Altubeko hezeguneak (3,7 km)

Page 1

ARABA

.

Altubeko Hezeguneak

.

Udalerria: Zuia. Hurbileko herria: Altube.

Ingurunea ez dago arriskuetatik kanpo.

Ingurumen-garrantzia. Altubeko idoiak zingira borobilak dira, oro har, neurri txikikoak, hektarea erdi ingurukoak. Euskal Herrian diapiroei lotutako hezeguneen adierazlerik behinenak dira, Arreo-Caicedokoaintzirarekin eta Olandina eta Arbietoko urmaelekin batera. Horien jatorria igeltsuzko Karst hodien suntsitze eta hondoratzean dago, torka txikiak sortzeko.

Hezegunehauek ohikoak dira Euskal Herrian, baina ezaugarri hidrogeologikoengatik eta transizio bioklimatikoko zonalde batean egoteagatik, paregabeko hezegunetzat ditugu idoi hauek. Hezegune hauek interes handikoak dira eta ingurumen-balio gorena dute, batez ere, biodibertsitateagatik: kontserbaziorako interes berezia duten hedadura txikiko Komunitate ez ohikoak eta organismo bitxiak,

esaterako, Qimperreko barrakiloa (Elona quinperiana), eguneko tximeleta (Euphydryas aurinia), txitxi-burruntzia (Coenagrion mercuriale), sorgin-orratza (Oxygastra curtisii) eta arkanbelea (Lucanus cervus). Aipagarriak ere badira uretako landaredia eta narrasti eta anfibioen espezie batzuk, batez ere, desagertzeko arriskuan dauden bi: gailurretako uhandrea (Triturus alpestris) eta basoigel jauzkaria (Rana dalmatina).

Bizkaia Gipuzkoa

Araba

ALTUBEKO HEZEGUNEAK


ALTUBE

Marakalda II idoia

5

4

Altubeko Hezeguneak

Ezkerretara jo

Marakalda I idoia 6 La Peña I eta II idoiak 9

3

8 Ezkerretara jo

7

2

Eskuinetara jo A-624

Landazurieta II idoia

Landazurieta I idoia

.

Mestalaza idoia 10 A-624

Non dagoen eta nola heldu.

Eskuinetara jo 12

Monrealeko idoia 11

1

Aparkalekua

15 A-624 bidegurutzea Ezkerretara jo 13

Kukulupadrako idoia 14

AP-68

N-622

N-622

Aparkalekua

Landazurieta II idoia

1

Marakalda II idoia

3

5

Landazurieta I idoia

Marakalda I idoia

2

Altitudea (m)

La Peña I eta II 9 idoiak

6

8 Ezkerretara jo

Eskuinetara jo A-624 Ezkerretara jo 4

Eskuinetara jo 12

Ezkerretara jo

1

Kukulupadrako idoia

Monrealeko idoia 11

14

Mestalaza idoia

A-624 bidegurutzea

10

7

Aparkalekua

13

Altubeko urmael multzoa Gorbeia Parke Naturalean dago, Arabako Lurralde Historikoaren iparmendebaldeko koadrantean, Gorbeialdea eskualdean, Altube herriaren inguruetan, Zuia udalerrian. Bertaratzeko, (N-622) Altubeko autobidea hartuko dugu Gasteiz-Bilbao norabidean, eta (A-68) Autopistako ordainlekura iritsi baino lehenago, (A-624) errepidetik joko dugu Amurrio. Mila eta berrehun metro egindakoan helduko gara abiapuntura. Altubera doan (A-624) errepideko desbideratzea harturik, kilometro batera hartuko dugu errepidearen eskuin aldera hasten den lur-bidexka. Albo bietako landak zeharkatuta, haritzez, pagoz eta erkametzez osatutako baso txiki batean sartuko gara. Bidearen sarreran Gorbeia Parke Naturalaren inguruko informazioa duen panela aurkituko dugu. Kilometro bat inguru eginda, ezkerretara aurkituko dugu Landazurieta I urmaela, oso gertu, eskuinetara, Landazurieta II. hirurehun bat metro lur-bidexkan aurrera, beste bide bat dago. Guk, ezkerretik hartuta ehun bat metrora, belardi txiki bat zeharkatu behar dugu non Marakalda I eta Marakalda II idoiak aurkituko ditugun. Lur-bidean atzera eginez, (A-624) errepidera itzuliko gara. Altuberako norabidean, ehun eta hirurogeita hamar metrora ezkerreko bidea hartuko dugu etxebizitza batetara heldu arte. La Peña I eta La Peña II idoiak etxearen bi aldeetara daude, abeltzaintzarako zelaietan. Puntu horretatik gure bideari eutsiko diogu larre sailen zehar, eta pago eta haritzez gain, pinuak dituen baso batean sartuko gara. Ezkerretara, zador batean, Mestalaza idoia dugu, eta 60 bat metrora, Monreal idoia. Bertan, atseden hartuko dugu paisaiaz oragarria gozatzeko. Idoia inguratuta, golf zelaia eskuinetara utzita, berrehun bat metro egingo dugu aurrera eskuinetara hartzeko, eta gero golf zelaiaren mugetatik laurehun bat metro eginda, Zazpi Iturri idoiak utziko ditugu geure eskuinetara. Lur-bide batetik jarraiki, ehun eta berrogeita hamar metrora ezkerretara hartuko dugu azken idoiraino heltzeko: Kukulupadra. Hura inguratuta, (A-624) errepideraino joko dugu, bertatik abiapuntura heltzeko. Nahiz eta urmaelak edozein urtarotan bisita daitezkeen, udaberria (martxoa) da egokiena,batez ere, euri-sasoiaren ondorenean.

15

675 625

Deskargatu ibilbidea:

575 0,0

0,4

0,8

1,2

1,6

2,0

2,4

2,8

3,2

3,6

3,7

Distantzia (km)

Ezagutu ibilbide guztiak hemen:


Altubeko Hezeguneak


Altubeko Hezeguneak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.