2022 BIDAIAK GENÉRICO
Ribeira Sacra
Bidaia aktiboak
ONES
GENÉRICO 2
CRUCEROS
ESCAPADAS
Landa - Ibilaldiak eta Atsedena
Laias Bainuetxean, Ourensen
IOS
EUROPA
8 EGUNEKO BIDAIA
S NACIONALES
7 Gaueko egonaldia Erref.
Data
2100
Ekainak 13
Plazak
LARGA DISTANCIA
30
Prezioa
1.090 €
Batentzako logelaren gehigarria: . . . . . . . . . 160 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2100
Ekainak 13
1.130 €
Bidaiaren inguruko datuak: «Atlantikoko landa ibilaldi historikoa Santiago Bidearen inguruan» Galiziako bide ederrenetatik doazen landa - bideak (8 eta 15 km bitartekoak) eta Bainuetxean egonaldia eta tratamenduak, bai eta bisita kulturalak ere. Bidezidorretan barrena ibili eta gastronomiaz, monumentuez eta naturaz gozatu nahi duten natur eta kulturzaleentzat. Programaren barruan, hainbat bisita egingo dira ibiliko ditugun toki nabarmenetara. Paisaia ederreneko eta interes kultural handiko bide zatiak aukeratu ditugu. Gehienez 15 km - ko ibilaldiak egitea erabaki dugu, bisita kultural eta gastronomikoak ere egin ahal izateko. Galizian hainbat ibilbide historiko daude oraindik, gure aurrekoek gure geografian batetik bestera ibiltzeko erabili zituztenak. Programa honek Galiziako bide horiek sustatu nahi ditu, eta erkidegoaren natura eta inguruneak ezagutzeko aukera eskaini nahi du, urratsez urrats, aurretik bide hauetan ibili direnen sentsazioekin bat egiteko. Kostaldeko bideak, ibaiertzeko bideak, baso hostotsuak, mahastiak eta larreak… horiek dira bidaiariak lortuko dituen argazkiak: Galiziako askotariko paisaiak. Bisita gidatuei esker, Galizia, bere kultura eta tradizioak eta XXI. mendeko Galiziaren erronka eta apustuak ezagutzeko aukera izango dugu, gida espezializatu baten eskutik. Sentsazioz beteriko bidaia da hau: itsasoko haize leunaren laztana sentitzeko, larreetako ihintzaren fereka, ur mineral sendagarrien ongizatea eta, jarduera fisikoaren ondoren, lur honetako zaporeak bete - betean dastatzeko, tokiko gastronomia onenari esker.
20
1. Eguna: Irteera - lekua - Laias bainuetxea (Ourense) Autobusean aterako gara irteera - lekutik Ourenseko Laias Bainuetxe Hotelera. Bidean bazkalduko dugu. Bainuetxe hotelera helduko gara. Logelak banatu, informazio - bilera egin, afaldu eta logelara joango gara. 2. Eguna: Ourense ibilbidea: Lonia ibaia - Santomé eta Miño Gosaldu eta Lonia ibaia - Santomé eta Miño ibilbidea egitera joango gara, Ourense inguruan. Ibilaldi erraza da, 9 km ingurukoa, eta Ourenseko Erdi Aroko zubi erromatarrean amaituko da. Jarraian, Ourenseko hiria eta Katedrala bisitatuko ditugu. Hotel bainuetxera itzuliko gara bazkaltzera. Arratsaldea libre izango dugu, Bainuetxeko ur mineral sendagarriez gozatu eta programa termalaren barruan dagoen tratamendua egiteko. Afaria eta gaua hotelean. 3. Eguna: Ribeira Sacra ibilbidea: Loureiro - Cabezoás Gosaldu eta egun - pasa egitera joango gara Loureirora. Egun osoko txangoa, zailtasun ertainekoa, 9 eta 15 km bitartekoa (taldearen arabera), Transourensán GRaren parte den Loureiro - Cabezoás ibilbidea egiteko. Santo Estevo monasterioa, Pedro de Rocas, upategia eta dastaketa eta Castro Caldelas bisitatuko ditugu. Tokiko jatetxe tipiko batean bazkalduko dugu. Afaria eta gaua hotelean. 4. Eguna: Ribeiroaren ibilbidea: Avia ibaiko mahastiak Gosaldu eta Do Ribeiro ibilbidea egitera joango gara. Egun erdiko txangoa da, erraza, 11 km ingurukoa. Pazos de Arenteiro herrira joango gara eta, Avia ibaiko bidean barrena, inguruko mahasti eta herriak zeharkatu ondoren, Beadera helduko gara. Ondoren, upategi bat ezagutzera joango gara eta Ribadaviako ardoa dastatuko dugu. Carballiñoko jatetxe batean olagarroa jango dugu. Arratsaldea libre izango dugu, Bainuetxeko ur mineral sendagarriez gozatu eta programa termalaren barruan dagoen tratamendua egiteko. Afaria eta gaua hotelean. 5. Eguna: Harriaren eta uraren ibilbidea Gosaldu eta egun osoko irteera egingo dugu, Pontevedrako Santa María de Armenteira monasterioa ezagutzeko. Harriaren eta uraren ibilbidea egingo dugu, 10 km inguruko ibilbide erraz bat, Cambadosera bidean, Galiziako kostaldeko herrietan barrena. Ondoren, itsasontzian paseatuko gara, ostra eta muskuiluen txanelak ikusteko. Bertan itsaski - jana egingo dugu. Arratsaldean, Pontevedrako hiri ederra bisitatuko dugu. Afaria eta gaua hotelean.