Garaiz

Page 1

Garaiz

Ipuin batek esatera, zoriona altxor bat dela entzun omen zuen behin gizon batek. Eta une hartatik bertatik han hasi zen gure gizona haretxen bila. Plazer eta zentzumenetik datorren guztia aurkitu nahi izatetik abiatu zen; gero botere eta aberastasunaren atzetik ibili zen; handik laster ospe eta distiraren bila; eta horrela jo zuen aurrera eta aurrera handikeriaren, jakintzaren, bidaien, lanaren, aisialdiaren eta, oro har, parean zituen hango eta hemengo bide-zidor guztietan barrena. Bide ertz batean idazki hauxe aurkitu zuen arte: “Bi hilabete barru hilgo zara”. Bere bizialdiko gazi-gozo guztien buruan, erabat abailduta, halaxe zioen berekiko: - «Azken bi hilabeteok bizitzak denboraldi honetan erakutsi didan guzti-guztia inguruan ditudan pertsonekin elkar-banatuz emango ditut». Horrela jakin zuen gizon bilatzaile nekaezin hark, bere azken egunetara iritsi eta gero, non zegoen halako irrika sorrarazi zion altxor eder hura; hots: bere barnean, besteekin elkar-bana zitzakeen gauzetan, besteei eskainitako denboran, bereari uko eginez besteren laguntzan egindako obretan… Ulertu zuen ulertu, zoriontsu izateko beharrezko dela maitatzea; bizitza bere horretan onartzea; gauza txiki eta handiez gozatzea; norbere burua ezagutu eta den bezalaxe onartzea; bestek maitatua eta baloratua izateaz gain norberak bere burua maitatu eta baloratzea; bizitzeko eta espero izateko arrazoiak edukitzea bai, baina baita hiltzeko eta atseden hartzeko arrazoiak edukitzea ere. Jakin zuen jakin, zoriona bihotzean sortzen dela maitasunaren, samurtasunaren eta ulermenaren ihintzarekin. Jakin zuen jakin, zoriona betetasun eta ongizatezko une eta momentuekin lantzen dela; zoriona lagun hurkoa ulertu eta harekin bat egiteko moduarekin loturik dagoela; eta zorionaren jabe izateko ezinbestekoa dela barneko bakea. Azkenik, ondo baino hobeto jabetu zen adin bakoitzak duela bere zorion-neurria. Eta horrela gogoratu zuen delako esaldi hura: «Zeinen gutxi gozatzen dugun daukagunarekin eta zenbat sufritzen irrikatzen dugunarekin».


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.