Zerbait oso garrantzitsua

Page 1

ZERBAIT OSO GARRANTZITSUA

Behin, gazte nintzelarik, nire gorputzeko zati edo atalik garrantzitsuena zein zen galdetu zidan amak. Gure entzumena, hau da, hitzak eta hotsak entzutea zeinen garrantzitsu zaigun pentsatuz, hauxe erantzun nion amari: - «Nire belarriak». Handik pixka batera, berriro galdera bera egin zidan amak. Ordurako, neuk ere zerbait gehixeago pentsatu bainuen, ustez zuzenagoa zen beste erantzun hau eman nion: - «Denontzat da garrantzitsua ikusmena, beraz gure begiak dira atalik garrantzitsuena». Amak begira jarri eta esan zidan: - «Oraindik ez didazu erantzun zuzenik eman, pertsona asko baitira itsuak». Beti ere gure arteko jolas bat zela pentsatuz, ez nion galderari arreta gehiegirik eskaini. Baina aitona hil zitzaidan egun berean nire zotin-negarrak ikustean, hala esan zidan amak: - «Gaur duzu, seme, ikasgai eder batez jabetzeko aukera bikaina. Zeure sorbalda edo bizkarra da zure gorputzeko atalik garrantzitsuena». Harriturik erantzun nion: - «Hain juxtu nire burua eusten duelako al da sorbalda edo bizkarra nire atalik garrantzitsuena?». - «Ez, seme ez, -erantzun zidan amak-; zu oraintxe bertan zauden bezala, negar-zotinka dagoen edonork pausa dezakeelako bere burua zure sorbaldan... horrexegatik da guztiz garrantzitsua gure sorbalda. Gure bitzako uneren batean edo bestean, denok dugu gure negarraldia trukatuz gure zorigaitza babestu eta arindu dezakeen pausaleku bat izateko premia». Horrelaxe jakin nuen nik zein den gure gorputzeko atalik garrantzitsuena, izan ere, neu bainintzen une hartan nire negar eta zorigaitza norbaitengan babestu beharrean aurkitzen nintzena; neu nintzen, hara, sorbalda baten premian zegoena. Ona duzu zenbait maitasun eta adiskide zeurekin izatea, eta baita ere zure sorbalda eta bizkarra zeure beharrean den edonori eskaintzeko prest egotea. Izan gogoan eta ez ahaztu: “Zure inguruko lagunek ahaz dezakete zuk egiten duzuna... baina inoiz ez dute ahaztuko zuk sentiarazten diezuna” “Benetako adiskideak izarren antzeko dira... ez dituzu beti ikusiko baina jakin badakizu hortxe daudela beti”


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.