23. ALDIZKARIA - GIPUZKOAKO ITXAROPEN TELEFONOA ARGITALPEN BEREZIA XXV URTEURRENA - AZAROA 2012 Hasiera-hasieran eta, oker ez banago, egunkari batean, itxaropenaren telefono-zenbakia lehen aldiz ikusi nuenean, urtebete edo bi lehenago behar izango nuena zela pentsatu nuen. Orduan, arazoak izan nituen neure bizitzan, eta ez neukan norekin hitz egin. Poltsan beti neraman agendan idatzi nuen zenbakia, eta, inoiz erabili ez banuen ere, idatzita edukitzean, bakarrik ez nengoela sentitzen nuen. Lagun arteko bakardadea txarra da. Entzun egiten duzu, baina ez dizute entzuten. Ez zara inor, ez duzu sentitzen, ez duzu pentsatzen... ez duzu sufritzen.
GITk DOAKOTASUNAREN KULTURA eskaintzen dit. Une ezin magikoagoa sortzen da, entzuleak aurikularra hartzen duenean eta bi ahots anonimok telefono-komunikazioaren bidez topo egiten dutenean. Oinazea eta alaitasuna partekatuko dituzten bi bizitza; batak hitz egiten du; eta besteak, entzun. Alderantziz ere bai. Biek elkarren premia dute.
Gainerakoei laguntzen diet, eskatu egiten dutelako. Eskua luzatzen dute laguntza eske, eta nik oratu egiten dut. Guztiok bat egitean sentitutakoak ez dauka preziorik! Niretzat, bi alderdien arteko miraria da norbaitek, une batez bada ere, entzun eta ulertu egin diotela sentitzea. Aberasgarria da benetan! Entzuleak gerlari handiak bezalakoak dira, eta euren ezpatak euren bihotz handia dira. Urduri nago... Atendituko dudan pertsonari lagundu ahal izango diot?... "Pozik nago, lehen baino hobeto dago”. Ezin hobea da zenbait unetan nora jo baduzula jakitea. Benetako saria da zure ekarpen txikiaz deitzen duena lasaiago geratzen dela jakitea eta entzuteagatik eskerrak ematen dizula ikustea. Estualdietan lasaiaraztea, kezkak baretzea, kontsolamendua ematea eta, batez ere, norbaitek entzun egiten diola eta kezkatuta dagoela ikustea. "Eraman nahi dudan bizimoduari eusten laguntzen dit". Entzulea izatean, neure baitatik irteten naiz, eta gainerakoei luzatzen diet eskua. BIHOTZEZ egindako ENTZUNALDIEN balioan eta indarrean SINESTEN DUT.
www.telesgi.org
teg@telesgi.org
Esaldi hauek entzuleen talde zoragarriaren hausnarketak dira, eta, eurei esker, Gipuzkoako Itxaropen Telefonoak itxaropena eskaintzen jarraitzen du 25 urteren ondoren. Eurak barik, ezin izango genuen hau guztia egin. Hona hemen elkartetik bertatik gainerakoei euren denbora oparitu dieten guztientzako omenaldia.
Telefonoko entzulea naizenez, igortzen ditugun ereduak neure inguruan bertan abian jartzen ere ikasi dut. Pertsona hobea nahiz, eta saria ere bada niretzat. Oso garrantzitsua da “EGOTEA”, “ITXAROTEA”, “BIHOTZA PRESTATZEA” eta ustezko DEIA "HARTZEA", gertatuko den ala ez jakin ez arren. Neure bizitzako arlo guztietarako afektua eta ulerkuntza areagotu egin direnez, nire mesederako izan da. Beraz, entzunez laguntzen dugu, baina, aldi berean, “opariak” ere jasotzen ditugu. Esker-hitzak entzutea da nire motibazio handiena, baita kontsolamendu zein laguntzarako hitzak eskaintzean eta entzutean gizakien une latzenetan argi apur bat agertu daitekeela sentitzea ere. Gainerakoez arduratzean, ederragoa da bizitza, eta gauza berrien inguruko interesa pizten da. Bertan behera utzi gaituztela uste dugunean, ITXAROPENARI heltzen diogu. ITXAROPEN berberaz deitzen digute GITra. Laguntzeko FEDEAZ, geure boluntarioak jartzen ditugu haien zerbitzura.
zenbait
datu
Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa sortu zen Donostian
Cรกritasi esker, gaur egungo egoitzara joan ginen
Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordea eta Zuzendaritza aldatu ziren Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatu zen hitzarmena, zerbitzuaren barne-funtzionamendua bermatzeko
Herritarrentzako 900 840 845 doako telefonoa ezarri zen Eusko Jaurlaritzak herri-onurako zerbitzu izendatu zuen
Askotan, pertsonek ez dute hizlari buruargirik behar, bihotz lasai entzulea baizik.
40 boluntario geneuzkan, eta 40.000 dei jaso genituen ordurako
Gipuzkoako Foru Aldundiak Borondatezko Lanaren Saria eman zigun
EGITen 25. urteurrena da, eta 50.000 dei erantzun ditugu
www.telesgi.org
teg@telesgi.org
Gure ITXAROPENA “Eskerrik asko! Mila esker gainerakoei bizitzak zentzurik baduela eta bizi egin beharra dagoela sinetsarazten diezuen guztioi.”
RAEko hiztegiaren arabera, “nahi duguna egin egin daitekeela adierazten digun aldartea” da itxaropena.
Zenbait gizon eta emakumek horixe bera sentitu behar izan zuten, orain dela hogeita bost urte 1987ko azaroaren 19an Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa sortzeko erabakia hartu zutenean. Haztegia sortu nahi zuten Gipuzkoako gizartean, krisi pertsonalak aukera bihurtzeko eta jende askok itxaropena berreskuratzeko, etorkizun bila inork bere errealitatea kolokan jarri gabe. Gandhik zioenez, “gure saria ahaleginean dago eta ez emaitzan”. Horrela, bada, batez ere, PERTSONAN sinesten dugu, aurrera egiteko eta hausnartzeko daukan gaitasunean. Hartara, bere baliabideen bitartez eta Telefonoaren laguntzaz, aldarte egonkorrerako bideari ekin, krisia gainditu eta itxaropen bihurtu ahal izango du. Lortuz gero, itxaropena sortuko dugu.
Gaur egungo Zuzendaritza Batzordeak lekuko hori jaso zuen orain dela zazpi urte. Ausart haiek ideia batean sinetsi eta garatu egin zuten harik eta Telefonoa sortu arte. Gaur egun, hain zuzen ere, herri-onurako erakundea da Eusko Jaurlaritzarentzat, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero ematen duen Borondatezko Lanaren Saria irabazi berri du. Inolako zalantzarik gabe, geure entzuleen taldeari eskertu behar diogu onespen publiko hori.
Egunez egun, urte hauetan guztietan, boluntario horiek euren konpromisoari eutsi eta profesionaltasunez, maitasun handiz zein eskuzabaltasunez entzuten dute buru-belarri. Horrela, bada, arazoak gainezka egitean krisipean dagoen pertsonak 900 840 845 markatzen duenean, apurka-apurka berreskuratu ahal izango ditu bizi-zentzua eta etorkizunerako itxaropena. Izan ere, bere baliabideak erabili ditzakeela sentitu ahal izango du, blokeo-egoeratik irteteko, erantzuteko eta bere narriadurari adorez zein errealismoz aurre egiteko.
Hori dela eta, eskerrik sakon eta beroena eman nahi diegu urteotan guztiotan elkartearekin lan egin duten guztiei: entzuleak (elkartearen zutabeak), Zuzendaritza Batzordeko kideak, psikologoak, laguntzaileak, instituzio publikoak eta erakundeak. Izan ere, sufritzen duenaren inguruko enpatiaren eta elkartasunaren ideia sendotzen lagundu digute erabateko isilekotasunaz eta anonimatuaz. Horrez gain, geure eskerrik beroena ere eman nahi diegu Telefonora deitzen duten guztiei, kontraesana dirudien arren, “beti-beti ematen duenak baino gehiago ematen duelako jasotzen duenak”.
Era berean, eskerrik asko elkarteko kide guztiei, euren ekarpen ekonomikoari esker Telefonoari eutsi ahal diogu-eta. Kideok barik, guretzat askoz zailagoa izango litzateke aurrera egitea. Juan Carlos Redondo - Presidentea.
ITXAROPENA SORTZEKO ARTEA JosĂŠ Antonio Pagola - (AĂąorga, Gipuzkoa, 1937)
1987ko azaroan, Gipuzkoako itxaropen telefonoaren sortzailea
Pertsonen artean itxaropena sortzea zaila da beti. Ezin zaie itxaropen iragankorrik eman behar. Pertsonek barruko indar iraunkorra berreskuratu behar dute, egoera aldarte onez onartu behar dute eta oinarrizko konfiantza izan behar dute, etorkizunari buruargitasunez, arduraz eta duintasunez aurre egiteko.
GIPUZKOAKO ITXAROPEN TELEFONOA: HORRELAXE SORTU ZEN
Garai hartan, bikario nagusia nintzen. Nekez konpontzeko moduko arazo mingarriak zeuzkan jendea hurbiltzen zitzaidan bulegora. Euren asmoa ez zen Caritasen laguntza eskatzea. Laguntza, adeitasuna eta indarra behar zituzten egoerari aurre egiteko. Entzunda neukan itxaropenaren telefonoak zeudela, baina ez nituen ezagutzen. Telefonoa abian jartzeko prest zeuden zenbait emakumerekin jarri nintzen harremanetan, eta, egun batean, nire autoan joan ginen Granollerseraino, Kataluniako Itxaropenaren Telefonoaren Biltzarra zegoelako bertan. Esperanza Miner, Blanca GarcĂa eta Hilari Pagazaurtundua ziren emakume horiek. Eurekin, den-dena hasi zen. Hasieratik, ez genuen banakako protagonismorik eduki nahi izan. Argi eta garbi geneukan GIT guztion lan solidarioa izango zela. Ezeren gainetik, entzunaldiaren kalitatea zaindu eta atentzio eraginkorra eskaini nahi genion pertsona bakoitzari. Izpiritu hori izan genuen sorreran, baita bere hazkuntzan bertan ere. Niretzat ezin pozgarriagoa izan da ikustea 25 urteotan zenbat lagunek lagundu diguten isil-isilik eta doakotasunez, itxaropena ereiteko beharrezkoa den zeregin hori garatzen: "entzuleak"; psikologoak; prestakuntza, antolakuntza eta zabalkunderako zenbait lanetako laguntzaileak... Guzti-guztiei eman behar dizkiegu eskerrak gaur egun daukagun Telefonoagatik. Hona hemen gure leloa: gipuzkoar bakar bat ere ezin da bakarrik egon, gainezka egiten dion arazoa daukanean. Beti-beti edukiko gaitu hemen.
Geure bizitzan, lehentxeago edo geroxeago, itxaropena arriskuan jarri eta desagerrarazteko moduko egitate eta esperientziei aurre egin behar diegu. Zer egin gaixotasun larria dugula dioskuenean edo lanik gabe geratzen garenean edo ezkontidea leiala izan ez dela dakigunean? Lehenengo eta behin, igarri egiten dugu geure bizitza lehen bezain zorionekoa, segurua eta lasaia izango ez dela. Ez dugu behar besteko barne-indarrik egoera berriari aurre egiteko. Den-dena kolokan dago. Ez dakigu zer egin eta nora jo. Geureganako eta gainerakoenganako konfiantza galtzen dugu. Itxaropenik gabe gaude ia-ia. Itxaropenaren barne-indarra itzaltzen denean, bizitzen jarraitzeko biderik gabe geratzen gara. Etorkizunik gabe geratzen gara. Orduan, era guztietako sentipen eta jarrera negatiboak sortzen dira geure baitan. Itxaropenik gabe, tristezian, pasibotasunean edo etsipenean hondoratu gaitezke: "ezer ez da lehen bezala izango". Estuasunaren eta ikararen menpe egon gaitezke, eta isolatu eta inkomunikatu egin gaitezke: "inork ez dit ulertzen".
Nahasmena eta haserrea izan daitezke nagusi: "zergatik gertatu ote zait niri?".
Badago itxaropena berreskuratzerik Ezer baino lehen, gogoan izan behar dugu badagoela itxaropena berreskuratzerik, geure arazoa nahierara konpondu ez arren. Batzuetan, apurka-apurka, pertsona bera konturatu egiten da, lehen nahasmena gainditzen du, baliabide eskuragarriak erabiltzen ditu eta bide berriak aurkitzen ditu, bakez eta itxaropenak bizi ahal izateko. Beste batzuetan, ordea, entzuten dioten beste pertsona batzuekin egon behar da harremanetan, egoera errealismo handiagoaz ikusteko, hainbesteko etsipenik ez edukitzeko eta urrats txikiak emateko, egoerari itxaropen handiagoaz aurre egiteko.
Hona hemen arazo larrien ondorioz nahastuta eta bizitzari aurre egiteko indarrik gabe daudenen artean itxaropena sortzeko oinarriko hiru bide:
Harrera zintzoa eta errespetagarria Harrera zintzoak itxaropena sortzen du. Krisian dagoen pertsona seguruago eta indartsuago dago, adeitasuna sentitzen duenean. Nahiz eta egoera oso larria izan, nahiz eta etsi-etsita egon, bakarrik ez dagoela badaki, bere inguruko interesa duenik badagoela badaki, are errazagoa izango da itxaropena berreskuratzea. Adeitasuna funts-funtsezkoa da itxaropena sortzeko arte honetan.
Harrera egitean, pertsonarengana hurbiltzen gara, eta bere alboan gaude arazoari aurre egiteko orduan. Bere onerako baino ez dugula egiten sentitu behar du. Jarrera horri eutsi beharko diogu beti, pertsona horrek noizbait haserrarazi, engainatu edo manipulatu egiten bagaitu ere.
Harrera egitean, errespetua da nagusi. Krisian dagoen pertsonak balio, ezaugarri eta ahulezia ezezagunak ditu. Orain, hautsita dago, baina ezagutzen ez ditugun zauriak, beldurrak, asmoak eta gurariak ditu. Ezin dugu epaitu, are gutxiago kondenatu. Datorren moduan egingo diogu harrera: itxaropen-premiapean.
Entzunaldiak sufrimendua arindu eta zauriak laztantzen ditu. Ia-ia beti, pertsona hautsiak negar egin behar du, barrua askatu, amorrua adierazi, oinazea edo ezintasuna helarazi. Buru-belarri entzuten diotela sentituz gero, bakea eta barruko indarra berreskuratzen hasi ahal izango da.
Entzunaldiaren bidez, galdutako edo kaltetutako duintasuna berreskuratzen da. Era berean, buru-estimua berreskuratzeko ere bada oso lagungarria, krisian dagoenak badakielako bere arazoa garrantzitsua dela norbaitentzat. Ez dago bakarrik. Badago ikarak, akatsak eta itxaropenik eza ulertzen dituenik.
Isileko entzunaldi aktiboa Ezer baino lehen, harrerak nahasmena askatzen du. Barrua hustean, krisian dagoen pertsonak izena jartzen die bere arazoari nahiz sentipenei, eta bere burua hobeto ulertzen hasten da. Entzutean, arazoa argitzen hasiko da.
Adiskidantzazko laguntasuna Krisian dagoen pertsonak arazoaren konponbidea baino gehiago bilatu nahi du. Ulertua izan nahi du, bere sufrimendua partekatu nahi du, konponbideak bilatzen laguntzea nahi du... Itxaropena berreskuratzen laguntzeko eskatzen digu. Era osasungarrian eta osasunbidez laguntzeko, zenbait faktore hartu behar ditugu
Hasiera-hasieratik, banakako protagonismoa saihestu nahi izan genuen. Argi eta garbi geneukan IT bera guztion lan solidarioa izango zela.
kontuan. Ezer baino lehen, jarrera dogmatikoak saihestu beharko ditugu, pertsonak ahulago sentitu ez daitezen eta segurtasun gehiago galdu ez dezaten. Ez diegu aholku errazik emango, ez direlako batere lagungarriak izango bidea aurkitzeko orduan. Bestetik, ez dizkiegu beharrezkoak ez diren galderak egingo, gure jakingura
asetzeko. Horrez gain, elkarrekiko hurbiltasuna eta konfiantza sortu
Batzuetan, dena ahaztu eta aurrera egin beharra dago. Atzera begiratzea ez bilakatzeko modu onena da.
Etsipena gure jakintasunean dago oinarrituta, eta hori ez da ezer. Itxaropena, ordea, gure ezjakintasunean dago oinarrituta, eta hori guztia da.
behar ditugu; komunikatzen ari den pertsonaren erritmoa errespetatu; benetan nolakoa den erakusteko zailtasunak dituela ulertu; arazoei aurre egiteko bideak bilatzen lagundu; pertsonaren onerako irtenbideak aurkitzeko baliabideak eskaini...
ENTZULE BATEN HAUSNARKETAK Hausnarketa: “zer lortzen duzu GITko boluntarioa izanda? Zer lortu nahi duzu deitzen duenarentzat?”. Honako hauxe erantsiko nuke nik: nola bizi inguruko banan-banako krisietan (oinazean edo norberaren eta inoren arduragabetasunean) eta nola egin elkartasunez, modu konstruktiboan eta grinaz? Zer egin geure unibertsoa benetakoa, bakarra eta besterenezina izan dadin? Nola izan iragazgaitzak bizitzan bertan eta nola aurre egin krisiei? Nola bizi “bete-betean”?… Hona hemen nire erantzuna: geure bizitza, biografia eta unibertsoa partekatu behar ditugu gainerakoekin, bete-betean... Esate baterako, ITXAROPENAREN TELEFONOAK EMANDAKO TELEFONO BIDEZKO ATENTZIOAREN bitartez. Mendeetan eta mendeetan materialismoa nagusi izan ondoren, gaur egun ezinbestekoa da sentsibilitate berria sortzea, hau da, unibertsoaren zein gizakien mirarien nahiz misterioen pertzepzioan oinarritutako espiritualtasun bakuna bezain sendoa eratzea. Erantzukizunaren, elkartasunaren eta errukiaren etika sustatu behar da, eta honako honexetan egon behar da oinarrituta: zainketa, gauzen berezko balioa, ondo egindako lana, iaiotasuna, zintzotasuna eta asmo gardenak. Laburbilduta, SAMURTASUN jarrera berria suspertu beharra dago, beraz. Samurtasun hori “entzunaldiaren” bidez barruratzen zaigu, geure baitatik besteenganantz irteten garenean, gainerakoak sentitzen ditugunean eta euren historiaren inguruko interesa daukagula adierazten dugunean. Maitasunagatik eusten diogu, bereizgarritasunak, bizitza, lorpenak, zailtasunak balioesten ditugulako. Horrelako harremanen helburua, ostera, ez da abantailak eta menderakuntza lortzea, bideak partekatzea baizik. Samurtasun horren ondorioz, sentiberatasuna sortzen da, eta, pentsatu eta arrazoitu ez ezik, haratago ere badoa: sentsibilitatea, intuizioa eta uztarketa-gaitasuna eransten dizkio arrazoibideari. Azkenik, horren guztiorren ondorioz, bikaintasun, esangura handien, balioen eta bizitzeko zein borrokatzeko moduko konpromisoen mundua sortzen da. Izaera eta entzunkera hori, gainera, kalitatea, bizi-iturria, alaitasuna eta zoriontasuna da, emailearentzat zein jasotzailearentzat. Horrela, bada, gure samurtasuna laztan bihurtzen da. Laztan hori, gainera, esperientzia fisiko hutsa “baino zerbait gehiago” da, jarrera, “izaera” bihurtzen delako, goratu egiten gaituelako eta biziari berari zentzua ematen diolako. Hobeto ulertzeko, umea laztantzen duen ama ekarriko dugu gogora. Keinuek, zainketak eta maitasunak errealitatearen eta unibertsoaren ontasunarekiko funtsezko konfiantza adierazten diote “umeari”. Funtsean, umeak berak sentitu egiten du gauza guztiek badutela zentzurik, harrera egiten diotela eta etorkizunarekiko konfiantza izan dezakeela.
Gipuzkoako Itxaropen Telefonoak honako ezaugarri bereizgarri hauek hartzen ditu kontuan, bere zerbitzua emateko orduan ANONIMOA•DOAKOA•APOLITIKOA•ISILEKOA•AKONFESIONALA
GITn, ume hori deitzen duen pertsona baino ez da, eta, samurtasunaren antzera, hurbiltasuna eta benetakotasuna adierazten dizkiogu laztan horren bidez. Afektibitatea. Laztan hori kalitatekoa bada, afektua ez da gezurrezkoa, faltsua edo zalantzagarria izango. Inoiz ez dago laztanik, bestearen intimitatea inbaditzen denean. Hori dela eta, “pazientziaz beteta zauritu gabe ukitzeko eta emateko prest dagoen eskua” da laztana. Horrelaxe azaldu genezake zer den gure “entzunaldi aktiboa”. Horren ondorioz, GITko boluntarioa izanda, zainketa eta samurtasuna hitzen oihartzuna datorkit gogora. Horren bidez, hainbat eta hainbat esperientzia bizitzeko aukera ere badut: maitasuna, balioak, misterioa, elkartasuna, erantzukizuna, iaiotasuna, gardentasuna, zintzotasuna, sentiberatasuna, sentsibilitatea, laztana, adeitasuna, intuizioa, elkarbizitza, uztarketa, errukia, gupida... Hori guztiori berriro bizitzean, eskaini ere egin ditzaket... Ideiak eurak ekintza bihurtu ditzaket. Bestela esanda, entzuten eta laguntzen irakasten didanez, GITk berak zentzua ematen die nire “zainketari eta samurtasunari”, ekintza eta esperientzia bihurtzen ditu-eta.
www.telesgi.org
teg@telesgi.org
“Entzuleok” era guztietako arazoei aurre egin behar diegu, eta, ia-ia beti, “balio-krisi” sakona gertatzen da aldi berean. Krisi horrek gure solaskideen artean du eragina, eta babesik gabe uzten ditu bizitzaren, arazoen, gaixotasunaren edo heriotzaren aurrean. Pentsaera-maila lasai eta sakonagotik laguntzen saiatzen gara, jakin badakigulako euren errealitatetik (oso gordina bada ere) baino ez dutela edukiko berriro ere maitemindu, itxaropentsu eta konfiantzadun moduan bizitzeko aukera.
Nolako balioak eskaintzen dizkigu "entzunaldiak"? Nolako ekarpena egin ahal diegu deitzen dutenei? Labur-labur esanda, nire ustez, entzunaldiaren bidez, zainketaren eta samurtasunaren balioak suspertu eta gainerakoenganantz bideratzen ditugu. Azalpena: gaur egungo mundu birtualaren ondorioz, habitat berria sortu da, eta bertan ez dago giza ukiturik, ukimenik edo “hartu-emanik”.
“Irrealtasun” horrek eragina dauka gure bizimoduan, funts-funtsean, gainera: zainketa, errukia, samurtasuna. Zibilizazio honetako ezinegon lausotik irten behar gara, utzikeria, axolagabekeria eta arduragabetasuna direlako nagusi (fede txarra ez denean). Gaur egun, bost axola dimentsio izpiritualek. Ez dago bizirik dagoen ezeren inguruko samurtasunik. Akabo sentiberatasuna, irudimena, ahaleginez egindakoa.
Komunikabideetan, inolako lotsarik gabe erakusten dizkigute era guztietako indarkeria eta larregikeriak. Informazioaren aitzakiapean, desinformazioa da nagusi, eta bizia zikintzen dute. ... Hala ere, heriotza alde batera utzita, biziaren distira galtzea baino txarragorik ote dago? Elkarrizketa positiboaren izpiritualtasuna da uztartu, lotu, birlotu eta bateratu egiten gaituena. “Itxaropen ahaztua” (itxaropenik eza) albo batera utzita, “itxaropen eta konfiantza” handia proposatu beharko genuke geure artean eta inguruko guztien artean. Ez dugu halakorik egiten, ordea. Oraindik ez gara konturatu agerian dagoena ezkutuan dagoenaren osagaia dela; errealitatearen eta behatzailearen, entzulearen eta entzundakoaren arteko lotune hautsezina dagoela. Arretarik ez dugunez, gainerakoekin, jakin-minarekin, misterioarekin, bizipozarekin daukagun lotura galtzen dugu.
BEGIRADA BERRIA TXIROTASUNAREN AURREAN Jose Ramón Trebiño (Eibar, Gipuzkoa , 1951) Apaiza, Elizbarrutiko Caritaseko apezpiku-ordezkari ohia eta Gipuzkoako Itxaropen Telefonoko Zuzendaritza Batzordeko kidea.
Bestetik, “urdail betea” baino askoz gehiago da pertsona, edukitzeko grina hutsa (Erick Fromm) edo “dimentsio bakarreko gizakiaren” profila (Marcuse). Azken batean, zentzuzko bizitza eratzeko moduko balioak onartzeko prest dago.
Oraindik ez dugu behar beste arakatu nolako gaitasuna dugun gizakiok gainerakoei entzuteko eta harrera egiteko orduan. Txirotasun askotan, trebetasuna eta samurtasuna eduki behar dira giza faktorean.
Bihotza jarri behar dugu begiradan. Benedettik bete-betean asmatu zuen honako hauxe esatean: “begiratzean jarritako maitasunaren araberakoa da guztia”. Egia da, eta, are gehiago, txirotasunaz ari garenean. Begiradan bertan bihotzik eta argirik jarri ezean, axolagabekeria, kalkulu egoista edo estatistikaren hoztasuna izango dira nagusi. Ezeren gainetik, txirotasunaren begiradan bihotza jarriz gero, txiroaren pertsonari utzi beharko diogu begiratzen eta galdetzen. Era berean, ez gara beti erne egon beharko, ezin izango dugulako arrisku solidariorako jauzirik eman. Beraz, bidea egin beharra dago, eta gehiago arriskatu beharra dago konplizitate afektibotik nahiz eraldaketarako konpromisotik. Ez da paternalismoa. Begirada errukiorrak ekintzarako eskuak mugiarazten ditu. Begirada sakona da, badaki zer den inoren sufrimendua eta gaitzari aurre egiteko sustraien bila dabil. Begirada argi bezain kritikoaz ari gara, eta txirotasunaren zein desberdintasunen ondorioz sortutako bidegabekerietara doa zuzen-zuzenean. Ontasunaren eta giza duintasunaren kolirioaz garbitutako begiez begiratzean, badago txirotasunaren giza drama errespetuz eta sakontasunez ikusterik eta
Etxebizitzarik edo jatekorik ez edukitzea da txirotasuna, baina norekin hitz egin, norekin partekatu eta nor besarkatu ez edukitzea ere bai.
irakurtzerik. Gogoan izan behar dugu txirotasunak gero eta agerikotasun urriagoa daukala eta atomizatuago dagoela. Txirotasunak gizarte-bazterketaren izena dauka, garrantzirik ezaren eta “heriotza sozialaren” bazterretara daramatzalako pertsonak. Askoren ustez, krisi hau krisi globala eta sistemikoa da, krisi kultural eta antropologikoa, eta beste giza eredu bat ezarri beharra dago, justizian, giza eskubideetan, giza duintasunean eta ez neoliberalismoko printzipio merkantilistetan oinarritutako zibilizazioa eratzeko. Begirada aldatu eta larri zauritutako ahaidearengana hurbildu beharra dago, samariar onak pertsona guztiak gizatasunaren bide berrietatik elkarrekin eramateko egin zuen bezala. García Rocak baieztatzen duenez, “elkartasunaren kontrakulturak etorkizunera garamatza”.
Bere itxaropena krisian jartzen duen arazorik edukiz gero, inor bakardadean egon behar ez dela kontuan
hartuta,
honako
zerbitzu
hauek
eskaintzen ditu Gipuzkoako Itxaropen Telefonoak TELEFONO BIDEZKO ARRETA
LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA
EGOITZAN EMANDAKO BANAKAKO ARRETA
www.telesgi.org
teg@telesgi.org
POSTA ELEKTRONIKOA
Begirada horren bitartez, badugu txirotasunaren aurpegi ugariak ezagutzerik. Guzti-guztietan, sufrimendua ageri da. Giza txirotasunaz ari gara. Gabezia denez, oso zaila eta, batzuetan, ia-ia ezinezkoa da pertsonek bizitza duina edukitzea.
Txirotasun materiala
Txirotasun materialak bizitzako oinarrizko premiak konpromisopean daudela dakarkigu gogora. Ogirik gabe, ez dago ez bizirik ez etorkizunik. Gaur egungo langabeziaren ondorioz, biztanle asko eta asko oso ahulduta daude. Enplegu ezegonkorraren ondorioz, hainbat eta hainbat jende dago txirotasunaren atalasean. Beldurra bera benetako arrisku horren adierazpidea da. Txirotasuna eta sufrimendua daude etorkinen deserroketan nahiz babesgabetasunean. Txirotasuna eta sufrimendua daude etxebizitzatik kanporatzen duten familian.
Txirotsaun afektibo - emozionala
Dena dela, afektua eta onespena ere behar dituzte gizakiek. Gaur egungo txirotasunak, gainera, lotune afektiboaren galera du ezaugarri bereizgarri, besteak beste. Sare sozialik gabe, gizakiak naufragoak, umezurtzak dira. Txirotasun deskalifikatzailea eta lotsagarria da, orain arteko txirotasun erlatibo bezain integratuaren aldean. Izan ere, are ohikoagoa da gure herrietan, familia-egituraren sendotasunaren ondorioz. Europako iparraldeko herrialdeetan, ostera, txirotasun materialaren babespean daude, baliabiderik ez dutelako. Hala ere, are agerpen handiagoa dute bakardadearen giza dramaren aurrean.
HITZALDI ZIKLOA "2006. urtean, HITZALDIEN ZIKLOARI eman genion hasiera". Urtero, pare bat hitzaldi eskaintzen dugu gure “munduan” gaurkotasun handia duten gaiei buruz. Andia kaleko Kutxa aretotik (eskerrak eman nahi dizkiogu bere laguntzagatik), hizlari handiak igaro dira, baina, batez ere, pertsona handiak. Izan ere, Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren bidez, euren jakintza oso modu altruistan jarri dute gipuzkoar guztien esku. Guzti-guztiei ESKERRIK ASKO, BENE-BENETAN. Hona hemen zenbaiten lekukotasuna. Dena dela, Pedro García Aguadori, Enrique Rojasi, Wilson Astudillori eta Pedro Nuñez Morgadesi ere eman nahi dizkiegu eskerrak. Guzti-guztioi, MILA ESKER, bihotz-bihotzetik. Pedro Luis Uriarte. Economia, Empresa, Estrategiaren zuzendaria
25 urte daramatzagu entzuten eta irtenbideak bilatzen. Hiru milatik gora salbamendu dira urtean, bakar-bakarrik eta premiapean daudenei bazterrera iristen laguntzeko.Boluntarioen lana eskerga, titanikoa eta balio handi-handikoa da, eta eskuzabaltasunez arduratzen dira gainerakoez. Hala ere, emandakoa baino gehiago jasotzen dutela diote. Enrique Echeburua. EHU-ko Psikologiako Fakultatean Psikologia Klinikoako Katedraduna
Gainerakoekin solidarioak izanez gero, pertsonak hobeak dira etikaren aldetik, eta euren egoera psikologikoa ere bada hobea. Egoera txarragoan daudenei ahal duguna eta dakiguna eskainiz gero, gizakiak duindu egiten dira, eta gizarte kohesionatu moduan egituratzen dira.
Leila eta José Marí Gasalla. ROAD SHOW-aren hizlariak: kondidantza
“Oraina argitzea eta bizitzen jarraitzeko adorea ematen duen etorkizuna sortzea da itxaropena.”
Javier Lopez Arguedas. (APMAS-eko zuzendaria)
Gauza bera “saltzen dugu”, ITXAROPENA, mundu hobea sortzeko, bizi-kalitate handiagoa edukitzeko eta bakardadea saihesteko, munduan bertan gero eta lehia, berekoikeria, interes eta mesfidantza handiagoa dagoenean. Hori dela eta, Gipuzkoako Itxaropen Telefonoak edo gure erakundeak honako hauxe oihukatzen du: “DENA EZ DAGO GALDUTA, BADAGO GIZAKIENGANAKO ITXAROPENIK”. J.A.Pagola. Donostiako elizbarrutiko Bikario Nagusi ohia eta GIT-aren sortzailea
Arazoei aurre egiteko indarrik ez dutenei harrera egiten, entzuten eta laguntzen dakitenek bakarrik ezagutzen duten artea da itxaropena sortzeko artea. Duela 25 urtetik hona, horixe bera egiten dute Gipuzkoako Itxaropen Telefonoko boluntarioek. ZORIONAK
Imanol Apalategi: Etiopia-Utopia fundazioaren Zuzendaria
Itxaropena, baikortasuna, adorea………… zenbat zulo dituzuen. Eskerrik asko telefonoaren beste aldean dauden boluntario guztiei, eurek duten garrantzitsuena, denbora, ematen dutelako, hitzaren bidez euren laguntza eta ulerkuntza behar dituen deiaren zain. Pertsonen berreraketaren artistak zarete guztiok.
Laster, hitzaldietako bideoak gure web orrian egongo dira ikusgai: www.telesgi.org