GIPUZKOA
.
Aitzondoko ur-jauzia .
Hurbileko herria: Irun (Ibarla auzoa). Ibaia: Ibarla. Ingurunea ez dago arriskuetatik kanpo.
Ingurumen-garrantzia. Aitzondour-jauzia Gipuzkoako garrantzitsuena da eta, halaber, Euskal Herriko handienetakoa. Inguru geologiko berezian dago: Euskal Herrian bakarra den Aiako Harria granito-egitura nabarmentzen den eremuan. Egitura geologiko hori ur-jauziaren sorrera eragiten duen erliebe
malkartsua da. Bertan amiltzen da Aiako Harriaren ipar magalean jaiotako zenbait errekastoren bateratzeak osatzen duen erreka. Bertatik bide egiten du errekaren ibilguak Egiluzemendian zehar, beste errekastoek elikatuta, Meazurieremura heldu arte. Handik aurrera, malda arindu egiten da eta errekak baso sarri bat zeharkatzen
du, antzina meatzetako trenak egin ohi zuen bezalaxe. Pagoak eta haritzak ugari dira ibiltariaren gozamenerako. Errekako uraren gardenak fauna aberatsa ahalbidetzen du, non aipagarria den ur-ipurtatsa (Mustela Lutreola).
Bizkaia Gipuzkoa
Araba
AITZONDOKO UR-JAUZIA
Aparkalekua
Aitzondoko ur-jauzia
1
.
Meatzaritza labeak
2
Non dagoen eta nola heldu
.
3
Aitzondoko ur-jauzia
Aparkalekua
Meatzaritza labeak
1
2
Ibarlako pistaren bidegurutzea
4
Ibarlako pistaren bidegurutzea 3
Aitzondoko ur-jauzia 4
Aitzondokour-jauzia Gipuzkoako Lurralde Historikoaren ipar-ekialdeko koadrantean dago, Aiako Harria Parke Naturalean bertan, Bidasoa beherea eskualdeko Irun udalerriko lurretan. Ibilbidea hiritik bertatik hasiko dugu Ibarla auzoan. Hiribarnetik errepideari ekin eta erreka baten gaineko zubia zeharkatuko dugu ezker aldean dagoen ElPinaratseden-eremura heldu arte. Bostehun bat metro egin ondoren, Bidasoako Ehiza eta Arrantza Elkartearen arraintegia ezkerretara utzi eta pistatik jarraituko dugu Irugurutzetameatz-eremuraibilbidea hasteko. Irugurutzetako meaztegiko kiskalketa-labeetatik bidexka balizatu bat hasten da “Aitzondokour-jauzia”. Bi koma zazpi kilometro eta berrogeita hamar minutu inguruko ibilaldia egingo dugu. Hasieran malda ertaineko tartea da. Basoaren bidexkatik sartuko gara, eta erreka geure eskuinetara utzita, burdina eta sokaz balizatutako pike handiko beste aldapa batera helduko gara. Ondoren, erreka gaineko pasabidea zeharkatu eta Iparlaauzotik datorren eta Meazuribarrutia tunelen bidez zeharkatzen duen pistarekin egingo dugu bat. Antzina, animaliek tiratutako tren batez ekartzen zuten minerala handik. Guk ezkerretatik joko dugu, eta ehun eta laurogei bat metro egin eta gero, Lesakako Endara urtegitik Irunera ura ekartzeko gaur egun erabiltzen diren tuneletako batera helduko gara. Inguruetan meatzarien barrakoien aztarnak ikusiko ditugu. Kontuz jaitsiko gara ibaira, eta zatirik gorenean, eskuin aldera ikusiko dugu ur-jauzia, Azkainmendiko magaleko granito-harkaitzetatik ehun metro behera amiltzen. Edozein urtarotan egin daiteke bisitaldia, baina euri-sasoian gozatu ahal izango dugu ongien ur-jauzia.
Altitudea (m) 225
175
125
Deskargatu ibilbidea:
75
25 0,0
0,3
0,6
0,9
1,2
1,5
1,8
2,1
Distantzia (km)
Ezagutu ibilbide guztiak hemen:
Aitzondoko ur-jauzia.
Aitzondoko ur-jauzia.
Aitzondoko ur-jauzia.