Laburbira 2016. Filmak

Page 1

LABURBIRA 2016 8 film labur, 76 minutuko emanaldia

FILMAK • • • • • • • •

Zea Bingo (Ane Urkiola) Erreplika (Iñigo Gaiton) Jorrai (Uda Films) Fishura (Yago Mateo) Bere bizitzetako bat (Aitor Gametxo) Brunilda (Eriz Alberdi) Hartz txiki (The Arlotes, Uraitz Soubies) Semeak (Iker Azkoitia)

Eskariak egiteko epea: urtarrilak 29 kultura@topagunea.org


LABURBIRA 2016 Film Laburren Zirkuitua

Otsailaren 25etik martxoaren 23ra

ZEA BINGO. 2015 (7´) ANE URKIOLA Eibar, 1988. Ikus-Entzunezko komunikazioan lizentziatua eta Zinema eta Telebista Zuzendaritzan Masterduna da. Telebista eta zine ekoizpenean aritua aipagarriak diren ekoizpen hauetan: Picadero (Caravan Films), Zarautzen Erosi Zuen (Komunikazioa, Moriarti), EITB-ko promozioak (Irusoin), La Vida Real (Limbus Filmak), Corazón (Zerkalo Films).

Sinopsia Luxuzko hotel baten harrerako emakumearen pasioa Bingoa da. Bere helburua, ordea, ez da aberatsa izatea. Baina gau ekaiztsu batean zortea bere alde agertzen da. Bingoa osatzeko zenbaki baten faltan, italiar bikote bat sartzen da hotelera, harrerako andrearen jokaldia zapuztuz... Baina damutuko zaie, bai horixe! Datu teknikoak • • • • • • • • • • •

Zuzendari eta gidoilaria: Ane Urkiola Ekoizlea: Izaskun Arandia Dop: Sendoa Cardoso Soinua: Jokin Valenzuela 1 ad: Leire Barturen Prod. laguntzailea: Esther Escudero Editorea: Ibai Elorza Makilaia: Aiora Zugasti Arte zuzendaria: Natalie Garrido Jantziak: Amaia Paisan Aktoreak: Alizia Otxoa, Arantza Arruti, Sara Cozar, Haritz Lete, Gorka

Julio, Maite Goni, Imanol Epelde, Inaki Ortiz.


LABURBIRA 2016 Film Laburren Zirkuitua

Otsailaren 25etik martxoaren 23ra

ERREPLIKA. 2015 (14´30´´) IÑIGO GAITON GONZALEZ DE TXABARRI Orio, 1987. Musika Hezkuntzan diplomatua, azken bi ikasturtetan Orioko Curriculuma proiektu pedagogikoa koordinatzen aritu da lanean. 2013.urtean burututako “Eitb/Ehu Multimedia Koumunikazioa” masterrean izan zuen lehen harremana ikus-entzunezkoen ekoizpenarekin. Erreplika bere lehen film laburra da, miresten dituen herriko bi laguni buruzko istorio txiki bat.

Sinopsia Patxi Olidenek “Itxastresna” surf oholak egiten zituen tailerraren gainean bizi izan zen Mikel Agote umetan. Tailerreko atea erdi irekita ikusten zuenetan, gerturatu eta paretetatik zintzilik zeuden taulei begira geratzen zen liluraturik. Gaur egun, surfean aritzeaz gain, Mikel oholgilea ere bada ofizioz.

Datu teknikoak • Zuzendaria: Iñigo Gaiton • Grabaketak eta edizioa: Iñigo Gaiton, Maialen Sarasua Oliden • Surfeko irudi osagarriak: Javi Goya, Jon Aspuru – Mitxel Produkzioak, Fred Bertho, Marcelo Díaz, Willy uribe, Pacotwo • Musika: Ry Cooder, Quique Gonzalez & Carlos Raya, Tommy Guerrero, Patxi Oliden Jaialdiak: Surfilmfestibal 13, FICSURF Chile, Santander Surf Film Classic, Irudienea


LABURBIRA 2016 Film Laburren Zirkuitua

Otsailaren 25etik martxoaren 23ra

JORRAI. 2015 (3´) UDA FILMS Haizea Azpilikueta, Unai Portilla, Asier Ugarte, Egoitz Diez, Eneko Zuberogoitia, Leire Zarate eta Ane Zuazubiskar. Ikus-entzunezko Komunikazio graduko lehenengo mailako zazpi ikaslek osatutako taldea da Uda Films. Hemezortzi eta hogeita bi urte bitarteko gazteek osatutako taldeak elkarlanean egin duten lehen film laburra da. Sinopsia Hustu, bete eta hustu. Otzara eta erakustazoka, garaian garaikoa.

Kameratoia Gazteentzako ikus-entzunezko lehiaketa da Kameratoia. 2005ean antolatu zuen lehen aldiz Euskaltzaleen Topaguneak, eta 2013tik Durangoko Azokako Irudienea gunean izaten da. Taldeek 48 ordu izaten dituzte, gaia jasota, film laburra sortzeko. Lehiaketaren helburuak gazte euskaldunon sormena bultzatzea eta euren ekoizpen artistikoa gizarteratzea dira. Azken edizioan, 2015eko abenduan, Jorrai filmak irabazi zuen lehen saria.


LABURBIRA 2016 Film Laburren Zirkuitua

Otsailaren 25etik martxoaren 23ra

FISHURA. 2015 (6´45´´) YAGO MATEO Gasteiz, 1993. Yago Mateok betidanik izan ditu gustuko zinema eta antzerkiaren munduak. Aktore bezala hasi zen GO!azen film musikalean eta orain zuzendari lanetara pasatu da. Ikus-entzunezko ikasketak burutu eta jada bederatzi film labur zuzendu ditu baita sari batzuk jaso ere. Besteak beste, urrezko antzara Lekeitioko 38. Euskal Zine Bileran amateur mailako film labur onenarengatik: FISHURA, alegia.

Sinopsia Irenek ezin ditu begiak kliskatu. Ez ezin duelako, baizik eta bizitzako une garrantzitsuak galtzearen beldur delako. Arrainak dira, antza, bere egoera uler dezaketen bakarrak. Animalia hauekiko maitasun itsuak etikaren mugak gainditzera eramango du Irene.

Datu teknikoak • • • • • • •

Zuzendaritza eta gidoia: Yago Mateo Argazki Zuzendaria: Heidi Otaduy Etalonaje lana: Julen De la Serna Aktore nagusia: Bárbara Rivas Kolorea: Txuri-beltza Formatoa: 16:9 (HD Digitala) Generoa: Fikzioa


LABURBIRA 2016 Film Laburren Zirkuitua

Otsailaren 25etik martxoaren 23ra

BERE BIZITZETAKO BAT. 2014 (8´) AITOR GAMETXO Lekeitio, 1989. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi ondoren, Bilbo eta Bartzelona bitartean, Bartzelonan egin zuen Sormenezko Dokumentalgintzan masterra. Ordutik ikus-entzunezko teknikari lanetan ibili da Donostiako Tabakalera edo Bartzelonako CCCB bezalako kultur zentroetan. Bere lanaz gain, banakako nahiz talde-proiektuetan parte hartu du.

Sinopsia Zinegile amateur batek Parisera egindako bidaia batean grabatutako eta idatzitako material dena bidali zion bere lagun minenari: "Instanteok, filmatuak izanik, ezin izan nituen bizi, eta beraz, jada ez dira nereak" dio zapata-kaxa batean bidalitako lehen oharrak.

Datu teknikoak • Zuzendaria: Aitor Gametxo • Generoa: laburmetrai esperimentala • Off ahotsa: Maider Fernandez iriarte • Euskara zuzentzailea: Amaia Fuldain


LABURBIRA 2016 Film Laburren Zirkuitua

Otsailaren 25etik martxoaren 23ra

BRUNILDA. 2015 (12´50´´) ERIZ ALBERDI Bilbo, 1979. 2002an, Arte Eszenikoen Tailerreko ikasketak bukatu eta gero, aktore bezela hasi zen lanean gaur egun arte. Bere lanen artean, antzerkian “Nasdrovia Chejov”, “Ezetz egan egin” eta “Moby Dick” aurkitu ditzakegu. Zinean “Ander” pelikulan lan egin zuen. Telebistan, “Goenkale” telesailean 3 urtez lanean ibili da eta parte hartutako laburmetraien artean “La gran Carrera”, “Lagun mina” edo “Don Miguel”en lan egin du besteen artean. “Brunilda” berak zuzendutako lehenengo laburmetraia da eta honekin, IKUSKA festibalean (Pasaia) Euskarazko laburmetrai onenaren saria jaso zuen. Sinopsia Jokinek ez daki bere beldurrei aurre egiten. Ustekabeko bisita batek, bere bizitza betirako aldatuko du. Datu teknikoak Zuzendaria: Eriz Alberdi Gidoilaria: Imanol Fernandez Zuzendari laguntzailea: Nuria Casal Argazki zuzendaria: Eneko Zabaleta eta Ignacio Carrere • Produkzioa: Larrotxene Kultur Etxea • Kamera laguntzailea: Jone Bizarro • Zuzeneko soinua: Josu Redondo Soinu postprodukzioa: Eriz Alberdi Script: Pedro Zabala eta Itziar Alonso Albiol Arte zuzendaritza: Imanol Fernandez eta Itziar Alonso Makilaia eta ileapaindegia: Kizkitza Retegi • • • •

• • • •

Aktoreak: Asier Oruesagasti, Naiara Arnedo, Miren Gojenola, Pilar Rodriguez Iñaki Aguirre, Kote Camacho, Pilar Arrieta


LABURBIRA 2016 Film Laburren Zirkuitua

Otsailaren 25etik martxoaren 23ra

HARTZ TXIKI. 2015 (16´30´´) “THE ARLOTES”, URAITZ SOUBIES "The Arlotes filmak" dira, Uraitz Soubies zuzendaria (Gasteiz, 34 urte), Ruben Sánchez gidoilaria (Gasteiz, 40 urte) eta beste hainbat lagun, kolektibo moduan funtzionatzen dutenak. Duela 2-3 bat urte "The Arlotes" marrazki bizidunak egin zituzten, eta azken aldian laburmetrai batzuk egiten dabiltza.

Sinopsia Eneko 5 urteko seme txikia gauero joaten da gurasoen ohera eta ez die ondo lo egiten uzten. Gurasoek hartz txiki bat oparitzen dioten, berarekin lo egin dezan. Eneko eta panpintxoa berehala egingo dira lagun minak.

The arlotes: http://thearlotes.net/category/aurkezpena/


LABURBIRA 2016 Film Laburren Zirkuitua

Otsailaren 25etik martxoaren 23ra

SEMEAK. 2015 (7´25´´) IKER AZKOITIA Aretxabaleta, 1987. Publizitatean lizentziatua (EHU), New York Film Academy-ko ikasle izandakoa eta Arte4-n arte dramatikoan diplomatutako aktore, musikari eta zinemagile gazte honek bere lanetan diziplina ezberdin hauekin jolasten ohi du. Libre, bere lehen laburrarekin, bi sari jaso zituen (IV Huehizenameran sari finalista haien artean - 2012) eta ko-idatzi eta ko-zuzendutako Copygram-ek laburren sari irabazlea jaso zuen Donostiako fantasiasko eta beldurrezko zinemaldian (2014) Sinopsia Bikote gazte bat edukiko duten semealaben izenei buruz hitz egiten ari da. Umeen heziketak bikotearen kide bati asko arduratzen dio bere ama-hizkuntzaz ezin izango dituztelako hazi. Dena zailtzen da honek etxe-istripu baten ondorioz hizkuntza-transtorno bat garatzen duenean. Kontseiluak eta Donostiako Zinemaldiak antolatutako “Euskaraz bizi nahi dut” lehiaketan profesionalen ataleko lehen saria lortu zuen pasa den irailan. Datu teknikoak

• • • • • • • •

Zuzendaria, ekoizlea, gidoia eta edizioa: Iker Azkoitia Aktoreak: I. Azkoitia, R. Reyes, A. Piña, K. Azkoitia, K. Azkoitia Argazkigintza eta kamara: Román Reyes, Nacho Nava Ekoiztetxe elkartua: Hypnos Films Produkzioak Soinua eta bigarren kamara: Yolanda Collado Ekoizpen eta soinu laguntzailea / ingelesaren itzulpena: Rick Fan Euskararen zuzenketa: Alizia Otxoa Gidoi-aholkularia: David Ramiro Rueda


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.