emari 2016ko martxoa · 5 zenbakia EUSKARAREN ARNASGUNEETATIK SARERA UDALERRI EUSKALDUNEN MANKOMUNITATEAren agerkaria
Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldia, maiatzaren 12an Donostian ERAGIN LINGUISTIKOAREN EBALUAZIOA LEGEZ BERMATZEKO BITARTEKOAK ETA AUKERAK AZTERTUKO DIRA, BESTEAK BESTE Hirugarren urtez, Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldia antolatu dute aurten ere UEMAk, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak eta UEUk. Aurtengoa maiatzaren 12an izango da, EHUk Donostian duen Carlos Santamaria zentroan. Aurten bukaera eman nahi zaio duela hiru urte hasitako zikloari, Eragin Linguistikoa Ebaluatzeko tresnari buruzko hausnarketarekin. Zehazki, udalerri euskaldunak tipologien arabera sailkatuko dituen lana aurkeztuko dute jardunaldiaren hasieran. Ondoren, ELEren adibide zehatzak ezagutaraziko dira, Orioko eta Baztango udalek egindako lanak nabarmenduz. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren ostean beharrezkoak izaten diren neurri zuzentzaileei buruz eta hauek ezartzeko moduari buruz ere ariko dira. Azkenik, ELE legez nola bermatu daitekeen aztertuko dute, batez ere Galesen gai honek egin duen bideari begiratuz.
Lehen aldiz bilera egin dute UEMAk eta Nafarroako Gobernuak, eta elkarlanean aritzeko borondatea agertu dute UEMAk eta Euskarabideak bi aldeen arteko lehen bilera egin dute, hainbat alorretan lankidetzan aritzeko aukera dagoela iritzita UEMAk eta Euskarabideak, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Nafar Institutuak, bi aldeen arteko lehen bilera egin zuten pasa den otsailaren 25ean, euskararen inguruko hizkuntza politikan hainbat alorretan lankidetzan aritzeko aukera dagoela iritzita. Josu Labaka (UEMAko lehendakaria eta Azpeitiko euskara zinegotzia) eta Eneka Maiz (UEMAko zuzendaritza batzordekidea eta Etxarri Aranazko alkatea) izan ziren UEMAren ordezkariak bileran. Nafarroako Gobernuaren aldetik, berriz, Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregi eta Euskaren Plangintza eta Sustapen Zerbitzuko zuzendari Paula Kasares izan ziren. Bilera amaitzean UEMAko lehendakari Josu Labakak nabarmendu zuenez, “bazen ordua UEMAtik aspaldi luzatutako eskuari heltzeko Nafarroako Gobernua bezalako eragile garrantzitsu batek. Bi erakundeok etorkizunean izan dezakegun lankidetzaren lehen urratsa besterik ez da bilera hau. Harremanak normalizatu, eta asmo onenarekin euskararen erabilera sustatzeko eta bermatzeko pausoa da”. Batetik, administrazioa euskalduntzeko politikak eta bitartekoak aztertuko dituzte bi aldeek. Bestetik, udalerri euskaldunen zaintzari arreta berezia eskaini nahi diete. Azkenik, herritarrak ahalduntzeko eta kontzientziatzeko hezkuntza proiektua ere kontuan izango dute.
Ea UEMAn sartu izanaren aurkako helegitea jarri du Espainiak EAEn duen Gobernu Ordezkaritzak mankomunitatearen 25. urteurrena erakundea sendotzeko mugarri izango dela nabarmendu du zuzendaritza batzordeak, batzarraren ostean
E
spainiak EAEn duen Gobernu Ordezkaritzak Eako Udalaren aurkako helegitea jarri du, udala UEMAra sartu izana salatuz, horrekin udalak dituen eskumenak gainditzen dituela argudiatuta. Bere garaian Zeraingo eta Berastegiko udalek ere helegitea jaso zuten, udal horiek Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera sartzeagatik. Zeraingo eta Berastegiko udalen aurkako helegiteak oraindik epaitegietan dabiltza, eta ez da horien inguruko epairik eman. Carlos Urkijok ezarritako helegitearen gainetik, ordea, hiru udalek UEMAk jarraitzeko erabakia irmoa dela berretsi dute. UEMAko lehendakari Josu Labakaren hitzetan “helegite honek, beste behin ere, agerian uzten du euskaraz bizitzeko eskubidea erabaki eta politika ausartekin bermatu nahi denean, oztopoak besterik ez ditugula oraindik. Euskararen arnasguneak bereziki zaintzeko lege babesa aldarrikatzen ari garenean, batzuk berariaz ari dira kolpatzen arnasgune horietako udalak, benetako bizikidetzaren aldeko hizkuntza politika egiten duten bakarrenetakoak izan arren”. Eako Udalak 2015eko azaroaren 24an onartu zuen UEMAra sartzeko eskaera egitea. Behin udalak erabakia hartuta, UEMAra bideratu zuten eskaria, eta honek urtarrilaren
Ziortza-Bolibar eta Legorreta ere UEMAko kide izateko bidean APIRILEKO UDAL OSOKO BILKURETAN ESPERO DUTE UEMA-RA sartzeko eskaera onartzea, eta uema-K MAIATZEan leitzan egingo duen BATZAR NAGUSIAN ONARTUKO LITUZKE MANKOMUNITATEAN.
Ziortza-Bolibar. Bizkaia. 434 biztanle ditu.
Eako Udalaren osoko bilkurak iazko azaroaren 24an onartu zuen UEMAra sartzeko eskaera egitea.
23an Zarautzen egin zuen batzar nagusian onartu zuen Busturialdeko herriaren eskaera. Harrezkero UEMAko kide da Ea. Gaur egun, %77,1 da euskararen ezagutza indizea Ean. Eako Udalak azaroan nabarmendu zuenez, “arnasgunea da, oraindik ere modu naturalean euskaraz egin daitekeelako, askorik pentsatu gabe. Belaunaldiz belaunaldi jarraipena izan du euskarak Ean”. Azken urteotako joerak, ordea, kezka sortu du herritarrengan eta udal ordezkariengan, eta horri erantzun nahi izan zioten UEMAra sartzeko erabakiarekin.
A
gintaldi honetan honetan UEMAra sartzeko borondatea agertu duten udalekin lehen bilerak egiten ari da UEMA, eta horietako zenbaitek dagoeneko zehaztuta dute bide-orria. Ziortza-Bolibarrek eta Legorretak, esaterako, apirileko udal osoko bilkuretan espero dute UEMAra sartzeko eskaera onartzea. Ekaineko batzar nagusian, beraz, Dima, Ziortza-Bolibar eta Legorreta izango lirateke UEMAra sartzeko moduan, UEMAko gainerako udal ordezkariek horrela erabakiz gero. Gaur egun, 73 udalerrik osatzen dute Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, eta hiru udal berri hauek gehituta, 76 izango lirateke.
Legorreta. Gipuzkoa. 1.468 biztanleko herria da.
"Galesen legeak bermatzen du Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa" Galesko Mentrau Iaith Cymru elkarteko ordezkariak azpeitian izan dira, UEMA-REN LANA, HELBURUAK ETA EGITEKOA EZAGUTU nahian
G
alesko Mentrau Iaith Cymru elkarteko koordinatzailea eta ordezkariak Azpeitian izan ziren otsailaren 16an, UEMAko ordezkariekin bilera egitera etorrita. Hizkuntzan oinarrituta, komunitateak berpizteko mugimenduak dira Mentrau Iaith-ak. 22 daude Galesen, eta horiek guztiak biltzen ditu Mentrau Iaith Cymru elkarteak. Euskararen aldeko politika ausartak Galesko hizkuntza politikara eramateko aukerari helduta, jakin-minez bilera luzea egin zuten bi aldeek, UEMAko lehendakari Josu Labakak eta Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak harrera egin ondoren. UEMAren nondik norakoez, ildo estrategikoez eta gaur egungo erronkez aritu ondoren, batez ere gai baten inguruan hitz egin zuten bileran: Eragin Linguistikoa Ebaluatzeko tresna. Izan ere, ELE ederki ezagutzen du Meirion Llywelyn Davies-ek. Donostian 2014an lehen aldiz izan zen Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldietan parte hartu zuen, eta ELE tresnak Galesko hizkuntza politikan duen garrantzia nabarmendu zuen. “Gaur egun, Eragin Linguistikoa Ebaluatzeko tresna Galesen legez bermatzea lortu dugu eta hau aurrera begira gaelikoaren zaintzan mugarria izango da�, nabarmendu zuen. Kontu horren harira, UEMAk gogorarazi zuen udalerri euskaldunen zaintzarako ezinbestekoak diren politika ausarten baitan, lehentasunezkoa dela Eragin Linguistikoa Ebaluatzeko tresna legez bermatzea, Galesen bezala.
Mentrau Iaith Cymru elkarteko koordinatzaile Meirion Lllywelyn Daviesekin batera, Galesko zenbait eskualdetako Mentrau Iaith-etako ordezkariak Azpeitiko udaletxean bildu ziren UEMAko ordezkariekin, pasa den otsailaren 16an.
Arnasguneei buruzko tailer berriak sortuko ditu UEMAk GILTZARRIAK DIREN EREMU BERRIETARA HELTZEA DA TAILER BERRIEN HELBURUA
Hezkuntza proiektua udalerri guztietara zabaltzeko asmoa DBH-n eta batxillerrean landu diren proiektuen emaitza positiboa izan da, eta orain udalerri euskaldunetako eskola guztietara zabaltzeko ahalegina egingo du UEMA-k
U
dalerri euskaldunetarako hezkuntza proiektu integrala lantzen ari da UEMA, gazteen artean hizkuntza ekologiaren ideia eta arnasguneen garrantzia nabarmentzeko. Bide horretan, dagoeneko DBHrako eta Batxillerrerako proiektuak landu dira, eta baita hainbat ikastetxetan abiarazi ere, proba moduan. Emaitza eta balorazioa zinez positiboak direnez, udalerri euskaldunetako eskola guztietara zabaltzea da orain asmoa. Esperientzia pilotuaren emaitza eta balorazioa apirilaren hasieran egingo du UEMAk.
E
uskararen arnasguneei buruzko tailerrak udal askotan eman ditu azken urteotan UEMAk, udalerri euskaldunetako herritarren kontzientziazioan eragiteko asmoz. Orain, berriz, eskaintza zabaldu du. Izan ere, tailer horietan parte hartzen dutenak batez ere lehendik ere kontzientziatuta eta ahaldunduta dauden herritarrak direla ohartu da UEMA, eta horrek agerian utzi du eskaintza zabaltzeko beharra, helburua herritarren ahalduntzean eta kontzientziazioan eragitea baita. Honela, euskararekiko kontzientzia nabarmenik ez duten herritarrentzat eta euskaldun berrientzat tailer bana sortu dute UEMAko teknikariek, eta beste bat, berriz, udal langileak sentsibilizatzeko.
Orioko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak herrian izango duen eragin linguistikoa neurtu du, Eragin Linguistikoren Ebaluazioa eginda.
"Orioko Udalak egin duen lana eredu da gainerako udalerri euskaldun guztiontzat"
O
rioko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak herrian izango duen eragin linguistikoa neurtu du, Eragin Linguistikoren Ebaluazioa eginda. Udalerri euskaldunak gero eta erdaldunagoak direla erakusten duten datuekin kezkatuta, UEMAren azken batzar nagusiak pasa den urtarrilaren 23an onartu zituen agintaldi honetako ildo nagusiak, eta horien artean nabarmentzen zen Eragin Linguistikoaren Ebaluazioak duen garrantzia, udalerri euskaldunen zaintzarako ildo estrategikoen artean. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, beraz, Orioko Udala zoriondu nahi du egindako lanagatik. UEMAko lehendakari Josu Labakaren hitzetan, “Orioko Udalak egin duen lana eredu da gainerako udalerri euskaldun guztientzat. Izan ere, udalerri euskaldunen zaintzarako ezinbestekoak diren politika ausarten baitan, lehentasunezkoa da Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa kontuan hartzea edozein hirigintza proiektuen aurrean. Areago, ELE legez bermatzea zein garrantzitsua den ikusaraztea izango da UEMAren hurrengo hilabeteotako lanetako bat, Galesen lortu dutena hemen ere posible izan dadin�.
Orioko Udalaren ebaluazioan esaten den moduan, "plan orokor bat onartzen denean, erabaki asko hartzen dira herriaren garapena baldintzatzen dutenak: zenbat etxe berri egingo diren, zein tipologiatakoak, zein auzo berri sortuko diren, nolakoak, kaleak eta espazio libreak nola antolatuko diren‌ Erabaki horiek ondorioak dituzte alor askotan eta, besteak beste, hizkuntzaren erabileran ere eragiten dute. Ez dago urrutira joan beharrik hori ikusteko, Orion bertan baitaukagu adibide garbia: Orioko azken plan orokorren ondorioz, etxebizitza ugari egin da herrian oso denbora-epe laburrean eta jende berri asko etorri da bertan bizitzera. Horrek herriko euskaldunen portzentajea jaistea ekarri du eta, ondorioz, euskararen kaleko eta etxeko erabilera ere apaldu egin da".
Orioko Udala HAPO berria ari da lantzen eta, lanketa horren baitan Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) egin du, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta UEMAren babesarekin.
Udalerri euskaldunak dira euskararen arnasguneak, hizkuntzaren transmisioan eta balio erreferentzialean duten garrantziaga
Orioko Udalak eutsi egin nahi dio Orioko herriaren izaera euskaldunari. Kezka horretatik abiatuta, plan orokor berria egiterakoan, horren Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) ere egitea erabaki zuen.
tresneria tekniko eta legala. ELE azterketa pauso bat da norabide horretan. Oriokoa izan da tresna hau aplikatu duen Gipuzkoako lehenbiziko Udala; baina ez da azkena izango, dagoeneko beste batzuk erakutsi "Euskararen arnasguneak zaindu eta dute-eta interesa". zabaltzeak berebiziko garrantzia du ELEren bidez, euskararen egoeran hizkuntzaren geroa bermatzeko. Adostasun plan orokorrak izango dituen ondotekniko eta politiko zabala dago baieztapen rioak aztertu ditu Udalak, eta zein neurri horren inguruan; baina, praktikan, ez dago zuzentzaile aplikatu ere aztertu du ondorio garatuta babes hori gauzatzeko behar den negatiboen eragina gutxitzeko.