Eskua

Page 1

ESKUA

Esker Oneko egun batean, Estatu Batuetan, andereño batek bere eskolaumeei egin zien eskabide baten albistea jasotzen zuen egunkari baten editorialak. Esker onekotzat zeukaten edo eskergarri zitzaien zerbaiten marrazkia egitea eskatu zien andereñoak bere gelako haurrei. Bere ustez haur guztiak ere familia pobreetakoak izango zirelakoan, zer eskertu handirik ez zutela izango pentsatu zuen andereñoak, eta ondorioz, haiek egin beharreko marrazkietan, jaki ederrez hornitutako plater eta mahaiak, edo gisa horretako lanak ikustea espero zuen. Haatik, andereñoaren harridura, haurretako baten marrazkia ikusi zuenean... Esku baten marrazkia zen, haur batek marraz zezakeen xalotasun eta xinpletasunez egina. Baina… norena zen esku hura? Ederra ez bazen marrazkia! Gela guztia geratu zen txundituta marrazki harekin. - «Jainkoaren eskua dela esango nuke nik», -aitortu zuen haur batek. - «Ez, nik uste baserritar baten eskua dela oiloei jaten ematen», -gehitu zuen beste batek. Haur denak beren eserlekuetara itzuli zirenean, marrazkia egin zuen haurrarengana hurbildu eta galdetu zion andereñoak haurrari: - «Noren eskua da hau?». Eta haurraren erantzuna: - «Zeurea, andereño, zeure eskua». Orduan oroitu zen andereñoa, nola, jolas-orduan, birritan luzatu zion eskua, berez ahultxo eta indarge zen haur marrazkigileari. Askotan luzatu ohi zien andereñoak bere eskua gelako haurrei, baina esanahi berezia zuen haur harentzat bere andereñoaren esku hark. ONDORIOA: Agian, horretxek behar luke izan gu denon esker ona. Jasotzen ditugun gauza materialak baino areago, dohainik elkarri egiten diogun opari txikien aukera.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.