ZUBIA
Denbora asko ez dela, elkarren ondoko baserrietan bizi ziren bi anaiak gatazka bat izan zuten. Hauxe izan zen 40 urtetan benetako lehenengo gatazka, hainbeste urtez elkarrekin lanabesak, ondasunak eta uzta eskuzabalez elkarbanatuz bizi izanda gero. Elkarrekiko elkarlan luze eta ongarri hau behingoan bukatu zen. Elkar ulertu ezin batetik hasi zena, gero eta handiagora joan zen beren arteko desadostasuna, eta elkarren arteko hitz gogor batzuekin lehertu zen dena, ondoren isilaldi luzea izanez. Goiz batean, norbaitek Luisen etxean dei egin zuen. Atea irekitzean, gizon bat aurkitu zuen aroztegiko lanabesa batzuek eskuetan zituela. - «Egun batzuetarako lan bila nabil, -gaineratu zuen kanpotar horrek-; behar bada zuk basetxe honetan baliteke konpondu beharren bat izatea, neronek lagunduko nizuke». - «Bai, -erantzun zion anai nagusiak-. Badaukat zeregintxo bat zuretzat. Begira errekatik haranzko basetxea; hor bizi da nire auzotarra; tira, izan, nire anai txikia da. Lehengo astean, bazen gure artean zelai zoragarri bat eta bere bulldozer batekin errekastoa bidez aldatu egin zuen, bion artean egon zitean. Egia esan, berak hau egin ahal izan zuen ni haserretzearren, baina beste ederrago batekin erantzungo diot. Ikusten duzu han aletegiaren ondoan egur abar pila? Hesi bat jaso dezazula nahi dut, gorantz bi metrokoa; ez dut gehiago begien aurrean ikusi nahi». Arotzaren erantzuna garbia izan zen: - «Zuen egoera ulertzen dudala uste dut. Erakuts ezaidazu non dauden iltzeak, zutoinak sartzeko zuloak egiteko pala, eta berehala burutuko diot gustuko izango zaion lana». Anai nagusiak arotzak behar zituen lanabesak eskuratzen lagundu zion eta egun osoan erosketan egitera joan zen herrira. Arotzak jo eta su ekin zion lanari: neurriak hartzen, ebakitzen, josten. Ilunabarrean, jabea etxeratu zenean, arotzak lan guztia bukatu berri zeukan. Baserri jabea harri eta zur eginda gelditu zen. Ez zen agiri bi metroko hesirik! Bere ordez zubi bat eginda ikusi zuen, errekastoaren gainetik bi ganadutegiak biltzen zituena.
Trebetasunez egindako lana zen, eskubanda eta guzti. Une horretantxe, bere auzotarrak, bere anai gazteak, bere baserritik irtenda, anai zaharra besarkatuz esan zion: - «Hi haiz izatekoa! Zer eta zubi eder hau egin, nik esanak esan eta eginak egin ondoren!». Bi anaien adiskidetze une horretan, horra arotzak bere lanabesak hartu zituen. - «Ez, itxaron, mesedez!, -esan zion anai nagusiak-. Gelditu zaitez egun batzuetan. Badaukat zuretzat zereginik asko», -gaineratu zion arotzari. - «Bai, nahi nuke gelditu, -erantzun zion arotzak-, baina zubi asko dauzkat egiteko».