ERLEAK (Irakaslea)

Page 1

ERLEAK

Irakaslearen MATERIALA


AURKIBIDEA

1 SARRERA

3

2 XEDEA

3

3 HARTZAILEAK

3

4 HELBURUAK

3

5 EDUKIAK ETA METODOLOGIA

4

6 EGITARAUA

4

Kronograma

4

Ekintzen garapena

5

7 TXERTAKETA CURRICULARRA (LOE)

10

8 IKASLEENTZAKO MATERIALAK

11

Aurrelanerako

11

Ingurumen eskolan lantzeko

15

Jarraipen lana egiteko

15

9 GAINONTZEKO INFORMAZIOA

16


Irakaslearen MATERIALA

1. SARRERA

Erlea oso animalia interesgarria da. Intsektu sozial honen anatomia, biologia, etologia (portaera), taldearen estruktura eta funtzioen banaketa, ekologia, zaintza, gure kulturan utzi duen aztarna, ‌ horiek denak aztertzeak aukera handiak ematen ditu hezkuntza mailan: diziplinarteko programa bat diseinatzeko, metodologian eta edukian abaniko handia irekitzeko, adi bidez. Ahaztu gabe ikasleentzat animaliak oso erakargarriak direla. 1995. urtean, Tolosako Ingurumen Zentroan (lehen Zuloaga Txiki Ingurumen Eskola), “Erleakâ€? programa diseinatu genuen, eta geroztik gehien garatu den programa izan da; ikastetxe batzuek beraien curriculumean txertatuta dute eta urtero etortzen dira. Hezkuntza-Lege Organikoan (LOE) erabat txertatzen denez, aukera dago curriculum-ean txertaketa egiteko.

2. XEDEA Ezagutzera ematea intsektu soziala horren, alegia, erlearen biologia eta ekologia, baita gure kulturan duen garrantzia ere.

3. HARTZAILEAK Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleentzat dago diseinatuta, ikasleek irakurtzen jakitea garrantzizkoa da-eta. 1. mailako ikasleekin ere garatu izan dugu programa hau ikasturtea aurrera doala.

4. HELBURUAK Hauek dira helburu zehatzak: Intsektuen eta, zehazki, erlearen anatomia ezaugarriak ezagutzea. Erleen kastak ezberdintzea. Intsektu sozial baten bizimoduaz jabetzea. Erlezaintzan erabili ohi diren teknikak eta kultura ezagutzea. Erlezaintzaren produktuak ezagutzea eta estimatzea, elikadura osasuntsua bultzatzeko. Animaliarekiko begirunezko jarrerak sortaraztea, nahiz intsektua izan.

3


Irakaslearen MATERIALA

5. EDUKIAK ETA METODOLOGIA Eduki mapa honetan ikus daitezke zein kontzeptu landuko diren eta zein diren haien arteko harremanak.

Metodologiari dagokionean baliabide desberdinak erabiltzen dira: jokoak, ipuinak, tailerrak, behaketak eta fitxak.

6. EGITARAUA KRONOGRAMA “Erleak� programa 3 ataletan gauzatzen da: 1. atala: Eskolako aurrelana

Ikasleak motibatzeko eta erlezaintzan erabiltzen den hiztegi berezia ezagutzeko. Eskolako lan hau bi edo hiru orduko saio batean lantzeko prestatuta dago, baina nahi izanez gero jarraipen lana egiteko aukera dago. 2. atala: TIZ-ek garatuko dituen ekintzak

Ekintza hauek TIZeko hezitzaileek gidatuko dituzte Zuloaga Txikiko ingurumen eskolan. Oinarrizko ekintzak 3 ordutan egiteko diseinatu badira ere, badago aukera bertan bazkaltzeko eta arratsaldean ekintza osagarriak egiteko. 3. atala: Eskolako jarraipen lana

Nahi izan ezkero lanari jarraipena emateko aukera dago, gainontzeko materialak landuz.

4


Irakaslearen MATERIALA

EKINTZEN GARAPENA 1. atala: Eskolako aurrelana

Ikastetxean ikasleek fitxa hauek landuko dituzte: ZERTARAKO HAZTEN DITU GIZAKIAK ANIMALIA HAUEK?

Marren bidez bikoteak lotu behar dira: behia-esnea, harra-seda, oiloa-arrautza, ardia-artilea, zaldia-gurdia, ahatea-almoadako lumak, txerria-txorizoa, ostraperlak, zakurra-itsuaren gidari, erlea-eztia. Behiak esnea ematen digu. Zer beste gauzetarako erabiltzen da behia? Zer ematen digu? Orrian agertzen diren animalia guztiekin ariketa berdina egin. Zein beste animalia da probetxugarria gizakiarentzat? Bi zerrenda egin, bata animaliekin eta bestea erabilpenekin. “LORETIK EZTIRA�

Eztigintza prozesua 10 puntutan dago banaturik. Ipuin moduan kontatzen da eta esaldi bakoitzean hitz berri bat dago. Bi alboetan dauden marrazkiak ez dira jarraian agertzen eta ikasleak bakoitzari dagokion zenbakia ipini beharko dio ordenatzeko. 1. Udaberria heltzerakoan, belardiak loratzen hasten dira. Kolore guztietako loreak daude baina erleak ez ditu denak ikusten, bakarrik zuriak, horiak, moreak, malbak eta urdinak direnak. 2. Erleak loretako nektarra edo lore-hautsa zurrupatzen du bere ezten luzearekin. 3. Nektarra edo lore-hautsa erlauntzera eramaten du. Erlauntza da erleen etxea, eta erle bakoitzak oso ondo daki berea zein den, usainagatik, batik bat. 4. Erleak argizaria fabrikatzen du. Argizariarekin gelaxkak egiten ditu; gelaxkek elkarturik abaraskak osatzen dituzte. Erlauntzaren barruan abaraska asko daude. 5. Loretatik edaten duen nektarra ezti bihurtu eta gelaxkatan gordetzen du. 6. Erlezaina da erleak hazten dituen pertsona. Erlezainak tresna bereziak erabiltzen ditu: buzoa (lohihartzekoa), eskularruak, espatula eta pipa bat kea dariola. 7. Erlezainak kea botatzen du erlauntzaren inguruan eta erleek ihes egiten dute, sua dagoela uste dute eta. Gero erlauntza zabaltzen du eztia, polena, propolioa eta argizaria biltzeko. 8. Erlezainak abaraskak atera eta makina batean sartzen ditu, eztia eta argizaria bereizteko. 9. Eztia kristalezko ontzietan sartzen du eta azokara eramaten du saltzera. 10. Eztia oso gozoa da eta baita ere osasuntsua. 5


Irakaslearen MATERIALA

Ikasteko hiztegia: LORATU: Landareek loreak ematea / Landareak lorez janzten direnean. EZTENA: Intsektuek gorputzean sartzen dute ziri fin zorrotza / Erleek eta beste antzeko intsektuek beraien defentsarako erabiltzen duten ezpata. NEKTARRA EDO LORAUTSA: Erleek eta beste intsektu batzuek zurrupatzen duten loreetako ur azukretsua / Loreetan dagoen ur gozoa, erleentzat eta beste intsektuentzat jangarri dena. ERLAUNTZA: Erleentzat gizakiak egindako habia edo etxetxoa /Erleen etxea. ARGIZARIA: Abaraskak eta hauen sei albotako gelaxkak osatuaz dauden materiala / Kandelak egiteko erabiltzen den lehengai bat. GELAXKAK: Abaraskak osatzen dituzten hexagonoak / Sei ormetako gelak. ABARASKA: Erleek eztia gordetzeko gelaxka hexagonalez osatutako moldea / Argizarizko lauki handiak gelaxkaz osatuak. EZTIA: Erleek lorautsez egiten duten janari gozo eta lodia / Erleek prestatzen duten janari gozo eta lodia. ERLEZAINA: Erleak zaintzen dituen pertsona / Erleak zaintzen dituena beraien produktuak aprobetxatzeko. ERLEA, BAI ANIMALIA BEREZIA!

Erleei buruzko hainbat bitxikeri ezagutzeko aukera ematen du fitxa honek. 1. Ikasleek hutsuneak marraztu behar dituzte beltzarekin kontraste handia egiten duen kolore batez. Gero denon artean gehien erabili den kolorea zein den identifikatu. Horia edo gorria, seguruenik, hauek baitira naturan beltzarekin azaltzen direnak atentzioa deitzeko eta arriskuaz ohartarazteko. Orduan, zer esan nahi dute halako koloreak azaltzen dituzten animaliek? Pozoitsuak direla. Ariketa honekin ikasleak konturatu behar dute naturan badaudela mezuak emateko era ezberdinak, eta horietako bat koloreen kodea dela. Beste komunikatzeko era batzuk badaude, adibidez: morse kodea, ikurrak, keinuak, jantziak, … 2. Ikasleei eskatzen zaie loreak pintatzeko erleek ikusten dituzten kolorez: zuria, horia, morea, urdina edo lila. - Nola ikusten dute zakurrek? Zuri beltzez. Hegazti askok kolore distiratsuak ikusten dituzte; denok ez dugu berdin ikusten, entzuten, (uhinen frekuentziak, …). - “ Daltonismo” hitzak zer esan nahi du? Hiztegian begiratu beharko dute. (Ikusmenaren akats honek eragiten du kolore batzuk ez ikustea edo ez desberdintzea). 6


Irakaslearen MATERIALA

3. Taldeko erle guztiek usain bera dute, eta horri esker ezagutzen dute elkar. - Zer gertatuko zaio usain ezberdineko erle bati berea ez den erlategira inguratzen bada? Erlategi horretako erleek akabatu egingo dutela. Guk ere identifikatzen ditugu usainak gauza eta pertsonekin. Adibiderik jarriko al duzue? Erre usaina, jan usaina, kolonia bat-pertsona bat, … Usainak beste funtzio bat ere betetzen du. Kea: suaren arriskua dago; ustelusaina: ezin dut jan; zikin-usaina: garbitu behar dut, … 4. Lehenengo hiru egunetan erleek larbak elikatzen dituzte erregina-jalearekin. Gero, 2-3 astetan jarraian, jangai hori ematen diete erregin bihurtuko direnei bakarrik. - Zertaz elikatzen dira erlamando eta langileak? Lorautsaz eta eztiaz. - Probatu al duzue inoiz erregina-jalea? Zertarako hartzen da? Indartzeko, energia gehiago izateko, … 5. Erlearen bizi-zikloa. Erreginak arrautza luzetxo eta estutxo bat uzten du paretari itsatsita gelaxkaren hondoan. Laugarren egunean arrautzetatik har bat ateratzen da eta, jana emanda, azkar gizentzen da, kruasan itxura hartuz. Zortzigarren egunean gelaxka ixten diote eta, ezkutuan, gorputza aldatzen joaten zaio: kolore zuritik hori-beltzera, hankak eta hegoak ateratzen zaizkio, … eta erabat egina dagoenean, atera egiten da gelaxkatik: - Erregina 16 egunetan. - Langilea 21 egunetan. - Erlamando 24 egunetan. Konpara ezazu: Zenbat denbora pasatzen dute amaren sabelean? Gizakiak, txekorrak……….9 hilabete. Elefantea……………..2 urte. Balea urdina………….3 urte. ERLEAK OPARI ASKO EGITEN DIZKIGU

Produktuak landuko dira hemen. EZTIA: Erleak ahotik papora eta papotik ahora pasatzen du nektarra behin eta berriz ezti bihurtu arte. Nolakoa da eztia? Likido lodi eta gozoa da. Bere kolorea da horixka eta marroixkaren tartekoa. Ezti mota ezberdinak daude: mila lore, txilarra edota beste hainbat loretakoa. ARGIZARIA: Sabelean ditu argizari fabrikak eta hanketatik ateratzen doa. Zertarako erabiltzen du argizaria? Erlauntzako hexagono formako gelaxkak eta abaraskak eraikitzeko. Zertarako erabiltzen dugu guk? Kandelak egiteko, depilatzeko, egurra zaintzeko, krema eta ukenduak egiteko, margoak egiteko, … 7


Irakaslearen MATERIALA

POLENA: Lore-hautsa atzeko hanketan erlategira eraman eta erlauntzaren atakaren aurrean pilatzen du, erlatzainak oso ataka estuak jartzen baitizkio sartu ahal izateko, horrela erlea behartzen duelarik lore-hauts poltsa uztera. Non dauka polena edo lore-hautsa loreak? Loreak estamineen puntetan dauka polena. Zertarako du polena loreak? Polena pistilotik sartzen da lorearen obulutegiraino, bertan obulu bat ernaldu eta horrela sortutako hazi horretatik beste landare berria sortzeko. PROPOLIOA: Erleen kola edo zementua deitzen zaio. Zergatik? Itsaskorra da eta abaraskatan dauden zuloak estaltzeko balio du. Horretaz gain, etsaiaren bat sartzen bada erlategian, hil eta propolioarekin bildzen dute “momia” bat izango balitz. POZOIA: Ipurdian duen ezten txiki batekin txertatzen du . Zertarako? Etsaiak hiltzeko. Zein beste animalia pozoitsuak ezagutzen dituzu? Suge-gorria, tximeleta batzuen beldarra, apo eta igel batzuk, … ANATOMIA

“Anatomia” ezagutzeko aukera ematen da irudi ebakigarrien bidez. Lehenik irudi guztiak ebaki; gero gorputzari erantsi eta orri batean itsatsi beharko dituzte: antenak, aho-aparatua, atzeko hankak eta hegoak. Talde txikietan banatuta egin dezakete lan hau, ikasle bakoitzak ezagutzen dituen intsektuen anatomia errepasatuta. Nahi izanez gero, intsektu hauek intsektu-gida batean bila daitezke, ikasleei erakusteko marrazkiko gorputz atal guztiak norenak diren. - Aho aparatuak: tximeleta eta kakalardoa - Hegalak: tximeleta eta kakalardoa - Antenak: tximeleta eta kakalardoa - Hankak: matxinsaltoa eta marisorgina Goazen erlea ezagutzera: 1 usain detektagailua- sudurraren moduan erabiltzen dituen zulotxo asko daude antenetan 2-3 begitxo estandar- ez da ezagutzen zein funtzio daukaten 3 garuna edo mini ordenagailua- honi esker badaki jaiotzen denetik nola funtzionatu behar duen 4 erregina jalearen laborategia- jaio ondorengo egun batzuetan bakarrik funtzionatzen du garunaren atzean dagoen guruin honek 5-4 hego - bi alde bakoitzean. Hegan hasi aurretik, hegoak binaka lotzen ditu kako txiki batzuen bidez 6 argizari fabrika- sabelaren barruan dago eta egun gutxi batzuetan bakarrik funtzionatzen du 7 bidoia- bertan gordetzen ditu nektarra, ura, eztia, … 8


Irakaslearen MATERIALA

8 eztena- pozoia injektatzeko 9 lore- hautsa garraiatzeko pintxoa 10 lore-hautsarentzako saskitxoa- hanka zabaldu egiten da saskiaren forma hartzeko, eta erleak bertan gordetzen du bildutako lore-hautsa 11 hanketako bentosak eta kakoak- gainazaletatik igotzeko, bentosak gainazal lisoetatik eta kakoak bigunetatik 12 kako biltzailea- saskitxoan dagoen lore-hautsa biltzeko 13 antena-garbitzailea- antenak orrazteko 14 modelatzeko ekipoa- bi masailezur argizaria modelatzeko 15 nektarrarentzako tronpa- lore-hautsa aspiratzeko 16 bi begi handi konposatuak Ondoren, intsektuen anatomiari buruz hitz egin daiteke: Zein intsektu ezagutzen dituzue? Arbelean idatzi aipatutako animalien izenak bi zerrendetan: alde batean intsektuak direnak eta bestean intsektuak ez direnak (gogoratu armiarmak, ehunzangoak, ‌ ez direla intsektuak. Honetan laguntzeko intsektuen gida bat erabiltzea komeni da). Zenbat zango ditu intsektu batek? 6 Zenbat antena? 2 Zenbat hegal? 4 Nolako begiak dituzte? Konposatuak. Ozelo bakoitzak irudi txiki bat ikusten du. Aurreko guztia aberastu nahi izanez gero, ariketa sorta bat ipini dugu eranskinetan. Intsektuen inguruan lantxoak egin ditzakete, taldetxo bakoitzak espezie bat aukeratuz. 2. atala: TIZ-ean garatuko diren ekintzak

Jarraian programa basikoa aurkezten da (3 ordukoa): AURKEZPENA- 60 minutu irauten duen saioa da. Hezitzaileak informazioa

emango die ikasleei interpretazio panela, jokoak, dantzak eta dominoa erabiliz, eta ikasleek aurreneko atalean (eskolako lanean) ikasitakoa azalduko dute. HAMAIKETAKOA- 20 minutu izango dira parkean hamaiketakoa hartzeko. TAILERRAK- Ordu beteko saio honetan hiru tailer garatzen dira. Ikasleen taldea

talde txikiagoetan banatu eta talde bakoitza tailer guztietatik pasatzen da, banan bana.

9


Irakaslearen MATERIALA

KANDELAREN TAILERRA- Ikasle bakoitzak bere kandelatxoa egingo du erlezainak erabiltzen dituen abaraska prentsatutako puska bat babil edo metxan bilduta. Gero etxera eramango dute egindako kandela.

ERLEAREN ANATOMIA- Erlearen kanpo anatomia ezagutzeko ikasleek puzzle bat osatu behar, dute gorputz atalak hartuta aukera desberdinen artean. Beste aukerak dira beste intsektu batzuen atalak. Ikasleek marrazkiak izango dituzte ikusgai (kakalardoa, matxinsaltoa, tximeleta, …). Marrazkidun panel plastifikatu bat daukate, erlearen barruko anatomia eta atal desberdinen funtzioa ahalik eta errazen ulertzeko. Ikasleek beste hainbat gorputz atal kokatu beharko dituzte eta asmatutakoan begiraleak esango die zertarako balio duen bakoitzak.

GELAXKEN FORMAK- Egurrezko abarasketan forma desberdinetako poligonoak kokatuko dituzte; gero analizatu beharko dute erleen gelaxkak zergatik diren hexagonalak. ERLATEGIAREN BISITA- (20 minutu) Zuloaga Txikiko erlategia bisitatuko dute.

Bertan abaraskak, erleak, larbak eta polena, ikusteko aukera izango dute.

IPUINA- (20 minutu) Begiraleak ukendua prestatzen du beraien aurrean, kan-

delen argipean. Taldeari pote txiki bat ukendu ematen zaio eskolara eramateko. Egun bat edo bi pasatzera etorritakoei ekintza gehigarriak eskaintzen zaizkie: ERLEEI BURUZKO JOLASAK BURU-HAUSGARRIAK ANTZERKIA ESKULANAK

3. atala: Jarraipen lana eskolan

TIZen egindakoa ikasturte osoan gogoratzeko eskolan hau egitea proposatzen da: MUGIKARIA- Gela apaintzeko, denon artean mugikari bat egitea proposatzen

dugu. Horretarako eranskinetan dituzun marrazkiak erabil ditzakezue: erregina erdian, langileak honen inguruan hegan, eta azpian loreak. Marrazki hauek fotokopiatu, ikasleek margotu dezatela eta, haria eta makilatxoak erabiliz, “mugikaria” egin, gelaren erdian zintzilik jartzeko.

10


Irakaslearen MATERIALA

7.TXERTAKETA CURRICULARRA (LOE) Lehen Hezkuntzako etapari dagozkion Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera irakasgaiaren 12 helburuetako gehienekin du harremana guk proposatutako programak, eta batik bat hurrengo hauekin: (2) Talde-jardueretan parte hartzea, betiere erantzukizunaz eta era konstruktiboan jokatuz; besteei lagunduz eta elkartasunez jokatuz. Tailerrak eta jokoak planteatzen ditugu eta. (3) Euskal Herriko natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea; ingurunearen antolaketa, ezaugarriak eta harremanak aztertzea eta ingurumenari zein bizi-kalitateari buruzko erabakiak hartu eta ulertzea, gero eta konplexuagoak diren espazio-eremuen ezagueran aurrera egiteko. Erlearen gaineko programa honek aukera ematen du gure nekazaritzal ingurunea ezagutzeko eta gure bizi kalitatean duen eragina ulertzeko. (4) Osasuna gizabanakoaren eta komunitatearen ondasuna dela ulertaraztea da horren guztiaren helburua. Erleen produktuak aurkeztu eta dastatzen direnean osasunaren garrantzia azpimarratzen da. (6) Ikaslearen inguruko natura-, gizarte- eta kultura ingurunean denboraren poderioz gertatutako aldaketa eta eraldaketak hautematea eta kritikoki balioestea. Nekazaritza guneak jasaten dituen mehatxuak eta mehatxu hauen ondorioak ezagutzea. (9) Zenbait material, substantzia eta objekturi buruzko oinarrizko ezaugarrien ezaguera erabiltzea, eta ezagutza zientifiko-teknikoan aurrera egitea. Erlezaintzako produktu eta erabiltzen diren lan-tresnak ezagutuz. Eta oinarrizko edukietan ere loturak aurkitzen ditugu: – Inguruneko elementu naturalak zaintzea, errespetatzea eta sentsibilizatuta egotea. Nekazaritza guneak. – Eguzkia erreferentziatzat hartuta, ingurune fisikoko elementuak orientatzea. Erleen orientazio sistema. – Izaki bizidunak zaintzeko eta errespetatzeko ohiturak sortzea. Erlezaintza. – Izaki bizidunei behatzeko jakin-mina. Erlauntzen behaketa. – Izaki bizidunak jaio, hazi, garatu eta hil egiten direla ulertzea. Erle kasta desberdinetako bizi zikloak ezagutuz. – Gizakien, landareen eta animalien arteko harremanak. Inguruko tradizio, ohitura eta kultura-adierazpenekiko sentikortasuna eta errespetua izatea. Erlezaintzaren kultura ezagutuz. – Soinua hautematea. Soinuaren transmisioa zenbait ingurunetan. Erleen eta beste animalien soinu uhinak. – Materiala, substantziak eta tresnak kontuz erabiltzea. Tailerretako materialaren erabilera egokia sustatuz. 11


Irakaslearen MATERIALA

8. IKASLEENTZAKO MATERIALAK AURRELANERAKO Ikasleentzako fitxak INGURUMEN ESKOLAN LANTZEKO Material hauek bertan banatzen dira. JARRAIPEN LANA EGITEKO Mugikaria egiteko marrazkiak

9. GAINONTZEKO INFORMAZIOA BIBLIOGRAFIA Euskal Herriko Intsektuak 1 Ed. KRISELU. Guía de insectos. Ed OMEGA EL CARABO (21 eta 22 zenbakiak). Quercus. Ed. LINNEO Iturrarango erlategia. Gipuzkoako Foru Aldundia. Xanti eta Ane. Nire erle maiteak (ipuina) Ed. ELKAR. “Erleen bizitza eskutua” Colección: GAIAK. Elhuyar. Martxel Aizpuru.

HELBIDE INTERESGARRIAK - Gipuzkoako Erlazain Elkartea (Itsasondo) 94380 5651 www.erleakgipuzkoa.org - Pagoetako erlategia- Tfnoa: 943835389 http://www.aiapagoeta.com/index. php?&Sec=03&Sub=05 - Aikur erle museoawww.aikur.com - Gorrotxategi museoa- Tfnoa: 943 670 727

INFORMAZIOA http://www.argia.com/erlea-apiterapia/erregina-jelea/zer-da-erlearen-erregina-jelea http://argia.com/argia-astekaria/2064/propolia-erlearen-urre-gorrizko-erremedioa http://www.zientzia.net/artikulua_inprimatu.asp?Artik_kod=110 http://eu.wikipedia.org/wiki/Intsektu http://www.zientzia.com/artikulua.asp?Artik_kod=12935 http://www.zientzia.com/artikulua.asp?Artik_kod=8921 http://erlemundua.com/default.asp?hizkuntza=cas&kodea=2&w=&menzbk=S2 http://eu.wikipedia.org/wiki/Erlearen_dantza 12


Irakaslearen MATERIALA

BIDEO ESTEKA INTERESGARRIAK Erlauntzetan lanean eta eztia ateratzen artisau erara: http://www.youtube.com/watch?v=38Q9nuTUQhk&feature=related. Eztia ateratzeko erlauntzetatik industrial erara: http://www.youtube.com/watch?v=9G24euqP15s&feature=related Polena jasotzeko teknika: http://www.youtube.com/watch?v=7eNXhqnACAc&feature=related http://www.youtube.com/watch?v=WsEk1VY6VxY&NR=1 Erleen dantza: http://www.youtube.com/watch?v=f-nBJRhDVWI http://www.youtube.com/watch ?v=CTuaTlfHDUQ&feature=related Erle erreginen hazkuntza: http://www.youtube.com/watch?v=mp_lyKPnM5Q Erlauntza berriak osatuz : http://www.youtube.com/watch?v=ZLiSQR0I6LE&feature=related Erlek erlauntza lanean: http://www.youtube.com/watch?v=UdbRnPMePEg&feature=related Erle langileak nola jaiotzen dira?: http://www.youtube.com/watch?v=_fbkrMflNLw&feature=related Propoleoa jasotzeko eta lantzetko modua: http://www.youtube.com/watch?v=D2r--JJVaPU&feature=related http://www.youtube.com/watch?v=uwEAOSA6m_I&feature=related Erleen desagerpenari buruz: http://www.eitb.com/videos/cultura/cine/detalle/261720/colony-documentaldesaparicion-abejas/ Polinizazioa: www.youtube-nocookie.com/embed/xHkq1edcbk4?rel=0

13


Irakaslearen MATERIALA

1. ABESTIAK

ERANSKINAK

LIZTORRA EDOTA ERLEA OTE? LOREZ LORE NABIL ZUP ETA ZUP LOREZ LORE NABIL ZUP ETA ZUP MOREA EDO HORI ZUP ETA ZUP LARROSA EDO LILI ZUP ETA ZUP LOREZ LORE NABIL ZUP ETA ZUP

LOREZ LORE NABIL ZUP ETA ZUP LIZTORRA EDOTA ERLEA OTE? LIZTORRA EDOTA ERLEA OTE? ZER ZARA ZU? LIZTORRA ALA ERLEA? ERLEA! EMAIDAZU NIRI EZTI GOZOA TRALAILALAI EMAIDAZU NIRI EZTI GOZOA

http://www.aisia.net/fitxategiak/jolasak/realplayer/audio_73.rm

Beste abesti batzuk: http://www.eboza.com/informazioa.cfm?hizkuntza=0&bilaketa=like&abestia=erleekin+rap&d iska=&egilea=&taldea=&estiloa= http://www.goear.com/listen/53f6dfa/tximeleta-mendian-haur-kanta-euskal-musika

ERLEAK HEGAN Erleak hegan dabiltza, gure etxeko loreak janez, gora behera loren bila, hona! hara! nektarra fina! ai! zatozte azkar batera, laster! laster! ezti goxo jatera.

14


Irakaslearen MATERIALA

2. OLERKIA Zer ote da Zer ote da Urre koloreko Xomorro hegalari Bizkor eta azkar hori?

Nora ote doa Nora ote doa Lore guztien lagun den Animaliatxo langile, Ausart eta maitagarri hori?

Zertan ote dabil zertan ote dabil lorerik lore dabilen intsektu beldurgarri, zorrotz eta saiatu hori?

Eztia egiten ari da Xomorro, intsektu, Animaliatxo hegalari, Bizkor, azkar, Beldurgarri, zorrotz, saiatu langile, ausart, maitagarri eta guztion lagun den erle hori.

3. ASMAKIZUNAK Beti lorez lore lanean ari da; etxea eraiki, eztia sortu eta arrotzengandik etxea babestu egiten du. Zein erle mota da? Arra eta harroa da eta erreginarekin ligatzea gogoko du. Zein erle mota da? Arrautzak errutea da bere zeregina. Zein erle mota da? 4. IPUINA LOREA NEREA DA Udaberria zen. Loreak ateratzen hasi ziren, denak batera. Zelaiak, parkeak, bide bazterrak, leku guztiak kolore apainez eta usain gozoz beteta ageri ziren. Gure Naiara oso pozik zebilen. Loreak bildu, sorta bat egin eta etxera, edo ikastolara eramaten zituen, edo bere lagun bati ematen zizkion. Hori eginez gero, pozik sentitzen zen. Hainbeste gustatzen zitzaizkion loreak! Egun batean, loreak biltzen zebilela, inoiz ikus gabeko lore urdin eder bat aurkitu zuen. Hura bai zela ederra! “Hau eri-erdian jarriko dut eta beste guztiak inguruan lotuko dizkiot”, pentsatu zuen. Eta halaxe egin zuen. Ordurarte atera zitzaion lore sortarik ederrena zen. “Hau etxera eraman behar dut, hau nire gelan jarri behar dut”, esan zuen. Etxera zihoala, erle bat etorri zitzaion eri-erdiko lorearen gainera. Hura zen sustoa hartu zuena! Ikaratu ere egin zen. Baina erleak ez zion Naiarari ezer egin. Lore sortaren inguruan buelta batzuk ematen zituen eta erdiko lorearen gainean jartzen zen. Horrela behin eta berriz, etengabe. Naiarak harrituta begiratzen zion. Zer nahi ote zuen? Begiratu eta begiratu, beti mugimendu berdinak egiten zituela konturatu zen. Behera, eskuinera, borobil bat, pixka bat eskuinera, beste borobil antzeko bat, gero beste bat, gora beherako batzuk segidan eta berriro ere betiko lorean deskantsatzera etortzen zen. Zerbait esan nahi ziola bazekien, baina zer ote zen?

15


Irakaslearen MATERIALA

Ezkerreko eskuan zeukan lore sorta eta eskuineko behatz bizkorra luzatuz, erlearen mugimenduak jarraitu behar zituela pentsatu zuen. Hasi zen eta harrigarria! errepikatzen zuen behin eta berriz gure erla bizkorrak. Orduan, lore sorta beste loreen gainean utzi eta lurrean eserita gelditu zen erdi negarrez. Erlea erdiko lorera joan zen eta jaten bezala aritu zen. Gero Naiararengana joan, ondoan buelta batzuk eman. Eta urrutira alde egin zuen. Erlea eztia egiten ari zen. 5. IRAKURKETA EUSKARAZ Erleak (Apidae) himenopteroen ordenako intsektuak dira. Mundu osoan zehar aurkitzen dira eta milaka espezie ezberdin osatzen dituzte. Bi talde hartzen dituzte: erle bakartiak deitutakoak (beren emeak bakarrik bizi dira) eta erle sozialak (ongi antolaturiko koloniak osatzen dituzte) indibiduo-kategoria eduki eta biologikoki bereziak direnak. Erle sozialen artean, hezi edo etxekotu gabeko beste espezie batzuez gain, eztigilea edo erle eztiduna aurkitzen da, Apis melifica. Puri-purian dauden urtaroan, udan, alegia, 70.000 bat erle langile, 400-500 bat erlamando (arrak) eta erle emankor bat, erregina, dira erle eztigileen kolonia osatzen dutenak. Eme antzuak diren erle langileek burutzen dute erlauntzeko lan guztia, loreen polena eta nektarra biltzeaz gain. Zeregin honetarako mihi zurrupatzailez (glosaz) daude hornituak, atzeko hankatan polena garraiatzeko saskitxoak dituzte eta eztiarentzat paparo edo poltsa bat. Eztena ere badute. Erreginak eta erlamandoek, ordea, ez dute esandako aparatu biltzailerik. Ugalketa da beren zeregin bakarra. Erreginak badu eztena, baina erlamandoek ez. Erleek erlauntzean egiten dituzten beren habiak, argizarizko gelatxo hexagonalez osatutako abaraskatan. Gorputzaren atzealdean dituzten guruinez baliatzen dira argizaria jariatzeko eta, lanerako prest jarri arte, murtxikatzen aritzen dira. Erreginak gelatxoetan erruten ditu arrautzak. Erlamandoak emango dituzte arrautza batzuek, ernaldu gabeak, eta besteak, ernalduak, erregina eta langile bilakatuko dira. Erregina gelatxo lasaiago batean haziko da eta elikadura ere berezia izango du. Astearen buruan, gelatxoa zigilatua geratzen da, larba krisalida bihurtua eta, hamar egun geroago, horra erle heldua. Garapen osoak hogeita bat egun behar ditu. Jaio orduko, erle langileari guztiz araututako bizitza dagokio (ikus ilustrazioa). Aurkitu berri samarra da erleen hizkuntza deitzen dena. Erleak dantzan ibiltzen dira eta beren jira-biretan egiten dituzten norabide- eta erritmo-aldaketen bidez nektarra egokia non dagoen adierazten dute. Erle erreginak bizitza osoan behin bakarrik ernaltzen da, baina erlamando batek baino gehiagok estaltzen dute. Bizpahiru urte geroago errutan du. Erlamandoak udazkenean bota egiten dituzte edota hil eta erreginak, langile batzuekin, erlauntzean ematen du negua. Erle erregina berria jaiotzen denean, erregina zaharrak utzi egiten du erlauntza bere langile batzuekin eta kolonia berria (erlekumea) osatzen du beste nonbait. Maiz aski, erlekumea zuhaitz batean kokatzen da. Erlezainak bertatik hartu eta erlauntzera eramaten du. 16


Irakaslearen MATERIALA

Badu erleak arma eraginkor bat: bere ezten bilotsua. Norbaiti helduz gero, eztenak haragian sartuta gelditzen da. Eztenak heriotza dakarkio intsektuari, haren defentsaaparatu osoa deseginda geratzen delako. Beste erle bati helduz gero, ordea, eztena mantendu egiten du. Duela bost mila urtetik hona hazi du gizakiak erlea. Gaur egun, erlearen balio ekonomiko nagusia ez da eztia (urtean kolonia bakoitzak 10-20 kilo ezti ematen ditu), baizik eta zuhaixkak, fruta-arbolak eta zuhain-larreak polinizatuz ematen duen etekina. 6. IRAKURKETA INGELESEZ The wedding flight of the queen When a queen is young, she has to meet a husband. Although many males are present in the hive, she will have nothing to do with them there. Instead she leaves the hive and soars u pinto the air, with the males from her own hive following her, and males from nearby hives as well. On this flight she is a strong flier and only the strongest and fittest drones will catch her. This helps to make sure that only the strongest bees will be raised from these parents. As she flies up, the males chase her, and eventually one or more catch her and mating takes place. It used to be thought that only one drone mated with the queen, but recent research suggests that up to ten drones may mate with the queen. When this wedding flight is over, the queen comes back to the hive and settles down to laying eggs for the rest of her life. She will stop laying for a short time and fly again only if the colony swarms. This wedding flight occurs when the adult queen is about a week old, if the weather is good enough. It can happen only on a fine, sunny day, and bad weather can stop it very easily. If the flight is delayed by bad weather for too long, the queen will probably never make her flight and is then useless. The bee-keeper has to remove her and give the colony a new queen. Iradokizuna: Ingeleseko klasean testu honen azterketa egin daiteke, hitz berriak ikasi, eta abar. Maila egokiena ez bada agian gozogintzari buruzko hiztegi bat osa daiteke. 7. EZTIA - ERABILPENAK MEDIKUNTZAN Bihotzeko erritmoaren nahasteak borrokatu. Akzio diuretikoa. Gibelaren metabolismoa aktibatu. Bronkioen guruinak estimulatu. Digestio-guruinen jarioa handitu. Akzio desintoxikatzailea. Odol zirkulazioari lagundu.

17











Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.