GIPUZKOA
.
Altxerri ibaia Agorregin .
Udalerria: Aia Hurbileko herria: Laurgain / Aia .
.
Ibaia: Altxerri
.
Ingurunea ez dago arriskuetatik kanpo.
ALTXERRI IBAIA AGORREGIN Bizkaia Gipuzkoa
Ingurumen-garrantzia. Altxerri ibaia kontserbazio egoera onean dago. Uraren eta ibar landareen kalitatea ona da. Ibar-basoan zuhaitz
Araba
mota ugari ditugu, baina batez ere, haritzak (Quercus robur), lizarrak (Fraxinus excelsior) eta haltzak
(Alnus glutinosa). Oso habitat egokia da arrainentzat eta ibai ekosistemari lotutako faunari.
1
Altxerri ibaia Agorregin
Iturraran baserria
Pagoeta Natura Parkea
.
GI-2631
LAURGAIN
Non dagoen eta nola heldu
.
Ezkerretara jo
3
2
4
Altxerri ibaia, Oriaren adarra ezker aldetikoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren iparraldeko erdian dago, Donostialdea eskualdeko Aia udalerriko Laurgain inguruan. Pagoeta Natura Parkean bertan dago, Agorregiko errota eta burdinola eremuaren parean. Zarautz eta Aia lotzen dituen GI-2631a hartu ahal dugu Pagoetara joateko, edo, bestela, GI-4164a Manterola eta Agorregirantz. Abiapuntua Iturraran baserriko aparkalekuan dugu, Pagoeta Natura Parkearen interpretazio etxearen ondoan. Bertara, Laurgain auzotik helduko gara. Bertan gozatu ahal dugu munduko hainbat tokitako 5000 baino landare mota gehiago dauzkan lorategirik bitxienetako bat. Halaber, ikusgai dugu labe handiak agertu baino lehenagoko XVIII. mendean burdingintzarako erabiltzen zen egitura hidraulikoa. Ondoren, Altxerri ibaiaren goiko tartea bisitatuko dugu. Horretarako, ibaiaren ezker aldeko bidexka hartuko dugu, ibilguaren norabidean, beti ibaia ikusgai dugula. Laster, presa txiki bat eta burdinola eremuaren ur-hodietako baten zama-ganbera ikusiko ditugu. Ibai ertzetik jarraiki, haltzez eta lizarraz jositako ibar basoa eta ibai-paisaia gozatuko ditugu. Itzulbidea bide beretik egin dezakegu eta, bide batez, errota eta burdinolen funtzionamendurako, ura indar eragilea zeneko garai bateko aztarnak gozatu. Edozein urtarotan egin daiteke bisitaldia.
Agorregi
Presa txikia
Iturraran baserria
Ezkerretara jo
Agorregi
Presa txikia
1
2
3
4
Altitudea (m)
195
145
Deskargatu ibilbidea:
95
45 0,0
0,1
0,2
0,3
0,4
0,5
0,6
0,7
0,8
0,9
1,0
1,1
1,2
1,3
1,4
1,5
1,6
1,7
Distantzia (km)
Ezagutu ibilbide guztiak hemen:
Altxerri ibaia Agorregin.
Altxerri ibaia Agorregin.