BIZKAIA
.
Barbadun ibaia Valdibian-La Olla tartean .
Udalerria: Sopuerta. Hurbileko herria: Arenao. Ibaia: Barbadun. Ingurunea ez dago arriskuetatik kanpo
Ingurumen-garrantzia. Ibilbidea kontserbazio egoera onean dago. Ibarrean haltzak dira nagusi; izan ere, haiek dira ezinbestekoak ibai-ekosistema behar bezala kontserbatzeko, elikagaia eta babesa ematen baitizkiete lur eta uretan bizi diren animaliei. Haltzen ondoan bestelako landareak ere baditugu: lizarrak (Fraxinus excelsior), sahats hauskarak (Salix atrocinerea), haritz kankudunak (Quercus
robur), hurritzak (Corylus avellana), basaerramuak (Euonymus europaeus), zumalakarra (Frangula alnus), sasiak (Rubus ulmifolius) eta aihenzuriak (Clematis vitalba), bestek beste. Bertan honako arrainak nabarmendu ditzakegu: amuarraina (Salmo trutta), aingira (Anguilla anguilla), loina (Parachondrostoma miegii) eta ezkailua (Phoxinus bigerri). Hegaztiak ere urte osoan edo zenbait
urtarotan ikus daitezke, neguan, adibidez, migrazio-bidaietan pausaleku eginez: urtxori gorria (Alcedo atthis), koartza hauskara (Alcedo atthis), eta ur-zozoa (Cinclus cinclus). Harkaitzetan, hau ere aurki daiteke: buztanikara horia (Motacilla cinerea) haren buztan luzea dantzari. Oso noizean behi aurki daitekeen limikola bat kuliska txikia (Actitis hypoleucos) da, ertzetan elikagai bila.
Bizkaia Gipuzkoa
Araba
BARBADUN IBAIA VALDIBIAN-LA OLLA TARTEAN
6 La Olla burdinolaren aztarnak
La Olla zubia
5 4
Osin handia
Barbadun ibaia ValdibianLa Olla tartean .
BI-2701
Non dagoen eta nola heldu. 3
Ventorro aparkalekua
Ventorro aparkalekua
1
Valdibian bidebanatzea
2
Valdibian bidebanatzea
Valdibian errota
2
3
1
Barbadun ibaiaren zati hau, Valdibian errota eta la Ollaren artekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoaren ipar-mendebaldeko muturrean dago, Enkarterri eskualdean, Arenao auzunean, Sopuertako udalerrian. Arenaora heltzeko, Muskizetik Mercadillora doan BI-2701 errepidea hartu behar dugu, eta, zubiaren parean, BI-3632a, Galdames eta Valdibian Errotarako norantzan. “El Ventorro” izeneko aparkalekuan hasiko dugu ibilbidea. Barbadun ibaiaren gaineko zubia igaro eta ezkerretara hartuta, 400 bat metro egin eta Valdibian errotara helduko gara. Ibaiaren eskuinaldetik doan pistatik jarraituko dugu, eta 1,2 km kilometro aurrerago Ibaian putzu bat aurkituko dugu. Bertara jaitsita, uraren kalitateaz eta erriberako basoak goza dezakegu, paraje magiko horretan. Ibaiaren ertzean aurrerago, la Olla burdinolaren aztarnak ikusiko ditugu: eraikinaren arrastoak, eskuinaldean, eta presa txikia, uretan. 100 bat metro eginda, la Ollako zubia zeharkatu eta errepidea aurkituko dugu berriro. Bide beretik bueltatzea da onena. Inguru horretan hainbat burdinola eta errota ditugu eta Ibaian behera dagoen El Pobaleko burdinola ikusteko aprobetxa dezakegu. Edozein urtarotan egin daiteke bisitaldia.
Valdibian errota
La Olla burdinolaren aztarnak 5
La Olla zubia 6
Osin handia 4
Altitudea (m)
95
Deskargatu ibilbidea:
45
5 0,0
0,1
0,2
0,3
0,4
0,5
0,6
0,7
0,8
0,9
1,0
1,1
1,2
1,3
1,4
1,5
1,6
1,7
1,8
1,9
2,0
Distantzia (km)
Ezagutu ibilbide guztiak hemen:
Barbadun ibaia Valdibian-La Olla tartean
Barbadun ibaia Valdibian-La Olla tartean
Barbadun ibaia Valdibian-La Olla tartean