Igoroin ibaiaren amildegia (3,4 km)

Page 1

ARABA

.

Igoroin ibaiaren amildegia .

Udalerria: Arraia-Maeztu. Hurbileko herria: Musitu. Ibaia: Igoroin. Ingurunea ez dago arriskuetatik kanpo. Lanerako bidea eta bidezidorra uztartzen ditu.

Ingurumen-garrantzia. Igoroin edo Musitu errekaren urak, Ega ibaian murgildu aurretik, kareharrizko eta kalkarenitazko egituren arteko errekazulo fosilez betetako bat zeharkatzen du. Egitura karbonatatu horiek sortu duten eremu karstikoak Euskal Herriko lurrazpiko akuiferorik ederrenetarikoa eragin du. Kareharriak eta buztinak ernaldutako egituretan Arabanz iturria (Onraita herrian) bezalako pol-pol zoragarriak agertu ohi dira. Halaber, Musitu erreka bezalako iturburuak agertzen zaizkigu, Iturrieta haranaren

erdialdean jaioa bera, Maestuko haranera bidean, Igoroin errekazuloa sortzen duten Tertziarioko kareharriak eta dolomiak hautsi ondoren. Erreka-zuloaren hondoan, lurraren hezetasunak eta euri ondoko hondarrek lagundurik, landare-estalki garrantzitsu bat agertzen zaigu, ibaiaren alde bietan nabarmen ezberdina bada ere. Ipar ertzean, laiotzean, pagoak dira nagusi eta beste ibaiertzean, eguteran, erkameztia. Honetan,

ugari dira: muskerra (Lacerta viridis), Astakamamila (Santolina chamaecyparissus), izpilikua (Lavandula latifolia) eta harkaitzetako tea (Jasonia glutinosa). Erreka-zuloaren hondoan, ibarbaso ondo zaindu bat dago. Korridore biogeografiko bat osatzen du eta hegazti espezietan aberatsa da, hala nola: ibai-enara (Delichon urbica) eta haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris).

Bizkaia Gipuzkoa

Araba

IGOROIN IBAIAREN AMILDEGIA


Igoroin ibaiaren amildegia .

Behatokia esbideratzea ezkerretara, ur-jauziak

4

Igoroin herri hustua

MUSITU 2 1

San Martin eliza

3

Ibarbasora desbideratzea

7

6 5

8 Goiko ur-jauzia

Non dagoen eta nola heldu.

Igoroingo ur-jauziak

Igoroingo errota

Bosque galería

San Martin eliza

Ibarbasora desbideratzea

1

2

Desbideratzea ezkerretara, ur-jauziak

Igoroin herri hustua 4

Igoroingo errota

Altitudea (m)

Behatokia

6

8

Igoroingo ur-jauziak

Goiko ur-jauzia

5

3

7

960

910

Igoroingo erreka-zuloa Arabako Lurralde Historikoaren hego-mendebaldeko koadrantean dago, Iturrietako mendietan, Arabako Mendialdea eskualdean, Musitu herritik hurbil, Arraia-Maeztu udalerrian. Bertara Róitegui / Erroitegi edo Musitutik heldu daiteke, baina komenigarria da Musitutik hastea, Maeztutik A-3144 errepidea hartuta. Bidea Musitu herrian hasiko dugu, San Martin elizatik, hain zuzen ere. Bertatik, San Martin kalean aurrera hartuko dugu eskuineko lehendabiziko bidea. Poliki-poliki basoan sartuko gara, duela gutxi Babestutako Baso Eremua izendatukora, non hurrengoa aurkituko ditugun: erkametzak, pagoak, otsalizarrak, lizarrak, hurritzak eta edertasun handiko ibar-basoa. Nolanahi ere, aberastasunaren aldetik, multzo horretako espezierik aipagarriena astigarra da, ugaritasuna dela-eta bereziki, ihar italiarra (Acer opalus). Hartuko dugun bidexka, aldapaz aldapa, Igoroin ibaiaren eskuin ertzetik joango da. Uda partean, ur emari txikia dela-eta, osinak agertzen dira han hemenka. 800 bat metro egin eta gero, eskuinera utziko dugu udan jolasgune izaten den landa zabal bat. Bertatik ibaiaren ur gardena ikusteko abagunea dugu eta soinu eta kolore zoragarriak bezain ugariak goza ditzakegu ongi kontserbatutako ibar-baso honetan. Lizar, sahats, astigar, makal eta hurritzek habitat berezi bat sortzen dute non hainbat animalia espezie ugaltzen diren. Ibilbideak amidelgiaren goiko aldera eramango gaitu, kareharri- eta kalkarenita-egiturak zeharkatzen ditugula. Bi koma bost kilometro eginda, bidetik bertatik ur-jauzi zoragarri bat ikusteko aukera izango dugu. Bidexkari jarraituko bagenio, Róitegui / Erroitegi herrira helduko ginateke, baina itzulia lehengo bide beretik egitea aholkatzen dizugu. Ibilaldia edozein urtarotan egin daiteke, nolanahi ere, euri sasoian eta urtze ondorenean, ibaiaren emari gorenak ematen dio ur-jauziari ikusgarritasuna.

860

810

760

Deskargatu ibilbidea:

710 0,0

0,2

0,4

0,6

0,8

1,0

1,2

1,4

1,6

1,8

2,0

2,2

2,4

2,6

2,8

3,0

3,2

3,4

Distantzia (km)

Ezagutu ibilbide guztiak hemen:


Igoroin ibaiaren amildegia.


Igoroin ibaiaren amildegia.


Igoroin ibaiaren amildegia.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.