Jugalez ibaiaren ur-jauziak (3,1 km)

Page 1

ARABA

.

Jugalez ibaiaren ur-jauzia .

· Oinez. · Errepide A-3126.

Udalerria: Zambrana. Hurbileko herria: Berganzo. Ibaia: Jugalez. Ingurunea ez dago arriskuetatik kanpo. Kontu handiz ibili ibaia zeharkatzean.

Bizkaia

Ingurumen-garrantzia. Jugalez ibaia San Leon menditik (Kantabriako mendikatea) hurbil jaio eta Ebro ibaian amaitzen da, Santa Cruz del Fierrotik gertu, hain zuzen. Ibaiaren goi ibarrean egoera onean mantentzen da ibaia, kontsolidatutako

Gipuzkoa

ibaiertzeko basoa duen igarobide batekin, nahiz eta arroaren beheko aldean, nekazaritzaren presioa delaeta, ibaiertzeko basoa estutu egiten den. Arroaren goialdean sastrakak eta baso azpimediterraneoko eraketak

dira nagusi. Kantabria-Toloñoko mendilerroaren mendi-adarretan, aldiz, haritz eta pagadi masak txilardi, larre eta belardi eremu txikiekin tartekatzen dira.

Araba

JUGALEZ IBAIAREN UR-JAUZIA


BERGANZO A-3126

A-3126

2

1

Ezkerretara desbideratu Zanbranako bidegurutzea

Parking de Berganzo

3

Jugalez ibaiaren ur-jauzia

.

4

Jugalez ibaiaren ur-jauzia

Non dagoen eta nola heldu.

Bergantzuko aparkalekua

Ezkerretara desbideratu

1

3

Zanbranako bidegurutzea 3

Jugalez ibaiaren ur-jauzia

Gaztelaniaz “Herrerias” izenaz ere ezaguna den Jugalez ibaiaren ur-jauzia Arabako Lurralde Historikoko hego-ekialdean kokatua dago, KanpezuArabako Mendialdea eskualdean, Bergantzu herritik gertu, Zanbrana udalerrian. Herrira N-124 errepidetik sar gaitezke eta gero Zanbranara eta Santa Cruz del Fierrora doan A-3126 errepidea hartuko dugu. Ibilbidea Bergantzu herrian hasten da. Herrigunea errepideari jarraituz zeharkatu ondoren, eskuinaldean dagoen azken saihesbidea hartuko dugu aparkaleku batera iritsi arte; bertan panel bat ikusiko dugu, ingurunearen ezaugarriak azalduz. Jugalez ibaia zubitik gurutzatuta, “Uraren ibilbidea” seinalearekin balizatutako bidezidorrari ekingo diogu. Aurrera jarraituko dugu ibaiaren ezkerraldeko bidezidorrean zehar eta bi koma zazpi kilometro inguru ibili ondoren A-3126 errepidera helduko gara. Orduan ezkerrera bira egingo dugu ibaia bilatuz eta, 100 bat metro ibili ondoren, ibairantz jaitsiko gara. Bertan “Uraren ibilbidea” adierazten duen seinale bat ikusiko dugu eta, horri jarraituz, ur-jauzia aurkituko dugu laster. Ibilbidea urteko edozein sasoitan egin daiteke, baina euria egiten duen garaian eta urtze-aldien ondoren, errekaren emaria handiena denean, ur-jauziak modu paregabean ikusteko aukera izango dugu.

4

Altitudea (m) 690 640

Deskargatu ibilbidea:

590 540 490 0,0

0,2

0,4

0,6

0,8

1,O

1,2

1,4

1,6

1,8

2,O

2,2

2,4

2,6

2,8

3,O 3,1

Distantzia (km)

Ezagutu ibilbide guztiak hemen:


Jugalez ibaiaren ur-jauzia.


Jugalez ibaiaren ur-jauzia.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.