Eskariak garizumaldian

Page 1


HAUSTERRE † Jainkoak bihozbarritzera deitzen gaitu eta baraua, otoitza eta limosnea eskeintzen deuskuz bide lez. Zuzendu deioguzan gure eskariak: —Elizako artzainen alde: handikeria guztia eta apainkeriak alde batera izteko gauza izan daitezan eta Elizearen pekatu historikoen parkamena publikoki eskatu daien, eskatu deiogun Jaunari. —Herrietako agintari eta nagusien alde: euren onureari begira eta ondasunak zelan metatuko bilatu barik, sufritzen dagozenen oihuak entzun daiezan, eta herrien alkartasunaren alde lan egin daien, eskatu deiogun Jaunari. —Gure Gizartean nor gehiagoka jarduteari uko egin deiogun eta alkarrentzako laguntza eta euskarri izatea bilatu daigun, eskatu deiogun Jaunari. —Behartsuak, alboratuak, aurrean erabiliak eta errukirik jadesten ez dabenak lehenak izan daitezan gure Eukaristi mahaietan, eskatu deiogun Jaunari. —Barau, limosna eta otoitz egitera deituak izan garanok Jainkoaren graziazko aldi hau eskertzen jakin daigun erantzun eskuzabalaz, eskatu deiogun Jaunari. † Jainko errukitsua: bihurtu gaizuz zeugana eta izan daiala leku gure bihotzean behartsuak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. — 2 —


HAUSTERRE ONDORENGO EGUENA † Bizi emoile eta bizitz iturri dogu Jainkoa; goazen bizitz itrurrira erreguka: —Eleizearen alde: ez daiten ahalegindu beti garaile urteten, edo beste guztien gainetik bere burua ataraten, besteen zerbitzuan ezerezten baino, eskatu deiogun Jaunari. —Besteen lepotik bizi izanez zoriontsu dirala uste dabenek esplotatuen oihuak entzun daiezan, eta hareen gose-egarriak asetzen ahalegindu daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Euren bizitzan Jainkoa enbarazutzat daukenen alde: heldu daitezan Jesukristoren Jainkoa, maitalea, errukitsua, ezagutzera, eta benetan bizi izatera, eskatu deiogun Jaunari. —Ziurtasun bila, izen onari edo diruari edo atseginkeriei oratzen deutsenek barrura begiratzen ikasi daien, eta Jainkoak baino ez deutsela barru hori beteko ulertu daien, eskatu deiogun Jaunari. —Aukeratzeko eskubidea daukagula argi ikusten dogunok, arduratasunez erabili daigun eskubide hori, eta bizi izatea aukeratu daigun, eskatu deiogun Jaunari. † Zure seme-alaba guztion bizi izatea nahi dozun Jainko Aita/Ama: emoiguzu argitasuna mundu honetako lilurakerietan galdu ez gaitezan, bizi izan baino. Jesukristo. —Amen. — 3 —


HAUSTERRE ONDORENGO BARIKUA † Jainkoak bere Semearen poztasunean gura gaitu bere seme-alaba guztiok. Jo daigun erreguka beragana: —Elizearen alde: ezteguetako poztasunaz agertu daiten munduaren aurrean eta aintzat hartu daizan gizakien gozamenak eta poztasun iturri zindoak, eskatu deiogun Jaunari. —Poztasun bideak ur usteletan bilatzen dabenek Jesusen poztasun iturriak ezagutu daiezan eta dastatu, eta euretan garbitu eta alaitu daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Gitxiengo jokabideaz nahikoa daben eta beti inbirian bizi diran eliztarren alde: urri emonda urri batzen dala, eta maitasunaren neurria eskuzabaltasuna dala ikasi daien, eskatu deiogun Jaunari. —Gure zekenkeriak eta norkeriak bazterreratzen dabezan behartsuen oihua entzun ahal izan daigun, eta neurritasunera eta alkarbanantzera abiatu gaitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Otoitzerako alkartzeko aukerea daukagunok Jainkoagazko hartu-emonetan ez gaitezan urrikerietan ibili, eskuzabalak izan gaitezan baino, eskatu deiogun Jaunari. † Maite gaituzulako neurri barik onesten gaituzun Aita/Ama Jainko: egizu, zure seme-alabok zure maitasunaren neurria erakutsi daigula gure eskuzabaltasunean. Jesukristo. —Amen. — 4 —


HAUSTERRE ONDORENGO ZAPATUA † Sarriegitan izaten da gure guraria (helburua ere bai?) ahal danik eta etekinik handiena ataratea, eta zekenak izaten gara Jainkoagaz eta hurkoagaz. Jo daigun erreguka Jainkoagana: —Elizearen alde: eskuzabaltasunean hezi daizan bere seme-alabak, ondasun guztietatik askatzen hasiz, eskatu deiogun Jaunari. —Jai-egunak alkarren zerbitzurako, etxekoak, zaharrak eta gaisoak ikustatzeko eta Jainkoa horrela goresteko aprobetxatu daiguzan, eskatu deiogun Jaunari. —Diru-gosez ase ezinik dabizenek pobreen oihua entzun daien eta harei zerbitzu egitea pozgarriagoa dala aurkitu daien, eskatu deiogun Jaunari. —Gizarteak ondo esaten ez deutsen baztertu, gitxitu, aurrean erabili edo gaitzetsien alde: ahalbait lasterren aurkitu daien gizarte aldatua, eta baita han eurentzako leku duina ere, eskatu deiogun Jaunari. —Otoitzean alkartzeko zoria daukagunok behartsuei begira jarri gaitezan otoitz egiterakoan, eta harei zerbitzea dala ondasunik handiena autortu daigun, eskatu deiogun Jaunari. † Jainko errukitsua: zabaldu eiguzuz begi-belarriak eta bihotza gure inguruko errukarriengana. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

— 5 —


—Amen.

GARIZUMALDIKO 1. ASTELEHENA

† Jainkoak bere seme-alaba santu gura gaitu, errukitsuak eta senideen onari begiratzen dakienak. Jo daigun erreguka bere bihotz errukitsura: —Mundu honetan gosez hilten dagozenen alde, espetxean edo etxe barik edo gaisoak jota dagozenen alde: ondo bizi garanon bihotzetan urratu handi bat izan daitezan, eta gure buruak eurei laguntzera behartuak ikus daiguzan, eskatu deiogun Jaunari. —Elizearen alde: daukazan aberastasunak beharrezko erakundeen esku izten hasi daiten, pobreen artean ikusia izan daiten eta pobreek euren etxe lez ikusi daien, eskatu deiogun Jaunari. —Kristau guztion alde: pobreziagaz eta munduko gabeziagaz benetan konprometitu gaitezan bizitza neurritsuaz eta kontsumoaren murrizketeaz, bihotz errukitsua agertu ahal izan daigun, eskatu deiogun Jaunari. —Nazioetako buruzagien alde: pobreen aldeko hitzarmenak bertan behera egotetik berreskuratu daiezan eta pobrezia ezabatzen ahalegindu daitezan, gizarte solidarioago baten, eskatu deiogun Jaunari. —Ugaritasunean bizi izan arren, Jainkoari eguneroko ogia eskatzen deutsogunok daukaguna banantzen jakin daigun, eskuzabalak izaten, eta horrela daukaguna Jainkoari eskertzen, eskatu deiogun Jaunari. † Aberatson eta pobreen Aita/Ama zaitugun Jainko: atara gaizuz gure ikuspegi motxetatik, eta, behartsuari begira jarriz, mundu alkartuagoa eraiki daigula ondasunen alkarbanantzeaz. Jesukristo gure Jaunaren — 6 —


bitartez. —Amen.

GARIZUMALDIKO 1. MARTITZENA

† Jainkoak hitz egitea emon deusku alkarren barri izateko eta bera goretsi eta alkar goresteko. Emon deiogun zeregina gure hitz egiteari: —Jainkoaren hitza ez da beragana hutsik bihurtuko. Elizeak Jainkoaren hitza zabalduz, haren izena lurralde guztietan aintzaldu daian eta seme-alaba guztiak bedeinkatu daizan, eskatu deiogun Jaunari. —Ahaltsu eta eukitsuek, batez ere euren otoitzetan, mundu honetako behartsuak izan daiezan gogoan, eta honeexengan goretsi daien Jainkoa, eskatu deiogun Jaunari. —Pobreek eta baztertuek, aurrean erabiliek eta esplotatuek, euren otoitzak entzunak ikus daiezan, eta ahal dabenen laguntzea eskuratu daien, eskatu deiogun Jaunari. —Jainkoa gorestea eta aintzaltzea bilatzen dabenek behartsuak izan daiezan gogoan, eta hareik duintasunera jasotea bilatu daien, eskatu deiogun Jaunari. —Uste onezko otoitza egiten dogunok eta mahai beretik jaten, alkarren begirunea izan daigun, eta alkarren arduraz egin deiogun dei Jainkoari, eskatu deiogun Jaunari. † Guztion Aita/Ama zaitugun Jainkoa: eskerrak — 7 —


emoten deutsuguz zuganako uste ona emoten deuskuzulako; zuganako begirunea izan deiogula senideari ere. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 1. EGUASTENA † Gure buruan sartu ezinbesteko errukia da Jainkoarena. Eskertu deiogun, eta apaltasunez hurreratu gakiozan: —Elizearen alde: Jainkoaren errukiaren antzekoa izan daiten berea, eta erruki horretan ez daiala lekurik aurkitu gaitzespenak, eta bai, ostera, zuzenbideratzeko deiak eta horretarako laguntza emoteak, eskatu deiogun Jaunari. —Euren usteetan ttinko jaraitzen dabenek arrazoi guztiak zalantzan jarteko argia hartu daien, eta Jainkoaren erreinuaren zerbitzuan jarri daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Gure artean agertzen diran ekonomi edo politika edo aberri salbatzaileek besteen iritzi eta gogoen gainetik igaro ez daitezan, eta batez ere apalenen eta behartsuenen oihuak gogoan hartu daiezan, eskatu deiogun Jaunari. —Ezaugarriak eta ziurtasunak eskatzen doguzanok Jainkoari entzuten ikasi daigun eta beragan uste on osoa jarten, eskatu deiogun Jaunari. —Otoitzerako alkartzen garanok gure ingurua ikertzen eta irakurten jakin daigun, eta han behartsuen eta baztertuen ona bilatu, eskatu deiogun Jaunari. † Jainko errukiorra: emoiguzu hain beharrezko dogun ausardia, gure ziurtasunak laga eta fedearen eta — 8 —


errukiaren bideetan zehar abiatzeko. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 1. EGUENA † Otoitza dogu Garizumako ezaugarrietako bat, eta konfiantzaz jarriko gara Jainkoaren aurrean: —Elizearen alde: gizaki guztiei irakatsi deieen Jainkoari uste onez otoitz egiten eta haren esanetara jarten, errukiaren eta parkamenaren eroale eta autorle izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Otoitza Jainkoa euren esanetara jarteko darabilenen alde: Jainkoaren errukiaz eta maitasunaz aurkitu daitezan eta honeen mezulari bihurtu, eskatu deiogun Jaunari. —Behartsuen alde: aurkitu daien otoitzean kontsolamendua eta etor dakien handik beharrezko daben laguntza, eta esker onez erantzun daien, eskatu deiogun Jaunari. —Etxe kristauetan leku izan daian otoitzak eta erabili daitezan otoitzerako Jainkoaren Berbea eta Salmoak, eskari-otoitz hutsean gelditu ez daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Eukaristiaren mahai inguruan alkartzen garanok eskari otoitzetik harago ere jo ahal izan daigun, eta gorespen eta esker oneko otoitzak ere erabili daiguzan, eskatu deiogun Jaunari. † Jainko maitalea: emoiguzu isiltasuna aintzat hartzeko grazia, isiltasun horretan aintzaldu zaiguzan — 9 —


eta aurkeztu deizuguzan gure ingurukoen preminak. Jesukristo. —Amen.

GARIZUMALDIKO 1. BARIKUA

† Zintzotasun gurtza nahi dau gugandik Jainkoak, eta gu gutxiengoetan ibilten gara. Biztu dakigula eskuzabaltasuna: —Elizearen alde: gutxiengo arauak-eta alde batera laga daizan, eta maitasunaren legeetan jardun daian, ahula, gaisoa eta ezin dabena gogotan hartuz, eskatu deiogun Jaunari. —Gure eskeintzak ez daitezela lege hutsezkoak izan eta azaletik egindakoak, gure zintzotasunaren eta hurkoaganako maitasunaren ezaugarri baino, eskatu deiogun Jaunari. —Eskeintzak egiterakoan gure senideen egoereari begiratu deiogun eta gure arteko bakeak egitea eta behartsua kontuan hartzea bilatu daiguzan, eskatu deiogun Jaunari. —Otoitzean bere burua baino izaten ez dauana gogoan esnatu daiten Jainkoaren nahira eta hasi daiten senideen ardurea hartzen, eskatu deiogun Jaunari. † Jainko errukitsua, pekataria salbatzea nahi dozuna, eta ez haren gaitzespena, emoiguzu geuri ere beharbeharrezko dogun bihotz errukitsua. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. — 10 —


—Amen. GARIZUMALDIKO 1. ZAPATUA † Jainkoaren Alkargo-herriko partaideak gara; Alkargo horretatik sortutako konpromisoak indartzeko jo daigun otoitzera: —Elizearen alde: Jainkoagazko Alkargoa Jesukristorengan sinatu dauan ezkero, harenganako sinismena bizkortu daian, eta mundu guztian pobre eta baztertuentzako babes izan daiten, eskatu deiogun Jaunari. —Berea zaintzearren, inorena bertan behera laga edo gutxiesten dauanaren alde: gogotan hartu daizan hurkoa eta haren preminak, Jainkoa danen Aita/Ama dala autortuz, eskatu deiogun Jaunari. —Herrietako agintarien alde: egiten dabezan alkargoak eta herrialde garatu bakoen aldeko hitzarmenak bete daiezan, eta bete eragin daiezan, eskatu deiogun Jaunari. —Herrialde pobretuen alde: kanpo zorra deritzona parkatu dakien eta garapen bideetan jarri daitezan eta euren duintasunean onartuak izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Eukaristiarako alkartzen garanok Jainkoagazko Alkargoa aintzat hartu daigun, eta gure maitasuna arerioak maitatzeraino heldu daiten, eskatu deiogun Jaunari. — 11 —


† Jainko Jauna: Alkargo hausi ezinekoan alkartzen gaituzu zure errukian; emoiguzu maitasun-legeetan ibilteko grazia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 2. ASTELEHENA † Jainkoak bere antz eta irudiko egin gaitu, eta bere antzeko errukitsuak eta maitaleak gura gaitu… —Elizearen alde: ahaltsuaren ondoan eta haren gerizpean egotea barik behartsuaren eta ahularen babes izatea bilatu daian, eta Jainkoaren errukiaren barri emoile izan daiten, eskatu deiogun Jaunari. —Jesukristoren aukerea eginez, haren jarraitzaile garan guztion alde: bakotxak bere salbamena bilatu ez daigun, alkarri harrera on egitea baino, parkatzea eta alkar maitatzea, gizarte baketsuago baten hazikin izan gaitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Hondamenean dagozanen alde; euren duintasuna lapurtuta edo hankapean hartuta ikusten daben emakume eta umeen alde; edozetariko egoera gorria sufritzen dabenen alde: laster argitu daitezan gizarte alkartuago batera, eta euren duintasunean aintzat hartuak izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Herrietako agintarien alde: herrikideen alkartasuna bultzatu daien, eta alkarrenganako eta Izadiarenganako begiramenean bideratu daiezan, eskatu deiogun Jaunari. —Eukaristiaren mahaitik elikatzen garanok Jainkoaren — 12 —


errukitsu izateaz aberastu gaitezan, eta gure inguruetan errukiaren mezulari agertu gaitezan, eskatu deiogun Jaunari. † Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 2. MARTITZENA † Entzun egiten dauz apalak, parkamena eskatzen… Agertu gaitezan apalak eta entzuleak Jainkoaren eta senideen aurrean: —Elizearen alde: gaurko gizakiari, eta batez ere sufritzen dagoanari entzun deion, eta egin barik lagatako onagaitik parkamen eskatzen ausartu daiten, eskatu deiogun Jaunari. —Gizarteko agintari eta ahaltsuen alde: arretaz aztertu daiezan euren aginpidepekoen beharrizanak, eta harei erantzuten ahalegindu daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Behartsuen eta sufritzen dagozanen alde: euren ahotsa jasoten jakin daien eta behar daben laguntza eskuratu daien, eskatu deiogun Jaunari. —Gure arteko familien alde: alkarri entzutea eta alkarri parkamena luzatzea euretan gauza berezia izan ez daiten, errez-errez egiten dan gauzea baino, eskatu deiogun Jaunari. —Eliz alkarte honen alde; parrokiako taldeetan diharduenen alde; eta haserrez dagozenen alde: barrua bigundu dakien eta parkamen eskatzen ahalegindu daitezan, eskatu deiogun Jaunari. — 13 —


† Jainko errukiorra, gure azaleko opariak baino barru damutasuna nahiago dozuna: jantzi gaizuz apaltasunez, entzuten eta parkamen eskatzen jakin daigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 2. EGUASTENA † Jainkoak bere seme-alaba guztiak zaintzen dauz eta alkarren zaintzaile nahi dauz. Jo daigun erreguka gure Aita/Ama onagana: —Elizearen alde: ezelango bildur barik urten daian beti txikienen eta hankapetuta dagozanen alde, eta askatu daiten aberatsen eta mundu honetako ahaltsuen loturetatik, eskatu deiogun Jaunari. —Herrialde esplotatuen alde; aurrean erabiliak diran emakumeen alde; gerrarako eta beste zikinkeria batzuetarako erabiliak diran umeen alde: euren duintasunean ezarriak izan daitezan, eta gizarte alkartuago bat lortzeko indar bihurtu daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Gure familien alde: familiakideek maitasunean zaindu daien alkar, eta euren babesa kanpokoengana ere heldu daiten, eskatu deiogun Jaunari. —Gure eliz alkartean alkarren ardurea izan daigun, bakotxa berera egon barik, eta, bere otoitzean, inguruko behartsuak eta aurrean erabiliak gogotan hartu daizan, eskatu deiogun Jaunari. † Maitasunean zaintzen gaituzun Jainkoa: emoiguzu — 14 —


bihotz apal eta errukitsua alkarren arduraz bizi izan gaitezan eta handikeriak baztertzeko gauza izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 2. EGUENA † Jainkoak ez gaitu bere seme-alabak kardu latz gura, ur ertzean landatutako zuhaitz frutu emonkor baino. Izan daiguzan, ba, behartsuak gogoan gure otoitzean: —Elizearen alde: bere ama-bihotza agertu daian mundu honetan hainbeste sufritzen daben bere semealabekaz, eta euren alde jokatzera egin deien dei ahaltsu guztiei, eskatu deiogun Jaunari. —Besteei laguntzeko eratzen diran talde ongileen alde: euren lanaren eta lorpenen barri emonez beste asko eta asko ere on egiteko taldeetan eratzera bultzatu daiezan, eskatu deiogun Jaunari. —Ezelango errukirik barik, ondokoak hankazpian erabilten dabezanen alde: bihozbarritze bidean jarri daitezan zapalduen oihuak entzunez, eskatu deiogun Jaunari. —Gure arteko ume eta gazteen alde: euren gaztetasunak eta ahalmenak ez daiezan eroan ahulak eta zaharrak eta gaisoak baztertzera eta gaitzestera, maitatzera eta harei laguntzera baino, eskatu deiogun Jaunari.

— 15 —


—Otoitzera joten dogunok gure bihozgogorkeriatik urten daigun, eta, samurtasunez erakutsi daigun Aita/ Ama dogun Jainkoaren bihotz errukitsua, eskatu deiogun Jaunari. † Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 2. BARIKUA † Geurea ez dana ere eskuratu gura izaten dogu, hori egiteko inor hil egin behar badogu ere. Bihozbarritzeko asmo sendoaz jo daigun Jainkoagana, erreguka: —Elizearen alde: bere maitasuna agertu daian gorrotoz eta azpikeriaz jokatzen dabenen artean, eta bere errukizko aurpegia erakutsi deieen maitasun samurrez, eskatu deiogun Jaunari. —Norgehiagoka diharduan Gizarte honetan, aberastasun apur bategaitik inor hilteko gauza direnen alde: senidea errespetatzeko eta haren gainetik inooiz ere ez egiteko argitasuna eta adorea hartu daiezan, eskatu deiogun Jaunari. —Euren patrikerak betetearren, gure arteko behartsuei laguntzak ukatzeko gertu dagozanek aintzat hartu daiezan behartsuen oihu eta negarrak, eta ahalmen guztiaz jokatu daien euren alde, eskatu deiogun Jaunari. —Gure gizartean zintzo jokatzen ahalegintzen diranen alde: euren jokabideak ez daizan heriotzara edo gaitzespenera eroan, izan daitezela baino besteen eredu — 16 —


eta zuzenbidegarri, eskatu deiogun Jaunari. —Jainkoaren maitasunaz apartekotasunez jabetzen garanon alde: haren antzera, txikienak, apalenak eta ahulenak izan daiguzan gogokoen, eskatu deiogun Jaunari. † Danen Aita/Ama zaitugun Jainko maitalea: emoiguzu bihotz errukitsua senidea gogoko izateko. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 2. ZAPATUA † Pekatari lez, apaltasunean hurreratu gaitezan geu ere, erreguka, Jainkoaren errukira: —Elizearen alde: bere burua pekatari autortuz, pekatarientzat erruki eta parkamen-ate izan daiten, eta hareen artean Jainko maitasuna zabaldu daian, eskatu deiogun Jaunari. —Euren burua zintzotzat euki eta inoren bizikerea fiskalizatzen diharduenen alde: errukiaren argiak argitu deieen barrua, eta, damutasunez, erruki bideetara bihurtu daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Inguruak edo beste indar batzuk behartuta, ontasunerako biderik aurkitzen ez dabenen alde: heldu dakien Jainkoaren errukiaren barri, eta, haren pozean, bihozbarritu eta onbideratu daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Gure familietan Jainkoari entzutea, alkar aintzat hartzea, errukiaz jokatzea eta alkar maitatzea landu daitezan, eskatu deiogun Jaunari. — 17 —


—Eukaristiarako alkartzen garanok Jainkoaren Berbearen egarri izan gaitezan, eta haren arabera, gure ingurukoekaz errukitsuak agertu gaitezan, eskatu deiogun Jaunari. † Gure pekatuan eta txikikerietan ikusi gura ez gaituzulako dei ta dei egiten deuskuzun Jainkoa: hartu daizula gugandik esker oneko erantzuna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 3. ASTELEHENA † Jainkoak, bere errukian, behartsuari begiratzen deutso, ez errezulariari edo azaleko legebetetzaileari. Apaltasunez autortu deioguzan, ba, gure beharrizanak Jainkoari: —Elizearen alde: bere beharrizanak autortzen jakin daian, eta, bere burua behartsu ikusirik, behartsuengana apaltasunez eta errukiz hurreratu daiten, eskatu deiogun Jaunari. —Euren beharrizanak aurkezten ez dakienen alde, edo aurkezteko ezjakinean edo adore barik aurkitzen diranen alde: nork lagundu aurkitu daien eta laguntza barik geratu ez daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Zeozer egiteko gauza diranen alde: euren jakintza eta astia eskeini ahal izan daien, eta inguruko behartsuen onerako izan daiten, eskatu deiogun Jaunari. —Inoren alde errezaten dabenen alde: otoitzean, Jainkoagandiko adorea hartu daien, eta harek, behartsuari laguntzen, euren bitartez egon gura dauala — 18 —


ulertu daien, eskatu deiogun Jaunari. —Eukaristia ospatzean, Jainkoaren Berbea entzuteko aukerea daukagunok grazia hori eskertzen jakin daigun eta behartsuaren ondoan egoten, eskatu deiogun Jaunari. † Gizaki guztien Aita/Ama zaran Jainkoa: gure otoitzetan ez zaitugula lotzen ulertu daigula, eta behartsuengana geu bialtzen gaituzula. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 3. MARTITZENA † Jainkoagandik urrun bizi izateak, ha barik bizi izateak, ez dakarsku atseginik, zoritxarra baino. Behartsu lez jarri gaitezan, ba, Jainkoari begira: —Elizearen alde: Jainkoagazko hartu-emonetatik ihes egin dabenentzat eta parkatzen ez dakienentzat edo parkatu ezin dabenentzat argi eta eredu izan daiten, bere amatasuna eta errukia erakutsiz, eskatu deiogun Jaunari. —Gorrotoaren eztenkadak sufritzen dabezanen alde: barrua garraztu ez dakien, Jaikoagazko hartu-emon gozoetara heldu daitezan, eta parkamenaren testigu bihurtu daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Gure familietan eta era askotako hartu-emonetan (lanean, politikan, auzoetan…) hainbeste ezin ikusi izaten dira, baita eliz-taldeetan ere: parkamena aintzat hartzen ikasi daigun eta haren gozotasuna bilatu daigun barru-bakea lortzeko ere, eskatu deiogun Jaunari. —Euren buruari ere parkatzen jakin ez eta euren burua urkamendira eroan dabenen alde, eta inguruan sortu daben negarra, antsia eta ilunpetan sufritzen — 19 —


dabenen alde: Jainkoaren errukiaren gozotasunaren barri izan daien eta bakez bizi izater heltzeko grazia izan daien, eskatu deiogun Jaunari. —Jainkoaren errukiari hainbeste dei egiten deutsogunok ohikerian ez gaitezan jausi gure bihotzak ihartuz, eskatzen dogun errukiaren autorle izan gaitezela baino, eskatu deiogun Jaunari. † Errukiaren eta parkamenaren iturri agortezina zaran Jainko Jauna: egin gaizuz zure seme-alabok parkamenaren gozotasunean bizi izan gaitezela haren testigantzan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. — Amen. GARIZUMALDIKO 3. EGUASTENA † Gizakiok ez gabiz ondo nora-ezean, biderik, araurik edo lege barik; eta bai ondo gabizela Jainkoaren nahia zein dan argi daukagunean. Jo daigun, apaltasunez, beharrizanok Jainkoari aurkeztera: —Elizearen alde: eten barik ekin deion Jainkoaren nahia bilatzeari, eta ez daiten jausi mundu honetako gurariak Jainkoaren lege balira lez iragarten, eskatu deiogun Jaunari. —"Jainkoaren izenean" eta haren "legea eta nahia" ezarteko dala-ta hainbeste kaltetu izan dira gure artean; egindako kalte hori autortzera heldu gaitezan, eta kaltetuei euren izen ona berreskuratuazo deiegun, eskatu deiogun Jaunari. —Jainkoaren nahia gure hurkoari ondo esatea dala ikasi daigun, eta gure zaharrek, ezinduek, baztertuek eta aurrean erabiliek euren ondoan laguntzaile aurkitu gaiezala, eskatu deiogun Jaunari. —Gure familietan gazte eta umeek gurasoen alkar — 20 —


maitasuna, alkar ondo hartzea eta familiaren ona bilatzea ezagutu daien, eta harenganako uste onean heziak izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Eliz alkarte honen alde: edozer izan ez daian Jainkoaren lege lez, eta beti ere haregazko hartu emona barrukoa izan daiten eta ez azalekoa, eskatu deiogun Jaunari. † Era askotara agertzen zaiakuzan Jainkoa: zure seme-alabok beti bilatu daigula zure nahia, eta ha beteten ahalegindu gaitezala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 3. EGUENA † Gure aldetik zenbat ezezko hartzen dauan Jainkoak, maite dogula dinogun arren… Haren deiei esker onez erantzun ahal izateko, egin daigun otoitz: —Elizearen alde: Jainkoaren aztarnak han-hor-hemen aurkitu ahal izateko, aldian aldiko ezaugarriei zuurtasunez begiratu deieen eta sakontasunean arakatu daizan, azalean eta bere orain arteko uste eta jakintzan geratu barik, eskatu deiogun Jaunari. —Jainkoak gure ona eta gure salbamena gura dauzela argi euki daigun, eta beragaz baino hobeto ezelan ere ez garala egongo, eskatu deiogun Jaunari. —Txarto dagozenek, gaitzetsiek, baztertuek… Jainkoa madarikatzera barik euren senideen bihotzetara heldu daitezan, eta behar daben laguntza eskuratu ahal izan daien, eskatu deiogun Jaunari. — 21 —


—Jainkoagazko hartu-emonetara sarri hurreratzen garanoi bihotza ihartu ez dakigun ohikerietan jausiz, haren hitzaren arabera, ingurura samurtasunez eta errukiz begiratzen ikasi daigun baino, gugandik itxaroten dan erantzuna emon ahal izan daigun, eskatu deiogun Jaunari. † Jainko maitalea: bizkortu gaizuz zeure esanetara, eta ez gaizala iruntzi mundu honetako lilurakeriak, zeure Espirituaren suak argitu baino. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 3. BARIKUA † Maite dogula Jainkoa uste dogu, geure alde deitzen deutsogulako; baina hainbeste maite ete dogu hurkoa? Egin daigun bere aldeko otoitza: —Elizeak Jainkoaren izenean hitz egiten dau eta jardun, baina sarriegitan, erakarri eta parkatu baino gehiago uxatu edo gaitzetsi egiten dau. Nagusitasunez eta askatasunez hurreratu daiten laguntza beharrean dagoan gaurko gizakiarengana, eskatu deiogun Jaunari. —Eliztarrak eta sinisdunak izan arren hurkoa zapaltzen eta gaitzesten dabenen, edo dogunon, alde: egiten dogunaren konzientzia hartu daigun, eta Jainkoa hurkoagan maitatzen ikasi daigun, eskatu deiogun Jaunari. —Euren beharrizan gorrian laguntza eske dagozenen alde: maitatzen dogula Jainkoa dinogunok honeen antsia — 22 —


entzun-ikusi daigun, eta esker oneko erantzuna emon deiegun, eskatu deiogun Jaunari. —Gure familietan Jainkoagazko hartu-emonak, otoitza eta hitzaren irakurketea landu daitezan, eta alkar maitasuna hurkoa maitatzeraino heldu daiten, eskatu deiogun Jaunari. —Jainkoaren herri lez alkartzeko eta otoitz egiteko zoria dogunok harengandiko gozotasuna gure ingurukoengana helduazo daigun, eskatu deiogun Jaunari. † Hurkoarengan maite zaiguzala eskatzen deuskuzun Jainko maitalea: egin gaizuz zeure Semearen esaneko. Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan. —Amen. GARIZUMALDIKO 3. ZAPATUA † Zein gatx egiten jakun gure erratua edo pekatua ere autortzea; ezin dogu jasan inork salatu gaizanik, eta geu aurreratzen gara inor salatzen geure burua zuritzeko. Baina hori ez da Jainkoaren gogoko. Hurreratu gakiozan apaltasunez: —Elizearen alde: ezelango bildur barik, apaltasunean, bere pekatuak eta ahulezia autortzen jakin daian, eta bere seme-alaba guztientzat eredu izatera heldu daiten, eskatu deiogun Jaunari. —Mundu honetako handikiek euren erratuak eta txarto eginak inori leporatu ez deioezan, edo txarkeria handiago batez estaltzea nahi izan ez daien, eskatu deiogun Jaunari. —Atzipetuz, menpean hartuak izan diran herrialdeen — 23 —


alde: euren zapaltzaileen errukia biztu daien eta euren duintasunera jasoak izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Nor gehiagoka diharduan gizarte honek hurkoaren duintasuna aintzat hartu daian, eta bere handitasuna ha zapaltzean barik hari laguntzean aurkitu daian, eskatu deiogun Jaunari. —Jainkoaren errukiari sarri-sarri deitzen deutsogunok ez daigun bestea pekataritzat jo, geure errua eta pekatua autortzen jakin daigula baino, eskatu deiogun Jaunari. † Damutua bere oinen gainean jarten dozun Jainko errukitsua: emoiguzu gure errua eta pekatua autortu ahal izateko ausardia eta apaltasuna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 4. ASTELEHENA † Jesus Jaunaganako uste ona harrigarriak lortzeko gauza da. Beragan gure uste ona jarriz jo daigun eskale Jainkoagana: —Elizearen alde: bizkortuazo daian bere sinismena, jar daian bere uste ona ez mundukerietan Jaunagan baino, eta askatu daiten aberaskerien eta handikeria guztien lokarrietatik, eskatu deiogun Jaunari. —Mundu honetako handikien alde: euren beharrizan edo ameskerietatik harago ere begiratu daien, sufritzen dagozenen oihuak entzun daiezan, eta euren alde egin daien, eskatu deiogun Jaunari.

— 24 —


—Gure familietan otoitzak leku izan daian eta Jesus Jaunaganako uste onean hezi daitezan bai gurasoak eta baita seme-alabak ere, eskatu deiogun Jaunari. —Aparteko ezaugarrien bila ibiltetik askatu gaitezan, eta Jainkoaren aztarnak eguneroko bizitzan bilatu daiguzan, pobreen, baztertuen, aurrean erabililtako emakumeen eta ume bortxatu eta esplotatuengan, eskatu deiogun Jaunari. † Dana barritu eta gu poztasunez bete gura gaituzun Jainkoa: sendotu gaizuz sinismenean, barritasun hori ikus daigun, eta poztasun horretan bizi izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 4. MARTITZENA † Jainkoak gure ona, osasuna eta zoriona gura dauz eta arduraz zaintzen dauz behartsuak. Horren autorle izan gura dogunok joten dogu erreguka beragana: —Min emoten deusku eta desbideratu egiten gaitu Jainko iturrietan barik mundukerietan edaten dauan Elizeak. Bere jakintza eta argibide iturria Jainkoaren hitzean baino ez daian bilatu, eta behartsuenganako errukia erakutsi daian, eskatu deiogun Jaunari. —Handikien alde: behartsuen oihuei entzun-gor egin ez deieen, eta hareen aldeko alkartasuna sustatu daien, eskatu deiogun Jaunari. —Jainkozaleen alde: Jainko legeak aintzat hartzeak — 25 —


behartsuari begiak eta bihotza ixtera eroan ez daizen, hareenganako errukira baino, eskatu deiogun Jaunari. —Gure arteko zahar, baztertu, gaixo, erbesteratu eta era guztietako behartsuen alde: gizarte alkartuago bat eraikitzeko deigarri eta bultzakada izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Eukaristiarako alkartzen garanon alde: Jainkoaren nahia, arauak betetean barik senideenganako errukian eta laguntzan aurkitu daiguzan, eskatu deiogun Jaunari. † Bateoko uretan garbitu eta bizibarritu gaituzun Jainkoa: zure Semearengan txertatu gaituzunok haren errukian bizi izan gaizuz gure ondokoen onerako. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 4. EGUASTENA † Jainkoak bere ama-bihotza erakutsi deusku, eta Semeak Aitagan ikusten dauana egiten dauala entzun dogu. Konfiantzaz aurkeztu deioguzan gure eskariak: —Elizearen alde: inor epaitu behar dauanean, Jainkoari baino ez deiola begiratu, bere epaia salbamenepaia izan daiten, eskatu deiogun Jaunari. —Bere amatasuna erakutsi deion gaurko munduari, eta haren aldeko lanean eten barik jardun daian hangoentzat argi eta eredu izateko, eskatu deiogun Jaunari. —Ulertzen ez dauana, onartu-ezineko lez epaitu eta gaitzetsi ez daian, legeak eskuan hartuz, amatasunezko — 26 —


errukiaz onbideratzera dei egin deieen baino, eskatu deiogun Jaunari. —Seme-alaben zenbatekotasunaz baino zelangotasunaz arduratuago egon daiten, eta guztiei Jainkoak erakusten dauan samurtasunez begiratu deieen, eskatu deiogun Jaunari. —Aldenduta dagozan guztiei Jainkoaren gozotasunera egin deieen dei, eta guztiek izan daien Eukaristiaren mahaira hurreratzeko aukerea, eskatu deiogun Jaunari. † Zeure bihotzaren onena erakutsi deuskuzun Jainko xamurra: ikasi daigula zure Semeagan arauak, legeak eta epaiketak baino garrantzi handiagokoa dala errukia. Jainko eta errege bizi izara-ta, gizaldi eta gizaldietan. —Amen. GARIZUMALDIKO 4. EGUENA † Ez dago zalantzarik: joten dogu otoitzera eta aurkezten deutsoguz eskariak Jainkoari. Baina, ba ete dakigu entzuten?, ba ete dakigu eskatzen? —Elizearen alde: lehengo aldietako dana hobea dalakoan gaurko aldiei entzungor egin ez deieen, hareetan ere Jainkoaren aztarnak bilatu baino, eskatu deiogun Jaunari. —Uste ona Jainkoagan jarrita daukenen alde: azaleratu eta erakutsi daien euren autormena lotsa eta bildur barik, euren ingurukoen eredu eta argibide izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Gure Gizarteak gaurko eta bertoko profetak eta — 27 —


autorleak behar dauz bere lo-zorrotik esnatzeko. Jesusen jarraitzaileok bildur barik bete daigun geuregeurea dogun eginkizun hori, eskatu deiogun Jaunari. —Gure arteko familien alde: Jainkoaren entzule arretatsu izan daitezan eta harengandik hartutako eginkizuna beteteko, otoitz sutsu lekuak izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Jaunagana hurreratzeko aukerea dogunok entzungor eta geuretik urten ezinekoak izan ez gaitezan, haren entzule arretatsu eta autorle sutsu baino, eskatu deiogun Jaunari. † Etenbako lanean diharduzun Jainko arduratsua: ez gaizuz laga geure ohikerien menpean, eta biztu gugan gaurko autorle eta profeta izateko gogoa. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 4. BARIKUA † Zintzoa Jaunak zaintzen dauala esaten dogu, baina zenbat sufritu behar izaten dauan… Gogoan izan daigun gure otoitzean: —Elizearen alde: handikien eskutik ibilteari uko egin deion, eta mundu honek baztertzen, esplotatzen eta gitxiesten dauzanen ondoan egoten eta hareen alde urteten jakin daian, eskatu deiogun Jaunari. —Pobreen aldeko aukera sendo bat egin daien elizzerbitzari guztiek, eta hareen negarrari eta oihuei erantzun ozena emon deieen, eskatu deiogun Jaunari. —Emakumearen aldeko jarrerea hartu daian, eta bide — 28 —


emon deien haren abadetzeari, eta baita zelibatoaren borondatekotasunari ere, eskatu deiogun Jaunari. —Elizan maila askotan agertzen dan zikinkeria garbitzeari apaltasunez eta errukiz ekin deiogun, ebanjelioari zintzoago jarraitu ahal izan deiogun, eskatu deiogun Jaunari. —Eukaristiarako alklartzen garanok ez gaiezan zintzoen aurkako epaikuntzek-eta kokildu, eta Jainkoagan uste on osoa jarriz, gero eta zintzoagoak izatea bilatu daigun, eskatu deiogun Jaunari. † Zintzoen zaintzailea eta pobreen Aita: emoiguzu bihotz apala eta txikien ondoan egoten jakitea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 4. ZAPATUA † Alkartuta egon gura dogu, batasuna amesten dogu, eta, sarritan, iritzi batzuk bitarteko, bananduta agertzen gara. Jo daigun alkartasunezko otoitzera: —Elizearen alde: erabagiak hartzerakoan, gaurko gizarteari entzun deion, eta alkarregazko ebatziak hartu daitezan, eta ez goitik beherakoak ezarri, eskatu deiogun Jaunari. —Gure arteko familien alde: Jainko zaletasuna bizi izan daien, eta hori alkartasuna eta alkar maitasuna indartzeko izan daiten, eskatu deiogun Jaunari. —Elizearen barrikuntza aldiotan muturrera joten — 29 —


daben talden alde: ebanjelioaganako zintzotasuna bilatuz, alkarri entzuten eta alkar errespetatzen ahalegindu daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Batzuen beste batzuen aurkako burrukeak mintzen eta zauritzen dauzenen alde: gorrotora jo ez daien, eta guztien arteko alkarrizketarako oihu izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Gure eliz alkarteetan alperrak eta itziak izan ez gaitezan, erabagietan esku hartzekoak baino, alkarri entzunez eta alkar errespetatuz, eskatu deiogun Jaunari. † Zure seme-alaba guztien ona gura dozun Jainko maitalea: emoiguzu entzuten eta aditzen jakiteko grazia, eta beti apalaren alde egoteko jarrerea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 5. ASTELEHENA † Gizonezkook errezegi joten dogu emakumea gaitzestera, edo danen aurrean lotsagarri iztera. Beharrezko dogu gizarte honetan bihozbarritze ibilbidea baita arlo honetan ere… —Elizearen alde: emakumeari maila guztietan egin deion leku, baita sakramentudunen artean ere, benetan autortu dakiozan bere duintasuna eta bere eskubide guztiak, eskatu deiogun Jaunari. —Errialde batzuetan zeozer edo asko aurreratu dan arren, oraindino leku askotan emakumea aurrean erabilia da, lanpetua dago edo gauza erabilgarria da. Egoera hori bihurtzeko etengabeko lanean jardun — 30 —


daigun, eskatu deiogun Jaunari. —Gure Gizarteko Legelariek emakumearen duintasuna, nortasuna eta eskubide guztiak kontuan hartzeko legeak iragarri daiezan, eta hareik betetera behartu gaiezan, eskatu deiogun Jaunari. —Gure etxe eta familietan emakumeak bere duintasun-mailea lortu daian, errespetatua izan daiten eta bardintasunera heldu daiten, eskatu deiogun Jaunari. —Eliz alkarte honetan emakumearen lana aintzat hartua, eskertua eta bultzatua izan daiten, eta zabalik egon gaitezan emakumearen abadetzea ere onartzeko, eskatu deiogun Jaunari. † Zeure antz eta irudiko, gizon eta emakume egin gaituzun Jainko Jauna: zuzendu egizuz gure bihotz bihurriak emakumea bere duintasun mailan laster baten ikusi daigun gure artean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 5. MARTITZENA † Jainkoak beragan baino ez daigula jarri gure uste ona (konfiantzea) eskatzen deusku; baina gu harahonaka ibilten gara ziurtasun bila, haren isiltasuna salatzeraino ere helduz. Apaltasunez egin deiogun erregu: —Elizearen alde: aberaskerietan, handikerietan, agintekerietan eta itxurakerietan ez daiten ibili inor liluratzeko asmotan, Jainkoaren erreinua iragarri eta landu daian baino, gaurko gizakiari Barri Onaren itxaropena emonez, eskatu deiogun Jaunari. — 31 —


—Zenbat sasi-jainko daukaguzan gaur egun, eta uste dogu eurek atarako gaituela estukuretatik… Mormoxetak eta inogaitik txarto esaka guztiak alde batera bota daiguzan, eta, Kurutzeratuari begiratuz, beragan baino sinistu ez daigun, eskatu deiogun Jaunari. —Babiloniarrek-eta Sugea ugaltasunaren jainkoatzat euken eta israeldarrak ere kutsatu ebezan usteotan… Beste sasi-jainkoez kutsaturik egon geintekez geu ere. Danetatik urten ahal izateko Jainkoagan baino ez daigula uste on osoa jarri, eskatu deiogun Jaunari. —Eukaristiarako alkartzen garanok zoli entzun daigun Jainkoaren berbe, haren bitartez aztertu ddaigun gure bizikera, eta kurutzea ez daigun amuletotzat erabili ezaugarri lez baino, eskatu deiogun Jaunari. † Jainko bakarra: atara gaizuz gure sasi-jainkokeria guztietatik, zeugan baino ez daigun izan uste on, eta zeuganako itxaropena baino izan ez daigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 5. EGUASTENA † Gure usteetan-eta ziur gagozenok ezin izango deutsogu entzun eta jaramon egin Jesusi. Hurreratu gakiozan apaltasunez erreguka: —Elizearen alde: Jesusi besarkatuta, haren hitzean eta bizikeran oinarritu daiten, eta zintzoak izan gura daben guztien argi, eredu eta indar izan daiten, eskatu deiogun Jaunari. —Besteak euren menpe hartu gura daben guztien — 32 —


alde: bardinen eta hurkoen aukerak eta ahalmenak aintzat hartu daiezan, eta danentzako askatasun bideak garatu daiezan, eskatu deiogun Jaunari. —Gure inguruko zahar, gaixo, alboratu eta gutxietsi guztien ade, aurrean erabililak diran emakumeen alde, esplotatuak diran umeen alde: euren egoereak lotsagorritan jarri gaizan eta gizarte zuzenagoa eraikitzera behartu gaizan, eskatu deiogun Jaunari. —Jesusengan sinisteak ustekeria eta arau-lege guztien gainetik jarri gaizan, eta alkar aintzat hartzera eta maitatzera eroan gaizan, eskatu deiogun Jaunari. —Jesusen izenean alkartzeko aukerea dogunok alkar zerbitzea bilatu eta bultzatu daigun, eta gure poza, behartsuak ere geure artean ikustea izan daiten, eskatu deiogun Jaunari. † Jainko Jauna: zure ahaltsu izatea behartsua besarkatzean agertzen dozu; zure seme-alabok izan gaitezela horren testigu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 5. EGUENA † Jainkoak alkargoa egiten dau gizakiagaz eta betiko izango dala bere Jainko agintzen deutso. Konfiantza guztiaz jo geike, ba, erreguka gure Jainkoagana: —Elizearen alde: eten barik barriztatu daian Jainkoagazko alkargoa, gero eta zintzoago erantzun ahal izan deion, eta gizakientzat salbamen sakramentu izan daiten, eskatu deiogun Jaunari. — 33 —


—Euren berbea emon eta gero ezin bete dabenen alde: etsipenean jausi ez daitezan, Jainkoagana bihurtuz erantzuten ahalegindu daitezan baino, eskatu deiogun Jaunari. —Euren bizitzako zintzotasunaren bila dabizenen alde: Jesusegaz aurkitu daitezan, haren berbea eta bizikerea besarkatu daiezan, eta ingurukoentzat eredu pozgarri bihurtu daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Otoitzerako alkartzen garanok geure ohikerietan eta debozinoetan zarratu ez gaitezan, Jesusi entzuten eta haren berbea ulertzen ikasi daigun baino, eta haren arabera eratu ahal izan daigun gure bizikerea, eskatu deiogun Jaunari. † Gizakiagaz apurtu ezineko alkargoa egiten dozun Jainko ahaltsua: bilatu daigula zure seme-alabok ere zuk guganako dozun zintzotasunari erantzutea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 5. BARIKUA † Zenbat txarkeria egin dan, edo egiten dan oraindino ere, Jainkoaren defentsan, harek gure defentsaren beharra izango baleu lez… Jeremiasen otoitzean oinarri hartuta jo daigun erreguka Jainkoagana: —Elizearen alde: inor gaitzesten baino ahalegin handiagoak egin daizan salbatzen, eta gizakion artean Jainkoaren errukiaren eta parkamenaren testigu agertu daiten, eskatu deiogun Jaunari. — 34 —


—Epaitegietan ere zuzenbiderik aurkitu ezin dabenen alde: amor emon ez daien, eta euren arrazoia danen aurrean arrazoi lez agertuko dan egunak argi egin deieen, eskatu deiogun Jaunari. —Ezelango laguntzarik inondik ere lortzen ez daben baztertuen alde: etsipenean jausi ez daitezan eta hurkoen begiak eta bihotzak zabalduazotera heldu daitezan, eta gizarte senidekorrago baten legamin izatera, eskatu deiogun Jaunari. —Gure etxeetan txarrari eta zuzengabekeriari txarkeria eta zuzengabekeria handiagoz erantzuten irakatsi ez daiten, Jainkoaren hurtasuna sentitzen baino, eta sufritzen dabenen ondoan egoten, eskatu deiogun Jaunari. —Eliz alkarte honen alde: entzun daizan sufritzen dagozanen oihu eta garraxiak, eta harei laguntzeko beti prest egin daiten, eskatu deiogun Jaunari. † Mundu hau danentzako egin dozun Jainkoa: egizu ez daigula batzuk dana eskuratu besteak ezer ere barik itziz, ondo alkarbanantzen jakin daigula baino. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. GARIZUMALDIKO 5. ZAPTUA † Bere herriuarentzako asmo onak baino ez dauzan Jainkoari eskatu deiogun bihozbarritu gaizala, eskariu bakotxaean hauxe esanez: R/. Bihozbarritu gaizuz, Jauna. —Zure gaurko herri dozun Eliza honek, Jauna, zure erreinua iragarri daian, zure Semearen pozera deitu daian, eta pobreengandik hur egon daiten, eskatzen deutsugu: — 35 —


—Zure Semeari jarraitzera deitu gaituzun guztiok aintzat hartu ahal izan daigun haren berbea eta bizikerea, eta harrera oneko, parkatzaile eta maitale agertu gaitezan, batez ere sufritzen dagozen guztiekaz, eskatzen deutsugu: —Sufritzen aurkitzen direnek, Jauna, besteongan laguntza aurkitu ahal izan daien, gehiegikerien salakuntza izan daitezan eta gizarte senidekorrago batera eroan gaiezan eskatzen deutsugu: —Mundu honetako ahaltsuek euren hazkundea biulatru ez daien, behartsuak aintzat hartu daiezan eta aberastasunen banantze zuzenago bat bultzatu daien, inork beharrizanik izan ez daian eskatzen deutsugu: —Zure aurrera otoitzean agertzen garanok, Jauna, behartsuenen beharrizanetara zabalik egon gaitezan, eta euren alde geure bizitza ere emoteko prest egon gaitezan eskatzen deutsugu: † Zure aukeratuen ondo-ondoan egonik hareen ona baino gura ez dozun Jainko Jauna: egin gaizuz zeure antzeko zure Semearen jarraitzaile zintzo izanik. Zugaz eta Espiritu Santuagaz batean Jainko eta errege bizi data, gizaldi eta gizaldietan. —Amen. ASTELEHEN SANTUA † Ebanjelioak Mariaren eskuzabaltasunera eta Judasen zekenkeriara hurreratu gaitu, maitasunaren neurribakotasuna argi jarriz. Maitasun gogotik egin daiguzan gure eskariak: —Elizearen alde: maite-maite izan daian Jesus Jauna, haren jarraitzaile zintzo agertu daiten eta eskuzabaltasunez jokatu daian behartsu eta gutxituen — 36 —


alderako, eskatu deiogun Jaunari. —Jesusen jarraitzaile garanon alde: edozein lekutan jakin daigun zekenkeria salatzen eta maitasunez jokatzen, eskatu deiogun Jaunari. —Diru-zalekeriaz itsututa dagozenen alde: Jesusengana hurreratzeko aukerea izan daien, haren besarkadea sumatu daien, eta, bihozbarrituz, eskuzabal bihurtu daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Herri-agintarien alde, nazioarteko ekonomiaren hariak darabilezanen alde, aberastasuna sustatu daikeenen alde: naturaganako errespetua aintzat hartu daien eta gizakien duintasunerako lana bultzatu ahal izan daien, eskatu deiogun Jaunari. —Otoitzerako alkartzeko aukerea dogunon alde: heldu gaitezan Mariak Jesusenganako erakusten dauan maitasun mailara, neurri barik maitatu ahal izan daiguzan behartsu eta alboratuak, eskatu deiogun Jaunari. † Zure morroi-mirabeak bizi izan daitezela eta zure maitasunaren barri-emoile izan daitezala gura dozun Jainko Jauna: egin gaizuz maitasunean neurribako eta behartsu eta baztertuen aldeko. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. MARTITZEN SANTUA † Giro hunkigarrian aurkezten deutsoguz Jainkoari gure eskariak. Izan daitezela uste on osoa beragan jarteko eta, apaltasunez, laguntza eskatzeko: —Elizearen alde: gaurko gizakiengana heltzen jakin daian, harei Jesusen irudia aurkeztu ahal izateko, eskatu deiogun Jaunari. — 37 —


—Besteen aldeko lanetan eta zerbitzuetan diharduenen alde: Jainkoaren errukiaren luzapen dirala izan daien argi, eta inoiz falta ez dakien haren laguntza eta adorea, eskatu deiogun Jaunari. —Egunotan, otoizgiroan, Jesusi zintzoago jarraitzea bilatzen dabenen alde: Jainkoaren isiltasunaz bildurtu ez daitezan, eta uste on osoa beragan jarri daien, eskatu deiogun Jaunari. —Bokazino bizitzan nekea jasaten dabenen alde, aurrerantza begira argirik aurkitzen ez dabenen alde: Jesus Jaunagaz bat egitea bilatu daien, haren zerbitzuan zintzo jarraitzeko, eskatu deiogun Jaunari. —Jainkoaren hitzaz janaritzen garanok bat-bateko erantzunean geratu ez gaitezan, egunerokotasunean Jesus Jaunaren zerbitzari izaten ahalegindu baino, eskatu deiogun Jaunari. † Zeuretzat aukeratu eta zeure gozotasunez janzten gaituzun Jainko Jauna: emoiguzu zugan uste on osoa jarriz bizi izatea salbamenaren pozean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen.

EGUASTEN SANTUA

† Jainko Aitaganako Jesus Jaunaren zintzotasun paregabea gogoan dogula aurkeztu deioguzan gure eskariak, gure makaltasunetik, gogo onetik eta laguntzaren beharrizanetik: —Eliz amaren alde: bere artzain guztiengan ebanjelioaganako zintzotasuna bultzatu daian eta gaurko gizakiarentzako zintzotasunaren eredu izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari. — 38 —


—Norabide barik, galduta dabizen gizaki guztien alde: Jainkoaren berbea nork iragarri izan daien, eta Jainkoari entzuten ikasiz, hari zintzotasunez erantzutea bilatu daien, eskatu deiogun Jaunari. —Arazoz beterik, edo larriak hondaturik, euren bizitzeari urtenbiderik ikusten ez deutsoenen alde: izan daien Jainkoaren errukiaren barri, eta euren bizitza berresteko aukerea izan daien eta barriztatu daien, eskatu deiogun Jaunari. —Diru-gosez edo etekin egarriz, maiteena ere saltzezko gauza diranen alde: inguru errukitsua izan daien, euren saldukeriaz damutu daitezan eta bizitza zintzoan iraun ahal izan daien, eskatu deiogun Jaunari. —Jesus Jaunari hainbestetan eta hainbeste eratara huts egiten deutsogula jakin dakigunok, bere berbara sarri hurreratu gaitezan, entzun deiogun eta, haren errukiaz jabeturik, bizitza zintzo bat bideratu ahal izan daigun, eskatu deiogun Jaunari. † Guretzat berba salbagarria daukazun Jainko Aita/Ama bihozbera: emoiguzu zintzotasun espiritua zeure pozean eta ingurukoen argigarri bizi izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren baitartez. —Amen. EGUEN SANTUA † Jainkoak dana dau geuretzat, bere seme-alabontzat, eta geu ere dana alkarrentzat izan gaitezela gura dau, bere Semeagan erakusten deuskunez. Jaso deioguzan eskariak: —Elizearen alde: hasieratik ospatzen dan Jaunaren Afari hau gaurko gizakien eskura jarri daian, gaurkotasuna emon deion eta senidetasun ezaugarri eta iturri izan dakion, eskatu deiogun Jaunari. — 39 —


—Gure jaiak ospatzean, behartsuei dei egiten eta eurekaz gure mahaia alkarbanantzen jakin daigun, gure arteko senidetasuna eta alkar maitasuna handituz joan daiten, eskatu deiogun Jaunari. —Ezaugarriak euren esanguran erabili daiguzan, eta, euren frutua emon ahal izan daien, gure bizitza eurekaz bat etorten ahalegindu gaitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Lanik barik dagozenen alde, euren duintasuna galtzeko zorian dagozanen alde, diru-sarrera barik dagozan familien alde, eta zelan-halango sufrimentuan dagozenen alde: alkartasun mahaira hurreratzen garanontzat deigarri eta laguntzarako bultzada izan daiguzan, eskatu deiogun Jaunari. —Jesus Jaunaren keinuak ulertu ahal izan daiguzan, geure artean nagusien katekesia, biblia taldeak, erretiroak eta otoiztaldeak sustatu daiguzan, eta guzti horregaz bat datorren bizitza eroan ahal izan daigun, eskatu deiogun Jaunari. † Maitasunean besarkatzen gaituzun Jainko maitale errukitsua, zeure maitasunaren ezaugarri egin gaizuz, gure artean alkar maitatzen lagunduz. Jesukristo gure Jaunaren baitartez. —Amen.

— 40 —


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.