HTGBren Kultura Gailurra (Bilbo, 2015eko martxoaren 18tik 20ra)

Page 1

HTGBren KULTURA GAILURRA KULTURA ETA HIRI IRAUNKORRAK BILBO, 2015eko martxoaren 18tik 20ra


GAILURRA HTGBren lehen Kultura Gailurra Bilbon egingo da, 2015eko martxoaren 18tik 20ra. HTGBren Kultura Gailurra ekitaldi berri bat da, kulturak hiri eramangarrietan garrantzi handia duela irizten dioten hirien eta tokiko gobernuen arteko elkarlana eta ezaupide-trukea sustatzeko. Politika kulturaletan giltzarri diren alderdi guztiak biltzea du helburu, batik bat hiriak, tokiko gobernuak eta hiri-agenteak. HTGBren lehen Kultura Gailurreko jarduera nagusia “Kultura 21: Ekintzak” dokumentuaren aurkezpena izango da. Dokumentu horrek kulturaren Agenda 21 du oinarri, kultura eta garapen iraunkorra uztartzen ditu eta autoebaluaziorako eta inplementaziorako jarraibideak ematen ditu. “Kultura 21: Ekintzak” dokumentuak hiriek ezaupide zientifikoak trukatzea eta elkarrengandik ikastea ere badu helburu. HTGB Kultura Gailurraren asmoa da partaideek esperientzia global oso bat sortzea. Hala, kulturaren Agenda 21eko jardunbide egokiak aurkeztuko ditugu, “HTGB – Mexiko Hiria – Kultura 21 nazioarteko sari”aren lehen edizioko proiektu onenak zertan diren azalduko dugu eta Hiri Pilotuak programako emaitzen berri emango dugu. Gailurrak balioko du, baita ere, NBEren Post 2015 Garapen Agenda kulturarekin lotzeko, garapen iraunkorreko helburuak zehazteko prozesuan egindako lana oinarri hartuta, batik bat #culture2015goal eta #UrbanSDG. Gailurrean, gainera, nazioarteko komunitatearekin, Nazio Batuen erakundeekin eta gizarte zibileko erakundeekin elkarrizketan aritzeko aukera izango dugu. HTGBren lehen Kultura Gailurrak sei osoko bilkura izango ditu, gai hauen ingurukoak: • Hasiera: Zergatik kultura eta hiri iraunkorrak? • Hirietako kultura-eskubideak. • Kulturaren lekua garapen iraunkorreko helburuetan. • Kultura eta hiri iraunkorrak: konpromisoak. • Kultura, herritarrak eta garapen iraunkorra. • Amaiera: Kultura hiri iraunkorretan: etorkizunerako bidea. Horrez gain, gai espezifikoei buruzko bederatzi saio berezi egongo dira, agente nagusiekin harreman estuak sortzea helburu dutenak. Hiru saio antolatu dira, hiru ardatz nagusi hauetan oinarrituak: “Hiriak eta politika kulturalak”, “Kulturaren Agenda 21eko jardunbide egokiak” eta “Speed-networking: ezagutu gure jendea”. Saio berezi horietakoren batean kasu espezifikoren bat aurkeztu nahi baduzu, idatz iezaguzu ahal bezain laster (lekua badugu oraindik) helbide honetara: speakers@uclg-culturesummit2015.org


HTGBren 2015eko KULTURA GAILURRA Bilbo, 2015eko martxoaren 18tik 20ra Programaren laburpena: Asteazkena, 2015eko martxoak 18 10:30 - 11:30

Izen-ematea

11:30 - 13:30

HASIERA: Zergatik kultura eta hiri iraunkorrak?

13:30 - 15:00

Bazkaria

14:15 - 15:00

AlhondigaBilbao Kultura eta Arte Zentrora bisita (aurrez izena eman beharra dago)

15:00 - 17:00

Osoko bilkura 2:

Hiriko kultura-eskubideak

17:00 - 17:30

Etenaldia

17:30 - 19:30

Saio bereziak

Hiriak eta politika kulturalak 20:30 - 22:00

Jardunbide egokiak

Speed networking

Ongietorria eta Bilboko Guggenheim Museora bisita

Osteguna, 2015eko martxoak 19 9:30 - 11:00

Osoko bilkura 3:

Kulturaren lekua garapen iraunkorreko helburuetan

11:00 - 11:30

Etenaldia

11:30 - 13:30

Saio bereziak

Hiriak eta politika kulturalak

Jardunbide egokiak

Speed networking

Bazkaria

13:30 - 15:00 15:00 - 17:00

Osoko bilkura 4:

Kultura eta hiri iraunkorrak: konpromisoak Etenaldia

17:00 - 17:30

Saio bereziak

17:30 - 19:30

Hiriak eta politika kulturalak

Jardunbide egokiak

20:30 - 22:00

Speed networking

Harrera Bilboko udaletxean

Ostirala, 2015eko martxoak 20 9:30 - 11:00

Osoko bilkura 5:

Kultura, herritarrak eta garapen iraunkorra Etenaldia

11:00 - 11:30 11:30 - 13:30 15:30 - 18:30

Ondorioak eta amaiera:

Kultura hiri iraunkorretan: etorkizunerako bidea Bisita teknikoak (aurrez izena eman beharra dago)

Zorrotzaurre + Papelera eraikina + hACERIA

BILBON ITXARONGO ZAITUZTEGU!

Zazpikaleak + Bilbo Zaharra + Bilbao Arte

Bilbao Art District


ZERGATIK “KULTURA HIRI JASANGARRIETAN”? Nazioarteko jende askoren iritziz, kultura ez da garapen iraunkorraren “apaingarri” edo bigarren mailako elementu bat, aitzitik: kultura programetan sartzea funtsezkoa da programa horiek eraginkorragoak eta iraunkorragoak izan daitezen. Hiriko eta tokiko desafio ugarik osagai kulturala dute. Gaur egun garapenak askatasuna adierazi nahi du, aukera ugaritasuna, izakiak etorkizunaren ardatzean jartzea. • Kulturak garapenak bere-bereak dituen balioak dauzka: sormena, ondarea, jakintza eta aniztasuna. Eta balio horiek argi eta garbi adierazi eta martxan jartzen direnean baino ez dugu lortuko ikuspegi holistiko eta osoa edukitzea. • Kulturak zuzentasunarekin eta barne hartzearekin du zerikusia. Kulturak erresilientzia eta errotzea bizkortzen ditu, pobreziari aurre egiteko tresnak ematen ditu eta herritarren partaidetza, kulturen arteko elkarrizketa eta eskubide-berdintasuna faboratzen ditu. • Kulturak ekonomia sustatzen du, diru-sarrerak eta enplegua sortzen ditu eta ekintzailetzan, teknologia berrietan eta turismoan eragin handia du. Kulturak, gainera, sormena eta berrikuntza gehitzen dizkio ekonomiari. • Kulturak ingurumena aintzat hartzen du, nortasunak azaltzen dituelako, erantzukizun ekologikoaz jabearazten gaituelako eta hiri-plangintzako prozesuen berri ematen duelako. Kulturaren irudia garapen iraunkorraren laugarren ardatz gisa duten tokiko politikak bi estrategia osagarri hauekin aplikatu daitezke, arrakastaz: (a) Kultura garapen iraunkorraren pizgarri gisa: kultura gobernantzan erabat integratuta dago, politika kultural esplizitua antolatzen eta aplikatzen delako, gizarte zibilarekin elkarlan estuan eta biztanleen eskubideak, iguripenak eta ahalmenak oinarri hartuta. (b) Kultura garapen iraunkorraren bideratzaile gisa: politikek kulturak ekonomian, gizarteratzean eta ingurumenaren orekan egiten dituen ekarpenak kapitalizatzen dituzte, eta politika horien eragin kulturalaren ebaluazioa helburu eta adierazle neurgarrietan oinarritua dago. Azpimarratu behar da iraunkortasuna ez dagoela ekologiari eta ingurumenari bakarrik lotua, baizik eta tokikotasunarekin, herritarren ahalduntzearekin eta belaunaldi berriei ezaupideak helaraztearekin ere zerikusia baduela. Pobrezia ez da diru-sarrera eta bitarteko material kontua bakarrik, gaitasun eta aukera faltari lotua ere badago, baita kultura arloko era horretako gabeziekin ere. Gauzak horrela, kulturan errotua dagoen eta testuinguru soziala kontuan hartzen duen garapena da iraunkor izan daitekeen bakarra. Honela dio Amartya Sen Nobel saridunak: “Gai kulturalak gure bizimoduaren parte dira. Garatzea gure bizitza-estandarrak hobetzea bada, garatzeko ahaleginek ez dute kulturaren mundua alde batera utzi behar”.


KULTURA HTBG-n Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak (HTGB) erakundea tokiko gobernu autonomo eta demokratikoen ahots bateratua eta munduko ordezkaria da, eta haien balio, helburu eta interesak sustatzen ditu nazioartean, tokiko eta eskualdeko gobernuen arteko elkarlanaren bitartez. HTGBk funtsezko lana egin du 2004-2014 aldian, kulturak hiri iraunkorretan duen garrantzia azpimarratzeko: • 2004an, Hiri eta Tokiko Gobernu Batuek kulturaren Agenda 21 adierazpena onartu zuten. Adierazpen horrek 67 artikulu dauzka eta tokiko politika kulturalek giza eskubideekin, gobernantzarekin, garapen iraunkorrarekin, demokrazia partizipatiboarekin eta bakearekin zer erlazio duten deskribatzen du. Kulturaren Agenda 21 izan zen hiriek eta tokiko gobernuek kultura garatzeko oinarritzat hartzeko printzipio eta konpromisoak zehaztu zituen munduko lehen dokumentua. Mundu osoko 550 hiri, tokiko gobernu eta erakundek onartu dute kulturaren Agenda 21 dokumentua. • 2010ean, Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen Batzorde Betearazleak dokumentu hau onartu zuen Mexiko Hirian egindako Munduko Biltzarrean: “Kultura: garapen iraunkorraren laugarren ardatza”. Dokumentu horrek tokiko gobernuak behartzen ditu kultura garapen ereduan berariaz sartzera, “oraingo premiak betetzeko, hurrengo belaunaldiek beren premiak betetzeko gaitasuna arriskuan jarri gabe”. Arlo operatiboari dagokionez, dokumentuak bi aldeko ikuspegitik begiratzen dio kulturaren eta garapen iraunkorraren arteko loturari: politika kultural sendoa garatzea (kultura garapenaren pizgarri gisa) eta politika publiko guztietan arlo kulturalaren alde egitea (kultura garapenaren bideratzaile gisa). • 2012an, Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak tokiko gobernuen ordezkari izan zen garapen iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Biltzarrean (Rio+20), eta kulturak garapen iraunkorrean duen zeregina defenditu zuen. • 2013ko martxotik, HTGBk, Lan-talde Globaleko bideratzaile gisa, tokiko eta eskualdeko gobernuek Post 2015 Agendari egiteko ekarpenetan gai kulturalak sartu ditu. • 2013ko urrian, HTGBren Rabateko Munduko Biltzarrak kulturaren Agenda 21 berritzea adostu zuen, batetik; eta tokiko aitzindariek kultura garapen iraunkorraren giltzarrietako bat denaren uste osoa dutela berretsi zuten. • 2014an, HTGBk modu aktiboan sustatu du Post 2015eko garapen iraunkorreko helburuetan kultura sartzeko munduko kanpaina (Culture 2015 Goal). HTGBko Kultura Batzordea tokiko politika kulturalen eta garapen iraunkorraren arteko lotura sustatzen duten hiri, elkarte eta sareak biltzen dituen plataforma bat da. Batzorde horretako burua Lille-Metropole da, burukideak Buenos Aires, Mexiko Hiria eta Montreal, eta buruordeak Angers, Bartzelona eta Milan. Kultura Batzordean kontinente guztietako kide eta bazkideak daude.


KULTURA 21: “KULTURAREN 21 AGENDA BERRIZTU” EKINTZAK “Kultura 21: Ekintzak” dokumentua egiteko prozesua 2013an hasi zuen Kultura Batzordeak. Eztabaidak 2013an eta 2014an egin ziren, Lille-Metropole, Buenos Aires, Brusela, Rabat, Dakar, Alma, Hildesheim, Montreal, Newcastle, Haikou, Tunez eta beste hainbat hiritan. Eztabaida horretan Batzordeko kideek, ikertzaileek eta beste hiri-agente batzuk parte hartu zuten. Eztabaida horietan estatuko eta nazioarteko sare nagusiak ere izan ziren, eta bisita teknikoak eta mintegiak egin ziren kultura-agenteekin eta gizarte zibileko sareekin,Hiri Pilotuetan: Belo Horizonte, Bogota, Concepcion, Gabrovo, Jeju, Mexiko Hiria, Talca eta Vaudreuil-Dorion. Batzordeak hainbat adituri agindu die artikuluak idaztea, besteak beste honako hauei: Paul James, Lucina Jimenez, Alfons Martinell, Patrice Meyer-Bisch, Eduard Miralles, Robert Palmer, Johanne Turbide eta Minja Yang. Halaber, gure aitzindariek idatzitako artikuluak argitaratu ditu: Angers, Bartzelona, Bilbo, Buenos Aires, Lille-Metropole, Mexiko, Quito eta Montreal. Orobat, Batzordeak galdeketa bat egin zuen 2014ko martxoan, eta “Kultura 21: Ekintzak” dokumentua egiteko babes handia jaso zuen. Galdeketako emaitzen arabera, gainera, HTGB kulturaren eta garapen iraunkorraren aldeko sare garrantzitsua da, eta tokiko gobernuek eta gobernu horietako erakundeek kulturaren Agenda 21 aplikatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute. HTGBren Kultura Batzordearen 2014ko urteko bileran (Buenos Aires, urriak 1 eta 2), “Kultura 21: Ekintzak” dokumentua idazten aritu ginen erabat, modu irekian lan eginez, gizarte zibileko sare kulturalekin eta agenteekin elkarlanean. Hemen dago jasoa informazio guztia: www.nueva.agenda21culture.net


BILBO HIRIA Bilboko hiriak garapen iraunkorrerako politika kulturalak eta programak aplikatzen eskarmentu handia dauka. Laurogeita hamarreko hamarkadan, Bilboko hiria izugarri garatzen hasi zen, eta kultura oso presente zegoen. Guggenheim Museoa da aldaketa horren sinboloa, Udalak ekonomia garatzeko, enplegua sortzeko eta gizartea bateratzeko antolatutako estrategiaren funtsezko elementuetako bat baita. Azken bi hamarkadatan politika kultural koherentea aplikatu denez, Bilbo nazioarteko erreferente gisa finkatu da, azpiegitura eta proiektu kultural garrantzitsuak baitauzka, ondarea babesten, aniztasuna sustatzen, herritarren askatasuna gehitzen eta hiriaren diseinua aberasten dutenak. HTGBren lehen Kultura Gailurra AlhondigaBilbao Arte eta Kultura Zentroan egingo da, Bilboko hiriaren bihotzean. AlhondigaBilbao zentroa hiriko eraikin adierazgarrienetako batean dago kokatua, eta era askotako kultura-, aisia- eta kirol-jarduerak eskaintzen ditu. Banaka, taldeka zein familian gozatzeko eta ikasteko gune ezin hobea da.


ETORKIZUNERA BEGIRA HTGBren Kultura Gailurrean kultura garapenerako tokiko politiken parte dela azpimarratuko dugu, eta kulturaren balioek (aniztasunak, jakintzak, ondareak, sormenak) iraunkortasunaren beste alderdi batzuekin (besteak beste gobernantzarekin, hiri-plangintzarekin, gizarteratzearekin eta ekonomiarekin) lotura estua dutenaren ebidentziak aurkeztuko ditugu. “Kultura 21: Ekintzak” dokumentuaren oinarria kulturaren Agenda 21en arrakasta da, eta helburua gomendioak eguneratzea, politikak aplikatzeari garrantzi berezia emanda. Dokumentuak beste asmo batzuk ere baditu, esate batera: adimena eta sare-lana sustatzea, jardunbide egokiak aukeratuz eta ezaupide espezifikoen trukea sustatuz; eta parekoek elkarrekin ikastea. Gailurra antolatu da elkarrekin gai praktikoak ikastea sustatzeko eta, baita ere, kulturak garapen iraunkorrean duen garrantzia aintzat hartzen duten eta “Kultura 21: Ekintzak” dokumentua aplikatu nahi duten hirien eta tokiko eta eskualdeko gobernuen arteko epe luzerako elkarlana bultzatzeko. Gailurra HTGBko Kultura Batzordeko kideek nazioarteko sare egokiekin elkarlanean “Kultura 21: Ekintzak” dokumentua aplikatzea sustatzeko programa baten abiapuntua izango da.


BILBORA ETORTZEA EZINBESTEKOA DA, BALDIN ETA… Kultura sustatzen baduzu, garapen iraunkorraren funtsezko elementu gisa. - Politika kulturalekin eta gobernantzarekin zerikusia duten nazioko edo nazioarteko sareren batean lan egiten baduzu. - Tokiko gobernu batean lan egiten baduzu eta kultura lehentasun bihurtzen ari bada. - Kulturak hiri iraunkorretan garrantzi handia duenaren uste osoa baduzu. - HTGBren barruan Kultura Batzordea sendotu nahi baduzu. - #culture2015goal eta #UrbanSDG kanpainen edukia ezagutu nahi baduzu. - “Hiri iraunkorretako kultura” arloko agente nagusiekin harremanetan jartzeko asmoa baduzu. - Hirian “Kultura 21: Ekintzak” aplikatu nahi baduzu. BAINA, BAITA ERE… Kulturari eta hiri iraunkorrei buruz nahikoa ez badakizu eta ikasi nahi baduzu!


EMAN IZENA Gailurrean parte hartzeko izena emateko epea irekita dago. HTBG-ko kideek 200 euroko izena emateko kuota bat dute (izen-emate epea irekia 2014ko abendutik aurrera). HTBG-ko kideak ez direnek 450 euroko kuota bat dute (izenemate epea irekia 2015eko otsailetik aurrera). Eman ezazue izena ahal bezain laster, Gailurrean 250 lagunentzako lekua egongo baita.

Harremanetarako HTGBren 2015eko KULTURA GAILURRA Idazkaritza Teknikoa Posta elektronikoko helbidea: info@uclg-culturesummit2015.org Telefonoa: +34 93 342 87 56


www.uclg-culturesummit2015.org #Culture21Actions #BilbaoCulture #culture2015goal #UrbanSDG #UCLGculture #UCLGmeets


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.