Bake bila

Page 1

BAKE BILA

Behin batean, bazen errege bat bene-benetako bakea, bake perfektua adieraziko lukeen margo baten jabe egin nahirik, sari handi bat eskaini zuena. Ehundaka margolari artista aurkeztu ziren, bakoitza bere margoarekin, zein baino zein ederrago. Erregeak, margo haiek denak bananbanan ikusi eta mirestu ondoren, haietako bi bereizi zituen, guztien artean ederrenak iritzita. Lehen margoa urtegi zoragarri bat zen. Ispilu eder bat bailitzan, inguruan zituen mendi lerden eta baketsuak dotore islatzen zituena. Zeru urdin-urdina goiko aldean, tarteka laino zurixkaz zipriztindua. Eta, harri eta zur, hura ikusi zuten guztiek aho batez: “aizue, hauxe bene-benetako bakea!”. Bigarren margoak ere mendiak zeuzkan. Baina mendi hauek mendi lazgarri eta malkartsuak ziren. Zeru goibel eta haserrekor baten mehatxupean, eurijasa beldurgarri bat ikus zitekeen, trumoi eta tximista artean. Mendiaren beheko aldean, berriz, uholde gupidagabe batek eragindako hondamendi beldurgarria. Eta, harri eta zur, hura ikusi zuten guztiek aho batez: “aizue, hauxe ez behintzat bakezko ezer, hau da negarra!”. Baina erregeak, bi margo haiei begira-begira jarrita, hor ikusten du urjauziaren ondoko haitz artean ernetzen ari den zuhaiska bat. Eta han, zuhaiskan bertan, hara!, hegazti batek egindako habia bat. Eta ene ba!, hantxe baita ere txorikume bat, bere burua luxe-luxe, urjauzitik nola edo hala babestu nahirik… Bi margoen artean benetako bakea ongien irudikatzen zuela-eta, bigarrena aukeratu zuen erregeak… - «Izan ere, -halaxe zioen erregeak-, bakea ez da zaratarik gabeko leku bat, batere arazorik gabekoa edo lan astun eta oinazerik ez dagoen leku bat. Nahiz eta atsekabe horien guztian erdian egon, gauden bare geure bihotz barruan. Horixe da benetako bakearen ezaugarria»”.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.