Iñurritzako biotopoa ( 0,9 km )

Page 1

GIPUZKOA

.

Iñurritzako biotopoa .

Hurbileko herria: Zarautz .

Ibaia: Iñurritza

.

Ingurunea ez dago arriskuetatik kanpo.

IÑURRITZAKO BIOTOPOA

Ingurumen-garrantzia. Hirigintzaren presioak paduraren zatirik nagusiena suntsitu zuen. Hala ere, eta andeatzea handia izanik, paduraren gotorleku honek balio handiak ditu ingurumen, paisaia eta kultura arloetan. Arreta handia merezi dute dunetan bizi diren landare-espezieak, batik bat

golf zelaiak hartutako lur eremuan. Barrendegi horretan bizirauten dute antzina Euskal Kostaldean ugari ziren hareatzetan sakabanatuta zeuden zenbait espeziek. Iñurritzan ditugu Mehatxatuko Espezieen Katalogoan dauden hareatzalandare gehienak.

Horko lau espezieetatik hiruk dute hemen Euskal Herriko ale bakarrak: (Medicago marina, Galium arenariumy Alyssum loiseleurii). Laugarrena Matricaria maritima subsp. Maritima Urdaibaiko paduretan baino ez da bizi.

Bizkaia Gipuzkoa

Araba


Iñurritza errekastoaren gaineko pasabidea

Zarauzko hondartza

Iñurritzako biotopoa

2

.

Non dagoen eta nola heldu

.

Iñurritza itsasadarra Gipuzkoako Lurralde Historikoaren kostaldean dago, Donostialdea eskualdean, Zarauzko hondartzaren ekialdeko muturrean, Zarautz udalerrian. Hara heltzeko, (Behobia-Donostia) A-8ko Zarauzko irteera hartuko dugu. Ondoren, Orio Zarautzekin lotzen duen N-634an, ubidearen gaineko zubia gurutzatuta, ezkerreko bidebanatzean (Zubi-ondo parean) sartuko gara. Ibilbideari Zubi-ondo jatetxetik bertatik ekingo diogu, itsasadarraren eskuin aldetik, eta ondoren Sorginmuino bidetik jarraituko, betiere uraren eskuin aldetik. Zortziehun eta berrogeita hamar bat metro egindakoan, pasabide bat aurkituko dugu. Ibilbidean zehar, itsasadarreko landaredia eta dunak gozatzeko aukera izango dugu. Itzuliko bidea toki beretik egingo dugu. Edozein urtarotan egin daiteke bisitaldia.

San Pelaio erreka

Zubi Ondo jatetxeko aparkalekua

1

Zubi Ondo jatetxeko aparkalekua

Iñurritza errekastoaren gaineko pasabidea

1

2

Altitudea (m)

40

Deskargatu ibilbidea:

20

0 0,0

0,1

0,2

0,3

0,4

0,5

0,6

0,7

0,8

0,9

Distantzia (km)

Ezagutu ibilbide guztiak hemen:


Iñurritzako biotopoa.


Iñurritzako biotopoa.


Iñurritzako biotopoa.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.