ARABA
.
Bikuñako urmaela .
Udalerria: San Millán/Donemiliaga. Hurbileko herria: Bikuña.
Ingurunea ez dago arriskuetatik kanpo.
Ingurumen-garrantzia Urtaroen araberako aintzira txiki bat da. Zortziehun eta hirurogei metroko altitudean dago pagadi baten erdian Entzia mendikatearen ipar- mendebaldeko isurialdean.
Bizkaia
Bertaratzen diren urak lurrazaletik datoz gehienbat. Hezegune honen garrantzia kontserbazio egoera bikainak ematen dio, izan ere, basoa oso ongi zaindua dago eta flora eta fauna aberatsa du.
Bereziki, flora akuatikoak interes botaniko handia du. Hezegunean espezie hauek aurkitu ahal ditugu: izaina (Hirudo medicinalis), uhandrea (Triturus alpestris cyreni) eta igela (Rana dalmatina).
Gipuzkoa
Araba
BIKUÑAKO URMAELA
Bikuñako urmaela
BIKUÑA 1
Bikuñako plaza
2
Abereentzako itxitura
.
Non dagoen eta nola heldu.
3
Bikuñako urmaela Arabako Lurralde Historikoaren ipar-ekialdeko koadrantean dago, Entzia mendilerroaren ipar isurialdean, Donemiliaga udalerrian, Bikuña herritik bi kilometro ingurura. Bertara heltzeko, Agurainetik hasiko gara, A-3110 errepide zaharra hartuta, N-1 autobiarekiko paraleloa. Ondoren, A-4114 udal-errepidea hartuta, Bikuñaraino helduko gara eta bertatik ekingo diogu ibilbideari. Urmaelara hurbiltzeko, Bikuñatik hasiko gara. Herriko plazatik hasita Migorroste eta Bergua kaleak pasatu behar ditugu. Ondoren, bidean aurrera, abereentzako itxitura batekin egingo dugu topo. Handik aurrera, beti gorantz egiten duen bidexka malkartsu bati jarraitu behar diogu. Lurzorua harri txiki eta handiz beteta dago. Laster, eskuin aldera Bikuña, Opakua eta Durruma ibilbideko GR25aren baliza aurkituko dugu. Ondoren, bi kilometrora edo, bidea desagertzen den tokian aurkituko dugu hezegune txikia. Edozein urtarotan joan daiteke.
Bikuñako urmaela
Plaza de Bikuña
Abereentzako itxitura
Bikuñako urmaela
1
2
3
Altitudea (m) 850
750
Deskargatu ibilbidea:
650
550 0,0
0,1
0,2
0,3
0,4
0,5
0,6
0,7
0,8
0,9
1,0
1,2
1,3
1,4
1,5
1,6
1,7
1,8
1,9
2,0
2,1
Distantzia (km)
Ezagutu ibilbide guztiak hemen:
Bikuñako urmaela.