´
BIZKAIA
.
Bolintxuko ur-jauzia Hurbileko herria: Bilbo Ibaia: Bolintxu Arrisku faktore bat baino gehiago dago. Erne ibili ur-jauzirantz inguratzean.
Ingurumen-garrantzia. Bolintxu ibaia Ibaizabal ibaiaren ezkerraldeko ibaiadarra da. Pagasarri mendiko iparraldeko maldan jaio eta arizti azidofiloa garatzen duen basoan eta baso atlantiko mistoan zehar du ibilbidea. Ibai-tarte hau kontserbazio egoera onean dago eta ibar-baso ederra du, honako espezie hauek nabarmenduz: haltzak (Alnus glutinosa), lizarrak (Fraxinus excelsior) eta ibaietakoak berezko diren
zuhaixkak, hala nola, sahatsak (Salix spp.), zenbait gaztainondo (Salix spp.) eta ibarreko hurritzak (Corylus avellana). Ibai-korridore honetan hegazti askoren habitat egokia aurkituko dugu: txirriskila arrunta (Serinus serinus), txorrua (Carduelis choloris) eta gailupa (Pyrrhula pyrrhula). Ibilguaren ingurumarietan, uraren kalitate onaren seinale, beste espezie interesgarri batzuk ere
izango ditugu: arrabioa (Salamandra salamandra), mitxeletak eta sorgin-orratzak. Bolintxu errekaren oihanpean, Europar Batasuneko intereseko iratze paleotropikoen honako espezie bakan hauek aurki ditzakegu: · Woodwardia radicans. · Trichomanes speciosum. · Stegnogramma pozoi.
Bizkaia Gipuzkoa
Araba
BOLINTXUKO UR-JAUZIA
Pagasarriko aparkalekua
Bolintxuko ur-jauzia
1
Non dagoen eta nola heldu. 2 Eskuinetara jo
Salto de agua
Ezkerretara jo
Ur-jauzia
3
Ezkerretara jo
Pagasarriko aparkalekua
5
4
Eskuinetara jo
Ezkerretara jo
2
1
Ur-jauzia
4
9
Bolintxu ibaiaren ibar-burua Bilboko hego-mendebaldean dago, Pagasarri mendiaren magalean, Bizkaiako Lurralde Historikoan. Ibilbidea La Peña auzotik abiatuko dugu BI-3723 errepidea hartuta eta ondoren, Bolintxubidea bidexkari jarraituz, Pagasarriko aparkalekuraino iritsiko gara. Pagasarriko aparkalekutik abiatuta ezkerreko bidexka hartuko dugu, Buiarako norabidean. Metalezko itxitura bat zeharkatu eta bat koma bi kilometro ibiliko gara bidea bitan banatzen den tokiraino iritsi arte. Bertan eskuineko bidexkatik jarraituko dugu, ibaiaren bila; ibaia zeharkatu eta berrehun bat metrora ezkerreko bidea hartuko dugu ibaiaren ibilbideari jarraituz, harik eta kurba itxi batera heldu arte, berriro ere, ezkerreko bideskari helduz ibaiaren bila. Hortik gutxira, garai batean Bilbo Handia urez hornitzen zuen akueduktu zubia topatuko dugu. Bideskan aurrera ibaiari jarraituz, berrehun bat metroren ondoren, Bolintxu ur-jauzia topatuko dugu. Ibilbidea urteko edozein sasoitan egin daiteke, baina euria egiten duen garaian eta urtze-aldien ondoren, errekaren emaria handiena denean, ur-jauziak modu paregabean ikusteko aukera izango dugu.
Ezkerretara jo
Altitudea (m)
3
300
200
Deskargatu ibilbidea:
100
0 0,0
0,1
0,2
0,3
0,4
0,5
0,6
0,7
0,8
0,9
1,0
1,1
1,2
1,3
1,4
1,5
1,6
1,7
1,8
1,9
2,0
2,1
2,2
2,3
2,4
Distantzia (km)
Ezagutu ibilbide guztiak hemen:
Bolintxuko ur-jauzia.