JUUL informazioa

Page 1

JUUL IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO KANPAINA 15. EDIZIOA “Milaka istorio, milaka abentura” JUUL kanpainaren antolatzailea den Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE), elementu berri bat sartu du irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina honetan, hots, kanta bat produzitu du. Horretarako, laguntza oso berezia eta oso interesgarria izan du, kantaren letrak dion bezala, musika-puzzlea bailitzan “milaka istoriri eta milaka abenturari” irekia. Interpretazioaren oinarria Josu Txapartegik “Txapas”, orain gutxi arte Zarauzko Ikastolako irakasleak, proposatutako letratik dator. Eta, musikari eta abeslari gazte lagun-talde batek bere laguntza eskaini zigun proiektu berri honetarako kantaren doinua jartzeko, haien eskuzabaltasuna erakutsiz., KAOTIKO musika-taldeko bateriaren, hau da, XABI ALDAZen erritmoarekin kontatzea zorte handia izan zen. Horri VENDETTA musika-taldearen baxu-jotzailea den LUISILLO KINTANA batu zitzaion. Kanta borobiltzeko, HESIAN taldeko FRAN URIASen gitarra eta ahotsa eta JUANPA AGIRREren ahotsa, EITB-ko programa ezberdinetako eta AKELARRE musika-taldeko abeslaria, gehitu genuen. Horrek guztiak eraman gintuen, liburuen, istorioen eta abenturen munduetara JUULekin, eta honek, literaturarekiko duen pasioarekin amestu ahal izatera. Andra Mari Ikastolako zuzendaria den Adur Goikoetxeak Etxarriko lagun-taldea elkartzea lortu zuen. Gainera, kantaren koroak ere egin zituen, Andra Mari Ikastolako, Garces de los Fayos Ikastolako, Paz de Ziganda Ikastolako eta San Fermin Ikastolako neska-mutikoekin batera, beren ahotsek bat-batean sartuz musika-konposizio osoaren kutsu onirikoa handitzea lortuz. Grabazioaren kalitatea Iker Piedrafitaren lan onari esker izan da, otsailaren 14ean kantaren produkzioa bere estudioan, SOTANO grabazio-estudioan, egin baikenuen. JUUL kanpainaren helburua Haur- eta Gazte-literatura eta irakurzaletasuna bultzatzea eta zabaltzea da, eta kanta izango da helburu hori lortzeko beste elementu bat. NIEk urtero JUUL hauteskunde literarioak antolatzen ditu. Ikastoletako ikasleek gustukoen dituzten liburuei eta ilustratzaileei beren botoa emanez, Euskal Herriko bozkatuenak aukeratzen dira. Aurten, hauteskunde literarioen eguna apirilak 18 izango da. Apirilak duen izaera literarioarengatik egiten da, apirilaren 2an “Haur- eta Gazte-


literaturaren nazioarteko eguna” baita eta apirilaren 23an “Liburuaren nazioarteko eguna” baita. Apirilaren 18an, JUUL hauteskunde literarioen egunean, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Iparraldeko 52 ikastolek parte hartuko dute. Liburu bozkatuenak aukeratzeko 15.500 boto baino gehiago emango dira eta liburu-ilustratzaile bozkatuenak aukeratzeko 8.100 boto baino gehiago. Guzti-guztien ekarpena eskertu nahiko genituzke bihotz-bihotzez, grabazio egunean gurekin egoteagatik mila esker eta baita sorkuntzaren eta entseguen egunetan egoteagatik mila esker ere.

ESKERRAK Letra: - Josu Txapartegi "Txapas", Zarauzko ikastolako irakaslea. Musika:

- Xabi Aldaz, KAOTIKO musika taldearen bateria-jotzailea. - Luisillo Kintana, VENDETTA musika taldearen baxu-jotzailea. - Fran Urias, HESIAN musika taldearen abeslaria eta gitarra-jotzailea. - Juanpa Agirre, Akelarre musika taldearen abeslaria eta ETBko abeslaria. - Adur Goikoetxea, Andra Mari Ikastolako zuzendaria, koroak. - Iker Piedrafita, EL SÓTANO grabazio-estudioaren teknikaria.

Koroak

ANDRA MARI IKASTOLA (LH 5. maila) Mikel Riego Irune Ijurra Unax Ayestaran PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA (DBH 3. maila) Nerea Iriarte Itsasne Arangoa SAN FERMIN IKASTOLA (LH 6. maila) Ander Arbizu Uxue Redin TAFALLAKO IKASTOLA (LH 6. maila) Jon Galar Omar Cabrero Gorka Etxabe


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.