MUGIKORTASUN MAHAIA 2004ko maiatzaren 6an
BATZORDEKIDEAK Jose Andueza, lehendakaria (EAJ) Angel Yañez
Lekua: Tolosako Udaletxea 19:00 – 21:15
TEKNIKARIAK Antton Lekuona Iñaki Zabaltza, Udaltzaingoa IDAZKARIA Koro Garzia BESTE PARTAIDEAK Juan Unzueta, Zuloaga Txiki Amarozko Auzo Elkartea (2) Hirukide Eskolapioak Hirukide San Jose Laskorain Ikastola Samaniego Ikastetxea (2) Orixe Institutoa GAI ZERRENDA
1. Autobusa 2. Bidegorria 3. Mugikortasun Plana
1.
Autobusa 1.1 Erabilera datuak Antton Lekuonak aipatu ditu autobus zerbitzuaren erabileraren hainbat datu. Bertan ikusten da 1 ibilbideko erabiltzaile kopurua oso txikia dela. Hori dela eta, linea bateratua proposatzen da. (Doc1) Eskolei dagokienez, Tolosaldea Bus Santa Luzira joateko, Hezkuntzak jarritako autobusen ordutegia azaldu dute. Era berean, aipatu da zerbitzu kudeatzaileak jakinarazi duela autobusak ez direla betetzen. Samaniegoko ordezkariak jakinarazi du zerbitzu hau ezin dutela denek erabili. Etxetik ikastetxera 2 kilometroz azpiko distantziara bizi diren ikasleek ez dute zerbitzu hau izateko eskubiderik. Eta autobusak ez direla betetzen ez dela egia. Arratsaldean plaza libreak egotea izan daitekeela, eskolaz kanpoko ekintzak daudelako eta ikasleek beranduago ateratzen direlako. Era berean aipatu du 12 urte arte eskubide gabe daudenen datuak eman dituztela, eta hauek erabiltzaile potentzialak direla.
Samaniegoko ordezkariak jakinarazi du badirudiela egindako lanak ez duela ezertarako balio. Hirukide-Eskolapietako ordezkariak esan du uste zutela ikastetxeek emandako datuekin probak eginak egongo zirela eta gaurko bileran Udalak proposamenak aurkeztuko zituela. Antton Lekuonak esan du, hasieratik adostu zela ikastetxeetara zerbitzu zehatzik ez zela emango. Martxan dauden lineak ahal zuten gehiena gerturatuko zirela ikastetxeetara, beti ere ordu erdiko ibilbidea errespetatuz. Probak antolatzen hasi zenean Hezkuntzak jarrita dituen autobusen berri iritsi zitzaion eta kotxeekin arazoa zegoela ere jakinarazi zuten eskoletatik. Joxelu Anduezak esan du datu guztiak kontrastatu egin beharko direla eta probak egin. Antton Lekuonak jakinarazi du momentu honetan probak egiteko aukera dagoela dagoen kontratuarekin. Beraz, Samaniegorekin bilera bat egingo da datu guztiak azaltzeko eta, ondoren, probak egingo dira. Amarozko ordezkariek adierazi dute beraien proposamena zela jubilatuek eta ikasleek autobusak doan izatea. Joxelu Anduezak esan du indarrean dauden ordenantza fiskalak aurten ezin direla aldatu eta proposamen honen kostua aztertu behar dela datorren urtera begira. Era berean, esan du zerbitzu honen jasangarritasun ekonomikoa ere kontuan izan behar dela.
2.
Bidegorria Bidegorriaren erabilera kanpaina aurkeztu dute Batzordean (doc2). Juan Unzuetak adierazi du ikasleei zuzendutako kanpaina maiatzeko 2. hamabostaldian egiteko asmoa dagoela. Ikastetxeetako gela guztietatik pasako direla, ordubeteko ekintza izango dela eta gela bakoitzak jarri behar duena bizikleta batzuk direla. Hirukide-Eskolapioetako ordezkariak jakinarazi du oso fetxa txarrak direla eta kanpaina hau agian Mugikortasun Astean egin daitekeela. Samaniegoko ordezkariek ere fetxak ez direla oso egokiak esan dute. Kanpaina honen barruan, herritarrei zuzenduta, nazioarteko ingurumen egunaren bezperan tren-bizikleta bat jarriko da San Frantzisko pasealekuan, bidegorriari buruzko informazioa emateko. Foiletoak eta oroigarriak ere banatuko dira. Amarozko ordezkariak galdetu du ea Oriako Txirrindulari Eskolarekin kontatu den kanpaina honetarako. Antton Lekuonak erantzun du Mugikortasun Astean parte hartzen dutela; dena den, harremanetan jarriko da ea zer deritzoten.
3.-
Mugikortasun Plana Antton Lekuonak jakinarazi du Leber enpresa mugikortasun jasangarriaren ekintza plana diseinatzen ari dela eta hil honetan udal teknikariei aurkeztuko zaiela. Ondoren, Bidegorriaren Planarekin txertatzeko epe bat egongo da eta maiatzaren hasieran herritarrekiko komunikazio prozedura hasiko da.
Besterik gabe, bilera amaitu egin da