atzeko aldean duen zulotik
!
lekeda-barra sartzen zaio. Barruko erresistentzia elektrikoa berotu ondoren, urtzeko ganberan lekeda urtzen du, eta katua sakatzen dugunean, urtutako lekeda hori ahotik elkartu behar diren piezetara bidaltzen du. Pistola batzuek aho aldagarriak dituzte. Hauek dira: eten handiak betetzeko, barreiatzekoa, eta estugunetarako, hipodermikoa. Lekeda-barrak. Urari iragazkaitzak eta isolatzaile elektrikoak dira. Diametro ezberdinetako barratan saltzen dira. 80 ÂşC-ra urtu egiten dira eta 30-90 segundotan solido bihurtu. Biltegian 15-20 ÂşC bitartean gorde behar dira eta eguzkitatik babestu. Lekedaz itsatsi behar diren piezetako bati lekeda urtuaren arraia edo puntua eman, elkartu bi piezak eta 20 segundoan presioa egin. Minutura ia itsatsiak daude. Segurtasun-arauak Lekeda ipintzea bukatu baino lehen, hasierakoa lehortu egingo denez, ez erabili lotura luzeetan. Puntak erre egiten du eta botatzen duen lekedak ere bai. Heldu beti kirtenetik eta ez ukitu puntarekin eskuak edo arropak. Mahaia ez erretzeko, erabili euskarria. Ez ukitu pistolaren puntarekin entxufera doan kablea. Erre egiten du kable hori. 15 minutu edo gehiago erabili behar ez bada, deskonektatu saretik.
Egokia: metalezko piezak neurtzeko. KALIBREA Familia: neurtzeko eta egiaztatzeko erreminta.
Zertarakoa
☞ Kanpo-neurriak, barne-neurriak edota sakonerak oso zehatz neurtzeko erabiltzen da. Mutur baten eskuaira-modukoa duen, altzairuzko erregela graduatua da. Erregela horretan zehar irristatzen den beste erregela txikiagoa du gainean. Hori ere eskuaira-modukoa da eta kurtsore deritzo (alde higikorra da). Erregela txiki honek bere ertzetan nonius deritzon graduazio berezia du, eta erregelaren eskala graduatuaren parean higitzen da. Doitasuna noniusaren graduazioaren araberakoa da: 10 zati → 1/10 mm; 20 zati → 1/20 mm; → 50 zati → 1/50 mm Segurtasun-arauak
!
Kalibrea doitasun handiko erreminta denez, kolpeak, lurrera erortzeak, etab. ekidin, eta kontuz erabili maneiatzerakoan. Piezaren kontra ahoa gehiegi ez estutu. Neurrian eragina izan dezake. Piezaren ertza eta ahoa edo zunda elkarzutak direla neurtu. Beste edozein angelurekin neurketa gaizki egingo duzu.
âž™ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak A kasua.- Noniusaren zeroa erregelako lerro baten parean dago. Kasu honetan, lerro horrek balio zehatza, mm-tan, adieraziko du.
erregela Neurria 21 mm da
noniusa B kasua.- Noniusaren zeroa ez dago erregelaren inolako lerroren parean. Ondoko urratsak eman beharko ditugu: 1.- Erregela handiko zeroaren eta noniuseko zeroaren artean erregela handian dauden zati osoak zenbat diren ikusi; mm-ak izango dira horiek. 2.- Noniuseko zein zatik erregela handiko edozein zatirekin bat egiten duen ikusi; mm-aren zatikiak izango dira eta noniusaren zatien funtzio izango dira (apreziazioaren araberakoak, alegia). Zati-kopuruak milimetro bat zenbat zatitan zatiturik dagoen adierazten digu. Adibideak: a).- 10 zati dituen noniusa. Apreziazio: 1/10 = 0,1 mm Erregelako zeroaren eta noniuseko zeroaren arteko zati osoak: 14 mm Erregela handiko lerroarekin bat datorren noniusaren zatia: 4.a 10 zati dituenez, bakoitza 1/10 mm = 0,1 mm da. Beraz: 14 mm + 4 x 0,1 mm = 14 + 0,4 = 14,4 mm b).- 20 zati dituen noniusa. Apreziazioa: 1/20 = 0,05 mm Erregelako zeroaren eta noniuseko zeroaren arteko zati osoak: 4 mm Erregela handiko lerroarekin bat datorren noniusaren zatia : 16.a
20 zati dituenez, bakoitza 1/20 mm = 0,05 mm da. Beraz: 4 mm + 16 x 0,05 mm = 4 + 0,8 = 4, 8 mm
SOLDAGAILU ELEKTRIKOA
Egokia: osagai elektrikoak/ elektronikoak soldatzeko. Familia: lotura finkoak egiteko erreminta.
☞ Zertarakoa Metalezko piezak lotura finkoz elkartzeko erreminta da. Erreminta hau sarera (220 V) konektatzen denean, puntaren barruan dagoen erresistenziak punta hori berotuko du (500 ºC-ra iris daiteke) eta soldatu nahi den guneari erantsi behar zaion metala (eztainua) urtu. Urtutako metal horrek elkartuko ditu piezak. Piezak eztainuztatu egin direla esaten da. Soldagailuen potentziak 15 W-etik 100 W-era artekoak izaten dira.
➙ Erabiltzeko eta zaintzeko arauak NOLA SOLDATZEN DA ? • Soldagailua sarera konektatu eta itxaron berotu arte (eztainua urtzen duen arte) • Berotua dagoenean, txarrantxaz (edo desoxidatzailez) muturra garbitu. • Soldatu behar diren piezak berotu segundo batzuetan eta eztainuz estali. • Eztainua metalaren gainean jarri, INOIZ EZ soldagailuaren muturrean. • Jarri elkarren kontra soldatu behar diren bi piezak eta berotu eztainua urtu arte. • Soldagailua kendu eta eztainua solido bihurtu arte piezak ez mugitu. Eztainua hozten denean distira desagertzen da. • Piezei eusteko alikatea erabili behar da. Bestela, erredurak egin ditzake. • Osagai elektronikoak beroak honda ez ditzan, soldagailua eta osagaiaren artean alikatea tartekatu behar da (irudian agertzen den bezala). Ikus hurrengo orrialdeko irudiak.
➙ EZTAINUA. Metroko, 1 kg-ko,
½ kg-ko eta ¼ kg-ko erroilutan saltzen da. Egokiena 1,5 mm-ko diametroa eta %60 eztainua/%40 beruna dituena da. Eztainuzko hodiak barruan erretxina (desoxidatzailea) edukitzen du. Horrek eztainuztatu behar diren piezen gainazalerak garbitzen ditu.
Segurtasun-arauak
!
Heldu soldagailuari kirtenetik eta, sarera konektatuta dagoenean, ez ukitu muturrarekin zure gorputza edo arropa. Oso garrantzitsua. Soldagailua berotuta dagoenean, muturrarekin bere kablea ez ukitu, zirkuitulaburra egin baitezake. Soldagailua ez bada erabili behar edo hozten utzi nahi bada, EUSKARRIAN UTZI, SEKULA EZ MAHAIAREN GAINEAN. Eztainua urtzen denean sortzen diren lurrunak POZOINTSUAK DIRA. Ez irentsi. ARIKETAK. Egurrezko oholean iltzeak josi eta horien buruetan beste iltze batzuk soldeatuz irudia osatu. Iltzez irudiko tetraedroa... egin.