Castaños ibaiaren ur-jauzia (0,9 km)

Page 1

BIZKAIA

.

Castaños ibaiaren ur-jauzia .

Udalerria: Gueñes. Hurbileko herria: Zaramillo - Saratxo. Ibaia: Castaños / Galindo. Arrisku faktore bat baino gehiago dago. Pistatik ur-jauzirako jaitsiera seinalerik gabea, laburra baina oso pikea.

Ingurumen-garrantzia. Castaños ibaiko ur-jauzia uretan gora dago. Natura-balio handiko tartea da uraren kalitatearen arabera, nahiz eta ibar landareak eremu urria duten koniferen presioa dela-eta. Horiek ibarren bi aldetan dute indar handia laiotzari esker.

Bizkaia

Halaber, txilarrak eta iratzeak ugari dira. Hala ere, nonahi daude sahatsak (Salix spp.), lizarrak (Fraxinus excelsior), hurritzak (Corylus avellana) eta haltzak (Alnus glutinosa). Faunan ugari dira amuarrainak (Salmo trutta) eta intsektuak, tximeleta keta sorgin-orratzak.

Ur-jauziak sortzen duen osinaren inguruan, anfibioak aurki ditzakegu, hala nola igela (Pelophylax perezi).

Gipuzkoa

CASTAÑOS IBAIAREN UR-JAUZIA Araba


1

Abereentzako itxitura

San Bernabe baseliza

2

Castaños ibaiaren ur-jauzia .

Non dagoen eta nola heldu

.

3 Castaños ibaiaren ur-jauzia

Bidegurutzea pistarekin

4

San Bernabe baseliza

Abereentzako itxitura

Bidegurutzea pistarekin

Castaños ibaiaren ur-jauzia

1

2

3

4

Castaños ibaiaren ur-jauzia Bizkaiko Lurralde Historikoaren ipar-mendebaldeko muturrean dago, Enkarterri eskualdearen ekialdean, Gueñes udalerriko Gaztaineta auzoan. Hara heltzeko Zaramillotik hasi behar dugu BI-636 errepidean,eta ,ondoren, Saratxo norabidean segi hormigoizko pista batetik Gaztaineta adierazten duen bidegurutze batera heldu arte. Bi koma bi kilometro egin eta gero, Zaramilloko industrialdetik hartuko dugu errepidearen eskuinaldetik hasten den pista bat. Zazpiehun bat metro egin eta gero, bidebanatzean eskuineko pistatik jarraituko dugu. Bostehun bat metro eginda Saratxora helduko gara, eta ondoren bidebanatzean ezkerreko pistatik jarraituko dugu Gaztaineta auzoko San Bernabe baserrira. Handik hasten da hogeita bost minutuko ibilbidea. Abereentzako itxitura pasa ondoren, ibaiaren ezker ibarreko bidexkatik jarraituko dugu. Tarte batzuetan oso pikea da aldapa. Zazpiehun eta berrogeita hamar bat metro eginda, eskuineko beste pista bat hartuko dugu. Ehun bat metro aurreraxeago, pistaren eskuin aldetik jaitsi behar dugu ur-jauzira heltzeko. Edozein urtarotan egin daiteke bisitaldia.

Altitudea (m)

380

330

Deskargatu ibilbidea:

280

230 0,0

0,1

0,2

0,3

0,4

0,5

0,6

0,7

0,8

0,9

Distantzia (km)

Ezagutu ibilbide guztiak hemen:


Castaños ibaiaren ur-jauzia.


Castaños ibaiaren ur-jauzia.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.