Navaridaseko urmaela (2,4 km)

Page 1

ARABA

.

Navaridaseko urmaela .

Hurbileko herria: Navaridas.

Ingurunea ez dago arriskuetatik kanpo.

Ingurumen-garrantzia. Navaridaseko urmaela, Laguardiakoakbezala, endorreikoa da. Horrek esan nahi du ez duela kanporako drainatzerik eta biltzen duen ura berton egindako euria da, beraz, urtaroaren arabera izaten du ura ala ez, eta duenean uraren lamina sakonera txikikoa da.

Urtarokokarakterehonek, bere uren gazitasunarekin elkartuta, biodibertsitatea oso berezia izan dadila eragiten du. Urmaelakolandaredi nagusia ihitza (Juncusmaritimus) da, batzuetan, lezkadi zabalarekin batera ur-orria ikustea galarazten duena Flora eta faunaren espezie askoren habitat bikaina da urmaela.

Horietako batzuk balio ekologiko handikoak dira, besteak beste, apo pikarta (Pelodytespunctatus) eta apo lasterkaria (Bufo calamita). Lezken artean hegazti espezie interesgarriak ditugu: uroiloa (Gallinulachlorupus),ihi-txoria (Cisticolajundicis) eta uroilanda pikarta (Porzanaporzana).

Bizkaia Gipuzkoa

Araba

NAVARIDASEKO URMAELA


5

4

NAVARIDASEKO URMAELA

Eskuinetara jo

.

3 6

Navaridaseko urmaela

Ezkerretara jo

Eskuinetara jo

Behatokia

2

A-3212 bidegurutzea

Non dagoen eta nola heldu.

1 Navaridaseko plaza

A-3212

NAVARIDAS

Navaridaseko plaza

A-3212 bidegurutzea

Eskuinetara jo

Eskuinetara jo

Ezkerretara jo

Behatokia

1

2

3

4

5

6

Navaridasurmaela Arabako Lurralde Historikoaren hegoaldean dago, Arabako Errioxa eskualdean, Navaridas herritik hurbil, Navaridas udalerrian. Mahastiak dira nagusi, inguru horretan. Hara heltzeko, Lezatik Navaridasera doan A-3212 errepidea hartuko dugu, eta herrira sartzeko desbideratzera heldu baino lehentxeago dagoen eskuinaldeko pista. Navaridaseko enparantzan herrira sartzeko errepidea hartu behar dugu, eta Lezatik datorren A-3212rekin elkartzean, ezkerraldeko pista (Lezarantz). Berrehun eta hogei bat metro eginda, eskuineko pistatik jarraituko dugu gurutzeraino. Eskuinekoa hartuta, eta berrehun eta hirurogeita hamar bat metro egin ondoren, urmaela ikusiko dugu, mahastiz inguratuta. Nahi izanez gero, bidezidorretik urmaela inguratu eta joaneko bidetik itzul gaitezke. Edozein urtaro da ona urmaela bisitatzeko, baina euri-sasoian ikusgarria da ur-azala.

Altitudea (m) 600

550

Deskargatu ibilbidea:

500

450 0,0

0,2

0,4

0,6

0,8

1,0

1,2

1,4

1,6

1,8

2,0

2,2

2,4

Distantzia (km)

Ezagutu ibilbide guztiak hemen:


Navaridaseko urmaela.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.