Lapuebla de Labarcako Ebro ibaiaren ibarbasoa (5,4 km)

Page 1

ARABA

.

Lapuebla de Labarcako Ebro ibaiaren ibarbasoa

.

Hurbileko herria: Lapuebla de Labarca. Ibaia: Ebro. Ingurunea ez dago arriskuetatik kanpo. Konbinaketa: burdin bidea, ibai bidexka eta zurrun asfaltatua.

Ingurumen-garrantzia. Hain dago ongi kontserbaturik, Ebro ibaiaren erdialdeko Ibarbaso hau toki aparta da, batez ere, zuhaixkak eta zuhaitz sendoak ederresteko. Bestalde, terrazetan eta haitzarteetan, non ibarbasoa nekez finkatzen den, habitat egokia aurkitzen dute hainbat hegazti harraparik, hala nola erletxoriek (Merops apiaster) eta uhalde- enarek. Ebro ibaian zehar ibarbasoa oso sakabanaturik eta higaturik egon arren, eta ondorioz, naturaren korridorearen funtzioa galduz joanda ere, ibai tarte hau balore ekologiko handikoa da.

Baso honek hainbat funtzio betetzen ditu higaduraren aurka: uholdeen ondorioak ekiditea eta iragazki gisa jokatuz, uraren arazteari laguntzea. Paisaia-interesaz gain, balio ekologiko eta ekosozial handia du. Ibarbasoaren landareetatik hauek nabarmendu ditzakegu: Makalak (Populus nigra), zurzuriak (Populus alba), sahatsak (Salix alba, Salix purpurea, Salix triandra, Salix fragilis) eta haltzak (Alnus glutinosa). Hain dira ugari, non fauna aberatsa bereganatze duen, bai hegaztiak nola

ugaztunak: bisoi europarra (Mustela lutreola), eta igaraba (Lutra lutra). Eremu berezi honetan bestelako apopiloak ere baditugu: Montpellierko sugea (Malpolon monspessulanus) eta Eskailera-sugea (Rhinechis scalaris). Arrainetan ere aberatsa da ibaia. Bertan, antzemandako zazpi espezieen artean, Euskal Herrian desagertzeko zorian dauden bi aipa ditzakegu: blenioa (Salaria fluviatilis) eta erreka-lanproia (Cobitis calderoni).

Bizkaia Gipuzkoa

Araba

LAPUEBLA DE LABARCAKO EBRO IBAIAREN IBARBASOA


2

Ezkerretara jo

Lapuebla de Labarcako Ebro ibaiaren ibarbasoa

Ezkerretara jo

3

.

Ezkerretara jo

Ezkerretara jo

Non dagoen eta nola heldu.

4

5

Jolasgunea

6

1

Aparkalekua

Ebro ibaia

Aparkalekua

ezkerretara jo

1

2

ezkerretara jo

Eskuinetara Jolasgunea jo

3

4

6

Ezkerretara jo

Altitudea (m) 670

5

La Puebla de Labarca udalherriko ibarbasoa Arabako Lurralde Historikoaren hego muturrean dago. Herrira heltzeko, A-3216 errepidea dugu Laguardiatik edo LR-251a Fuenmayortik. Handik, La Pobedako etorbidea hartuko dugu eta bidebanatzean, ezkerreko bide asfaltatuari jarraituko diogu ibaia ikusi arte. Hura ezkerretara utzita, GR-99 pistatik egingo dugu aurrera La Pobedako atsedeneremura iritsi arte. La Pobeda atseden-eremutik hasiko dugu ibilaldia. Bertan, aparkalekuaz gain, argibideen panelak, txikientzako jolas-parkea eta picnic gunea ditugu. Tarterik interesgarriena ibarbasoaren bidea da Ebro ibaiaren ezker aldetik. Atseden-eremutik gertu, presa txiki bat dago. Harago, bidexka estu batetik ibarbaso trinko bat pasa dezakegu. Izan ere, bera da Ebro ibaian hobekien kontserbatutako ibarbaso tartea, kilometro bat ingurukoa. Pista asfaltatura heltzean, La Pobedara ekarri gaituena, badugu itzuleko bidaia egitea, edo aurreta jotzea Ebro ibaiaren ibilbide zoragarria gozatzeko. Horretarako, ibarbasoa utzita, pista asfaltatua hartuko dugu eskuinetik bat koma hiru kilometrotan. Gure ezkerretara geratuko da ibaiak zizelatutako ezponda ikaragarria eta bertan lahardi medierraneoa oso-osoan gozatu ahal izango dugu: erromeroa, izpilikua eta otea. Bidegurutzera heldu bezain laster, ezkerreko pista asfaltatuta hartuko dugu eta bertatik jarraituko dugu bat koma hirurogeita zortzi km; ondoren, lur pista hartuko dugu ibaiarekin bat egin arte. Bidexkan aurrera egingo dugu SSW norabidean, eta ibarrarera heltzean ezkerretara joko dugu abiapuntura heltzeko. Bide batez, mahastien koloreez margotutako paisaia berezia zabalduko da gure begien aurrean. Edozein urtarotan egin daiteke ibilaldia.

570 470

370

Deskargatu ibilbidea:

270 0,0

0,5

1,0

1,5

2,0

2,5

3,0

3,5

4,0

4,5

5,0

5,4

Distantzia (km)

Ezagutu ibilbide guztiak hemen:


Lapuebla de Labarcako Ebro ibaiaren ibarbasoa.


Lapuebla de Labarcako Ebro ibaiaren ibarbasoa.


Lapuebla de Labarcako Ebro ibaiaren ibarbasoa.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.