Herriko errekak eta ibaiak azter ditzagun!! IKASTURTEA
DBH Erreka aztertzen dugunean ura ez da garrantzia duen elementu bakarra. Erreka bera animalia eta landare desberdin ugariren bizilekua denez, zein egoeratan dagoen jakiteko garrantzitsua da bertan zein bizidun dagoen jakitea.
LANDALANA
• Azterketa ahalik eta sakonena egiteko hurrengo ordenean burutuko dugu.
Ibaiaren ibilgua Uraren ezaugarri kimikoak Landaredia Animaliak • Hau guztia gaurko egunez beti gertukoa baina ezezaguna den erreka bazterrera gerturatu eta hurrengo datuak bilduz Ondorioak hasiko dugu. Errekaren izena: Gaurko data:
Giroko tenperatura:
Azken egunetan euririk egin al du?
Bai
Ez
IBAIAREN IBILGUA
Ibaiaren zein ataletan gaude?
Goi ibilgua
Erdi ibilgua
1
Behe ibilgua
ÂşC
LANDALANA Emandako tresnak erabiliz neur ezazue errekaren zabalera eta sakonera. Emaitza ahalik eta zehatzen izan dadin hartu 3 lekutan neurria eta batez bestekoa atera ZABALERA
SAKONERA
KORRONTEAREN ABIADURA Bi pertsona ibaiertzean kokatu, zuen artean 10 m-tara. Ibaian gora dagoen pertsonak hosto bat botako du uretara eta bere taldekidea ohartaraziko du. Honek hostoak bereganaino heltzeko behar duen denbora neurtuko du. Korrontearen abiadura =
Distantzia Denbora
m
=
m/s
=
s
• Zer aurki dezakegu ibai ondoan? (Aukeratu gehienez 2)
Lohia
Hartxintxarra
• Bideratuta al dago ibaia?
Zerez?
Harriak
Ez
Harea Bai
Harri kozkorrak
Haitzak
Erdizka
Horma
Oinarrizkoena dagoeneko aztertu badugu ere badira aztertzaile on batek kontuan izan behar dituen hainbat gauza: Honako soinurik entzuten al duzue?
ERREPIDEA
PRESA
JENDEA HITZ EGITEN
Besterik?
TRENA
LANTEGIA 2
LANDALANA Inguruko erabilera nagusiak. Gehienez hiru mota markatu. Nekazaritza Abeltzaintza Basogintza Hiri erabilera Aisialdiko lekua (parkeak, kirol-eraikuntzak) Industriala Berezko egoeran dagoen eremua Zona degradatua Bide azpiegiturak Bestelakoak. Zehaztu Ingurura begiratu duzuen bitartean ikusi al duzue hondakinik? URETAN ERTZETAN Poliestirenoa (kortxo txuria) Pilak Aparrak Paperak, kartoiak, egurrak Elikagaien hondakinak Uzta-hondarrak Olioa/Koipea (latak) Gai kimiko arriskutsuen edukiontziak Latak (aerosolak, kontserba-latak) Higiene-gaien hondakinak Ehunen hondakinak (jantziak, oinetakoak) Bestelakoak (zehaztu)
3
LANDALANA URAREN EZAUGARRI KIMIKOAK Parametro fisiko-kimikoak
Behin uraren bidea ikusita azter ditzagun uraren ezaugarriak
Egokia
pHa
Datuak
5.5 - 8.5
Nitratoak (NO3)
10 - 40 mg/l
Nitritoak (NO2)
0 mg/l
Gogortasuna (GH)
6º - 16º
Karbonato Gogortasuna (KH)
3º - 10º Dh
Oxigeno disolbatua
X>5
Tenperatura Uhertasuna
X > 1m
PHak soluzioko azidoen kontzentrazioa adierazten du, 1etik 14ra. 7ko pHa neutroa da; 4tik beherakoa, berriz, oso azidoa; eta 10etik gorako pHa oso alkalinoa. Nitratoak ezinbestekoak dira landareak hazteko, kopuru txikian agertzen bada murriztu egiten da landare kopurua; gehiegizkoa bada kopuruan eta tamainan handitu egiten dira eta eutrofizazioa eragiten du. Gizakien kontsumorako gomendatutako gehienezko kopurua 50 mg/l-koa da. Nitritoak oso toxikoak eta kaltegarriak dira arrainentzat (0,5 mg/l-ko kontzentrazioek arazoak eragin ditzakete). Nitritoa beti egon izan da naturan, baina gaur egun asko ugaritu da; horren arrazoia nekazaritzan ongarriak eta ibilgailuetan erregai fosilak erabili izana da, besteak beste. Gogortasun orokorra: gogortasun orokorra (GH) kaltzio eta magnesio gatzen kontzentrazioak mugatzen du, eta arrain, landare eta mikroorganismoen zelulen funtzioan zuzenean eragiten du. Karbonatoen gogortasuna: bikarbonatoak, askotan kaltzioarekin eta magnesioarekin batera konbinaturik agertzen diren osagai kimiko garrantzitsuak dira. Bikarbonatoek pH-aren aldaketak erregulatzen ditu eta pH-aren gorabehera bortitz eta bat-batekoak galerazten dituzte. Oxigeno kontzentrazioa: oxigenoa ezinbestekoa da ibaian bizia egon dadin. Uraren abiadura eta zurrunbiloen, tenperaturaren, eta ibilguan isuritako substantzia oxidagarrien kopuruaren araberakoa da. Animalia eta landareek arnasteko hartzen dute. Tenperatura: uraren bat-bateko tenperatura aldaketen eragile nagusiak isurketa industrialak, nekazaritzakoak edo urbanoak izaten dira. Tenperatura altuek (adibidez udakoek) arazoak eragiten dituzte. Horietako bat oxigenoa temperatura altuagotan gutxiago disolbatzen dela da, eta beraz izaki-bizidunek arazoak dituzte oxigenoa behar baitute bizitzeko. Uhertasuna: uraren gardentasunari egiten dio erreferentzia. Uhertasun maila altuak uretan esekitako partikulek, - lurra, hondakin-urak, planktona…-,sor dezakete. Uhertasuna handia bada eguzki-argia blokeatu, eta landareek fotosintesirako behar duten argia har dezaten oztopatuko dute. Landareek oxigeno gutxiago ekoiztuko dute eta, ondorioz, Oxigeno Disolbatuaren (OD) mailak jaitsi egingo dira. Uhertasun-maila neurtzeko, Secchi-ren diskoa erabil dezakezue. 4
LANDALANA Behin ibai ekosistemen biotopoa aztertu ondoren biozenosia azter dezagun.
LANDAREDIA Ibai ertzetako landareek animaliei babesa, urei udan itzala eta lurrari euslekua ematen diete. Gaur egun ordea ibai inguruko basoak suntsitu egin dira leku askotan. Azter dezagun zer gertatu den gure herriko ibaian!
Platanoa
Hurrengo landareetatik zein aurkitzen duzu? Haltza
Lizarra
Haritza
Azeribuztana
Iratze arrunta
Orein Mihia
Hepatikak
Goroldioak
Likenak
Gehienez hiru markatu
EZKERRA ESKUINA
Ibaiertzeko berezko landaredia (haltzak, zumeak, lizarrak, makalak...) Bestelako hostozabalak (haritza, pagoa...) Landaketak (pinua, eukaliptua, makala, platanoak...) Laborantza Belardiak Sasitza (txilarra, otea, iratzea, sasia...) Padurako landaredia (ihiak, ezpata belarra...) Bestelakoak (zehaztu) 5
LANDALANA ANIMALIAK Zaila da ibaietako hainbat animalia ikustea baina badira erraz aurki ditzakegunak ere. Adin egon edozein mugimenduri eta aurki ezazu hurrengo animalietakorenbat. Ikusten baduzu borobildu.
Uhandrea
Igela
Apoa
Sagua
Buztanikara txuria
Kaioa
Lertxuna
Ahatea
Uroiloa
Baina gaur animalia hauek baina txikiagoak diren animalietaz baliatuko gara gure errekaren kalitatea neurtzeko. Animalitxo hauek harri azpitan egoten dira babesturik, jaso lagina eta identifikatu fitxa honekin batera doakizuen taularen laguntzaz. Adi! Harri bat altxa ondoren, zegoen lekuan utzi! Taula horrren arabera nolako kalitatea du urak?
Oso ona
Ona
Ertaina
Txarra
6
Oso txarra
URARI BURUZKO HERRITARREN IRITZIA
LANDALANA
1.- Zure etxean, ba al dago ura aurrezteko sistema berezirik? Bai
Zein?
Ez
Zergatik?
2.- Denbora pasa ahala uraren kontsumoa handitu edo gutxitu egiten da zure etxean? Handitu
3.- Komunek ba al dute ura aurrezteko sistemarik?
Gutxitu
Bai
Ez
• Zein?
4.- Ur iturriak nolakoak dira? Bakarrik eteten direnak Ur beroa eta hotza aparte dituztenak Aginte-palanka bakarrekoak 5.- Eta arropa garbigailuak erabiltzerakoan: Beteta daudenean erabiltzen saiatzen naiz
Programa ekonomikoak erabiltzen ditut
Behar ditudanean erabiltzen ditut besterik gabe 6.- Ura berotzeko sistemari buruz: • Zer erregai mota erabiltzen du?
Gas naturala
Elektrizitatea
Propano, butano
Energia berriztagarria
• Mantenimendu zerbitzua kontratatuta duzu? • Zer tenperatura erabiltzen duzu?
BAI
EZ
Ahalik eta beroena
Neurrizko tenperatura
Tenperatura kontu handiz neurtzen dut • Zenbatetan erabiltzen duzu ur beroa egunean (dutxak, harraskan, arropa eta ontzi garbigailuak...)? 7.- Edateko zer erabiltzen duzu?
Iturriko ura
Ur botila
• Zergatik? 8.- Zure garbitasunean, zer erabiltzen duzu?
Bainua
Dutxa
9.- Ura horrenbeste ez kontsumitzeko eta ez kutsatzeko zer egiteko prest zaude?
EMAITZAK LABURBILDU ITZAZU ZURE TALDEKIDEEKIN 7
LANDALANA ONDORIOAK
Datu guzti hauek azkenean gure herriko errekaren egoera nolakoa den jakiteko balio digute. Bildutako informazioaren arabera erantzun hurrengo galderei eta eztabaidatu errekaren kalitatea hobetzeko zer egin beharko genuke guztiok.
• Errekari loturiko landare mota asko topatu al dituzue? Eta animaliak?
• Zer egin beharko genuke gehiago egoteko?
• Errekari zer gertatuko litzaioke landareak eta animaliak desagertuko balira?
Gure inguruko erreka eta ibai ugari kutsatuta daude. Zergatik?
Zure iritziz herritarrok ura kontsumitzean zuzen jokatzen al dugu? Non ikusi dituzu hobetzeko puntuak?
Argi dago gure errekak ez daudela egoerarik onenean. Ubideratu egin ditugu, landaredia suntsitu dugu, urak kutsatu ditugu... Bada garaia egoerari aurre egiteko. Zuk, nik, guk... denek egin dezakegu zerbait hala izan dadin. Pentsa ezazue, eta egin denen artean zerrenda bat, errekak garbi mantentzeko egin daitezkeen ekintzekin.
8