Lamioxin urmaela eta Altubeko ur-jauziak (3,4 km)

Page 1

ARABA

.

Lamioxin urmaela eta Altubeko ur-jauziak .

Udalerria: Urkabustaiz. Hurbileko herria: Izarra. Ibaia: Altube. Ingurunea ez dago arriskuetatik kanpo.

Ingurumen-garrantzia. Lamioxin Euskal Herriko urmaelik ederrenetakotzat jotzen dute. Aipagarriena du, besteak beste, ur-landaredia. Alderik sakonenean ugari dira Chara hispida eta Chara vulgaris bezalako karofitoak, uraren gardentasunari esker. Azaleko uretan dago ugaritasunik handiena, adibidez, Potamogetonen komunitateak.

Bizkaia

Azkenik, ertzen inguruetan helofitoen txaplata bakanak ditugu: Cladium mariscus eta Phragmites Australis izenekoak. Faunari dagokionez, hiru arrain mota daude, bi bertakoak: tenka (Tinca tinca) eta loina (Parachondrostoma miegii), eta bestea aloktona.

Altubeko osinen aldean hauek ez dute jatorria igeltsuen torketan. Aitzitik, iturburu txiki bat du albo batean. Inguruetan, interes bereziko espezieen artean hauexek aipa ditzakegu: baso-igel iberiarra (Rana iberica), eta Schribermuskerra (Lacerta schreiberi).

Gipuzkoa

Araba

LAMIOXIN URMAELA ETA ALTUBE UR-JAUZIAK


5

Eskuinetara jo

AP-68

Lamioxin urmaela

4

3

Altubeko/ Corraladas ur-jauziak

Eskuinetara jo

6

7

Ezkerretara jo

Lamioxin urmaela eta Altubeko ur-jauziak .

Non dagoen eta nola heldu.

2

1

Eskuinetara jo

Aparkalekua

A-2521

Aparkalekua 1

Eskuinetara jo

Eskuinetara jo

Eskuinetara jo

4

5

2

Altubeko/ Corraladas ur-jauziak 7

Lamioxin urmaela

Ezkerretara jo

3

Altitudea (m)

6

670

Lamioxin urmaela eta Altubeko ur-jauziak (Altuberen adarra) Arabako Lurralde Historikoaren iparmendebaldeko koadrantean ditugu, Gorbeialdea eskualdean, Izarratik hurbil, Urkabustaiz udalerrian. Gorbeia Parke Naturalaren erdi-erdian egonda, hara heltzeko, (N-622) Altubeko autobidea hartuko dugu Gasteiz-Bilbao norabidean eta (A-68) autopistaren ordainlekura heldu baino lehen, (A-2521) errepidea, Urduña-Izarra norabidean. Ibilbidea (A-2521) eta (A-3314) errepideen elkargunean hasiko dugu. Bertatik, (A-2521) errepidearen eskuin aldera lur-bide bat hasten da, ongi seinalatua (GR-282 4.etapa), Lamien osina urmaelera eramango gaituena. Izan ere, Euskal Herriko Jakintza tradizionalaren arabera, Haiek, uhandre eta miragarriak, urrezko orraziez orrazten zituzten beren adats luzeak ibai eta aintziren inguruetan. Berrehun bat metro egin eta gero, bitan banatzen da bidexka, eta guk eskuinekoa hartuko dugu. Hogeita bost bat minutuan eta haritz, erkametzez eta pagoz betetako basoan, agin batzuk aurkitu bezain laster helduko gara urmaelera. Urmaelaren ur geldo eta bareak gozaturik, Corraladas ibaiaren uren zalapartaren bila joango gara. Horretarako, urmaelaren parean hartuko dugu eskuineko pista eta bertan jarraitu bide-sarde bateraino. Eskuinekoa hartuko dugu (GR-282 laugarren etapa) artzainen bideari darraiona, Altuberantz. Aurrerago gure pista eta artzainena banatu egingo direnez guk geureari ekingo diogu. Bostehun bat metro egin eta gero, pistaren ezker aldeko bidexkatik joango gara, goranzko bihurgune itxi batera heldu baino lehen. Minutu gutxian, baso sarri bat zeharkatuta, ibai-ikuskizunik paregabeenetakoak gozatuko ditugu: urjauzi zoragarriak eta ametsetako osinak, non ura haitz eta landareen ispilu bihurtu den. Altubeko beste idoiak bezala, edozein urtarotan bisita daiteke Lamioxin, nahiz eta udaberrian izango duen urik gehien. Udazkeneko bisitaldiak, berriz, eremu berezi honetako zuhaitzen kolore okreak gozatzeko parada eskainiko digu. Euri-sasoian ikusgarriagoak ditugu ur-jauziak.

570 470

Deskargatu ibilbidea:

370 0,0

0,2

0,4

0,6

0,8

1,0

1,2

1,4

1,6

1,8

2,0

2,2

2,4

2,6

2,8

3,0

3,2

3,4

Distantzia (km)

Ezagutu ibilbide guztiak hemen:


Lamioxin urmaela eta Altubeko ur-jauziak.


Lamioxin urmaela eta Altubeko ur-jauziak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.