Errekak DBH - Aurrelana

Page 1

Herriko errekak eta ibaiak azter ditzagun!! IKASTURTEA

DBH AURRELANA

Izena: Ibaiek eta errekek hiri eta herrien garapenari gauza asko eman izan dizkiote: garraioa, uraren mugimenduaren indarra, elikagaiak, ureztapena, hustubideak... baita ura bera ere. Baina zein eragin izan dute hiri eta herriek ibai eta erreketan? Azter ezazu zure herrian egoera nola dagoen. Arazoa identifikatzea da lehen pausoa irtenbideak aurkitzeko. 1


AURRELANA

Etxean, liburutegian, artxibategian... herriko ibaiaren inguruko argazki zaharrak ba ote dituzten galdetu, kopia bat ekarri eta ondorengo multzoetan ipini:

Garbiketarako

Aisiarako

Lanerako

Edateko

Zenbat? Zer ikusten da? (multzo bakoitzeko argazki pare bat aukeratu)

Gaur egun horretarako aukerarik ba al dago?

1 2 1 2

Zergatik?

Bai

Bai

Bai

Bai

Ez

Ez

Ez

Ez

Bai

Bai

Bai

Bai

Ez

Ez

Ez

Ez

1 2

TESTUAK IRAKURRI Uholdeei buruz, ba zenekien … ? • Uholdeak dira hondamendi natural ohikoenak eta zabalduenak.. • Datozen urteetan, klima aldaketaren eraginez, uholdeak maizago gertatu daitezkeela diote ikertzaileek. • Uholdeetako urek zuhaitzak erauzi, zubiak suntsitu eta arrokak mugitu ditzakete. • Uholdeetako urek isurtegi eta estolderien tapak mugitu ditzakete, ezusteko arriskuak sortuz. • Egunkari bateko berria uholdeei buruz (euskaraz): http://eu.wikipedia.org/wiki/1983ko_uholdeak http://eu.wikipedia.org/wiki/1953ko_Gipuzkoako_uholdeak

“Soinujolearen semea” Bernardo Atxaga - Pamiela argitaletxea 136 orrialdea “Erreka jaio berria. Ur xirripa bat bezala azaltzen zen basoko pago-lizarren artean,, eta haranean behera abiatzen zen kizkurka, bizkor, “itsasora lehenbailehen iristeko erabakia hartu izan balu bezala”, Redinen hitzetan, edo “azelerazio optimoarekin”, Cesarrenetan. Berehala, ordea, egokitu aurrez aurre harkaitz handi batekin, eta guk Sansonen putzua deitzen genion ur-bildua sortzen zuen haren oinean, txikia eta sakona, igeri egiteko baino gehiago bainua hartzeko baliatzen zitzaiguna. Putzuaren jarraian urak beste ehun bat metro egiten zituen sastraka eta ihi artean, bizi-bizi orduan ere, zaplaztaka ildo harritsuan, harik eta haraneko errepidearen hasierara iristen zen arte. Puntu hartan, zabaldu eta lasaitu egiten zen. Kilometro bat beherago, mendi maldetatik iristen zitzaion ur guztia bildu eta gero, beste erreka bate ematen zuen, indartsua eta zabala. Halaxe pasatzen zen zerrategiaren paretik, eta halaxe jarraitzen zuen istorioaren bila. Urtza izeneko presa hartan geldiune bat egin ondoren.” 2


“El Jarama” Rafael Sánchez Ferlosio. Premio Nadal 1955 Ediciones Destino. Volumen 16. - Pag.272

AURRELANA

“Miró Paulina detrás de Sebastian: río arriba, la sombra del puente, los grandes arcos en tinieblas; ya una raya de luna revelaba el pretil y los ladrillos. Sebas estaba vuelto en el otro sentido. Sonaba la compuerta, aguas abajo, junto a las luces de los merenderos. Paulina se volvió. - Lucita. ¿Qué haces tú sola por ahí? Ven acá con nosotros. ¡Luci! - Si está ahí, ¿no la ves ahí delante? ¡Lucita! Calló en un sobresalto repentino. - ¡¡Lucita … !! Se oía un débil debatirse en el agua, diez, quince metros más allá, y un hipo angosto, como un grito estrangulado, en medio de un jadeo sofocado en borbollas. - ¡Se ahoga …! ¡¡Lucita se ahoga!! ¡¡Sebastián!! ¡¡Grita, grita …!! Sebas quiso avanzar, pero las uñas de Paulina se clavaban en sus carnes, sujetándolo. - ¡Tú, no!, ¡tú no, Sebastián! - le decía sordamente-; ¡tú, no; tú, no; tú, no … ! Resonaron los gritos de ambos, pidiendo socorro, una y otra vez, horadantes, acrecentados por el eco del agua. Se aglomeraban sombras en la orilla, con un revuelo de alarma y vocerío. Ahí cerca, el pequeño remolino de opacas convulsiones, de rotos sonidos laríngeos, se iba alejando lentamente hacia el embalse. Luego sonaron zambullidas; algunas voces preguntaban: “¿Por dónde, por dónde?” Ya se oían las brazadas de tres o cuatros nadadores, y palabras en el agua: “¡Vamos juntos, tú, Rafael, es peligroso acercarse uno solo!” Resonaban muy claras las voces en el río. “¡Por aquí! ¡más arriba!”, les indicaba Sebastián. “

BURDINOLAK BURDINOLA HIDRAULIKOEN AGERPENA ETA HEDAPENA

BURDINOLA HIDRAULIKO BATEKO LANA Oinarrizko lehengaiak egur-ikatza eta burdin mea dira ... Burdinolako barnelabea ikatz eta xehekatutako mea geruzez kargatzen zuten, geruzak txandaka jarriz, eta su emanik hauspoetatik airea sartzen zioten. Burdin mea ore itxura hartzen hasten zenean, eragin eta, behar izanez gero, zulo batetik zehar kentzen zizkioten ezpurutasunak edo zepak, izerdia aterako baliote bezala. Haga luze batzuez masa hori atera eta gabipean jartzen zuten, eta honek ingudearen kontra ematen zituen kolpeez burdin eta ikatz partikulak trinkotu egiten ziren, aldi berean ezpurutasunak sakabanatu eta rauziz. Lan horien guztien emaitza burdin metal gordina izaten zen, “totxo” esaten zioten horixe hain zuzen. Honetatik abiatuta erdi landutako elementuak egiten zituzten, hala nola hagak, zumitzak etab. Ondoren, produktu hauek errementariek erabiltzen zituzten, beren lanak egiteko.

Burdinaren lanketan eta manipulazioan uraren indarra aplikatzea izan da industria honek ekin dion lehenbiziko iraultza tekniko handia, Erdi Aroaren eta Aro Modernoaren arteko denboran. Lehen unetako ekarpen nagusia gurpil hidrauliko bertikalaren erabilera izan zen; hura ardatz bati behar bezala doitzen zitzaion, burdinari ezpurutasunak kentzeko eta fintzeko erabiltzen zen gabiari eragitearren… XIII. mendearen amaiera aldetik XIV.aren hasiera bitartean, sistema berria sartu eta esperimentatu zuten Gipuzkoan, lurraldeko bi muturretan, biak baitziren meatoki onekin lotuak -Zerain, Zegama eta Mutiloarekin lehena eta Arditurri eta Aiako Harriarekin bigarrena. BURDINOLA HIDRAULIKOA OSATZEN DUTEN ELEMENTUAK Funtsean burdinolaren osagarriak hurrenak dira: presa bat ura hartzeko, naza bat ura bideratzeko, antepara edo ur-biltegia, tunel hidraulikoa -honetan daude gurpilak- eta burdingintzako tailerra bera. Oinarrizko instalazio hura osatzeko, baziren labea edo mea aurrez xigortu eta kaltzinatzeko ingurua, zelaigunea, beharbada teilapetxo batzuk bertan mea bildu eta zatitzeko, etab. Burdinolaren barnealdean espazioaren antolaketa bitxia da. Han gabia eta sua aurrez aurre daude.

Burdinolako lanaldiak ere kontu garrantzitsua dira. Energia hidraulikoaren mendean egonik, aldi baterako ustiapen sistema bat ezarri behar izan zuten, betiere erreketako emariaren eta urte-sasoi euritsuen arabera. Normalean, urritik ekaina bitartean egiten zuten lan, urteko udazken edo udaberriaren lehor mailaren araberako aldaketez. Edonola ere, lanik egin gabe pasatu beharreko hilabeteak presa, hagun edo ziri, eraikin edo makinerian behar ziren konponketetarako erabiltzen zituzten, eta bide batez tratu onak lortzeko eta instalazioaren aldamenean lehengaiak biltzeko.

Iturria: BERTAN, Burdinaren industria. Gipuzkoako Foru Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua 3


AURRELANA • Zein izan duzu gustukoena? Zergatik?

• Bertan azaltzen diren jardueretatik zein iruditzen zaizu harrigarriena?

• Zein erabilpen industrial eman zaio ibai eta erreketako urari?

Zeintzuk dira erabilpen honen ondorioak?

• Ze motatako fabriketan erabiltzen da ura gaur egun?

Ze ondorio ditu?

• Uholdeei aurre egiteko bururatzen zaizkizuen neurriak aipatu:

• Denak al dira ingurumenarekiko errespetagarriak?

4


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.